Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezdeus bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezdeus
1 adj. Deus ez dena, ezertarako balio ez duena, baztergarria. Ik. deusez. Izaki ezdeus eta mespretxagarria. Lurreko atsegin ezdeusak. Hain da ezdeusa ene ahala! Bere burua ezdeustzat daukana.
2 iz. Ezereza. Hasgorapen bat, begi ukaldi bat, ezdeus bat aski da hura garaitzeko. Gauza guztiak ezdeusetik egin zituena. Literatura-hizkuntza ia ezdeusetik sortzea. Jainkoaganik heldu ez dena, desegiten da eta etortzen da laster ezdeusetara. Ezdeusetik heldu naizela eta ezdeus baizen ez naizela.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena.

Aztergaia: ezdeus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu ezdeus, angelu nulu

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: kategoria falta da. AU: adj. laburdura agertzen da.

 - [E210]: Erabilerak zer agintzen duen kontuan hartuta, ezdeus h. deusez jarri beharko litzateke. Eta hori guztiekin (ezdeustasun h. deuseztasun; ezdeustatu h. deuseztatu; ezdeustu h. deuseztatu).

 - [E116]: erabilerak aipatu ditu E210ek, eta bere ondorioa atera du; koherentea da ondorioa, baldin arlo jakinen bateko (eta Hego-Mendebaldeko) datuei bakarrik begiratzen bazaie, baina nekez iritsiko gara ondorio berera, datuak bere osoan hartzen baditugu (hau da, alde batera utziz ezerez- formakoak, hemengoak baino erabiliagoak izan arren, Hegoaldean, jakina). Hasteko, ikus OEHko eta XX. mendeko nahiz gaurko prosaren corpusetako datuak laburtu dituen txostena. Ondorio batzuk atera ditut oraingo egoeraz (hau da, XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetakoak begiratuz), eta aurrera ditzaket, eztabaidari bide emateko: a) aditzetan eta aditzetiko eratorrietan, deusez- formakoak nagusi dira gaur, eta ez Hego-Mendebaldean bakarrik: cf. A. Aintziart, M. Etxehandi, J. Haritschelhar, D. Landart, B. Oiartzabal edo P. Xarriton idazleen lekukotasunak (eta alderantziz: Hego-Mendebaldekoak dira gaurko prosaren corpusean ezdeustu aditza erabili duten hirurak, eta horietako bik deuseztu/deuseztatu ere erabili dituzte); b) izenondoetan nahiz -tasun / -keria osaerako eratorrietan, ezdeus- formakoak dira nagusi, baita orain eta Hego-Mendebaldean ere, eta alde nabarmenarekin nagusi; adibide batekin esateko: hedatuagoak dira "arrazoi ezdeusak / ezdeusagoak / ezdeusegiak aipatu ditugu" bezalakoak "arrazoi deusezak / deusezagoak / deusezegiak" bezalakoak baino; b') izenetan, berriz, ez dago alde handirik deusez eta ezdeus formen artean; c) tradizioaren pisua kontuan izanik, eta oraingo idazleengan suma dezakegun joerari berea aitortu arren, zuhurrago jokatuko du Euskaltzaindiak batzuk eta besteak zein bere aldetik emanez, hobestekorik markatu gabe (hala egin zuen lehen itzulian) eta idazleen esku utziz hortik aurrerakoak, edo arlo jakin bateko aukerak (Zuz. arlokoak, adib.) arlo hori lantzen dutenen esku utziz; d) proposamena ere aurrera dezadan: utzi bere horretan bai lehen itzuliko ezdeus, ezdeusarazi, ezdeuskeria, ezdeustasun, ezdeustu sarrerak, eta bai lantaldearen proposamen berria: ezdeustatu. Baina kendu egingo nuke ezdeusetaratu-ri dagokiona, ez baita gaizki eratua, izartxoa eramateko, eta aski baitugu aipatu gabe uztea, baztertua denez.

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): sarreran izen nahiz izenondo izan daitekeela adieraztea onartu da.Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): 1 izond. jarri behar da.

 - Erabakia: (2008-10-31) utzi lantaldearena bere horretan: iz. 'abereak gordetzeko esparru hesitu eta sabairik gabea'.

 - Erabakia: (2009-05-29) d) proposamena onartu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.