Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gazte sarrera bakarrean aurkitu da.

gazte

1 adj./iz. Gaztaroan dagoena. Neskatxa gazte eder bat. Lau gizon gazte. Alargun gaztea. Jende gaztea. Granadako gazte batek. Zaharrak eta gazteak. Gazte aberats bat. Gazte kontentagaitzenak. Gazte nintzela. Bere seme Salomon oraindik gaztea zela. Gazte talde batek. Bere gazte lagunekin dibertitu.

2 adj. (Animaliez eta gauzez mintzatuz). Idisko gazte hezigabea. Zumar gazte, sasoiko eta zaharrak. Urtez goitiko egurrak indar handiagoa du gazteagoak baino.

3 adj. (-ago edo -en atzizkia hartzen duela). Urte gutxiago edo gutxien dituena. Gazteagoa banintz. Mikel baino bi urte gazteagoa. Senide gazteago bat jaio zitzaion filosofiari. Etxean Fernando da gazteena.

4 adj. Senideen artean, urte gutxien dituena. Gure anaia gaztea.

5 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, gazteena. Plinio gaztea, Plinio zaharraren iloba.

6 adj. Izaki gaztez osatua. Belaunaldi gaztea.

7 adj. Gaztetasunaren ezaugarriak dituena. Bihotz gaztea zuen agure hark. Gorputza gazte mantendu.

gaztean adb. Ipar. Gaztetan.

gaztedanik adb. Batez ere Ipar. Gaztetatik. Gaztedanik behar da Jainkoa zerbitzatu.

gazte denbora, gazte-denbora Gaztaroa. Gazte denbora alferrik galtzen utzi. Gazte denborak alde egin zidan. Bere gazte denborako lagun bat. Ez zirudien bere gazte denboran lagunak baino txoroagoa.

gazte jende, gazte-jende Gazteria. Gazte jendearen sasoia eta trebetasuna. Gainezka zegoen gazte jendez. Plazan gazte jendea dantzan ari zen bitartean.

gazteko adj. Ipar. Gaztetakoa. Gazteko kezka ments guztiak.

gazterik adb. Gazte izanik. Gazterik hil zen. Gazte-gazterik alargundua. Gazterik asko bilatu behar izan zuen bizimodua. Hain gazterik Zerura eraman zenuena.

gaztetako adj. Gaztarokoa, gazte denborakoa. Gaztetako lagunak. Gaztetako kontuak ederki ahaztuta. Gaztetako poza berritu.

gaztetan adb. Heg. Gaztaroan, gazte denboran. Gaztetan ikasi zituenak. Haritzak eta pagoak gaztetan babesa nahi dute. Ez astorik ez txakurrik ez zen hemen gure gaztetan.

gaztetandik adb. Gaztetatik. Grina gaiztoak gaztetandik hartu.

gaztetango adj. Gaztetakoa. Horrelatsu gu, gaztetango irudiei ederretsirik bageunden.

gaztetatik adb. Gaztarotik, gazte denboratik. Gaztetatik zahartzeraino kakoturik eta makurturik egon bada. Ni ere gaztetatik langile naiz izan. Nahiz eta gaztetatik izatez ahula eta hauskorra izan. || Bakoitzak bere bizitzaren zama darama gazte-gaztetatik.

gaztetik adb. Ipar. Gaztetatik. Gaztetik behar du ezagun eta ageri.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper