Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza etxe orratz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

etxe orratz
iz. Altuera handia eta solairu asko dituen eraikina. Etxe orratz hori Tokioko negozio-auzo ospetsuaren bihotzean jasoa dago. New Yorkeko etxe orratzak.

Aztergaia: etxe orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu etxe erraldoi, etxe(-)orratz, etxe tantai, etxetzar, raskazielo, zeru-(h)arraskari, zeru-orratz bezalako formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etxeorratz (eta etxe-orratz 1) 8: G 1 (Y. Oñatibia: "urrutira oso ederki ikusten zan New York bere etxe-orratz luzeak zerua zulatu nairik zeuzkala"), EB 7 (EuskararenProgr 1981: "Etxe mota desberdinak bereizi: pisuak, txaletak, etxeorratz, baserriak, txabolak..., herriko auzoak bixitatuz"; Mekanogr: "Cesenatico-ko etxeorratzaren parean zegoela konturatu zen"; Hemen 1987: "Diotenez, jainkoek inkomunikaziora kondenatu zuen gizakia Babel deitu etxeorratz bat jasotzen hasi zenean eta geroztik giza historia madarikazio horren kontrako burruka bat izan da, telekomunikazioa bideratu dezaketen kristal eta altzairuzko etxeorratz berriak eraikiz"; Eutsi/2:"Etxeorratzak edo zeruharraskariak deitzen dira mendiak baino altuagoak izan daitezkeen etxetzar handi horiek", "etxeorratz berrien proposamenak egiteko orduan sikologoak ere arkitekto eta ingeniarien ondoan jartzen dira"); etxe-tantai EB 1 (Etxde: "Agureak etxe-tantai [oharra: rascacielos] bateko hogeitamalaugarren bizitzara eraman zituen"); rascacielos erabilera markatuko 1, G (Gure mixioak: "Jakiña, 'rascacielos' aundienaren puntaraño igo gabe eziñ gelditu"); zeruharraskari EB 1 (Eutsi/2, gorago aipatua); zeru-orratz G 1 (Y. Oñatibia: "New York'en erdi aldeko zeru-orratzdun etxe pillak bertatik beertara zeuzkan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etxe erraldoi : AB38 2; etxe orratz : HiztEn; etxe-orratz : AB38 2; etxerraldoi : AB38 2; etxetzar : AB50 1; raskacielo : AB38 1; raskazielos : AB50 2; zeru-arraskari : Euskalterm 2; zeru-harraskari : HiztEn; zeru-orratz : Euskalterm 1; zeruharraskari: AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etxe-erraldoi : PMuj DVC; etxeorratz : HiruMila, ElhHizt (etxe orratz: AS), Casve EF, PMuj DVC (etxe-orratz); zeruharraskari ik. zeruorratz. HiruMil; zeru-harraskari : ElhHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal rascacielos / gratte-ciel formen ordainak: etxe zerüjoile : Casve FE; etxe-goren : HaizeG FB, PMuj DCV (etxe goren); etxe-orratz : HiruMila (etxeorratz), ElhHizt, PMuj DCV; zeru-harraskari : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

ca (DCC): gratace; de (Slaby-Grossman): Wolkenkratze; en (DEIL): skyscrape; fr (Le Petit Robert): gratte-ciel.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz: etxeorratz.

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

formarik erabiliena izateaz gain, egoki eratua da, lantaldearen ustez, nahiz ondoko erdaretako irudiez beste baten gainean eraikia izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): etxe orratz eta etxe-erraldoi baztertu dira.

 - Erabakia: 1999-04-20: Azpisarrera gisa etxe sarreraren barruan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.