Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezkontza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezkontza
1 iz. Bi pertsonaren arteko legezko elkartzea, ezkontideen elkarbizitza erabateko eta iraunkorrerako konpromisoa eskatzen duena. Ezkontza elkartasun bat da. Elizazko ezkontza. Legezko ezkontza. Sansonen bigarren ezkontza. Ahaideen arteko ezkontzak. Ezkontza hartatik sei ume jaio ziren. Diruagatik egiten diren ezkontzak. Kristau ezkontza. Ezkontzako sakramentua.
2 iz. Elkartze hori gauzatzen den ekitaldi edo zeremonia. Ezkontza batera joan ginen. Ezkontza egunean.
3 iz. Bi gauzaren elkartze edo bateratzea. Ez da gehienetan zorionekoa izaten euskal idazle eta euskalariaren arteko ezkontza.

Esaera zaharrak

Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako.

Aztergaia: ezkontza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezkontza egin , ezkontza galdu , ezkontza-hauste , ezkontza hautsi , ezkontzako hitz / berba , ezkontza-nahasle , ezkontzaz , ezkontzazko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ezkontza hitzaren azpisarreren artean, ezkontzako itunak jaso daiteke, ezkontideek euren ondasunen araubidea ezartzeko agiri hori sinatzen baitute (hala nahi izanez gero).

 - [E116]: forma berria da ezkontzako itunak hori; hurrengo itzulian ikus dezakegu bere argibideekin, eta azaldu: adib., ea pluralean bakarrik erabiltzen den, zein diren ingurukoak (ondasunez gain, beste zer arautzen den; edo, gaur egiten ez bada ere, beste zer arautzen zen garai batean), etab.

 - Erabakia: (2009-06-26) Lantaldearen proposamenari azpisarrera bat gehituko zaio: ezkontza(-)agiri, eta Zuzenbidekoak lantzean ikusteko utzi da ezkontzako itun(ak) esapidea.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.