Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezeztatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezeztatu, ezezta, ezeztatzen
1 du ad. Indargabetu, baliogabetu. Sakramentuaren indarra eta bertutea ezeztatzen duena. Bataioak jatorrizko bekatua ezeztatzen du.
2 du ad. (Lege edo arau batez mintzatuz). Gure kolonietan ezeztatua izanen da beltzen esklabotasuna. Lege zaharreko aginduak ezeztatzera.
3 du ad. Ezereztu, deuseztatu. Nola behar dugun geure burua ezeztatu Jainkoaren aitzinean. Ezeztatuko dut jendea lurraren gainetik.
4 du ad. Zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa ez dela adierazi. Ik. ukatu. Anton. baieztatu; berretsi. Iritzi jakin bat baieztatzeko edo ezeztatzeko erak. Lehen esana ezeztatu.

Aztergaia: ezeztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezeztatu, ezezta, ezeztatzen. du ad.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. arau berritua: "abolitu [...] Sin. ezeztatu".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

abolitu sinonimoa ezeztatu-ren adieretako bati dagokio.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ezeztatu, ezezta, ezeztatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Orduan nekez osa daiteke orain ezeztatu Sin. abolitu emanaz, ala? Irtenbideren bat eman beharko diogu. Agian berriro pentsatu arau berritua?

 - [E210]:  Abolitu/abolizio ez dira ezeztatu/ezeztatze horien pareko. Ezeztatzeak baditu bere barruan legeak, kontratuak, testamentuak eta bestelakoak. Abolitu/abolizio bikoteak, berriz, legeak hartzen ditu. Beraz, prozedurarekin bat etorri ez arren, berrikusi beharko litzateke hau. Edozein kasutan ere, konponbidea izan daiteke honetara: ezeztatu 1 Sin. abolitu 2 Zuz. "errebokatu": geroko testamentuak aurrekoa ezeztatzen du.

 - [E116]: arazoa sortua daukagu, eta konpondu beharko dugu. E210k eskaini du konponbide bat, eta egokia izan daiteke Zuz. arlokoak argitzeko, baina ez dakit arlo guztietakoak argitzeko balio duen (eta guk tradizioko adieren berri eman ohi dugu lehenik, eta oraingoen nahiz arlokakoen berri, ondoren). Hona I. Sarasolaren hiztegian ageri diren adierak [eta adiera bakoitzarekin doazen adibideetako objektuak edo ezeztagaiak]: "1 Indargabetu, baliogabetu [sakramentuaren indarra eta bertutea / jatorrizko bekatua] // Berezk. Lege edo arau bat indargabetu. Ik. abolitu [beltzen esklabotasuna / lege zaharreko aginduak] 2 Ezereztu, deuseztatu [geure burua / jendea] 3 Ezeztu, ukatu [iritzia / lehen esana]". Ur handiegitan sartzea izan daiteke horiek guztiak orain bideratzen saiatzea, eta definizioak landu behar dituztenen esku utz dezakegu proposamen zehatza egitea; baita sinonimoaren arazoa ere, oraingoz ezer ukitu gabe (a forma b formaren sinonimo dela esateak ez baitakar a osoaren sinonimo izatea b forma). Nahi duzuena.

 - Erabakia: (2009-05-29) utzi dagoen moduan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.