Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gaizto bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gaizto
1 adj./iz. Zintzotasunik edo ontasunik ez duena. Ik. donge; makur1 2; maltzur. Aingeru onak eta gaiztoak. Seme zintzoa eta seme gaiztoa. Lagun gaizto edo galgarriekin ibiltzea. Judas gaizto galdua. Pisistrato, Atenasko tirano gaizto hark. Espiritu gaiztoak. Zerbitzari leiala eta zerbitzari gaiztoa. Deabrua baino gaiztoagoa. Mutil bihurria da, baina ez da gaiztoa. Onak zerura eta gaiztoak infernura. Gaizto bihurria. Gaizto bakar bat besterik ez da agertzen liburu osoan. || Piztia gaizto batek jan zuen. || Sodoma eta Gomorra hiri gaizto usteletan.
2 adj. Gauzez mintzatuz, pertsona gaiztoari dagokiona. Gogoeta gaiztoak. Borondate gaiztoa. Asmo gaiztoak dakartza. Gogo gaiztozko lanak ez dio inori onik egingo. Bizitza gaiztoa zeraman. Alfertasuna baita aztura gaiztoen ama. Jaidura eta grina gaiztoak hezi. Atsegin gaiztoak. Kontzientzia gaiztoa. Aitortza gaiztoa egiten denean. Etsenplu gaiztoa eman. Ez zuen inolako lotsa gaiztok lotu, bere adiskideaz mintzo zenean. Gaiztoa da horien nahia eta gezurtia horien otoitza. Marmar tzarrei eta hitz gaiztoei lotuak.
3 adj. Gauzez mintzatuz, txarra. Laster zabaldu zen berri gaiztoa. Sukar gaizto batek eraman zuen. Arrisku gaiztoan ezarri. Zauri gaizto bat, burdina goriaz jo gabe ezin senda daiteke. Hango airea hain zela gaiztoa, non inor ezin baitzitekeen han luzaz bizi. Usain gaiztozko edari minak. Zuhaitz onak ezin eman dezake fruitu gaiztorik. Haietatik asko ziren, liburu gaiztoetan ikasita, sorgintzan zebiltzanak. Tximista gaiztok puskatuko ahal zaitu! Seinale gaiztoa. Gauza onak ere alde gaiztora botatzea. Ai, ordu gaiztoan sortu naizena, galdua naiz! Gaizto da eritasuna, baina gaiztoago berretura. || Erdizka eta gogo gaiztoz.
4 adj. (Ezezko eta harridurazko esaldietan, balio adierazkorrarekin). Ez digute lanbide gaiztoa eman!
5 adj. Gaitza, zaila. Belar gaiztoa galtzen gaiztoa.
6 adj. Tumoreez, kisteez eta kidekoez mintzatuz, minbiziduna. Eta elkar hartu ezina, denborarekin, tumore gaizto bat bezala hazi zen. Izan ere, minbizia garatzen hasi aurretik lesio gaizto batzuk izaten dira, eta horiei aurre egitea da funtsezkoena.
7 iz. Gaizkia. Jainkoa bezala onaren eta gaiztoaren berria duzuenak izango zaretela.

Esaera zaharrak

Abere gaiztoa da gorrotoa. Aldi gaiztoan jaio doa [=ohi da] ospe gaiztokoa. Baleztari gaiztoa, gezurti. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz. Belar gaiztoa, galtzen gaiztoa. Ekandu gaiztoa belu ahaztu doa. Ekandu gaiztoari berna hautsi. Gibeleko on dena, bareko gaizto. Lan gaiztoa, bortxazkoa. Pagatzaile gaiztoagandik olo. Urte gaiztoa, berri hutsa.

Aztergaia: gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bizio, jaidura gaizto; kaltekor, gaizto

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaiztoz .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Aditz lokuzio legez gehigarri dira: gaizto portatu, gaizto jokatu…

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gaiztoagora joan (‘txarrera egin’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera erantsiko da, gainerakoak geroko utziz, edo H1.1 lantaldearen esku.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.