Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=galdu 15 sarreratan aurkitu da.

galdu, gal, galtzen

1 du ad. Zerbaitez gabetua gertatu. (Berreskura edo bila daitekeen zerbaitez). Anton. aurkitu. Giltzak galdu ditu. Mila pezetakoa galdu dut eta ez dut inon aurkitzen. Zakutik bihia gal edo zorrotik irina, da galtze berdina (esr. zah.).

2 du ad. (Ezin bila edo berez ezin berreskura daitekeen zerbaitez). Kordea galdu. Loa galdurik. Itxaropena galdu. Ondasunak eta osasuna galdu. Ezkondu eta berehala galdu zuen senarra. Beldurra galtzen baduzu. Elkarri leialtasuna galdu dioten senar-emazteak. Begi bat galdu. Besoa galdu. Bizia galtzeko arriskuan. Haur batek erabat gal dezakeela bere lehen hizkuntza, bestetan hazi dutelako gero. Goizik galdu zuen aita; geroztik ez zuen ama baizik ikusten. Hogei kilo galdu ditu hiru hilabetean. Haurdun dagoenak umea galdu.

3 du ad. Zerbaitez ez baliatu. Ik. alferrik galdu. Denbora galdu. Astirik galdu gabe. Aukera galdu.

4 du ad. Lehiaketa, apustu eta kidekoetan, garaitua izan edo lortu beharrekoa ez lortu. Anton. irabazi1 3. Apustua galdu zuen. Milaka pezeta galdu ditu jokoan. Hiru eta huts galdu dute. Non fida, han gal (esr. zah.).

5 da ad. Bidetik at, hura ezin aurkituz gertatu. Gauez oihanean galdu ginen. Galduak goazela ikusirik. Labirintoan galdua. Ez gaitezen gal amets bideetan barna.

6 da/du ad. Zerbait edo norbait guztiz hondatu, suntsitu, gaiztotu. Ez dela egundaino Jauna baitan fidatu denik galdu. Gaizki hil eta betiko gal ez gaitezen. Kristautasuna hondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zegoenean. Galdua naiz betiko. Ardoak gaitu galdu. Lagun hurkoaren izen ona galtzen duena. Behartua zaude galdu diozun ohorea bihurtzera. Burua gehien galtzen zion gauza. Azeriak sei arkume galdu ditu bart bordan. Baratze guztiak galdu ditu ekaitzak. Beroaz haragia eta esnea galdu egiten dira. Emakume asko galdu ditu edertasunak, eta gizon asko handiusteak. Zu galtzeko eta hiltzeko bideak asmatzen ari ziren. Gehiegi harrotu zen eta bere burua galdu zuen.

7 da ad. Desagertu, ezereztu. Aztarrenik gabe galdu diren hainbat agiri zahar. Gure arraza ez dadin gal. Galtzeko zorian dauden espezieak babestearen alde egon izan naiz beti. Haren oroitzapena gal ez dadin. Batasuna eginik ere, euskara gal daiteke; batasunik gabe, galdua dago aldez aurretik. Begien bistatik zeharo galdu zen arte.

8 da/du ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Gurasoak lurperatu zituztenetik, Martin egunetik egunera galtzen hasi zen. Oso galdua ikusi dut Maria.

9 (Era burutua izenondo gisa). Paradisu galduen bila. Ardi galduen gisan. Zoko galduren batean baizik, diotenez, erabiltzen ez diren hitzak. Gazte galdua izan zinelako. Emakume galduekin (Ik. emagaldu). Mundu galdu honetan. Haren asmo galduei igarrita.

galduan 1 adb. Galtzen. (Batez ere irten, atera, gertatu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Norgehiagoka hauetan, bat gertatuko da irabazian eta bestea galduan. Galduan geldituko ez direlako segurantziak ematen zaizkie. Ez gara galduan irtengo irakurtzen badugu.

2 adb. (ia galduan edo erdi galduan esapideetan). Galdu beharrean, galtzeko zorian. Hori ere hor joan da, galtzak ia galduan.

galdu-gordean 1 adb. Galtzeko zorian. Itsasoa biziro haserretu, eta gau guztian galdu-gordean zebiltzala.

2 adb. Noraezean, helbururik gabe. Galdu-gordean dabil.

galdu-irabazi iz. pl. Zuz., Merkat. Galerak eta irabaziak. Aurreikusitako galdu-irabazien kontuan enpresak erabaki horiekin dirua galduko duela ikusten baduzu aldaketak egin beharko dituzu.

adi2

iz. Arreta.

adia galdu Arreta galdu. Aho zabalka eta adia galdurik egon da goiz osoan.

alferrik

1 adb. Inolako fruitu edo ondoriorik gabe. Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon. Saiatzen da, baina alferrik. Dirua alferrik edo geldi edukitzeko asmoa zuena.

2 adb. (izan aditzarekin). Alferrik da hartan saiatzea. Alferrik duzu horretan hastea.

3 adb. Arrazoirik edo beharrik gabe. Ez duzu alferrik zin egingo. Ez duzu hartuko alferrik Jainkoaren izena.

4 (Perpaus kontzesibo batzuen sarrera-marka gisa). Alferrik edukiko nauzu harro eta lotsagabetzat, liburu hau eskaintzera noakizu.

alfer-alferrik adb. alferrik-en indargarria. Bidaia alfer-alferrik egin zuten. Niri fama kendu nahian alfer-alferrik dabiltza. Alfer-alferrik da orain horretaz hitz egitea. Inork ez du maite alfer-alferrik zain egotea.

alferrik egon 1 Ezer egin gabe egon, lanik egin gabe egon. Ez zaitez inoiz alferrik egon, eta beste lanik ez daukazunean, irakurri liburu onak.

2 Arrazoirik edo beharrik gabe egon; inolako fruitu edo ondoriorik gabe egon. Ik. sobera 3. Hori hemen alferrik dago. Hala izanik, alferrik daude gizonen arteko legeak.

alferrik galdu 1 Zerbait erabili ezin dela gertatu edo utzi. (Ez da makina, motor eta kidekoekin erabiltzen). Ik. hondatu; matxuratu. Lanabesak alferrik galtzen bai, badaki horrek. Alkandora lixibatan sartu du eta alferrik galdu du. Ukitzen duen guztia alferrik galtzen du. Osasuna alferrik galtzen. Lehorteak leka guztiak alferrik galdu ditu.

2 Erabili gabe utzi. Ez da Bizkaian arra bete lur alferrik galtzen.

arreta

1 iz. Zerbaitetan jartzen den oharmena. Ik. ardura1. Arreta apurren bat merezi luke gaiak. Nork bere alorrak ditu, arreta handiz egoki eta zeharo hesituak. Arreta gutxi opa diegu Euskal Herrian inoren oroitzapenei. Arretarik gabe egindako lana. Hizkuntzarekiko arreta, gaiarekikoaz gainera.

2 iz. Erietxe, bulego edo bestelako zerbitzuren bateko enplegatu edo langileak bezeroari edo pazienteari eskaintzen dion zerbitzua. Produktuan, zerbitzuan eta bezeroaren arretan kalitatea emateak abantailak dakartzala jakinarazi nahi die Eusko Jaurlaritzak merkatariei. Horregatik erabaki zuen Errioxak arabarrek Errioxan jasotzen duten osasun arreta etetea iragan irailean. Garraioa ez ezik, mediku laguntza eta arreta psikologikoa ere eskainiko dizkie Jaurlaritzak arrantzaleei eta senideei.

arreta galarazi Ezerk ez zion arreta galarazten.

arreta galdu Gaiarekiko arreta galdu zuelarik, ahotsa apalduz joan zitzaion.

arreta hartu Arreta jarri; ardura hartu. Behar den arreta hartuko balitz, erraz sendatuko lirateke. Beti apaiz jakinarekin aitortzen bazara, arreta gehiago hartuko dizu, zure arriskuak eta grinak hobeto ezagutuko ditu. || Aita bat dut zeruan, nire arreta hartzen duena. Ez dut aurrera zure hazibidearen arreta neure gain hartuko.

arreta ipini Arreta jarri. Itsasertzeko errepidetik joan zen, ikuspegiaz gozatuz, aspaldiko partez naturaren edertasunean arreta ipinita. || Hainbesteraino lasaitua dago mundua, non gauza horietan behar litzatekeen arreta ipintzen ez den. Bere jardunean arreta handirik ipini gabe.

arreta jarri Zerbaiti oharmenez begiratu, zerbaitetan oharmenez aritu. Ik. arreta ipini. Esan dut, ikusteak eta arreta jartzeak asko irakasten duela. || Ez zion batere arretarik jartzen.

arretaz adb. Arreta jarriz. Arretaz entzun. Ez dugu behar zen arretaz ikertu. Kontuz eta arretaz. Arretaz eginak, ez itoka eta arinka.

arretazko adj. Arretazko lana.

bide1

1 iz. Lur zerrenda, bertatik ibiltzeko prestatua dena. Ik. errepide; burdinbide; gurdibide; zeharbide. Asteasutik Larraulerako bidea egin aurretik. Bide nagusia. Bide zabala, handia, meharra, hertsia, estua. Bide laua, zelaia. Bide zeiharra. Bide zuzena, makurra, okerra. Bide ona, txarra, gaitza. Bideko hautsa. Bideko nekea (Ik. bideko1). Bide hegia. Bide ostatuetan. Bide-saltzaile bati erosia.

2 iz. Toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida. Etxetik eskolarako bidean. Astoa lehertzeko zorian zetorren etxera bidean. Zeruko bide meharra. Mila urte igarota, ura bere bidean. Amodioa dute bideko janari. Biderako tresnak, prestamenak.

3 iz. (Esapideetan). Norabaiteko bidea hartu, utzi. Norbaiti bidera irten. Marta bidera atera zitzaion lekuan. Bideari jarraitu. Bidean gelditu ziren bitartean. Itsuari bidea erakusteko. Bakoitzak bide erdia eginik.

4 iz. Bi lekuren arteko bide tartea. Ik. distantzia. Hemendik hara bada bi orduren bidea. Handik ordubeteko bidera zegoen herria. Hondartzatik ordu laurdeneko bidean, mendi gain batean zegoen baserria. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko. Bide puska bat urrunago. Zortzi legoa bide dagoelarik batetik bestera. Igandero lau kilometro bide egin behar zuten mezatara joateko. Legoa eta beste bide neurriak. || Gauza txarra nahi izatetik egitera, bide handia dago. Esatetik izatera bide handia zegok.

5 iz. Irud. Gaztelaniak ere egokitze horretara heltzeko bere bide berezia izan du. Salbatzeko bidean zarela (edo zaudela). Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Gaurko eleberrigintzan bide berriak urratzeko. Euren asmo zuzen eta bide onekoak. Nik lehen bidea hartuko nuke, arras ikasientzat ari bagina, baina ez da hori gertatzen; sinpletasunera joko nuke areago, edo bide erdira behintzat. Hirugarren bidea.

6 iz. Helburu bat iristeko balio duen gauza; zerbait lortzeko era edo moldea. Ik. bizibide; irabazpide; ikasbide. Helburuak eta bideak. Batasuna burutzeko bide bakarra. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude.

7 iz. Aukera, abagunea. Bekaturako bide eta peril hurkoa. Horrelako mokadu goxoak jateko bidea izan eta beti aitzakia aitzakiaren gainean duzue.

8 iz. Zergatikoa. Jakobek Labani zerbait esateko biderik asko bazuen, saldukeria bilau hura egin ziolako. Honetarako bide handia denean, ez da bekatu; ez bada behar adina bide, orduan izan ohi da bekatu arina.

9 interj. Igarotzen uzteko eskatzeko erabiltzen den hitza. Tranbia, tranbia!, bide, bide!, estropezurik egin gabe.

bidea(k) ebaki 1 Igarotzea eragotzi. Ardiei bidea ebakitzeko. Errazago baita kolerari bidea ebakitzea, ezen ez hura neurrira ekartzea.

2 Bidea ireki. Erromatarrek Euskal Herrian ebaki zituzten bideetan.

bidea galdu Bidetik atera, bidea huts egin. Bidea galdurik dabilena. Herri handi batean aurkitu zuen haur bat negarrez, etxerako bidea galdurik.

bidea hautsarazi Bidea galarazi. Ekaitzaren erdian aitzina doa itsasontzia, nekez bada nekez, noiz eta ere haize zirimola batek bidea hautsarazten baitio eta galarazten.

bidea hautsi 1 Bidetik saihestu, bidea galdu. Arerioarekin berba ez egiteagatik bidea haustea, aurpegi ez ematea. Urrundik ohartu zen berari itxaroten zeudela eta bidea hautsirik, beste leku batetik hirira sartu zen.

2 Ipar. Bidea ebaki, igarotzea eragotzi. Jendarmeek bidea hautsi diete.

bidea(k) hetsi Ipar. Bidea(k) itxi.

bidea(k) ireki 1 Bide berria egin, bide berriak egin. Ik. bideak ebaki 2; bideak urratu. Haiek ez dakite oihan honetan bidea irekitzeko aizkora baino matxetea hobea dela.

2 Aurrera egitea ahalbidetu. Zuri bideak irekitzeagatik, Antoniaren gurasoekin hitz egin dugu. Bihotzeko bideak irekitzen zein ere nahi den zorakeriari.

bidea(k) itxi Igarotzea eragotzi. Orduan Balaanen begiak zabaldu ziren eta ikusi zuen bidea ixten zuen aingerua. Lizardi zenaren denboran bi patroi omen ziren, Jauregi patroia eta Txirrita patroia; gu Txirritarenean edo geldituak gaituzu, baina ez genioke inori biderik itxi nahi.

bideak egin 1 Bide luzea egin. Gosetuak izango zarete, horrelako bideak eginik.

2 Egin beharrekoak egin. Haren lanak argitaratzeko bideak egin zituen berehalaxe.

bideari ekin Abiatu. Ik. bideari lotu. Idi edo mando kargatuarekin jai osoan bideari ekitea debekatua dago. Bihar goizean, lehenengo meza entzunda, bideari ekin behar diogu.

bideari lotu Abiatu. Ik. bideari ekin. Irten ziren Dorronsorotik eta zintzo lotu zitzaizkion bideari.

bidea(k) urratu 1 Bidea(k) ireki. Askoren izerdiak behar izan ditugu ermita jasotzeko eta bidea urratzeko.

2 Irud. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen. Bide berriak urratzen eta zaharrak zabaltzen ari zaizkigun gaurko olerkariak. Aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea alferrik ibiltzea litzateke.

bide aurreko, bide-aurreko Aitzindaria, bidea irekitzen duena. Izango zuela seme bat Joan deituko zuena, Jesu Kristoren bide-aurrekoa izango zena.

bide batez 1 adb. Batera. Bide batez egiten ditu bi mandatu.

2 Bidenabar. Bide batez esana. Bide batez bestea ere bidaltzeko.

bide bazter, bide-bazter Ik. bide ertz. Bide bazterreko landa batean. Eskean etxez etxe, bide-bazterrean leher egin arte.

bide buru, bide-buru Bidegurutzea. Zoazte, beraz, bide buruetara eta aurkitzen dituzuenak oro dei itzazue ezteietara.

bide egin 1 Bidez ibili, bidaiatu. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten. Italiarantz bide egitea erabaki zuen. Ur guztiek itsasora bide egiten dute. Hainbeste bide egin zuen gezurrak, non Ignaziori zuhur iruditu baitzitzaion gezurtia isilaraztea. Inurriek bide egiten dute haren zango lurreztatuetan. Handik hona, urak bide egin du. Afrikarantz bide egiten zuen ontzi bat. Gaitzak laster bide egin zuen.

2 Bidea ireki. Egiak eta urak egiten du bide. Baina hodeiek bide egin behar diote eguzkiari.

bide eman Zerbait egiteko aukera, era edo arrazoia eman. Gaitzerako bide ematen duena demonioaren banderapean jartzen dela. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura. || Gaizki hitz egiteko bidea emanik.

bide erakusle, bide-erakusle Gidaria. Bide-erakusle batekin joan arren.

bide erdi, bide-erdi adb. Bide erdian. Bide erdi ez gelditzekotan.

bide ertz, bide-ertz Bide bazterra. Jarri ziren denak bide ertzeko zelaitxo batean.

bide izan da/du ad. (nor osagarria singularreko hirugarren pertsonan). Bidezko izan. Bide dena emango zaizue. Gizonak ezin eman diezazuke bide zaizuna. Bide zaigu zerga Zesarri bihurtzea ala ez zaigu bide?

bide luzeko tren Bide luzea egiten duen trena. Bide luzeko tren bat irten aurreko ohiko joan-etorrien anabasak harturik zeukan Hendaiako geltokia.

bide orri, bide-orri 1 Garraiobideetan, ibilbidearen, salgaiaren, hartzailearen eta kidekoen berri jasotzen duen agiria.

2 Irud. Gatazkaren konponbideari ate bat irekitzeaz hitz egitera joan zen Ibarretxe, bide orri jakin batekin.

bide segurtasun, bide-segurtasun Zirkulazio-istripuak izateko arriskua murrizten duen egoera, besteak beste, zirkulazio-arauak betetzeak, bideak ongi zaindurik egoteak eta ibilgailua behar bezala gidatzeak sortzen duena. Eusko Jaurlaritzak EAErako 2004ko Bide Segurtasunari buruzko Legea onartu zuen atzo.

bide seinale, bide-seinale Ibilgailuen zirkulazioari dagokion seinalea, bide bazterrean jartzen dena. Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "Donostia 3 km" jartzen zuena. Administrazioek bide-seinale egokiak eta animalientzako pasabideak egin behar dituzte, baina gidariek kontuz gidatu behar dute eta seinaleei kasu egin behar diete.

bide urratzaile, bide-urratzaile Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola.

bide urratze, bide-urratze Bidea irekitzea.

bidez 1 (-en atzizkiaren eskuinean edo izen soilari zuzenean loturik). -en bitartez. Zelatarien bidez etsaien asmoen berri jakin. Dekretu bidez ezarria. Irrati bidez emana.

2 (ibili, joan... aditzekin). Bidetik, bideetan barrena. Hainbeste soineko bitxidunez, astegun buru-zurian bidez zabiltzala. Bidez ibiltzea, nahiz oinez, nahiz zaldiz, nahiz gurdiz. Itzain bat bidez doa, gurdia idiei lotuz.

3 Bidenabar. Bidez ikusiko dugu geure adiskidea.

4 Arrazoiz. Apaizen bat ikusten baduzu lizunkeriatan dabilela, harritzen zara, eta bidez. Bidez eta legez. Bidez ala bidegabe, hori ez dakit.

bidez bide Bideetan barrena. Zarautza bidez bide zihoazela. Gehienetan bidez bide ibiltzen ziren. Bidez bide zihoan asto bat. Herriz herri eta bidez bide.

bide-zor Zorbidea.

bide zorro, bide-zorro Biderako zorroa; maleta. Bere astoarengana joan zen Santxo, bide zorrotik zerbait atera nahian. Bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen. Gero, bide zorroa ireki eta arropak antolatzeari ekin zion.

bide zoru, bide-zoru Errepide baten gaineko geruza.

dela (direla) bide, zela (zirela) bide Dela eta, dela medio; bitartez. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, hirugarren bat sortzen baita. Sail horretan buruzagitza emana dauka, bere Pascual Duarte dela bide, batez ere. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari.

Donejakue bide Galiziako Santiagora iristen diren erromes bideetako bakoitza.

bihotz

1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak. Bihotzeko mina.

2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Ene bihotza! Ez egin negarrik, bihotza.

4 iz. Adorea, kemena. Bihotz on izan; nik garaituko dut mundua. Bihotz on!

5 iz. Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik. Lurraren bihotzeraino. Neguaren bihotzean.

6 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, bihotz gorri baten irudia ezaugarri duena. Biko bihotza.

bihotz-altxagarri adj. Adore ematen duena. Solas bihotz-altxagarriak.

bihotz belar, bihotz-belar Biri-belarra.

bihotz-bero adj. Kartsua, suharra. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume bihotz-beroak ere.

bihotz-berritu Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartu. Bihotz-berri zaitezte eta sinets berri ona.

bihotz berritze, bihotz-berritze Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartzea. Bihotz-berritzea ez da jaiotzen bekatariaren baitatik.

bihotz-bigun adj. g.er. Bihozbera.

bihotz-bihotzean bihotzean-en indargarria. Bihotz-bihotzean zaituzte beti zuen alaba kutun Itziarrek. Kezkak bihotz-bihotzean daramatza iltzaturik.

bihotz-bihotzeko adj. bihotzeko-ren indargarria. Santuarenganako maitasun bihotz-bihotzekoa. Anaia bihotz-bihotzekoak, arren eskatzen dizuegu (...).

bihotz-bihotzetik adb. bihotzetik-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzez. Negarra irteten zaio bihotz-bihotzetik. Eskerrak bihotz-bihotzetik.

bihotz-bihotzez adb. bihotzez-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzetik. Horixe nahi luke bihotz-bihotzez.

bihotz-birika pl. Bihotza eta birikak. Odoleko eta bihotz-biriketako gaixotasunak.

bihotz damu, bihotz-damu 1 Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

bihotzeko adj. Maitea, kutuna. Ik. bihotzeko. Zu zara ene bihotzekoa. Ene Jesus bihotzekoa! Adiskide bihotzekoa. Nire bihotzeko laztana. Bazekien ez zela inongo, ez zela inoren bihotzeko. Erabiltzen diren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kutunena zen.

bihotz eman Adore eman. Horrek bihotz ematen dit. Beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

bihotz-erdiragarri adj. Bihotza erabat hunkitzen duena. Oroitzapen bihotz-erdiragarriak. Zer bihotz-erdiragarriagorik aita-amen uztea baino? Zer ahal dateke pena penagarriagorik eta bihotz-erdiragarri erdiragarriagorik?

bihotzetik adb. Bihotzez. Ik. bihotz-bihotzetik. Jainkoari bihotzetik eskatu zion. Damu dut bihotzetik izenaren ondoan beste zertxobait ezin ipini ahal izatea.

bihotzetiko adj. g.g.er. Bihotzekoa.

bihotzez adb. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. Ik. bihotz-bihotzez; bihotz-bihotzetik. Ene emazteari, bihotzez. Beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez.

bihotzezko adj. Bihotzezko urrikalmendua. Bihotzezko maitasun egiazkoa.

bihotz-galdu da ad. Adoregabetu. Ez gaitezen bihotz-gal, goazen beti aitzina.

bihotz-garbi adj. Zorionekoak bihotz-garbiak, Jainkoa ikusiko dute-eta.

bihotz-gogor adj. Bihozgabea. Neron bihotz-gogor eta odolzalea.

bihotz-gozagarri adj. Bihotz-altxagarria.

bihotz hartu g.er. Adoretu.

bihotz izan Adorea izan. Ez du bere grina makurrei buru egiteko bihotzik. Baal-en aldarea lur jotzeko izan zuen bihotza.

bihotz-mami Jas. Bihotzaren zatirik barrenena, sakonena. Maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

bihotz sakratu Jesu Kristoren bihotza, haren gizatasunaren eta gizakiarenganako maitasunaren sinbolotzat hartzen dena eta eliza katolikoan gurtzen dena. Bihotz sakratuaren jaia. || Jesus eta Mariaren bihotz sakratuen ondran.

bihotz-ukigarri adj. Hunkigarria. Poematxo bihotz-ukigarria. Miresgarria eta bihotz-ukigarria da, politika aldetik, ikastolekin gertatu dena.

bihotz-ukitu du ad. Hunkitu. Zure hitzek bihotz-ukitu naute.

bihotz-zabal adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da.

bihotz-zabaltasun Eskuzabaltasuna.

bihotz zimiko, bihotz-zimiko Atsekabea, nahigabea; kontzientziako harra. Bihotz zimiko horrek ez dio bakean uzten.

Jesusen bihotz Bihotz sakratua; bereziki, Jesu Kristoren irudia, bularraldean bihotza agerian duena.

bista

1 iz. Ikusmena. Begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Itsuei bista ematen, mutuei mintzoa. Eta besteren begiz baliatzeak gure bista gehitzea eta zorroztea dakar beti, ondorio gisa.

2 iz. Begien aurrean agertzen diren gauzen multzoa; ikusten den bitartea. Jainkoaren bista gozatu. Gailurretik ikusten diren bista ederrak.

bistako adj. Nabarmena. Ik. begi bistako. Bistakoa zen zer gertatuko zitzaion. Bistako kontua da.

bistan adb. Ageri-agerian. Ik. begi bista. Zauri asko bistan ditu. Bistan dago bi alde dituela teoria horrek. Aspaldidanik aurkitu dute filosofoek bistan dagoena ez dagoela beti argi. || Erdibanatze horrek bazuen, bistan da, klase erroa. Bistan da, akituak ziren.

bistara adb. Begien aurrera. Orain bistara azaldu zaigu lehen gordean zegoena. Eta lehen pasatu zen gertakaria orain gertatzen ari balitz bezala ematen dute ikusliarren bistara.

bistatik alde egin Kapa bildu bere inguruan eta bistatik alde egin zuen bizkor. Hobe duzu bistatik alde egitea nire hezurrak hazi eta osatu baino lehen.

bistatik galdu Bistatik gal, gogotik gal. Herria eta herriko lurrak bistatik galduz gero. Bistatik galdu arte ez nizkion begiak gainetik kendu.

bistatik kendu Gizon hori berriz mintzatzen bada, bistatik kenduko didazu. Horiek guztiak bistatik kendu behar dira.

bistaz ezagutu Ikuste soilez ezagutu. Bistaz ezagutzen zuen, baina sekula ez zuen harekin hitz egin. Haietako bat bistaz ezagutzen zuen.

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

(bere...) buruaz beste egin (Bere...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbaiten inguruan hausnartu edo kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 Bere egintzen erantzule dena. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

buru-argi Ik. buruargi.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi (irudizko adieran). Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero Ik. burubero.

buru-bihotz pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buru estalki, buru-estalki Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru-gogor Ik. burugogor.

buru-gorri Ik. burugorri.

buru-handi Ik. buruhandi.

buru-harro Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur Burezurra.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 Burukada.

2 Burutazioa.

buruko min 1 Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buru lan, buru-lan Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-makur Ik. burumakur.

buru-motz Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste Buruhaustea.

buru orratz, buru-orratz Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururako (-en atzizkiaren eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Ez da hori zure bururako egiten den gauza: ez da hori zuri dagokizun gauza.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan; burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz ari izan Oroimenaz bakarrik baliaturik ari izan. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. San Pedro gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz esan Buruz ikasitakoa esan.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buruz ikasi Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.

buruz jakin Oroimenaz bakarrik baliaturik jakin. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada.

buru-zuri Ik. buruzuri.

buru-zut Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. barru 7. Bost urteren buruan: bost urte igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Denboren buruan: munduaren azkenean. Ororen buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo. Han hil zen zenbait urteren buruan.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

(neure, zeure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Neure, zeure... artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

ezagutza

1 iz. Ezaguera, zerbaiti buruz ezagutzen dena. Jainkoaren ezagutza berezkoa du gizonak. Zure ezagutzan dira, Jauna, gauza guztiak, ikusten duzu zer iragaten den. || Ezagutza osoz egin zuen gaiztakeria. Ezagutza gabe egindako bekatua.

2 iz. Ezaguera, arrazoitzeko gaitasuna. Ezagutza dukedaino. Ezagutzara helduak direnak.

3 iz. Ongilearenganako esker ona agertzea. Esker onezko ezagutza. Harturiko mesedeen ezagutza. Zergatik ez diozu ezagutza eginen eta esker emanen? Zureganako ezagutzaz bihotza betea. Zor dizudan ezagutza. Ezagutzazko sentipena.

4 iz. Aitortzea, onartzea. Norberaren hutsen ezagutza.

ezagutza(k) egin Ipar. Norbait ezagutu. Ezagutza hertsiak egin zituen Iñakik portugaldar batekin.

ezagutza galdu Ipar. Konortea galdu.

ezkontza

1 iz. Bi pertsonaren arteko legezko elkartzea, ezkontideen elkarbizitza erabateko eta iraunkorrerako konpromisoa eskatzen duena. Ezkontza elkartasun bat da. Elizazko ezkontza. Legezko ezkontza. Sansonen bigarren ezkontza. Ahaideen arteko ezkontzak. Ezkontza hartatik sei ume jaio ziren. Diruagatik egiten diren ezkontzak. Kristau ezkontza. Ezkontzako sakramentua.

2 iz. Elkartze hori gauzatzen den ekitaldi edo zeremonia. Ezkontza batera joan ginen. Ezkontza egunean.

3 iz. Irud. Ez da gehienetan zorionekoa izaten euskal idazle eta euskalariaren arteko ezkontza.

ezkontza agiri, ezkontza-agiri Norbait ezkondua dela erakusten duen agiria. Bikote homosexualei ezkontza-agiririk ez emateko agindu du Kaliforniako Auzitegi Gorenak.

ezkontza egin Ezkondu. Hamabostetik hamabi dira ezkontza egin zutenak; hiru bakarrik ikusten ditut orain ezkongai daudenak. || Semeek egiten dutenean gurasoek nahi ez luketen ezkontza. Mutilzahar geratu baino, ezkontza on bat egitea hobe dela. Ezkontza aberatsa egin zuen Luisa Agirrerekin.

ezkontza galdu Egin aurretik, ezkontza bat bertan behera utzi edo gelditu. Horrela izanez gero, ezkontza galdu beharko duzue. Antoni eta Anjelen arteko ezkontza galduko zela berriro. || Ezkontza hura galarazteko.

ezkontza hauste, ezkontza-hauste 1 Dibortzioa. Jesusek, ordea, bere Lege Berrian kentzen du baimen hori; edozein ezkontza-hauste debekatzen du.

2 Adulterioa.

ezkontza hautsi Dibortziatu; ezkontzatik sorturiko elkartzea hautsi. Jesusek esan du ezin daitekeela ezkontza hautsi.

ezkontzako berba Ezkontzeko promesa. Behin ezkontzako berba emanez gero (...).

ezkontzako hitz Ezkontzeko promesa. Ezkontzako hitza eman.

ezkontza nahasle, ezkontza-nahasle Ezkontidea ez den pertsona batekin sexu harremanak dituen pertsona. Beste gizonak bezala, lapur eta ezkontza-nahasle ez naizelako.

ezkontzaz adb. Ezkontzaren bidez; ezkontzaren ondorioz. Kainen ondorengoak hasi ziren ezkontzaz elkarganatzen, eta mundu guztia zikindu zen bekatuz. Bere alaba eman zion ezkontzaz. Ezkontzaz batu ziren. Jaiotzaz ez bazen handizki, ezkontzaz bihurtu zen.

ezkontzazko adj. Ezkontzazko ahaidetasuna. Zenbat aldiz ez dira iturri bidean aipatu ezkontzazko lehen solasak!

gau

1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Gau beranduan etxeratzen zen. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Eztei gaua. Donostian gau eginda: gaua igarota. Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gau loa. Gau amets bat izan da bakarrik. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau lapurra bezala.

gau afari, gau-afari Gauerdiko afaria.

gaua galdu Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

gauak egun egin Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena. || Gauazko ohoina.

gau bele, gau-bele Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).

gau eskola, gau-eskola Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

gau eta egun adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

gauez adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.

gauez gau Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.

gau hontz, gau-hontz Bizk. Hontza.

gau jagole, gau-jagole Bizk. Gauzaina.

gau lore, gau-lore Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

gau mahai, gau-mahai Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

gau min Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

gau on interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.

gau-pasa adb. Gaua igarotzen. Ik. gaupasa. Barkoxen gelditu zen gau-pasa.

[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

konorte

iz. Zentzumenez baliatzeko gaitasuna. Ik. korde; ezaguera 5. Konorte gabe gelditu zen. Harri batek buruan jo zuen eta konorte gabe erori zen lurrera. Konortera etorri. Konortera bihurtu zenean.

konortea galdu Konortea galduta erori zen.

konortea kendu Harrikada batek konortea kendu zion.

lotsa

1 iz. Ohorea galtzeak, egin den hutsak, hartu den irainak, edota zenbait pertsonaren aurrean egoteak sortzen duen sentipen ezatsegina. Ik. ahalke. Hau lotsa! Lotsa-lotsa eginik. Lotsaz beterik. Ondasun horiek besteren hainbat gure badira, ez dirudi gupida edo lotsarik izan behar genukeenik horietaz jabetzeko. || Konponduak ez du lotsarik; urratuak bai.

2 iz. Begirunea, errespetua. Ik. itzal1 6. Elizgizonei zor zaien lotsa. Zintzoa eta lotsa onekoa. Lotsa hobea diotela euskarari kanpokoek bertakoek baino. Lotsa gutxi die azaleko itxurakeriei.

3 iz. Norbaitek bere izen ona aintzat hartzea; norberaren duintasunaren begirunea. Ez du lotsarik. Hitza eskatzen dut, hala eta guztiz ere, eta lotsa gutxirekin gainera, gure behin bateko neskatxen irudira.

4 iz. Moralaz, eta, batez ere, sexuaz, gizarteak eskatzen duen jokabidearekiko begirunea. Lotsa da gazteen edergarri maitagarriena.

5 iz. Ipar. Beldurra. Ik. lotseria. Lotsak hartu zuen.

lotsa eman 1 Lotsa sentiarazi. Lotsa ematen dio jendaurrean hitz egiteak. Haren jardunak lotsa ematen zion.

2 Norbaitengan begirunea sorrarazi. Apaiz jaunaren aurrera eramanda, umeari lotsa eman nahi izatea.

lotsa gaizto 1 Begirunerik eza. Seme-alaben lotsa gaiztoa eta esker txarra.

2 Adkor. Lotsa. Kanpotarrengana jo dugu, beraz, bide galde, lotsa gaiztorik gabe. Esku trebez eta lotsa gaiztorik gabe pintatu zituen irudi hauek.

lotsa gaiztoko adj. Lotsagabea. Ik. lotsa gutxiko. Agar-en esan-egin lotsa gaiztokoak. Esker txarreko eta lotsa gaiztoko umeak.

lotsa galdu 1 Lotsa-sentipena galdu. Ik. lotsagabetu; lotsagaldu. Garbi ikusten da hemen lotsa galtzen dela askotan ezaguera baino lehen. Lotsa galdu duen neskatxa.

2 Norbaiti zor zaion begirunea galdu. Pertsona nagusiei lotsa galtzen eta dongaro erantzuten diete. Ez nioke lotsa galdu nahi abade bati.

lotsa gorde dio ad. Norbaiti begirunea izan. Gurasoei lotsa gordetzen die.

lotsa gorri(t)an adb. Erabat lotsaturik. Lotsa gorritan gelditu zen, zer erantzun asmatu ezinik. Lotsa gorrian ikusi beharko dut orduan neure burua.

lotsa gutxiko adj. Lotsagabea, lotsagaldua; lotsarik edo begirunerik agertzen ez duena. Ik. lotsa gaiztoko. Lotsa gutxiko lapurrak. Amaitu dira gure etxean jantzi lotsa gutxikoak.

lotsa izan 1 da ad. Lotsatu. (Osagarritzat, batez ere, -tzen, -tzeko edo -tzeaz). Hargatik nengoen txapela burutik kenduta, lotsa nintzela berba egiten. Gu geu izateaz, ez gaitezela lotsa. Ez naiz lotsa izan bekatu egiteko.

2 da ad. Ipar. Beldur izan. (Osagarritzat, batez ere, -en atzizkia hartzen duen izen sintagma bat edo subjuntibozko esaldi bat hartzen ditu). Haren lotsa naiz. Adiskide eta diru duenaren bihotza ez da alkatearen lotsa. Lotsa naiz arima gal dezadan. Lotsa denari malda guztiak otso (esr. zah.).

lotsaren lotsaz adb. lotsaz-en indargarria. Oi, kristau errukarria, lotsaren lotsaz bekatuak ezin esanda zaudena! Lotsaren lotsaz, gorri-gorri jartzen zen.

lotsaz 1 adb. Lotsaturik. Elkarri begira geratu ginen, lotsaz. Lotsaz gorritu. Begi salatariak garondoan nabaritzen hasi nintzen, lotsaz edo kezkaz. || (Osagarri bat hartzen duela). Kalera ateratzeko lotsaz nengoen.

2 adb. Ipar. Beldurrez. Lotsaz, ontzi batean ihes abiatu zen. || (Osagarri bat hartzen duela). Lotsaz herioak tronpa dezan.

lotsazko 1 adj. Lotsak eragina. Lotsazko irriñoa egin zuten neskaren begiek.

2 adj. Lotsa ematen duena.

tonu

1 iz. Ahotsaren edo hotsaren garaiera. Tonu altu eta baxuak.

2 iz. Mus. Bi musika-nota hurrenez hurrenekoren arteko tartea (mi eta faren, eta si eta doren artekoa izan ezik).

3 iz. Kolore baten maila edo ñabardura. Gorriaren tonu guztiak.

tonua galdu Mus. Tonutik irten. Kantari horrek tonua galtzen du behin eta berriro.

tonuan jarri Mus. Musika-tresnez mintzatuz, diapasoiaren arabera jarri.

tonutik irten Mus. Ahotsez edo musika-tresnez mintzatuz, tonu zuzenetik aldendu.

ume

1 iz. Haurra. Ik. sein. Adamen ume baitzara. Mariak bere ume Jesus besartean zuela. Atso-agureentzako erruki etxeak eta umeentzako eskolak. Gaizki hazitako umeak. Ume josteta atseginak.

2 iz. Hazteko adinean dagoen animalia. Ik. kume. Hamabi hilabetetik gora behar ditu zerri emeak umeak hazteko. Katuak hiru ume egin ditu. Asmatu zuen su ematea arranoaren umeak zeuden arbolari.

3 iz. Umekia. Ik. umea galdu. Zer da ama izatea?, umea sabelean eroatea? Ekarri eskua; egun hauetan umea ostikoak eman eta eman ari da; ea sentitzen duzun.

4 iz. Ondorea, fruitua. Trinkotasun sendoaren ume den zailtasuna. Askozaz goragoko den jakintza baten umeak baizik ez dira makinak. Biziak baino biziago daude Peru eta maisu Juan, zenbait sortzaile trebek beren umeei muinetaratu dieten bizi iraunkor horrekin. Goizegi da igaro berri dugun mende erdia aztertzeko eta epaitzeko, gerok ere, etsai nahiz aldeko, haren ume eta iloba baikara. Iraultza horren ume zen Napoleonen eskutik.

umea bota Batez ere animaliez mintzatuz, umea galdu. Ik. hilaurtu. Ardiak, orain, umatzeko daude, eta, dituzten kolpeak ikusita, litekeena da askok umea botatzea.

umea(k) egin 1 Animalia emeez mintzatuz, ugaldu, ondorengoak izan; erditu. Otsokumea erosi zuen eta etxean umeak eginda zeukan txakurrari hazarazi zion. Esnea franko emango digu behi honek, umea egitean. Umea egin behar du behi batek eta bihotza erdibitzen ari zait botatzen dituen marruekin. Ikusi al dituzu oreinak umea egiten? || Horrelako behiak urtean ume bat egiten du. Ume gutxi egiten duen ardia ez da berriz ernaraziko.

2 Emakumeez mintzatuz, umea izan. Ezagutu nahi nuke gizonek umeak egingo dituzten garaia.

umea galdu 1 Emakume haurdunez mintzatuz, umekia hila gertatu. Ik. abortatu; hilaurtu. Emakumea haurdun zegoen, eta, jasotako kolpeen ondorioz, umea galdu du.

2 Animaliez mintzatuz, ernari dagoen animaliaren umea hil.

ume botatze, ume-botatze Umea botatzea.

ume egite, ume-egite (ume egiteko, ume egitera eta kideko esapideetan). Umea izatea; erditzea. Ardi gehienak ume egiteko egoten dira, eta kamioira sartu eta ateratzerakoan arazoak izaten dituzte. Emeak ere adin horretan ume egiteko gai dituzu. Neguan ume egitera etortzen dira uharte horretara fokak.

ume galtze, ume-galtze Hilaurtzea.

ume jende, ume-jende Umeen multzoa, umeak. Apiriletik aurrera ume-jende guztia jolasean ikusten da plazan.

ume koskor Haur aski hazia. Ni ume koskorra nintzela. Basoan galdu den ume koskor izutu batena bezalako begirada zuen.

ume ondoko, ume-ondoko Karena. Ardiek ume-ondokoa bota dezaten, mihuraren ura egosita ematen diegu.

umetako adj. Ume garaikoa. Nire umetako laguna zen Patxi. Umetako jolasak.

umetan adb. Umezaroan, ume garaian. Ik. txikitan. Euskara umetan erdi ikasi, gero erdi horretatik hiru laurden atzendu... Umetan, hamar, hamaika, hamabi urte arte bai, jolasa zen nire bizitzaren muina eta ardatza. Orain ez dut umetan bezala irakurtzen, ohean kiribilduta eta tapakiekin guztiz estalita.

umetatik adb. Ume garaitik. Umetatik ezagutzen dut. || Gerrako kontuak ume-umetatik entzun ditut etxean.

ume txiki Haur txikia. Ik. umetxo. Esaten diozu ume txikiari edo haziagoari: esanak ondo egiten badituzu (...). Etxe aurrean dago aitaita, etxeko ume txikiekin.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper