Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gau on sarrera bakarrean aurkitu da.

gau

1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Eztei gaua. Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gau loa. Gau amets bat izan da bakarrik. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau lapurra bezala.

gau(a) egin 1 du ad. Gaua igaro (toki batean). Donostian gaua eginda. Askotan egin izan dut gaua ardandegi hartan.

2 da ad. Gautu, ilundu. Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen.

gau afari, gau-afari Gauerdiko afaria.

gaua galdu Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

gauak egun egin Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

gauak gauari adb. Ipar. Gau betean, gau beranduan. Ik. gauez gau. Anitz gizon gazte, maiz, gauak gauari, amoros dabiltza, neska batzuen leihoetara harrixkak botatzen, haiekin amultsuki mintzatzeko.

gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena.

gauazko adj. Gauekoa. Gauazko ohoina.

gau bele, gau-bele Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).

gau berandu Gaueko lehen orduez gerozko garaia. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Gau beranduan etxeratzen zen. Gau berandura arte —gauerdira arte ere, ez gutxitan— jo eta jo aritzen dira.

gauean berandu adb. Gau beranduan. Gauean berandu etorri zen.

gaueko 1 adj. Gauari dagokiona; gauaz egiten dena. Ik. gau 2; gautar; gauazko. Gaueko iluntasunaz gazteak baliatzea gaiztakerietarako. Gaueko lanak, egunaz lotsa. Gaueko ibilerak.

2 adj. Animaliez mintzatuz, gaueko bizitzara egokitua dena, bizimodu gautarra duena. Pistola txikiak azaldu zirenean, ezkutatu ziren gaueko piztiak. Gaueko animaliek, mapatxeek eta arrabioek, adibidez, zuri-beltzean ikusten dute.

gau eskola, gau-eskola Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

gau eta egun adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

gau eta gauerdi adb. Gau beranduan; gau berandua arte. Gau eta gauerdi taberna-zulo horretan sartuta egoten da. Parrandan dabilena gau eta gauerdi.

gauetik goizera adb. Bat-batean, denbora-bitarte laburrean. Ik. goizetik gauera 2. Ez da, horratik, gauetik goizera ikasten den lana. Egun batez, gauetik goizera, hilotzik aurkitu zuten ohean.

gauez adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.

gauez gau Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.

gau hontz, gau-hontz Bizk. Hontza.

gau jagole, gau-jagole Bizk. Gauzaina.

gau lore, gau-lore Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

gau mahai, gau-mahai Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

gau min Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

gau on interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.

gau-pasa adb. Gaua igarotzen. Ik. gaupasa. Barkoxen gelditu zen gau-pasa.

[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper