Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gaizki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gaizki
1 adb. Behar edo nahi denaren edo egoki denaren kontra. Ik. txarto. Anton. ongi. Gaizki bizi, gaizki hil. Ongi, gaizki nahiz erdipurdi. Gaizki dugu aita, gibeleko gaitzaz. —Zer moduz? —Gaizki. Gaizki hazitako umeak. Kontuak gaizki atera zituela. Gaizki hasi zen eta okerrago bukatu du. Gero eta gaizkiago zihoazen nire kontuak. Oso gaizki dago hori. Gaizki kantatzen du.
2 adb. (Ezezko esaldietan, indargarri gisa edo ironiaz). Ez zaio gaizki etorriko. Ez dute gaizki barre egin behar ondorengoek gure bizkarretik! Ez zaituzte horrek gaizki engainatzen!
3 adb. (Partizipio burutu mugatuaren ezkerrean). Ik. gaizki egin; gaizki esan; gaizki-ulertu. Hitz horiek ez zeudela batere gaizki josiak. Diru gaizki irabazia ugari daukalako. Komeni da maizenik gaizki pentsatu samarra izatea. Ume gaizki heziak. Gaizki ohitua zegok. Gure erreguak askotan izan ohi dira edo epelak edo gaizki eginak.
4 iz. Lege moralaren aldetik on ez den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua. Ongiaren eta gaizkiaren arbola. Gaizkia egiteko. Gaizkian gogortua dagoena. Gaizkitik begiratzeko. Gaizkirako jaidura. Ongiaz gaizkia garaitu behar da.
5 iz. Lege moralaren aldetik on ez den gauza edo egitea. Egiten dituzten hutsak eta gaizkiak barkatzeko. Ez diogu inori gaizkirik egin.

Aztergaia: gaizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gaizki(a), txarr(a), gaitz(a)

Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 2 iz.: ongiaren eta gaizkiaren arbola.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaizki-egile , gaizki egin , gaizki-erraile , gaizki erran , gaizki-esaka , gaizki-esale , gaizki esan , gaizki hartu .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 adlag.; 2 iz. ("ongiaren eta gaizkiaren arbola")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Non sartzen dira gaizkiesan, gaizkihazi, gaizkijaio, gizkimintzatu, gaizkipentsatu? Ikus BNB.

 - [E208]:  gaizkiaren arbola (zuhaitza): adibidean ez legoke gaizki ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza jartzea.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gaizki erabili (‘txarto esan, tratu txarra eman’). / gaizki gura (dio, ‘kaltea eman’). / gaizki nahi (dio, ‘kaltea eman’). / gaizki pentsatu (‘susmoak izan’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia; jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak eta gaizki-ulertu (zalantzazkoa zen hau lantaldearentzat, baina onartu egin du batzorde honek); eta geroko utzi dira orain proposaturiko azpisarrera berriak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.