Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=eta 93 sarreratan aurkitu da.

eta1

1 junt. Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotzen dituen hitza, gehitze bat, harreman bat-edo, adierazten duena. Peru eta Maria. Azeria, lehoia eta otsoa. Bera eta bere semea. Zu eta ni. Zu eta biok. Hura eta gainerakoak. Kale luzea eta zabala. Guraso eta adiskideei idatzi zien. Ongi eta agudo egin. Ohitura berriak eta askok onartzen ez dituztenak. Iñaki badator eta Itziar badoa. Ikusi al duzu Iñaki eta eskatu al diozu autoa? Eseri zaitez eta entzun ezazu. Egin behar dugu eta egingo dugu. Astoa ekarri eta atarian utzi zuen. || (Perpaus edo osagairen baten elipsiarekin). Niri atsegin zait; eta zuri? —Nik esan diot —Eta? —Ez nauela gura erantzun dit. Nork, eta Peruk esan behar! Nora, eta Burgos aldera!

2 junt. (eta-k bi esaldi kideko biltzen dituenean, lehenengoaren laguntzailea nahiz bigarrenarena ezaba daiteke). Astoa ekartzen eta atarian uzten zuen. Zuk biziarazten dituzu guztiak eta santutzen.

3 junt. (Ondoriozko-edo ñabardura adieraziz). Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe. Asko ezagutzen zuen eta ez zuen laguntzat nahi.

4 junt. (Orduak adierazteko). Hiru eta erdietan. Zortzi eta erdiak.

5 junt. (Neurri, zenbaki eta kidekoekin). Bi litro eta erdi. Mila eta berrehun. Mila berrehun eta hogeita bost. Bi eta bi lau dira. Minutu bat eta hemezortzi segundo. Bost eta huts galdu zuten.

6 junt. (eta-ren eskuineko osagaia, eskuarki izena, agertzen ez dela). Eta gainerakoak. Apaiza-eta bihar etorriko dira. Sukaldeko ontziak, platerak eta, hautsi zituen.

7 junt. (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Eta berehala. Heldu eta lotara joan ziren. Alkatea agertu eta oihuka hasi ziren.

8 junt. (Aditz jokatu baten eskuinean, perpausari kausa balioa ematen diola). Ez du ekarri, handiegia zen eta. Nik egin beharko dut, zuk ez duzu egiten eta. Bakarrik ezin dute eta, lagundu egin beharko diegu. Aitaren berririk iristen ez eta, etxekoak larritzen hasi ziren. || Eskatu zioten haiekin joan zedila, Israelgo buru izan behar zela eta. Hori dela eta, ez dira etorri.

9 (Esapideetan). Ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Gero eta gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren. Han ari da jo eta ke lanean. Lan eta lan beti. Hitz eta pitz ari zen.

eta/edo junt. Edo (aukera guztiak gerta daitezkeenean). Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatu, berrautatu eta/edo berretsi.

eta abar Eta gainerakoak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Olerkariak (Lizardi, Lauaxeta eta abar). Han biltzen ziren beren jaiegunetan otoitz egitera eta abar. || Borroka latz samarrak ditugu era askotako puntuetan, ikastola, erlijio, politika eta abarretan. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude.

eta bi 1 Eta are gehiago. Gaiztoa eta bi da.

2 (neureak, bereak edo kideko baten eskuinean, entzun, esan eta kideko aditzekin). Ikaragarriak. Bereak eta bi entzunda joan da. Bereak eta bi esan nizkion, batere gorritu gabe.

eta bost (neureak, bereak edo kideko baten eskuinean, entzun, esan eta kideko aditzekin). Ikaragarriak. Ari gara entzuten geureak eta bost. Argibideren bat edo beste itzuri bazaigu ere, ez da inoiz izan geureak eta bost ez ditugulako egin bilaketan. Ez dago gustura lantegian, bereak eta bost maiz aski esaten dizkiotelako. || Ez dut ikusten inork gaitzesten dituenik horrelakoak eta bost hizkuntzaren aldetik.

eta koska (Zenbaki baten eskuinean). Eta zenbait. Hamabi mila pezeta eta koska.

eta piko (Zenbaki baten eskuinean). Heg. Herr. Eta zenbait. Ik. eta koska. Selektibitatea bederatzi eta piko batekin gainditu zuen.

eta zenbait (Zenbaki baten eskuinean). Kopuru batetik gorakoa, ezagutzen ez dena edo aipatu nahi ez dena, adierazteko erabiltzen den esapidea. Gure artean izan da, hogei eta zenbait urtez. Ehun eta zenbait langile.

eta2

iz. Alfabeto grekoko zazpigarren letra (η, Η).

abar

1 iz. Zuhaitz- edo zuhaixka-adarra, bereziki egur gisa erabiltzen dena. Haritz abarra. Abar txikia. Abarrak biltzen. Abar su, laster su (esr. zah.).

2 iz. Hondakina. Ikatz abarrak.

3 iz. Balio gutxiko gauza.

eta abar Eta gainerakoak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Olerkariak (Lizardi, Lauaxeta eta abar). Han biltzen ziren beren jaiegunetan otoitz egitera eta abar. || Borroka latz samarrak ditugu era askotako puntuetan, ikastola, erlijio, politika eta abarretan. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude.

[Oharra: eta abar luze bat esapidea desegokia da].

agindu1

1 iz. Norbaitek beste norbaiti agintzen edo manatzen dion gauza. Arkupean ipini dute Alkate jaunaren agindua. Jainkoaren agindu santuak haustea. Udalaren aginduz. Agindu orokorrak. Armadak etxeratze agindua ezarria zuen. Hamar aginduak.

2 iz. g.g.er. Promesa, agintzaria. Agindua zor.

agindu emaile, agindu-emaile Aginduak ematen dituen pertsona.

-en agindu(eta)ra adb. Jarri zituen gure agindura bere eskuetatik irtendako gauza guztiak. Seme-alabek egon behar dute bere gurasoen agindura. Kapitain jaunaren aginduetara!

urruntze agindu, urruntze-agindu Zuz. Epaile batek zigor gisa ematen duen agindua, norbaiti beste norbaitengana edo leku jakin batera hurbiltzea debekatzen diona. Gizon bat kartzelan sartu dute urruntze agindua hausteagatik. Hiru urtez ezin izanen da bikotekide ohiarengana hurbildu, kilometro bateko urruntze agindua ezarri baitio epaileak.

ahalik

1 (-ena daraman nola adizlagun baten ezkerrean). Ahal den ...-ena. Ik. albait 2. Etxea ahalik ongiena apaindu behar da. Ontsa aitortu, ahalik sarriena. Ahalik lasterrena ihes egizue. Arrangura zaitez ahalik gutxiena eginen zaizkizun bidegabeez. Ahalik arinena ezkontzeko.

2 (-ena daraman izenondo baten ezkerrean). Ahal den ...-ena. Konfesore ahalik onena bilatu. Has otoitza ahalik errespetu handienarekin. Bertsoak egitea ahalik justuenak.

ahalik eta Ahalik. Parte hartze ahalik eta zabalena bermatzeko. Ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Ihardetsi zion ahalik eta hobekiena. Ahalik eta goizenik merkatura joan.

[Oharra: adizlagunekin, ahalik maizen, sarrien eta abar baino hobeto, ahalik maizena, ahalik sarriena eta abar].

alderantziz

1 adb. Berezko ordena edo era aldatuz. Ik. atzekoz aurrera; azpikoz gora; itzulietara. Soinekoa alderantziz jarri. Alderantziz ari garenean.

2 adb. Kontrako eran, kontrara. Amak egingo zuen gero elizako debozioa, alaba merkatuan zen denboran, edo, alderantziz, berdin-berdin. Garai haietan esku asko zegoen bazterrak garbitzeko, nahiz eta gaur baino jende gutxiago izan; gaur, alderantziz: jende gehiago, baina bazterrak garbitzeko gutxiago.

3 lok. Aitzitik. Gizarte horietan, alderantziz, emakumezkoek ez dute zer eginik.

alderantzizko adj. Alderantzizko arrazoia. Alderantzizko norabidean. Gauza bat eta haren alderantzizkoa.

eta alderantziz Oposizio bateko bi elementuen ordena alda daitekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Bata erabiltzen den lekuan ez da bestea erabiltzen, eta alderantziz.

are1

1 adb. Eskuinean duen hitz multzoari ere perpausean esaten dena badagokiola adierazten duen hitza, areagotze zentzua duena. Gazteentzat eta are haurrentzat egokiak. Bazen amaren eta are amonaren hizkuntza goraipatzen zuenik. Ez datoz beti bat are puntu nagusietan. Eta horrek berehala hoztu eta are izoztu ninduen.

2 adb. (Hitz multzoaren eskuinean ere agertzen dela). Onaren senak, zuzentasunaren amodioak betiere irauten duela, are gaizkileen artean ere. Are hoberenak ere. Aurreratuxea zuen lana, are bukatua ere bai. Beti zirika, makilaka eta are tiroka ere ari zaizkiolako etengabe.

3 adb. (Perpausekin, batez ere txertatuekin edo baldintzazkoekin). Orobat. Are berandu heltzen denean. Are erosten ez badu ere.

are ...-ago (Konparazioaren indarra areagotzeko). Elurra baino are zuriagoa. Are aurrerago nahi luke joan. Are atseginago ezagutzen ez dutenentzat.

are ere Are. Nafarrek eta are ere Iparraldeko euskaldunek esaten dute.

are eta ...-ago Are ...-agoa. Irudi ederra osatzen zuen; are eta ederragoa besoak jaso eta bere bular eta sabeleko giharrak nabarmen gelditu zirenean.

are eta gehiago Are gehiago. Miren are eta gehiago haserretu zen.

are eta gutxiago Are gutxiago.

are gehiago 1 Oraindik gehiago. Nagiari ez baitzaio biderik eman behar are gehiago nagitzeko. Guztiek, eta are gehiago irakasleek jakin behar dutena.

2 lok. Ik. gehiago dena. Inor gutxik dakizki gaur bere euskalkiaren legeak; are gehiago, gehienek ez dakigu zein euskalkitan ari garen ere.

are gutxiago Oraindik gutxiago. Lan hori ez da baztertzekoa, eta are gutxiago gaitzestekoa.

argi

1 iz. Gauzak ikusgai bihurtzen dituen eta begiak hautematen duen erradiazioa. Argi bizia. Eguzki-argia, egun-argia. Argi artifiziala. Nobelan ez da, hitz batean, argi-ilunik, eta argi-ilunean dago maiz gizatasun mardula. Argia eta ilunpeak.

2 iz. Egun-argia. Argia egin bedi. Goizeko argia urratzen hasia zen.

3 iz. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. Argia piztu. Argia itzali, amatatu. Herriko hogei baserri argi gabe daude oraindik. Etxalde inguruan argi olioa eman dezaketen landareak dituzte.

4 iz. (Kontagaia). Argi puntua, argi iturria. Herriko argiak itzali zirenean. Etxeko argi guztiak piztu. Argi bat iluntasunean. Autoaren atzeko argiak.

5 iz. Fis. Gorputz goriek eta lumineszenteek igortzen dituzten uhin elektromagnetiko ikusgai eta ikusgaitzak. Argiaren jatorriari buruzko teoriak. Argi uhinak. Argi sorta kolorebakarra. Argiaren lastertasuna.

6 iz. Zerbait argitzen, zerbaiti buruz argi egiten duen gauza. Jauna dut argi. Hor ibili zen argi bila, baina kolpe huts egin zuen. Ilunpe beltzen artean haatik agertu zitzaigun argia.

7 iz. Begien argia: ikusmena. Bere bi begietako argia galdurik.

8 iz. Ulertzeko edo zerbaitez jabetzeko ahalmena. Argi gutxiko, argi laburreko gizona. Arrazoiaren argi soilaz ezin ezagut daitekeena. Argien mendea.

9 adj. Argitasun handia jasotzen duena. Anton. ilun. Etxe, gela argia.

10 adj. Egunaz, eguraldiaz edo zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea, argitsua.

11 adj. (Koloreez mintzatuz). Berde, gorri argia. Behiak izan behar ditu adarrak leunak eta argiak.

12 adj. Adimen zorrotzekoa. Ik. buruargi. Mutil argia da. Bere ikasle argiena.

13 adj. Adimen argiko gizona: adimentsua.

14 adj. Ongi nabaritzen edo erraz ulertzen dena. Hots argia. Letra argiz idatzi. Idazkera argiko gizona. Euskara argi, ulerterraz, garbi eta ongi josian. Hizketa argia. Irudi argiago eta osoagoa.

15 adb. Zalantzarik edo puntu ilunik gabe. Argi daukat egin behar dudana. Argi dago zer nahi duen. Eguzki argia bezain argi dagoen auzia. Argi utzi nahi dugun puntua. Argi adierazi genuen edozertarako prest geundela. Argi ikusten da zeren bila dabilen.

argia hil da ad. Argia itzali. Aldare aitzineko argiak irudi zuen hiltzera zihoala.

argi alba, argi-alba Egunsentia. Argi albarekin joan zen elizara.

argi belar, argi-belar Alpapa.

argi egile, argi-egile adj./iz. Argi egiten duena. Zeruko izar argi-egileak. Jainkoak emaniko aitzindari bat, gidari bat eta argi egile bat. Leize honetan galdu beharrak ginen gu argi-egilerik ez izatera.

argi egin 1 Argitasunez bete. Ik. argitu1. Eguzkia sortu zuen, lurrari argi egiteko. Betiko argiak egingo die argi.

2 Zerbait argiago bihurtu. Auzi nahasi honetan argi egin diezagukeen norbait.

3 Ikusmena bihurtu. Itsuei argi egiteko.

argi-emaile adj. Argi-egilea. Izar iparraldeko, argi-emailea, gure zorioneko, bide erakuslea.

argi eman Argi egin. Beti argi emanaz, lehen bezain handia, egun oro ikusten dugu eguzkia.

argi errainu, argi-errainu Argi izpia. Horra bada, doi-doi, nik behar dudan argia, argi guztien lehenik jaioa, argi errainu guztien hasiera eta jaiotza. Leihotik sartzen zen argi errainuak ezkaratza argitzen zuen.

argi eta garbi adb. (esan, hitz egin, erakutsi, bereizi eta kideko aditzekin). Oso garbi, erraz ulertzeko eran; zalantzarako biderik utzi gabe. Argi eta garbi hitz egin zutelako auziaz. Ni horren alde nago, argi eta garbi. Argi eta garbi ikusten dugu, halere, ezetz, ez dagoela ongi.

argi ezkila, argi-ezkila Egunsentiko kanpai-joaldia. Argi-ezkilarako elizan izango da hura egunero.

argi giltza, argi-giltza Etengailua.

argi haste, argi-haste Ipar. eta Naf. Egunsentia. Goizean, argi hasteak ez ditu kolpez hartzen zeruko eremu guztiak. Argi hastean jaikirik. Argi hasteko atera.

argi ibili Erne ibili, kontuz ibili. Argi ibili beharko dute hemendik aurrera. Argiago ibiltzen ez badira, arazoak izango dituzte.

argi-ilun 1 pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-itzal. Gai horren argi-ilunak.

2 Argiantza.

argi iturri, argi-iturri 1 Argiaren iturburua; argizagia. Argi-iturri honetan edan zituzten Elizako doktore santuak beren liburuetan ikusten diren argi ederrak. Eguerdi aurretxoa zen, eta argi-iturri nagusia, kiskalgarri, goi-goian zegoen, udako egunik beroenak heldu zirelako.

2 adj. Jakintsu ustekoa. Hori nola joango zen asmatzeko, ez da argi-iturri izan beharrik.

argi-itzal 1 pl. Argiak eta itzalak. Ik. argi-ilun. XX. mendearen argi-itzalak.

2 Argiantza. Gauetan, kaleko kriseiluen argi-itzaletan, dantzan eta txaloka hasten ziren.

argi izpi, argi-izpi Egunaren lehen argi izpiek esnarazi ninduten. Eguzkiaren argi izpia leiarra hautsi edo zikindu gabe irten den bezala. Ez zaigu behintzat kaltegarri gertatuko bata bestearekin erkatzea, argi izpiren bat sor daitekeelakoan.

argi oilar, argi-oilar Zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). Garagarrilean, mendi hauetako baso inguruetan, argi-oilarrak ikusi ohi ditugu.

argitan 1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Aipatzen denak argi egiten duela. Kandelaren argitan irakurri zuen. Ilargi-gaua zenean, haren argitan aritzen ziren lanean. Ilunpetan gauza gehiago esaten dira eguzkiaren argitan baino. || Sorginak zilarrezko orrazia ilargi-argitan erabiltzeko prest zeukan.

2 adb. Argiarekin, egun-argiz. Plazan, argitan egiten diren dantzak. Nik ilunpetan esaten dizuedana, zuek esazue argitan.

argitan egon Zerbait argi batek ikusgai egiten duela egon. Argitan daude etxeetako leihoak.

argitara atera Argitaratu. Sail honi loturik argitara atera zituen lehen lanak liburu batean bildu zituen.

argitara eman 1 Argitaratu. Eta ezagutuko badira, argitara eman beharko ditu norbaitek. Doktrina berria, Jaun Apezpikuaren baimenarekin argitara emana.

2 Erditu. Bazekien Andre Mariak haurra argitara emateko muga heldu zela.

argitara ilki Argitara irten.

argitara irten Zenbait euskaltzale presturi eskerrak, poema irten zen argitara azal ederrez jantzirik. Han irteten dira argitara lagun hurkoaren hutsegite egiazko edo gezurrezkoak.

argi txakur, argi-txakur Lurgainean, bereziki leku zingiratsuetan eta hilerrietan, higitzen ikusten den gar txikia. Argi txakurrak haragi ustelak sortzen omen ditu. Egiazko argiak, eta ez argi-txakurrak, izan behar du ekintzaren gidari.

argi txinta, argi-txinta Argi izpia. Argi-txinta sumatuz, jaikitzen naiz goizero belaunak arin.

argi urratze, argi-urratze Egunsentia. Ik. egun-urratze. Biharamun goizean, argi urratzearekin atera zen. Hau gau luzea, gau beltz ilun izugarria, argi-urratze gabea, oilariterik izanen ez duena.

argi urte, argi-urte Luzera-unitatea, argiak urtebetean egiten duen bidearen (hots, 9,46070 x 1015 m-ren) baliokidea. Eguzki sistematik hamabi argi urtera dago izar hori.

argi zirrinta, argi-zirrinta Ipar. Egunsentia. Argi zirrintan jaiki nintzen. Txorien kantuak eta argi zirrintak seinalea goizik emanik.

argi zulo, argi-zulo Sabai leihoa.

argi zuzi, argi-zuzi Zuzia. Eskuan argi-zuzi irazekia. Begia da gorputzaren argi zuzia.

arima

1 iz. Gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Arima joanak: hilen arimak. Txerria ematen du, arima apartatuta. Gizon lohi eta arima galduko bat. Hau esan eta Jaunari bere arima eman zion. Arima hortzetan eduki: hil hurran egon.

2 iz. Pertsona hila. Arimentzako limosna. Arimen bederatziurrena. Arima ezkilak.

3 iz. Gizakiaren bi osagaietako bat, sentikortasunaren eta adimenaren iturburutzat hartzen dena. Gorputza eta arima. Olerkariaren arima ere itsasoaren antzekoa da.

4 iz. Zerbaiten muina edo alderik garrantzizkoena. Otoitza da bizitza espiritualaren arima. Arima bat behar du gizarteak; eta arima edo lokarri hori autoritatea da, agintzeko eskubidea. Herriaren arima. Euskal Herriaren arnasa eta arima. Euskal arima.

5 iz. Pertsona. Arimarik ez dago: ez dago inor. Zenbat milioi arima ez ziren itoko uholde hartan? Hogeita hamar bat mila arima ziren Lapurdin orduan.

arima argi, arima-argi Argi-txakurra. Ene amatxik arima-argiak deitzen zituen leinuru mota horiek.

arima-arimatik Bizk. Bihotz-bihotzetik. Barkatu behar die arima-arimatik bere arerio guztiei.

arima eta gorputz adb. Gorputz eta arima. Eta urkatu zuen bere burua, eta arima eta gorputz gelditu zen sekulako galdua.

arima herratu Purgatorioko arima; betiko atsedena hartu ezinik, bizien artean dabilen arima. Mateo Txisturen arima herratua ikusi uste zuten. Bere baratzean harantz-honantz dabil errient gaixoa, arima herratua irudi.

arimak egin dio ad. (nor osagarririk gabe). Zah. Hil. Arimak egin dio: hil da. Aitaren manua, arimak egiterakoan emana, nork ez du konplituko?

arima salbu Arima izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiterakoan erabiltzen da). Etxean bazuten, txakur bat, hizketan ez, baina bestela, arima salbu, kristauak bezalakoa zena.

ase1, ase, asetzen

1 da/du ad. Norbaitek gosea edo egarria janez edo edanez guztiz kendu; norbaiti gosea edo egarria jaten edo edaten emanez guztiz kendu. Ik. asebete1; bete1 3; ok egin; enpo egin. Ase arte jan eta edan. Ase naiz. Han bildu zen jendea asetzeko adina ogi. Ase ondoko loa. Zu zara ontasun guztien iturria, zeinez asetzen baituzu egarri den guztia. Semea etena eta asea, alaba jantzia eta gosea (esr. zah.). || Fruitu haietaz bere ahoa asetzen du.

2 da/du ad. Irud. Munduko ohoreek ez zuten asetzen. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, aseak izango baitira. Or gose, loz ase (esr. zah.). || Gozoak dira haren bertsoak; asetzen digute belarria. Ikuskizun ikaragarri batez nahi ditut ene begiak ase.

3 du ad. (Osagarritzat gurari edo premia bat duela). Ase ezazu ene egarria. Edozein gizonen eder-gosea asetzeko lain. Haragiaren plazera ez da behin ere guztiz asetzen eta ez osoki iraungitzen. Beren errabia asetzearren. Ase nahiz bere mendekua. Nahiko zuen diru hura eskuratu asetzeko bere abarizia zikina. Asko ezkontzen dira abereak bezala, edo beren gura asetzea baizik bilatzen ez duela. Herritarren oinarrizko premiak asetzeko erabiliko dituzte sosak.

4 da/du ad. Zerbait, urez edo beste isurkari batez blai egin, gehiago ez xurgatzeko eran. Lurrak urez aserik. Arbola urez ase arte ez zara bustiko.

5 da/du ad. Zerbaiten maiztasun edo gehiegikeriagatik gogaitu edo aspertu. Gibela ezazu oina adiskidearen etxetik, ase ez dezazun. Ez zen hura ikusteaz asetzen.

ase-ase egin Heg. Guztiz ase. Ik. ase eta bete. Askok eta askok, jan ahala jan arren, ase-ase egiten ez badira, uste dute barau egiten dutela. Ase-ase egin zituzten beren urdailak.

ase eta bete Guztiz ase. Ik. ase-ase egin; asebete1. Oraingo honetan behintzat, behar dut ase eta bete nik sabel gosea. On Kixotek, urdaila ase eta bete zuenean. Ezin esan ahalako atseginez ase eta betea geratu ohi zen. Bera, ase eta bete; txakurra, goseak.

ezin ase 1 adj. Aseezina, ezin asezkoa. Apetitu ezin asea zen Haussonvilleko kondeak zuen gauzarik xelebreena. Ondasun-gose ezin asearekin.

2 iz. Ezin asezkoa denaren nolakotasuna. Zerbaitetan beti salatzen da gizonaren ezin ase hori. Ordu arte haren arimak ezin asea baldin bazuen, emango zion jatera Frantziskok.

bai

1 adb. Galdera bati erantzutean, baiezko esaldi baten ordain den hitza. Ekarriko duzu?, bai. Kristaua al zara?, bai, jauna, kristaua naiz. Bai, ihardetsi zuen Etxebarnek.

2 adb. (Esaten denaren egiatasuna azpimarratzeko). Bai, zutaz ari naiz. Badakit, bai, zer zaren zu.

3 adb. (Ezezko esaldi baten ezkerrean edo eskuinean, haren aurkakoa adierazteko). Nik esan bai eta egin ez. Aita eta ama ez zeuden begira, baina zu bai. Eztirik egin ez, baina langileek egindakoa jan bai.

4 Esaldi bat baiezkoa den egiaztatzeko galde hitza. —Bihar etorriko da. —Bai? Bai ote?

5 adb. (Harridurazko esaldietan). Bai toki ederra! Hori bai dela neskatxa guztiz polita! Bai ederki bizi ginela orduan!

6 iz. Baiezkoa. Baia eman zion. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Bai lehor batez erantzun zion. Erregeren baia gabe dekretuek ez zuten indarrik.

bai... (ere) Ik. baita2. Makina bat botika ibili zen gure etxean, bai dirua galanki gastatu ere. —Arratsalde on, adiskidea! —Bai zuri ere! || (eta-rekin). Bakoitzak ditu bere grinak, akatsak eta bai alderdi onak ere.

bai... bai... (Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotuz, baieztapena azpimarratuz). Ik. eta; bai... eta bai... (ere); bai... baita... (ere); hala... nola... 2 nahiz... nahiz... 2 Hirurek, bai amak, bai alabek, hitz egiten dute euskaraz. Bai Axularrek, bai Oihenartek euskara gaitu, egokitu nahi zuten, batak hitz lauz, besteak hitz neurtuz.

bai... baita... (ere) Bai... bai... Bai Adami, baita bere ondorengo guztiei ere.

bai eiki g.er. Baiki.

bai eta... (ere) Ik. baita2. Frantzian, bai eta Espainian ere. Hura orduko unatua baitzen, bai eta haren gizonak ere. Etxe hura bizi da oraino, bai eta etxe hartan Inazioren oroitzapena.

bai... eta bai... (ere) Bai... bai... Bai bata eta bai bestea, biak ziren onak. Zuhaitz bikaina da, bai bere irabaziz eta bai bere gerriz. Horrelako makurrak maiz egin izan dituzte, bai protestanteek eta bai katolikoek ere. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zehar bidez ere.

bai horixe Esan dena egia dela edo harekiko adostasuna azpimarratzeko edo baiezko erantzuna indartzeko erabiltzen den esapidea. —Egia da esan duzun hori? —Bai horixe. Jakingo dut, bada, nola hitz egin; bai horixe. Kostatuko zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe!

bai zera, bai, zera interj. Zerbait guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea. —Orduan bai egingo zenukeela negar zolia. —Bai zera! Baina ez ziren isildu: bai, zera! Etorriko zela, baina, bai, zera! Pozik? bai, zera!, ezta hurrik eman ere! —Gorrotoa al zion? —Bai, zera! || —Ken itzak bizar horiek. —Bai zera kendu!, ondo egoki dauzkat.

baizik eta 1 junt. Baizik. (Dagokion esaldiaren hasieran jartzen da). Lagun batekin ahamen bat hartzeko sartuko da ostatuan, baina ez han gelditzeko, baizik eta tenorez handik etxeratzeko.

2 Baizik (salbuespena adierazteko).

3 (Perpaus osagarri batzuen hasieran, ‘esanez’ balioarekin). Ipar. Gezurrez belztu zuten Iñaki, baizik eta haren fedea ez zela iduri bezain katolikoa.

4 (Perpaus osagarri batzuen hasieran, indargarri gisa-edo). Ipar. Berria hedatu zen, baizik eta Hitler hil zutela Alemanian atentatu batean.

baldin

ba- baldintzazko aurrizkiaren indargarria. Beraz, baldin geure buruaz kontu onik eman nahi badugu (...). Ahaleginak premiazko ditugu hizkuntzak iraungo baldin badu. Nork ez du gure artean ezagutzen, arestian jaioa ez baldin bada, faxismoaren mutur beltza? Komeni baldin bada, bai.

baldin eta Baldin. Edozein gauzak dardarka jartzen nau, baita txikienak ere, baldin eta eraginik izan badezake nire arimaren nahasmendu honetan.

behin

1 adb. Aldi bakar batean. Behin egin du, behin bakarrik eta ez bi aldiz. Behin, birritan, hirutan. Beste behin. Behin ardoa edango balu. Behin eskuineko besoaz, behin ezkerrekoaz. Behin bederen. Behin behintzat, besterik ez bada, gure alda nahiak aurkitu du non ase. Auzi hori behin baino gehiagotan arakatua izan da. Behin baino sarriago: behin baino gehiagotan.

2 adb. Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den hitza. Ik. behin batean. Behin, asteazken arratsalde batez (...). Begira behin zer gertatu zitzaidan.

3 adb. (Maiztasuna adieraziz; ezkerreko denbora hitzak -n atzizkia hartzen du eta forma mugatuan doa; ezkerreko hitza zenbaki batek mugatzen duenean, berriz, -tik edo -z ere har dezake; -tik-duna, forma mugatuan nahiz mugagabean joan daiteke eta -z-duna, mugagabean). Egunean, astean, hilabetean, urtean behin. Lau urtetik behin. Bost egunez behin etortzen da.

4 (Perpaus txertatu bati sarrera emanez, aditz nagusiaren ekintza noiz hasten den adieraziz). Ik. behin ...-z gero. Behin abiada hartu zuenean, ez zegoen mutila isiltzerik. Jainkoaren hitza behin bihotzean harturik, leheneko bekatuetara berriz bihurtzen dena. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte.

behin bakarrik Behin bakarrik bizian. Ekin zion ez behin bakarrik, baizik askotan, baina beti alferrik.

behin banan Bizk. g.g.er. Banan-banan. Behin banan aztertu behar dira aginduak, jakiteko zenbat bekatu egin dugun agindu bakoitzean.

behin batean Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den esaldia; euskal ipuinen ohiko hasiera-esapidea. Aitortu behar zaio behin batean argitaratu zuen iritziak baduela oinarri sendorik. Behin batean Loiolan. Behin batean, Pernando Amezketarra bazihoan bide baten barrena (...).

behin bateko adj. Garai batekoa. Hitza eskatzen dut, hala eta guztiz, eta lotsa gutxirekin gainera, gure behin bateko neskatxen irudira.

behin batez g.er. Behin batean. Behin batez, otoitz egiten ari zela, (...).

behin-behinean Betiko izan gabe, oraingoz, aldi baterako. Behin-behinean aske utzi zituzten. Erabaki hau behin-behinean hartu dugu. Lanpostua lortu nuen, baina behin-behinean.

behin-behineko adj. Behin betikoa izan gabe, hura taxutu bitartean haren ordez dagoena edo erabiltzen dena. Behin-behineko idazketa. Behin-behineko egoitza. Erabaki hori behin-behinekoa da.

behin-behinekotasun Behin-behinekoa denaren nolakotasuna. Ministro berriak lanaren behin-behinekotasunaren aurkako hainbat neurri iragarri ditu.

behin-behinekoz Behin-behinean. Behin-behinekoz espetxeratu dute. Proiektua behin-behinekoz geldirik dago, epaileek aginduta.

behin-behingo adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, behin-behingo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. behin-behineko].

behin berriro adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, behin berriro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. behin eta berriro; behin eta berriz].

behin betiko 1 adb. Betiko. Gizon odolgiro hura begietatik behin betiko kentzeko.

2 adj. Betikoa; berriro ikusi eta aztertu beharrik ez duela finkatu dena. Behin betiko erabakia. Behin betiko zerrenda. Agiriaren behin betiko idazketa.

behin edo behin 1 adb. Noizbait; inoiz edo behin. Behin edo behin egin behar zela eta. Behin edo behin joan izan naiz. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak.

2 Zoaz behin edo behin: zoaz behingoz, zoaz betiko.

behin edo berriz g.er. Inoiz edo behin. Ez da nahikoa baratzezain batek belar gaiztoak behin edo berriz jorran ebakitzea, beti kontuan egon behar du.

behin edo beste Inoiz edo behin. Ederki itzulia dago, hitzez hitz ia; behin edo beste, bai, uzten du hitzen bat itzuli gabe, ezinbestean.

behin ere 1 (Ezezko esaldietan). Inoiz ez. Behin ere huts egin gabe. Behin ere ez zait ahaztuko. Behin ere ahituko ez dena. Zigor hori ez al da behin ere bukatuko?

2 (Erkaketetan). Inoiz. Osasunez behin ere baino hobeki. Behin ere baino garrazkiago jazarri zion bere buruari.

3 (Galde eta baldintza perpausetan). Inoiz. Ardoaren edo beste zerbaiten espiritua ikusi al duzu behin ere su eman eta garretan? Ez dakigu mihi azpira behin ere behatu dioten.

behin eta behin Ipar. Behin eta berriz. Zure ezpainetako irriño eztiak bihotza behin eta behin goxatu dit.

behin eta berriro Maiz. (Errepika zentzuaz). Behin eta berriro eragile gisa agertu naizenez gero. Kale-plazetan behin eta berriro entzunak.

behin eta berriz Maiz. (Errepika zentzuaz). Behin eta berriz esan duenez. Barka, behin eta berriz harri horretan behaztopa egiten baldin badut.

behin eta betiko adb. Heg. Behin betiko.

behin eta birritan Behin eta berriz. Eredu horretara nondik nora jo dugun behin eta birritan kontatua izan da.

behin hutsik Naf. Behin bakarrik. Aldiz, behin hutsik agertzen den forma horrek, halakoa izateko egiantz gehixeago du.

behinik behin lok. Behintzat. Erostunak baditu behinik behin, eta irakurleak izango ahal ditu. Hitzen auzi hau ez da, nire ustez, ez auzia ez ezer; ez luke behinik behin izan behar. Estatuaren zerbitzari bihurtzeko asmotan zebiltzan behinik behin.

behin ...-z gero (Aditz baten era burutuarekin). Ondoren. Behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut. Behin luzatuz gero, nekez laburtuko duzu. Beti doa, eta behin joanez gero, ez da joan denaren bihurtzerik.

bere2

1 haren-ek hartzen duen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean (pluralean bere zein beren). Andoni bere etxera eraman nuen. Andonik bere etxera eraman ninduen. Andoniri bere etxea erosi nion. Erregeren abokatu bidezkoari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzariak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Augusto enperadoreak nahi izan zuen jakin bere erresumako indarren berri, eta zenbateraino heltzen ziren haren azpiko guztiak. Bere gain hartu duen lan eskerga. Besteek beren aldetik, berdin egin dute. Mairuak beren turbante zuriekin sartu ziren.

2 (Perpauseko nor, nork edo nori-ri ez dagokiola). Gip. eta Bizk. Itziar eta bere lagunak etorri zaizkigu etxera. —Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? —Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Bakoitzari berea zaio zor. Jainkoaren jauntasuna ezagutzen duenak badaki nori berea ematen. Berea zuen baserria, bereak lurrak, berea basoa.

4 (Genitiboan oinarritzen diren beste kasu batzuekin). Honela mintzatu zitzaien Juda berekin zituen gizonei. Erregela idatzi zuen hitz gutxitan beretzat eta anaientzat. Anaia hiltzeko gogoa beregan zerabilen.

5 (Esapideetan). Berea egin: nahi duena egin. Egin zituen ahalegin handiak berearekin irteteko. Han atera zen, poz-pozik, azkenean berearekin atera zela-eta.

bereak eman Norbaiti merezi duen zigorra eman, dagokiona eman. Neskari bereak ematera joan zen.

bereak entzun Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek entzun beharrekoak entzun. Joan zen, baina bereak entzunda.

bereak esan Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek beste norbaiti egundokoak esan. Emaztea sutan jarri zen eta esan zizkion pintoreari bereak.

bereak eta asto beltzarenak Bereak eta bi. Ik. bereak eta bost. Bereak eta asto beltzarenak entzun beharko zizkidan lotsabako horrek. Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran dizkiot alproja horri.

bereak eta bi (eta nireak, hireak...). Berebizikoak, egundokoak. Ik. bereak eta asto beltzarenak; bereak eta bost; epelak entzun. Aditu behar dizkit bereak eta bi. Zer esanik asko ez duen bertsolariak bereak eta bi ikusi beharko ditu aukeratu duen egitura luzea itxuraz betetzeko. Bereak eta bi egin bazituen ere, Henryk ez zuen modurik aurkitu izurriari aurre egiteko.

bereak eta bost (eta nireak, hireak...). Bereak eta bi. Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak.

bereak hartu Handiak hartu, berebizikoak hartu. Irabazi egin zuen borroka, baina bereak hartuta.

bere-bere bere-ren indargarria. Bere-berea zuen hizkera bakar horretan mintzatzen zaigu. Bere-bere eskuz lerro pare bat idatzi dit. Bere-bereak zituen bideak ikasteko.

bere egin Bereganatu. Besteren borondatea bere egin zuen. Ebanjelioko hitz hunkigarriak bere egiten bezala zituelarik.

bere gisako adj. Berezia, berekia. Ik. -en gisako 2. Stephen mugatua da, bitxia, bere gisakoa, autista. Liburuetarik beretua du bere gisako euskara batu bat. Hizkera berezia zor zaio poesiari, bere gisakoa. Hain da poetikoa eta bere gisakoa, amonak Jainkoarekin duen harremana...!

bere hartan adb. Egoera berean. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauza asko aldatzeko. Hainbat gaiztoago harentzat, bere hartan tematzen baldin bazen! Bere hartan utzi zituzten kontuak.

bere horretan adb. Bere hartan. Berera itzuli zen eta, bere horretan, lagun eta adiskide ospetsuz inguraturik, lanean iraun zuen kemenak agortu arte.

bere kasa adb. Bere oldez, inoren eraginik edo laguntzarik gabe. Bakoitza bere kasa bizi da lur honetan. Utz haurrari bere kasa jolas dadin.

berekiko adb. Bere artean. Etxe hotza duk hau, ostatu lehorra duk hau, zioen berekiko.

bere kontu Bere ardurapean. Ik. kontu. Uzten du bere kontu mahaia.

[Oharra: perpauseko osagaietan hirugarren pertsonako bat baino gehiago aipatu denean, subjektuari badagokio bakarrik erabiltzen da bere, batez ere Sortaldean; Sartaldean, dena dela, bere ezartzen da: Andonik Jose bere etxera eraman nahi zuen (Andoniren etxeaz ari garenean; Joserenaz ari bagara, Sortaldean haren, Sartaldean haren edo bere)].

berriz

1 adb. Beste behin, berriro. Berriz esan. Berriz gerta ez dadin. Ni berriz etorri arte. Huts beretan berriz ez erortzeko. Gero berriz oihu handi bat eginez. Galdu zitzaigun papera berriz atzematen dugunean.

2 lok. Aldiz. Ik. aitzitik; ostera2 2. Nik nahi dut, zuk, berriz, ez. Zenbait egokiak dira, beste zenbait, berriz, guztiz desegokiak. Aurpegia barrez, bihotza, berriz, negarrez. Beti nekez ari izan naiz, eta ongi, berriz, bakan.

berriz ere berriz-en indargarria. Sustraia geldituz gero, garoa egon den tokian berriz ere garoa dator. Bestetan esan dut eta berriz ere esatea ez da alferrik izango. Maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere otso harraparien artean.

berriz eta berriz Behin eta berriz. Otoitz bera berriz eta berriz erranez.

berrizko 1 adj. Berriz egina. Jesusen berrizko agerpena apostoluei.

2 adb. Hurrengorako. Erdia jan zuen eta gainerakoa berrizko gorde zuen.

beste1

1 Aipatu den gauzaz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko erabiltzen den hitza. (Izen bati dagokionean, horren ezkerrean agertzen da gehienetan. Delako izenak mugatzaile edo zenbatzaileren bat, edo bat hitza hartu behar du. Izenaren eta beste-ren artean zenbatzaileak, ordinalak, banatzaileak edo izenarekin lotura hertsia duten zenbait izenlagun —honelako edo kidekoak, adibidez— soilik ager daitezke). Alkatearen beste alaba. Beste alkatearen alaba. Beste liburua. Beste liburu hura. Beste liburuak. Beste liburu guztiak. Beste bi gizon handi. Beste gizon handi hura. Beste gizon bat. Beste gizon handi bat. Beste gizon batzuk. Beste zenbait jauregi eder. Beste edozein andrek egin dezakeena. Erosi dugun beste liburuan. Beste hiruna liburu. Beste hirugarren saria. Beste etxe eder asko. Baduzue beste libururik? Beste erdal hitz batean. Beste landare mota batzuetan. Jan, edan eta beste honelako gauzak (edo honelako beste gauzak). Beste zernahi gauza ere.

2 (Izenordain edo adizlagun zehaztugabe bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Beste ezer egin gabe. Beste ezer baino gehiago maite duzula. Beste inon lotsagarri litzatekeena. Beste inor ez dagoen toki honetan. Beste inoiz. Hark edo beste norbaitek. Beste nonbait landatzeko.

3 (Galdetzaile bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Baina beste zer lekukotasun behar dugu? Eta zer besterik? Beste nork esan du?

4 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa.

5 (Mugagabean, izenordain-edo gisa). Ik. inor 2. Bestek gure ordez sor dezan baino lehen. Bestek esan beza zein den aukera ona. Besteri kendu eta beretzat hartu. Besterenarekin bizi nahi duenak. Horrezaz bestetan mintzatua naiz. Orixeren ondoren orpoz orpo ibiltzea bestetara jo gabe. Hala kristau bekatu larriak ihartuak ez dira bestetarako izango betiko sutarako baizen. Baina ez bat, ez beste.

6 (Salbuespena adierazten duten testuinguruetan). Hura ez beste guztiak hil zituen. Judas ez beste edozeinen bihotza bigunduko zuten. Jauna ez beste Jainkorik ez ezagutzeko. Nire ona besterik ez du nahi. Nahi izanez gero, ez zuten beren arteko konponketa egin besterik, nork berea jasoz. Zu besterik inor bizi al da? Garai haietan ez bainuen nik Basarri beste lagunik. Jainkoak bestek ez daki.

besteak beste Aipatzen denarekin zerikusirik duten beste gauzak alde batera utzirik. Hor daude, besteak beste, Euskaltzaindiaren aldizkarian argitaratu zituen lanak. Hori ezin uka, besteak beste. Besteak beste, elizan bazuten eraikia harrizko santu bat.

beste barik Bizk. Besterik gabe. Eta lepokoa sama inguruan ezarri, eta beste barik, etxetik irten zen.

beste behin 1 Berriro, berriz. Beste behin bekaturik ez egiteko. Begira beste behin horrelakorik gerta ez dadin.

2 Beste aldi batean. Beste behin zera esan zion (...). Beste behin tabernatik mozkorturik irteten ikusi nuen.

beste(rik) gabe Jesus gisa honetan zihoan ikasleak egiten, oraindainokoan zatoz huts bat esatea beste gabe. Beste gabe aurrera joan zen. Aitorrera orokor hau, ordea, nahikoa ote dugu, beste gabe, Jainkoa badela jakiteko? Bat ez natorkien arren, ez ditut besterik gabe gaitzetsiko.

beste hainbat Beste hainbeste.

beste hainbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Hamar bat metro luze, beste hainbeste zabal. Hogei mila hil badira; beste hainbeste baino gehiago kolpatuak. Zuek ere beste hainbeste egin zenuten. Eraman dituzu nire lagunak; nirekin zoaz beste hainbeste egitera. Hiru aldiz eginahalak egin zituen haren oinpetik ateratzeko, eta beste hainbestetan bota zuen.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Berrogei mila oinezko eta beste hainbeste zaldizko.

3 Beste asko. Automaten teoriak, zibernetikak eta beste hainbestek behartu ditu azkenean hizkuntzalariak beste jakiteetara begiak iraultzera.

beste honenbeste Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Zer esango zenuke zuk beste batengatik, beste honenbeste egingo balu? Zuk ere egin zenezake beste honenbeste.

beste horrenbeste 1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Beste horrenbeste eta gehiago galdu zaigu guri. Aita santuak ere beste horrenbeste dio. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Pentsatzekoa da, beraz, ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta.

2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Hamabiren bat izara eta beste horrenbeste burko-azal.

beste orduz adb. Behiala, lehenagoko beste batean. Oihu egin zuen Frantziskok, beste orduz San Paulok Damaskorako bidean bezala. Egun hartan behar zuela egin beste orduz baino penitentzia handiagoa.

besterik ezean Besterik ez izanik, besterik ezin izanik. Besterik ezean, janariaren truke haren etxean morroi aritzeko gertu zegoen. Besterik ezean, lehengo arlotearena esan beharko.

besterik izan da ad. (Hirugarren pertsonan). Hori besterik da: hori beste kontu bat da. Besterik izanen da datorren aldian. Honela ikusi ditugu beti; gaur oso besterik dira.

bestetara Bestela, beste era batera. Gehienetan bestetara jazo ohi da.

eta beste (Artikulurik gabe eta ezkerrean duen izen sintagmaren atzizki berarekin). Eta beste batzuk. Badakit Aitzol eta beste horretaz mintzatuak direla. Gure Herria agerkarian asko artikulu agertu ditut: istorio, gertaera, ikertze eta beste. Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bestetan?

ez bestea (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. alaen. Alferra, ez bestea!

ez bestena (Gaitzespenezko izenondo baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. alaen. Ergela, ez bestena!

ez besterena [Oharra: Euskaltzaindiak, ez besterena!-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ez bestena; ez bestea].

-z beste 1 (Ezezko eta galderazko esaldietan). Guk Jainkoaz beste aitarik ez dugu: guk Jainkoaz gainera beste aitarik ez dugu. Ez genuen janaz beste gogoetarik. Hik bahuen semerik, Bereterretxez besterik?

2 (Baiezko esaldietan). Erromak auzi horretan A. Mokoroaz beste gidaririk izan zuelako beharbada.

3 (Artikulurik eta kasu markarik gabe). Helenaz beste, inork ez zuen ikusi senar gaztea. Igandeaz beste, zein jaitan dugu meza entzun beharra?

-z bestera Ik. bestera.

beti

1 adb. Denbora orotan; denbora-hedadura jakin bateko une guztietan, edo kontuan hartzen diren aldi guztietan. Ik. betiere. Beti dirauena. Uraren izena beti da bat, ez ordea ura. Beti goaz, ez gara behin ere lehengoak. Beti oroituko da egun hartaz. Beti elkarrekin ibiltzen dira. Asteburuetan bere herrira joaten da beti. Zaitegi eta ni, leunkiro esan dezadan, ez gentozen beti bat. Orain eta beti. Beti eta edonon. Maria beti Birjinari. Beti-beti eta nonahi egiaztatua ikusten dena.

2 adb. Oraindik ere. Bagenekien gorri zela eta dela beti. Irten zen etxetik beti haserreturik. Mende erdi bat beteko dut nik mundu honetan berehala, eta ene andrea beti maitatzen hogei urtetan bezala.

beti bat adb. Aldatu gabe. Beti bizi eta beti bat dagoen egia. Zure zuhurtasuna, berriz, beti bat dago. Beti bat zaren Hori.

beti-bateko adj. Beti bat dagoena, aldatzen ez dena. Hizkuntzari darion betiko leloa, beti-batekoa ez izanik ere, ez da batere aldakorra gertatu. Beti-bateko polemika-gai gogaikarri hau.

betidaino Beti arte. Betidanik betidaino.

betidanik Beti ezkero, beti. Ik. egundainotik. Lurralde honetan euskara betidanik mintzatu dela. Betidanik izan dira munduan aberatsak eta pobreak. Betidanik eta mendeen hondarreraino. Betidanik zaren Jainko ahaltsua.

beti eta ...-ago Gero eta ...-ago. Joaki beti eta aitzinago.

beti eta beti beti-ren indargarria. Beti eta beti iraungo du. Ni naiz beti eta beti zure ondoan izan nahi duena.

betitik Betidanik. Betitik izan da Jainko eta Jainko da betikoz.

bi

1 zenbtz. Bat eta bat, 2. (Dagokion izenaren ezkerrean nahiz eskuinean ezar daiteke). Bi etxe. Etxe bi. Bi begi urdin haietan. Bi gazte haiek. Gazte haiek biak. Kalearen bi aldeak. Senar-emazte biak bat eginik bizitzeko. Bi gauza dira jakintza irakastea eta jakintza aurreraraztea. Bi ordu barru. Bi haritz handiren erdian. Bi sailetan banatua. Bi aldiz, bi bider. Bi edo hiru orduz. Hitz bitan esateko. Hortz biko tresna. Erreal bikoa. Bi silabako hitza. Bi mila. Bi mila eta berrehun urtetan. Azken bi mila urteotan. Bi etxetako txakurra, goseak jan (esr. zah.).

2 (Dagokion izena agertzen ez dela). Gidaria eta beste biak. Biok joango gara. Biak erori ziren. Nor da, gu bion artean, etxean otso eta kanpoan uso? Bi azkenak. Anaia eta biok etorri gara: anaia eta ni. Apaiza eta biak: apaiza eta aipatu den bestea.

3 iz. Zenbaki arrunten segidan bigarrena. Hirua dut nik bestela maiteena, eta zenbakirik eza oraino maiteago, baina aukeran, bataren eta biaren artean bia dut nahiena. Bi eta bi lau dira.

4 (Data adierazteko). Bihar, abenduak bi, nire urtebetetzea izango da. Abenduaren bian gertatu zen.

5 (Orduak adierazteko). Goizeko ordu bietan (Ipar. bi orenetan). Ordu bi eta laurdenak. Ordu biak eta laurden. Ordu bi(ak) eta laurdenetan. Ordu biak eta bostean. Ordu biak hamar gutxi(ago). Ordu biak laurden gutxi(ago)tan.

6 (Mugagabean, izenordain gisa). Ik. biga2. Bat, bi, hiru. Bat dugunean, bi nahi ditugu. Arrautza batekin ala birekin? Zer axola zait nik hitz bakar baten bitartez adierazten dudana, erdaraz batez, biz ala ehunez ematen den aditzera?

bi-biak 1 Biak bakarrik; biok bakarrik. Bi-biak ziren buruz buru karrozan. Nonbait bi-biak heltzen bagara. Ez ziren bi-biak baizik bidearen gainean.

2 Biak. Klio eta Boroe haren ahizpa, bi-biak itsastarrak, biak urrez inguratuak, biak larru nabarrez estaliak.

bi bitara, bi-bitara adb. Bi biren kontra. Buruz buru, bi bitara eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak. Txapeldunorde izan zen banakakoan eta Nafarroako txapelduna bi bitara.

bien bitartean adb. Bitarteko denboran. Ik. bizkitartean. Itxaropena genuen bien bitartean gauzak konponduko zirela. Bien bitartean Euskaltzaindiari dagokio egiteko hori betetzea.

bitara adb. Bi eratan. Bitara har daiteke hitza.

eta bi 1 Eta are gehiago. Gaiztoa eta bi da.

2 (neureak, bereak edo kideko baten eskuinean, entzun, esan eta kideko aditzekin). Ikaragarriak. Bereak eta bi entzunda joan da. Bereak eta bi esan nizkion, batere gorritu gabe.

birritan

adb. Bi bider, bi aldiz. Ik. bitan. Behin, birritan edo askotan eginda ere. Birritan edo hirutan. Birritan ezkondu zen, bietan emakume berarekin. Birritan ehun. Hilean birritan etortzen zen.

behin eta birritan Behin eta berriz. Eredu horretara nondik nora jo dugun behin eta birritan kontatua izan da.

boga1

iz. Arraun egitea.

boga eta boga adb. Arraunean. Boga eta boga, ontzia doa jostalari itsas erdira.

bogan adb. Arraunean. || Haizearen aurka boga-bogan.

bost

1 zenbtz. Lau eta bat, 5. Eskuko bost hatzak. Bost edo sei lagunekin. Bost hilabete igaro zirenean. Bost mila gizon bezalatsu ziren. Berrehun eta hogeita bost. Bosten bat urte zituela. Lau haiek bostei eraso zietenean. Gure bost bokaleko sistema. Gipuzkoan seitatik bostek ez zekien euskara besterik. || Esr. zah.: Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost ezkurrean [=arbolan].

2 iz. Zenbaki arrunten segidan bosgarrena. Zenbaki bakoitza artelan bilakatzen zen bere esku trebeetan; bosta zen gehien gustatzen zitzaiona. Bost eta bi zazpi dira.

3 (Data adierazteko). Gaur, urtarrilak bost. Apirilaren bostean joango gara. Datorren hilaren bostean.

4 (Orduak adierazteko). Bostetan etorri zen. Goizeko bostak arte. Hirurak bost gutxi. Laurak bost gutxitan.

5 zenbtz. (Oso handitzat jotzen den zenbaki mugagabe bat adierazteko; dagokion sintagma beti mugagabean, eta aditza batez ere singularrean). Ik. hamaika 5. Bost negar egiten dituzte (edo dute) Euskal Herria utzirik. Bosti eman die sabeleko mina.

bost axola izan Ezer axola ez izan. (zaio motakoa da hedatuena). Bost axola zaizkigu auzokoak. Bost axola zaizkio mutil hari amaren aginduak.

bostetan 1 adb. Bost aldiz.

2 adb. Ipar. Askotan. Bostetan geroztik negar egiten dut.

eta bost (neureak, bereak edo kideko baten eskuinean, entzun, esan eta kideko aditzekin). Ikaragarriak. Ari gara entzuten geureak eta bost. Argibideren bat edo beste itzuri bazaigu ere, ez da inoiz izan geureak eta bost ez ditugulako egin bilaketan. Ez dago gustura lantegian, bereak eta bost maiz aski esaten dizkiotelako. || Ez dut ikusten inork gaitzesten dituenik horrelakoak eta bost hizkuntzaren aldetik.

(nor) bere bostean Iritzia edo jokaera inondik ere aldatu gabe. Maizterrak beti beren bostean gogor.

denik eta ...-en Superlatibo baten indargarri gisa erabiltzen den esapidea. Ezeren faltarik ez duenik ez dago munduan, denik eta aberatsena izanda ere.

dolar

iz. Ameriketako Estatu Batuetako eta beste zenbait herritako diru unitatea. Hilean 50 dolar irabaziz. 2.700 milioi dolar ordaintzea onetsi zuen atzo Libiak. Hamar dolarreko urrezko txanpon biribil berri bat.

dolar australiar Australiako eta inguruko uharte eta herrialde batzuetako diru unitatea. Behatokia berriz eraikitzeko 40 milioi dolar australiar beharko dira, gutxi gorabehera.

dolar bahamar Bahametako diru unitatea.

dolar barbadostar Barbadosko diru unitatea.

dolar belizetar Belizeko diru unitatea.

dolar bruneitar Bruneiko diru unitatea.

dolar estatubatuar Ameriketako Estatu Batuetako diru unitatea. 20 milioi dolar estatubatuarren truke, nahi zuena egiteko baimena eskuratu zuen Enronek.

dolar fijiar Fijiko diru unitatea.

dolar guyanar Guyanako diru unitatea.

dolar jamaikar Jamaikako diru unitatea.

dolar kanadar Kanadako diru unitatea. Kanadak 683 milioi dolar kanadar emango ditu, indigenen herrietako osasun zerbitzuak hobetzen laguntzeko.

dolar liberiar Liberiako diru unitatea.

dolar malaysiar Malaysiako diru unitatea, ringgita ezarri zen arte.

dolar salomondar Salomon Uharteetako diru unitatea.

dolar singapurtar Singapurko diru unitatea.

dolar surinamdar Surinamgo diru unitatea.

dolar taiwandar Taiwango eta inguruko uharte batzuetako diru unitatea.

dolar zeelandaberritar Zeelanda Berriko eta inguruko uharte batzuetako diru unitatea.

dolar zimbabwetar Zimbabweko diru unitatea. Ogia erosteko milioi bat dolar zimbabwetar behar dute Zimbabweko herritarrek.

Ekialdeko Karibeko dolar Karibe itsasoko uharteetan banaturik dauden herrialde eta lurralde batzuetako diru unitatea.

Trinidad eta Tobagoko dolar Trinidad eta Tobagoko diru unitatea.

egia

iz. Denarekin, izan denarekin edo izango denarekin bat datorren gauza; baliorik gorena ematen zaion jakitea; arrazoiaren arabera ezin uka daitekeen esaldia. Egiaren bila. Egia eta errakuntza. Ni naiz bidea, egia eta bizia. Egiaren etsaiak. Egia eta gezurra. Egia handia, garbia, hutsa, biribila. Egia garratza, latza. Egia osoa. Fedeko egia santuak. Jakintzaren egiak. Egia aitortu, ukatu. Hala da egia. Hau da egia. Egia ez da hori. Egia da eguzkia ez dela inoiz zahartzen. Egia da gaiztoa izan naizela. Egia esan du. Egia jakin zutenean. Baina Jondoni Joanek honetaz esan zuen guztia egia atera da.

egia erran Egia esan. Egia erran, orduko idazkiek ez dute balio handirik literaturaren eretzean.

egia errateko Egia esateko. Ez genuen, egia errateko, besterik igurikitzen.

egia esan Aitorpen moduko esaldi baten atariko gisa ezartzen den esapidea. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik.

egia esateko Egia esan. Ikaraz laborrian beti egotea, egia esateko, ez da bizitzea.

egia esatera Egia esan. Zintzo jokatu dute, zintzoegi, egia esatera, gizajo hauek.

egia eta fedea Haurrek, zerbait egia dela adierazteko, erabiltzen duten zin modukoa. Egia eta fedea: hala duk.

egiatan adb. Benetan. Ik. zinez. Erabat hebaindua aurkitzen nintzen, egiatan erori izan banintz bezala. Egiatan esaten dizut. Egiatan maite denean. Egia-egiatan ari naizela.

egiaz adb. Egiaren arabera; benetan. Egiaz mintzo dela. Egiaz zin eginez. Egiaz diotsuet. Egiaz ari naiz. Egiaz eta benetan damuturik.

egun1

1 iz. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora-bitartea, gauerditik gauerdira. Egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun. Hilaren hamaseigarren egunean. Hurrengo egunean. Duela (edo orain dela) zortzi egun. Badu, dagoeneko, lau egun hila dela. Handik hamar egun baino lehen. Epea lau egun barru betetzen zaidala. Hiru egunen buruan hil zen. 100 egunen barkamena. Hamabost eguneko bitartea. Egun hartan jaio zirenak. Baserritik atera zen egun berean. Jarri zitzaion egun batean etxekoandrea begira. Mendekoste eguna. San Tomas eguna. Erramu eguna. Eskola egun guztietan. Aberri eguna. Emakume langilearen eguna. Etorria duk ene mendekuaren eguna. Ezkontzako egunean eman zenuen hitza. Astronomia eguna.

2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. Anton. gau. Eguna argitu zuenean. Eguna zabaldu orduko. Eguna baino lehen jaikitzen zen. Berrogei egun eta berrogei gau. Udako egun luzeetan. Egun eguzkitsua, argia. Egun goibela. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. || Eguna zabaldu zen ene baitan.

3 iz. pl. Norbaiten bizitza. Daviden egunak aurrera zihoazen. Jaunaren grazian gure egunak bukatzea. Nire geroztiko egunak ilundu zituen ekaitza.

4 iz. pl. Garaia. Bonaparteren egunetan. Erromatarren egunetan. Ume nintzeneko egunak. Egunak bete zirenean, Agar-ek Abraham-i seme bat eman zion. Garoa etxeratzeko egunak aurrera zihoazen. Egun larriak izan ziren guraso zaharrentzat.

5 iz. Beh. Urtebetetzea. Ez al dakizu gaur nire eguna dela?

eguna joan (eta) eguna etorri, egunak joan (eta) egunak etorri adb. Egunak aurrera joan ahala. Egunak joan, egunak etorri, ez zen semea agertzen. Eguna joan eta eguna etorri, luze zihoan elurte ikaragarri hura.

egun-argi Eguzkiak barreiatzen duen argia. Egun-argiak begietan jo zuenean. Egun-argiak urratzen duen amets itxura. Gauaz egiten diren tratuak egun-argitan ikusi. Egun-argiz heldu nahi dute etxera. Egun-argiz eta jendaurrean.

egunaz adb. Egun-argiz. Egunaz egina gauaz desegiten dugularik. Egunaz dabilena ez da behaztopatzen.

egunazko adj. Egunekoa. Egunazko soinekoak erantzi.

egun batetik bestera 1 adb. Berehala, denbora gutxian. Mundu zabalean gertatzen dena egun batetik bestera jakiten dugu. Egun batetik bestera osatuko zinela uste nuen. Orain kolpean aldatu zaigu egun batetik bestera.

2 adb. Egunetik egunera.

egunean baino egunean ...-ago adb. Heg. Egunetik egunera ...-ago. Egunean baino egunean erosoago.

egunean-egunean adb. Bizk. Egunero. Egunean-egunean barau egiten dutela.

egunean eguneango adj. Batez ere Bizk. g.g.er. Egunean eguneko.

egunean eguneko adj. Egunerokoa. Egunean eguneko ogia eskatuz. Egunean eguneko premiei aurre egiteko.

eguneko 1 adj. Esneaz, ogiaz eta kidekoez mintzatuz, freskoa, egun berean egina. Gustuko zuen eguneko ogiarekin gosaltzea. Gazteek galdua dute eguneko esnea hartzeko ohitura.

2 adj. Egunerokoa. Eguneko ogiaren eske daude. Seinalaturik bakoitzari bere eguneko lana eta saila.

egun eta gau adb. Gau eta egun. Egun eta gau guduan.

egunetik egunera adb. Denbora aurrera doan eran. Kontuak okertuz zihoazen egunetik egunera. Galerak, egunetik egunera eta astetik astera, gailen agertzen zirela irabazien aldean. Egunetik egunera gogorrago.

egunez adb. Egunaz, egun-argiz. Gauetan hotz eta egunez bero. Egunez aise gastatzen ziren gaueko irabaziak.

egunez egun 1 adb. (Halako) egun berean. Ik. gaurko egunez 2. Sei urte, egunez egun, hemen berean ginela.

2 adb. Egunetik egunera. Egunez egun ari da luzatzen eguna.

egunezko adj. Heg. Egunazkoa, egunekoa. Egunezko lana.

egunik egun adb. Egunez egun, egunetik egunera. Egunik egun aberatsagoa da.

egun on Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. —Egun on! —Baita zuri ere.

egun oroz adb. Ipar. Egunero. Ene otoitzetan egun oroz aipatuko zaitut.

egun orozko adj. Ipar. Egunerokoa. Egun orozko mintzaeratzat irlandera darabiltenak.

egun-pasa adb. Eguna pasatzera. Ik. egunpasa. Mendira joan dira egun-pasa.

egun-txinta Egunsentia. Egun-txintaren zain. Egun-txintan etxetik ateratzeko zeuden.

egun urratze, egun-urratze Egunsentia. Ik. argi-urratze. Egun urratze alai bat.

egunero

adb. Egun guztietan, egun oroz. Egunero egin behar diren gauzak. Egunero meza entzutea. Egunero ordubete.

egunero (eta) ...-ago g.er. Egunetik egunera ...-ago. Egunero eta maiteago dute elkar.

eskuin

1 iz. Bihotzaz bestaldeko aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Anton. ezker. Eskuinean egon. Zure eskuinean dago. Onak eskuinera, gaiztoak ezkerrera bilduko ditu. Ezkerraldean Ubillosen testua doa eta eskuinean Gerrikorena. Billabona eskuinetara, eta ezkerrerantz Asteasu eta Zizurkil. Aretxabaletan, herria eskuinetara utzirik. Eskuinetik hasita.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eskuin eskua bihotzean. Eskuin oina jasoaz.

3 iz. Eskuineko eskua. Haren eskuinak altxatu nau. Eskuineko hatzak.

4 adb. Batez ere Ipar. Eskuinetara. Ezker bazoaz, nik hartuko dut eskuin. Burrunban lotzen gara, eskuin, patar luze bati.

5 adb. (ezker-ekin batean). Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. Ik. ezker-eskuin. Eskuin edo ezker, goiti edo beheiti. Jo eskuin, jo ezker, abiatu zen lamina.

6 iz. Legebiltzarretan, alderdi eskuindarren multzoa. Eskuinak aurkezturiko legegai batean.

7 iz. Eskuindarren multzoa. Hauteskundeak eskuinak irabazi zituen.

8 adj. Eskuinekoa. Zure esku ezkerrak ez dezala jakin zure esku eskuinak zer egiten duen.

9 adj. Eskuinaz ezkerraz baino gehiago baliatzen dena. Lanean ezkerra, jaten eskuina, eta galtzen bietarakoa.

eskuin eta ezker adb. Ipar. Eskuinera eta ezkerrera; alde guztietara. Bi aldetarik, eskuin eta ezker, bi izar ttipi. Obra anitz egin zuen eskuin eta ezker.

eskuin-ezker 1 adb. Ipar. Eskuin eta ezker. Zer plazera eskuin-ezker agur egitea. Eskuin-ezker ausikitzen dute basatiki.

2 (Leku atzizkiekin). Eskuin-ezkerretan ipini zizkioten lapurrak. Eskuin-ezkerreko lehenengo tokiak.

ezker-eskuin 1 adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Aldare nagusiaren ezker-eskuin ezarri zituen bi harri handi. Harrigarria da Larzabalen gogo zabaltasuna, ezker-eskuin ari baita teatroan, komedian bezain trebe drama latzean.

2 (Leku atzizkiekin). Ezker-eskuinera topatzen zuten guztia hilaz. Egungo ezker-eskuineko dialektikoak.

ezker eta eskuin adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Haren ingurua, ezker eta eskuin, zelai eta ordeka omen da. Eskarnioz ari dira, ezker eta eskuin.

estu

1 adj. Meharra. Kale estua. Bide estua. Ohe gogor estua. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite.

2 adj. Tinkoa, hertsia. Besarkada estua. Oinetako estuegiak. Lehengoekin lotura estua zutenengan.

3 adj. Larria, hertsia. Trantze estua. Gure hizkuntzaren egoera estuak. Mundua lagatzeko ordu estuan. Eginbehar estua.

4 adj. Amore ematerik, laxotasunik edo bihozberatasunik onartzen ez duena. Ik. zorrotz 5; zorrotz 6. Epaile estua. Eman beharko dio Jainkoari kontu estua. Hartu behar dira neurri estuak. Ordena guztiz estuko fraidea. Debeku estu hura hautsi zuen.

5 adj. Pertsonez mintzatuz, estutzeko edo larritzeko joera duena, bere burua gogor hartzen duena. Gizon ona da, baina estuegia bizimodu honetarako.

6 adb. Tinko, ez mugitzeko eran. Estu korapilaturik. Ezpatari estu heldu. Sokaz estu-estu lotu.

7 adb. Larri. Nora zoaz gizona, horren estu? Txakurrek noizbait estu erabili duten azeria. Sareak hurrago, arrainak estuago (esr. zah.).

8 adb. Amore eman gabe, laxotasunik edo bihozberatasunik gabe. Zein estu Jainkoak kontuak hartuko dizkion! Presondegian eduki zuten, aski luzaz eta aski estu.

estu-estuan 1 adb. Estutasun handian. Estu-estuan aurkitzen baziren, edozeinekin borrokatzen ziren.

2 adb. Hertsiki. Bistan da egungo kazetaritzak ez duela zertan orain arte esandakoa estu-estuan bete.

3 adb. Estu, tinko. Agureak estu-estuan besarkatu zuen neskatoa.

estu eta larri adb. Estu eta larri ibili. Estu eta larri zihoazen sendabelar eske.

(norbait) estu hartu Gogor egin. Estu hartu nuen, bere bekatuen ispilu harrigarria begien aurrean paratu nion.

ez

1 adb. Ezezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. —Ekarriko duzu? —Ez. —Nahikoa da sinestea zerua iristeko? —Ez, jauna. Ez, noski.

2 adb. (Ukatzen denaren indargarri). Ez, ez da etorriko.

3 adb. (Galdera gisa). Ez da bihar etorriko? Ez ote?

4 adb. (Galdera gisa, esaten denaren indargarri). Oso polita da, ez da?

5 (Partikula). Ezezko esaldiaren marka. (Aditz laguntzailearen edo trinkoaren ezkerrean ezartzen da, bion artean ote, omen eta kidekoak soilik tarteka daitezkeela). Ez da gaiztoa. Ez du dirurik. Ez da bihar etorriko. Ez zuen ezer erosi. Ez daki irakurtzen. Ez omen dakar baimena. Ez bide du ikusi. Beldur naiz ez digula emango. Ez ezazu horrelakorik esan!

6 (Partikula). (Adizkirik gabeko esaldietan, aditzoinarekin edo era burutuarekin aginte esaldiak eratuz). Ez beldurrik izan. Ez egin negarrik. Ez erre, mesedez. Bizi zareno, gogotik Jainkoa ez gal (edo ez galdu). Ez ikara!

7 (Partikula). (Izenondo baten ezkerrean). Zortzi herritan egin nituen zortzi misio ez-laburrak. Afari ez-txarra eta ohe garbia. Huts bat handia eta kalte bat ez-txikia guretzat. Esku ez-garbiekin. Agerian jarri du gorputz ez-liraina. Badira zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak.

8 iz. Ezezkoa. Biz zuen baia "bai" eta zuen eza "ez". Eza eman zion. Lehenbiziko ezean ez dezagun etsi. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Garbizaleen garbizaletasuna ez da eza besterik.

9 iz. Gabezia. Eza beti zerbaiten eza baita. Eza zer den zuok ez dakizue.

10 iz. (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Damu dut zure lege santua gorde eza. Elizak esaten diguna, ikusi ezagatik, sinetsi eta ontzat hartzea.

ez aditu(arena) egin Entzungor egin. Ez adituarena egin ziola. Jainkoaren hitzari ez aditu egin diotenena izan dadila Jainkoaren zigorra!

ez bezala Gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion. Aitak ez bezala eginik. Ni, Orixe ez bezala, Galileo ondokoa naiz. Bestetan, Katalunian, esate baterako, ez bezala.

ez entzunarena egin, ez entzun(a) egin Entzungor egin. Aitaren errietari ez entzunarena eginaz. Fernandok ez entzun egin zuen, eta ezer igarri ez balu bezala, bazkaltokira bildu zen.

ez eta Ezta. Ez urrerik, ez eta zilarrik.

ez eta... ere Ezta ere. Gaur ez da etorriko, ez eta bihar ere. Ez olerkari garbi antzekoa, ez eta ere berrizale bihurria.

ez... ez... (Ezezko esaldietan). Ez naute gibelarazten, ez haizeek, ez euriek. Ez gazi, ez geza. Ez bururik (eta) ez hankarik. Ez zituen, ez hitzak leundu, ez gorrotoak estali. || (Lehen ez ezabaturik). Janaririk ez edaririk eskuratuko ez zioten bizibideak.

ez ezagunarena egin Norbait ikustean, hura ezagutzen ez den itxura egin. Ezagutu zuen nire izeba, baina ez ezagunarena egin zuen.

ez eze Ez ezik. Ebaki ez eze, gugandik urrun bota behar da.

ez ezen Ez ezik. Oihenartenak ez ezen, oso gureak direla ere.

ez ezik Ez bakarrik. (ere hitza behar du eskuineko perpausean). Bere izena ez ezik, familia guztiarena ere lohitzen ari zen: bere izenaz gainera familiarena ere lohitzen ari zen. Aitortu gabe utzi zuen bekatua ez ezik, aitortuak ere berriro esan beharko ditu. Ezkontzak biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Hotzildu zen poliki-poliki, epeldu gero eta azkenik, hoztu ez ezik, baita izoztu ere.

ez horixe Esan denarekiko adostasunik eza azpimarratzeko edota ezezko erantzuna indartzeko esapidea. Lur eman?, ez horixe! Aurpegia hondatzeko?, ez horixe! Ezin gaitezke antzinako moduan ibil, ez horixe.

ez horregatik Eskerrak eman dituenari erantzuteko erabiltzen den esapidea. — Eskerrik asko! — Ez horregatik, motel!

ez ikusi(arena) egin Norbait ikusi ez den itxura egin. Udalekuetako lagunei ez ikusiarena egiten die. Gainerako guztiei ez ikusi egin zien Jesus maitagarriak. Arduradunak ez ikusi egin zien nire begi suminduei.

ez zera, ez, zera interj. Ezezko esaldiei erantzutean, esan dena guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea, bai horixe-ren baliokidea. Ik. bai zera. —Gaur ez da etorri. —Ez zera! —Ez dago Historiaren kontra joaterik! —Ez zera!

-ik eza (Mugatua). Gabezia, falta. Bere agortasun edo haurrik eza aurpegian emanaz. Lanik eza, gauza tristea. Zaldunaren jaramonik eza. Beldurrik ezak salbatu zuen. Euskararen batasunaz edo batasunik ezaz mintzatu beharko dut.

ezen

1 Mendeko esaldiak, batez ere -(e)la atzizkia hartzen dutenak, sartzeko erabiltzen den hitza. Zeren iruditzen zait ezen oraino bizi zarela. Eta agintzen dizut ezen hemendik aitzina zure zerbitzari izango naizela.

2 lok. Batez ere Ipar. Zeren. Zu behar zaitut laudatu, ezen gauza guztiak zuregandik heldu dira.

ezen eta Zeren eta. Deabruak deusik ez dezake, ezen eta da estekatua.

ezen ez Baino, eta ez. Hobe irabaztea, ezen ez galtzea: hobe irabaztea galtzea baino. Urrun ikusi nahiago dituzte, ezen ez hurbil.

ezen ez eta Ipar. Ezen ez. Hobe litzateke igandeetan lur iraultzen aritzea, ezen ez eta dantzan. Hobe zuela goizegi ezen ez eta berantxe.

ezker

1 iz. Bihotza dagoen aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da). Anton. eskuin. Haren ezkerrean eseriko direnak. Elizaren ezkerrean dagoen zubian. Herria ezkerretara utzirik. Lema pixkaren bat eskuin edo ezkerrera okertu. Ezkerrerantz okertua. Mahaitik ezkerretara. Letrak ezkerretik eskuinera doaz.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ezker eskuan gurutzea duela. Ezker begia kliskatu dio.

3 iz. Ezkerreko eskua. Ezkerrarekin eutsiaz.

4 adb. Batez ere Ipar. Ezkerretara. Karrika iragan eta, hartzen dugu ezker. Zuhaitz lerroak ezker utziz. Ezker, etxe txiki bat.

5 adb. (eskuin-ekin batean). Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. Ik. ezker-eskuin; ezker eta eskuin. Eskuin edo ezker, goiti edo beheiti. Jo eskuin, jo ezker, abiatu zen lamina.

6 iz. Legebiltzarretan, alderdi ezkertiarren multzoa. Ezkerrak aurkeztutako legegai bat.

7 iz. Ezkertiarren multzoa. Ezkerrak irabazi ditu bozak.

8 adj. Ezkerrekoa. Zure esku ezkerrak ez dezala jakin zure esku eskuinak zer egiten duen.

9 adj. Ezkertia. Nire anaia ezkerra da.

ezker-aihen Ezkerte beltza; ezkerte zuria.

ezker-eskuin 1 adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Aldare nagusiaren ezker-eskuin ezarri zituen bi harri handi. Harrigarria da Larzabalen gogo zabaltasuna, ezker-eskuin ari baita teatroan, komedian bezain trebe drama latzean.

2 (Leku atzizkiekin). Ezker-eskuinera topatzen zuten guztia hilaz. Egungo ezker-eskuineko dialektikoek.

ezker eta eskuin adb. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. Haren ingurua, ezker eta eskuin, zelai eta ordeka omen da. Eskarnioz ari dira, ezker eta eskuin.

ezker-zehar iz. Kirol. Pilotan, ezkerreko eskuarekin, besoa sorbalden parera jasorik, airez pilota jotzea; era horretan jotzen den pilotakada. Aipagarria da 10 eta 2 zihoazela bota zuen ezker-zehar beldurgarria.

fini izan

da/du ad. Ipar. Amaitu, bukatu. Horretan fini da istorioa.

eta fini Ipar. Beh. Eta kito. Paper hau sina ezak, eta fini!

gainerako

adj. Zerbait bereizi edo kendu ondoren gelditzen dena. Ik. enparau. Bizkaiko euskalkia batetik, eta gainerako guztiak bestetik. Europako gainerako hizkuntzak. Gainerako guztia eman zion. Euskaltzaindia, gainerako helburuak gainerako, batasun beharrez sortua izan baitzen. Gainerako beste ikastaldi guztien antzera. || Bigarren ale bat, Pariskoaz gainerakoa, aurkitu dutela. Non dira gainerakoak?

eta gainerakoak Zerrenda bat aipatzerakoan, guztiak aipatzea saihesteko, amaieran ezartzen den esapidea. Ik. eta abar. Janaritegian ezartzen dira mahairako behar diren gauzak: janari, edari eta gainerakoak. Eragozpen hori eta gainerakoak. || Edozein guraso beharturik dago bere ume, mirabe eta gainerakoei zerurako bidea erakustera.

gainerakoan lok. Gainerakoari dagokionez. Bigarrena zabalagoa da; gainerakoan berdinak dira. Apostrofo delakoa hobe litzateke letraren bat "jaten" dela adierazteko gordetzea; gainerakoan, "-" egokiago dator bereizgarri bezala.

garbi

1 adj. Orbanik edo inolako zikintasunik ez duena. Ik. xahu; aratz. Anton. zikin. Alkandora garbia. Ur garbia. Esku garbiez.

2 adj. Berez ez dagokion edo oztopo gertatzen zaion gauzarik ez duena. Zeru garbia: hodeirik edo lainorik gabekoa. Arratsalde garbia. Aitortza garbi, estalki eta gezur gabea. Egia argi eta garbia. Gezur garbia horixe! Ez ditu asmo garbiak. Hori ez da joko garbia. Ez ziren bideak aski segur eta garbi.

3 adj. Nahasketarik edo arrotz zaion gauzarik ez duena. Ik. euskaldun garbi. Odol garbikoa. Euskal hitz garbiak. Gari ale garbia erein zuen.

4 adj. Soldatez, irabaziez eta kidekoez mintzatuz, zergak, kenketak eta bestelakoak kendu eta gero gelditzen dena. Hileko soldata garbia 660 eurokoa zen.

5 adj. Pisuez mintzatuz, azal-estalkiak eta baliagarri ez direnak kenduz gerozkoa. Pisu garbia 300 g.

6 adj. Argia. Erantzun garbia eman zion. Adibide garbia. Atera dezagun bekatuen kontu garbia.

7 adj. Bekaturik, bereziki haragizkorik, ez duena. Maitasun garbia. Ama sortzez garbia. Bihotz garbia. Ohitura garbiak. Neskatilatan garbi izan dena, gero ere garbi izan ohi da. Bizimodu garbia. Izan gaitezela garbi gogoetetan, hitz eta egiteetan. Andre Mariaren sabel garbi-garbian.

8 adb. Garbiki, garbiro. Garbi azaldu digu auzia. Garbi dago zer nahi duen. Ez dut kontu hori garbi ikusten. Mintza hadi garbi. Garbi ageri zen arriskua. Mendi hauetan euskal arrazak beti garbi iraun du.

argi eta garbi adb. (esan, hitz egin, erakutsi, bereizi eta kideko aditzekin). Oso garbi, erraz ulertzeko eran; zalantzarako biderik utzi gabe. Argi eta garbi hitz egin zutelako auziaz. Ni horren alde nago, argi eta garbi. Argi eta garbi ikusten dugu, halere, ezetz, ez dagoela ongi.

garbi-garbi egin Ik. garbitu.

garbi-ikuzi iz. Garbialdia.

garbirik adb. Garbi. Garbia nintzen, garbirik nago.

gau

1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Gau beranduan etxeratzen zen. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Eztei gaua. Donostian gau eginda: gaua igarota. Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gau loa. Gau amets bat izan da bakarrik. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau lapurra bezala.

gau afari, gau-afari Gauerdiko afaria.

gaua galdu Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

gauak egun egin Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena. || Gauazko ohoina.

gau bele, gau-bele Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).

gau eskola, gau-eskola Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

gau eta egun adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

gauez adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.

gauez gau Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.

gau hontz, gau-hontz Bizk. Hontza.

gau jagole, gau-jagole Bizk. Gauzaina.

gau lore, gau-lore Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

gau mahai, gau-mahai Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

gau min Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

gau on interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.

gau-pasa adb. Gaua igarotzen. Ik. gaupasa. Barkoxen gelditu zen gau-pasa.

[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

gero

1 adb. Oraina igaro ondoan; aipatzen dena igaro ondoan. Gero etorriko da. Ken itzazu oinetakoak eta etor zaitez gero. Lehenik haurrak, gero gainerakoak. Gero, gerra ondoan, izan dira gerokoak. Lehen, orain eta gero. Orain, gero eta beti. Ez orduan eta ez gero. Handik landa jo zuen gero, esketik biziz. Esertzeko esan zion; eta gero horrela mintzatu zitzaion (...). Gero ere bai. Maizago hasiera hartan gero baino. "Gero" dioenak "bego" dio (esr. zah.).

2 iz. Etorkizuna. Ik. geroaldi. Bizi zuhurki, ez ahantz geroa. Gerorik gabeko asmoa. Lehena, oraina eta geroa. Geroak esan beza: "Herri bat izan zen". Geroaren beldurrez. Hizkuntzaren legeak eta oinarriak ez daude geroan, aldi igaroan baizik.

3 Esaten edo agintzen denaren ondoan, hura indartu edo azpimarratzeko-edo erabiltzen den hitza. Ederra da, gero! Gogorra zuen burua gure mutilak, gero! Baina nola egin, gero! Horixe ez, gero! Ez dakizu zuk gutxi, gero! Are gutxiago egilea —nolakoa, gero!— hilik dagoenean. Ez niri gezurrik esan, gero! Ez, gero, nire ondoren ibili, asko ibili ohi diren bezala. Berriketa gutxi, gero, niri. Baina neurritik kanpora ez, gero, hemen hasi. Sarrera debekaturik dago: kontu, gero!

eta gero (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Aipatzen dena gertatu edo egin ondoan. Hura egin eta gero. Etxea berritu eta gero. Marinelek-eta kanta zitzaten, buruz ikasi eta gero.

geroago Orain ez, geroago. Aita etorri zen aurrena, ama geroago. Geroago jaioa bainaiz. Geroago etorri direnen artean.

geroago ...-ago Gero eta ...-ago. Geroago harrituago nauka.

geroago eta ...-ago Gero eta ...-ago. Geroago eta hurbilago. Geroago eta gehiago gogortzea. Geroago eta gorroto handiagoa zion.

geroagoko adj. Geroagoko denboretan. Bere garaiko eta geroagoko beste edozein idazle.

geroan adb. Aurrerantzean. Ez zitzaion, geroan, holakorik galdatu behar gure aitari. Gurekin izanen dela orain eta geroan ere bai.

gero arte Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Agur, ba, gero arte. Gero arte orduan.

gero ere 1 adb. Aurrerantzean ere. Horretara zuzendu zituen gero ere bere ahaleginak.

2 adb. Azkenean. Ekarri zenuen, gero ere, behar zen erremedioa.

gero eta ...-ago (Izenondo edo adizlagun batekin). Gero eta leunago, egokiago, erabilgarriago bihurtuko da. Gero eta beherago. Gero eta hobeki. Gero eta gehiago. Gero eta bira zabalagoetan. Gero eta mingarriagoak esango dira, eta gero eta mingarriagoak entzungo.

geroko 1 adj. Geroko bizitza. Gero gerokoak. Geroko batean. Campionen lehenbizi hartako eta geroko ideiak. Gerokoaren beldurrik gabe. Gerokoak gero.

2 adb. Egitekoak geroko uztea. Beti geroko agindu. Gerokoak geroko.

gerokoan adb. Aurrerantzean. Orduan ongi irteten dena, gerokoan ere ongi irtengo da.

gerokotz adb. Ipar. Geroko. Fruituak gerokotz begiratu.

gerora adb. Gero, geroago. Gauza ez da batere gerora errazten. Gerora mairuek ia Espainia osoa menderatu zuten.

gerorako 1 adj. Geroko. Gerorako biziera antolatu. Gerorako asmoak.

2 adb. Geroko. Gerorako ez zela ezer gelditzen.

gerotik gerora 1 Gero eta gehiago. Haren aipua hedatzen zen gerotik gerora.

2 (ibili eta kideko aditzekin). Atzeratzen. Batasun bidetik, gerotik gerora ibili gabe, gogotik eta deliberatuki abiatzea.

geroxe adb. Geroxeago. Guztiak isil, geroxe kanta.

geroz adb. Geroztik, harrezkero. Hizkuntza hau hemen sartu zen, eta geroz badirau. Geroz gertatuak ikusi ondoan.

geroz eta ...-ago Gero eta ...-ago.

gerozko 1 adj. Harrezkerokoa, geroztikakoa. Gerozko bere agerraldietan.

2 adj. (-z atzizkiaren eskuinean). Samuelez gerozko profetak. Orduz gerozkoa.

-z gero 1 (Aditzaren era burutuari edo aditz laguntzaileari loturik). Aipatzen dena gertatu edo egin eta gero. Aita hilez gero sortua. Zeren zahartuz gero, zahartzeak berak emango dizu egitekorik asko. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da. Hura baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.

2 (Aditzaren era burutuari loturik). Aipatzen dena horrela gertatzen edo egiten delarik, edo horrela egiten edo gertatzen bada. Bide horretan abiatuz gero, honela ikusten ditut nik mailak. Literatura aldetik begiratuz gero. Behin horretara jarriz gero. Hurbilduz gero, elkarganatuz gero, gaitz da kutsatu gabe gelditzea. Hartaratuz gero.

3 (Aditz laguntzaileari loturik, kausa-edo adieraziz). Formaz ari garenez gero. Gauden erne, zer gertatuko den ez dakigunez gero. Egiteko baduzunaz gero.

4 (Denbora-aditzondo gisa). Ik. ezkero. Ez baitzituen aurreko igandeaz gero ikusi. Sanferminez gero.

-z geroz -z gero.

-z geroztik -z gero. Ik. geroztik. Hitz egiten ikasiz geroztik. Euskal literatura hasi zenez geroztik. || Batasun horretaz geroztik.

[Oharra: Euskaltzaindiak, bilera eta gero esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez bilera bukatu eta gero edo bileraren ondoren eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

gorputz

1 iz. Gizakien eta animalien materiazko osagarria. (Gizakietan arima-ren aurrez aurre). Giza gorputza. Gorputz handiko asto ederrak. Hegaztiek lumaz estalirik dute gorputza. Gorputzik gabeko espiritu hutsak. Arima gorputzetik irtetean. Gorputz eta arimako osasuna. Hor ari da jo eta ke, egun osoan lanean, gorputza asko nekatzen. Gorputz hilkorra, ustelkorra. Bere gorputz hila beztitzeko. McCarthy zenaren gorputza aspaldi usteldua zela (Ik. beherago 5).

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gorputz zatiak. Gorputz oinazeak. Espiritu Santua gorputz itxuran, uso irudian jaitsi zen. Gorputz adinari gagozkiolarik. Gorputz harreman horiek ezkongaietan debekaturik daude. Gorputz lana.

3 iz. Irud. Eliza gorputz bat baita. Hala, anitz garelarik, gorputz bat gara Kristo baitan. Aita santuak eta apezpikuek egiten duten gorputzean.

4 iz. Gorputz enborra. Gorputza eta besoak zauriz beterik. Gorputza zulo batean aurkitu zuten, eta burua handik hamar urratsetara. Gorputz liraina zuen.

5 pred. Hilotzik, gorpu. Maiteñoa zait hil atzo, aretoan gorputz dago. Suge batek heldu eta ordubeteko gorputz zela. Ondoeza eginda, gorputz geratu zen. Atzo bizi, egun gorputz.

6 iz. Fis. Materiazko zernahi gauzaki. Gorputz baten masa.

7 iz. (Hedaduraz). Eman ezazu irina, oreak gorputzik aski hartu arte. Gorputzik gabeko ametsa eta irudipen hutsa.

gorputz adar, gorputz-adar Besoa edo zangoa. Goiko eta beheko gorputz adarrak.

gorputz-arima (Singularrean nahiz pluralean). Gorputza eta arima. Gorputz-arimen osasuna. Gorputz-arimen galgarri. Giza gorputz-arimen hondar zikinak.

gorputz atal, gorputz-atal Gorputz atalek ematen diguten laguntza soil-soilik dugula. Mihia ez beste gorputz atal guztiak ezinduak zituen.

gorputz egun, gorputz-egun Corpus eguna. Gorputz egunerako josi genion soineko beltza.

gorputz enbor, gorputz-enbor Ugaztunen gorputzaren zati nagusia, burua eta gorputz adarrak kokatuak daudena. Gorputz enbor mardula eta zango motzak zituen.

gorputz eta arima adb. Erabat, oso-osorik. Gorputz eta arima naiz zeurea. Bazekien alabak gorputz eta arima maite zuela.

gorputzezko adj. Gorputzezko izakiak. Jauna, eskerrak ematen dizkizugu espirituzko eta gorputzezko gauza guztiak egin zenituelako.

gorputz heziketa, gorputz-heziketa Gorputz hezkuntza. Gorputz heziketako irakaslea da.

gorputz hezkuntza, gorputz-hezkuntza Hezkuntzaren atala, bereziki eskola garaikoa, ariketa fisikoaren bitartez gorputza lantzea helburu duena. Ik. gimnastika. Gorputz hezkuntzan tituluduna. Iaz jaitsi egin zen gorputz hezkuntzako orduen kopurua.

gorputz saindu Eukaristia. Gorputz sainduko sakramentua.

gura izan, gura izan, gurako

du ad. Nahi izan. Berak gura duena egin behar dugu. Agur bat egin gura diet. Bere hurrean eduki gura gaitu. Ez dut inor nekatu gura. Zer gura duk nik esatea? Gura baduzu. Zer esan gura du horrek? Hasi zen txindorra ere abestu gurarik. Berak hala gura izan duelako. Bizia galdu gura izan badio inori. Ez du inork entzun gurako. || Jaungoikoari gura dakiola.

gura adina Nahi adina. Gura adina lo eginda.

gura eta gura ez Nahi eta nahi ez. Gura eta gura ez egin beharko dudana.

gurago izan Nahiago izan. Jolasa baino ardo ona gurago dute. Apurtu baino mila bider gurago dut osorik ematea.

guzti

1 zenbtz. Osoa. Egun guztia igaro dut burutik ezin kenduz atzoko gertakizuna. Frantzia guztiaren jabea. Gau guztian. Liburu guztia irakurri zuen. Familiaren diru guzti-guztia xahutu zuen. Pitxerreko ur guztia. Biltegiko ardo zuri guztia. Lortu zuen zur guztia erabili zuen. Nire ahal guztiaz. Urte guztiko meza-bezperak. Beste guztiarekin. Euskal Herri guztikoa. || (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean, egon, ibili eta kideko aditzekin). Urte guztian egotea jai eta dantzetara joan gabe. Egun guztian hara eta hona ibili ginen. Egon zen gau guztia otoitzean.

2 zenbtz. (Izenordain gisa, mugatua). Ik. dena; oro 4. Guztia daki. Ez du erdia nahi, guztia baizik. Guztirako Jaunarengana jo behar dugu. Bere maisuari guztian obeditzen zion. || Gainerako guztia. Aitak agindutako guztia. Egin dugun guztiaren berri daki.

3 zenbtz. (Artikulu mugatzaile pluralarekin, izen sintagma bati dagokiola). Multzo osoa, inongo salbuespenik gabe. Gauza guztiak. Haren ardi guztiak zuriak ziren. Han izan ziren euskaldun guztiek ikusi zuten. Munduko hizkuntza guztietan. Lurralde guztietako ordezkariak. Alde guztietatik. Beste guztientzat. Herri guzti-guztietan. || Adamen seme guztiok.

4 zenbtz. (Izena ezabaturik). Ik. dena. Ez dute guztiek lortzen maila hau. Guztien gainetik. Guztietan lehena da Santxo Azkarra. || Gainerako guztiak. Ikusi zituen guztiei esan zien. || Guztiok dakigunez. Guztioi dihoakigun auzi larri honetan.

5 zenbtz. (Dagokion izen sintagmaren mugatzailea erakusle bat dela; guzti-k erakusle bera har dezake artikuluaren ordez, eta erakusleak kasu markaren bat daramanean, guzti-k atzizki bera hartzen du). Beretua zutela mundu hau guztia. Bide hartan guztian. Aurrerapen galant horiek guztiek ez dute asko balio. Gizon haiei guztiei. Hau guztia. Hau guztiau. Hori guztia. Hori guztiori. Horiekin guztiekin. || Hauek guztiok. Horien guztion ama.

6 zenbtz. (Gu eta zuek izenordainekin). Gu guztion ama. Zuek guztiok. Bakea dela zuekin guztiokin. Gu guztiak errebelatuak ginen.

eta guzti 1 (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Aipatzen denarekin batera, aipatzen denaz horniturik. Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez dugu guk hizkuntza hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu eta guzti.

2 (Izen sintagma mugatu baten eskuinean). Ik. ere 1. Sari nazionalak eta guzti irabazi ditu: sari nazionalak ere irabazi ditu. Batzordea eta guzti osatu dute horretarako. || (Bestelako sintagma baten eskuinean). Pozik eta guzti dagoela ematen du. Gero gainera, ordaindu eta guzti egiten dizute.

3 (Izen sintagma mugatu baten edo mugatzailerik ez duen baten eskuinean, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, aurkaritza balioaz). Ik. nahiz eta; arren. Eta hura, bere herren eta guzti, beti aurrera. Hau eta guzti ere, maite nuen.

guztian (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Aldi guztietan. Behar duen guztian eskatzeko. Gogoak ematen dion guztian egiten du.

guztiarekin ere lok. Dena dela, hala ere. Kontu honetan ez dago lege gogorrik ezartzerik; guztiarekin ere hobe litzateke, dudakoetan, arauari eustea.

guztiaz ere lok. Zah. Guztiarekin ere. Guztiaz ere Israelen baziren arima onak.

guztietan adb. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Aldi guztietan. Ik. bakoitzean. Deus ikustekorik den guztietan sar-jalgi eginez. Txakur bati, gauza bat egiten duen guztietan bizkarra berotzen bazaio.

guztira adb. Osagai guztiak batuz edo zenbatuz. Hiru handi eta bost txiki; guztira zortzi. Badira hor, guztira, ehunka galdera. Guztira ehun mila libera.

guztiz 1 adb. Zeharo, erabat, txit. Euskaldunen artean guztiz maitatua. Jainko guztiz ahaltsua. Guztiz ederki apainduak. Hor dago guztiz harritzen nauen kontua.

2 adb. Ipar. Batez ere. Egunero, eta guztiz igandeetan. Guztiz, ezkondua bada.

guztiz ere adb. Batez ere. Gero, XIX. mendean guztiz ere, sortu ziren gorabehera eta tirabirak.

hala

1 adb. Era hartan. (Berez hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honela eta horrela-ren ordez ere erabil daiteke). Ik. halaxe; honela; horrela; hola. Iruditzen zait oraino bizi zarela; eta halatan, hala bazintut bezala mintzatu nahi natzaizu. Hura hala izan zen. Guk ere hala behar dugu hartaz ongi oroitu. Eta hauek guztiak hala direla oroit zaitez. Hala dio San Agustinek. Hala esan zidaten eta hala diot nik ere. Zer doakizu ala hura holako edo halako den, ala hau hola edo hala goberna edo mintza dadin? Hala hitz egiten zuenari. Hala balitz. Eskuak, oinak eta sabelak elkarri lagundu behar dioten bezala, hala gizon batzuek besteei, galduko ez badira.

2 (Perpausaren hasieran, gehienetan eta-ren eskuinean, lokailu gisa). Aurreko perpausetan esan denarekin nolabaiteko lotura adierazteko erabiltzen den hitza. Eta hala, liburu bat idaztea erabaki nuen.

hala bada lok. Hala; hortaz, beraz. Zuzia irazekirik dagoenean, bizi da, eta orduan hiltzen da, zeren orduan ahitzen baita; hala bada gu ere, bizitzeaz hiltzen gara, eta hiltzeaz bizitzen. Gure Jainkoak begiratuko du guregatik; hala bada, esperantzarik ez galdu.

hala berean 1 adb. Era berean.

2 lok. Halaber.

hala edo hala adb. g.er. Nola edo hala.

hala ere 1 lok. Aurreko perpausetik espero denaren aurkakoa gertatzen dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. halere; hala eta guztiz ere; halarik ere. Tycho Brahe gizon jakintsua zen, hala ere, haur denboran sorginen gainean aditu zituen ipuinekin geratu zen atsoak topatzeko beldurrez. Maitasun lurtarra, baina irakurlearen bihotza esku leunez ukitu duen maitasuna, hala ere. Indar guztiak eskuetan izaki, eta hala ere, jendearen beldur.

2 lok. Gainera. —Eramango gaituzu? —Bai, eta pozik, hala ere.

3 lok. Eskerrak; gaitz erdi. Hala ere!, alde egiten dute; ez, ordea, han daude oraino nazkagarri haiek! Hala ere, lagunekin datorrenean!

hala eta guztiz (ere) Hala ere. Egun eta ordu guztien kontu zorrotza hartuko didate; eta hala eta guztiz ere, hain ardura gutxiz biziko naiz? Urrea urre da beti, baina, hala eta guztiz ere, leundu beharrak izaten ditu.

hala-hala adb. Ipar. Halaxe. Oraingo arrainek arbola gainean egiten baitituzte ohatzeak, eta hala-hala oihanetako piztiak, ur handietan bizi baitira. Nola hesi azkarra ogi landareen edo mahastien inguruan, hala-hala dago gure mintzaira Euskal Herriaren eremuetan. Jarrai hala-hala.

hala-hola 1 adb. Nolanahi. Ez dira gisa horretako gauzak hala-hola sinesten.

2 adb. Ez oso ongi. Hala-hola joan ziren itsasoko egunak.

hala-holako adj. Ez onegia, ez oso fidagarria, erdipurdikoa. Ik. nola-halako. Hoberenak, onak, artekoak, eta hala-holakoak. Astakilo handia, ez hala-holakoa, lurbirako astakilo guztien errege izan litekeena baino. Nahiago izango zenuela nekazari on bat, hala-holako ondasunak dituena baino. Hala-holako adiskidea: beltza egin didazu eta ez dizut berehalakoan barkatuko. Ene lekukotasuna ez da hala-holakoa.

hala moduz adb. Gip. Hala-hola, ez oso ongi. Nik ezer gutxi ikasi nuela esan behar, eta gehiago ere hala moduz gelditu ziren.

hala moduzko adj. Gip. Hala-holakoa.

hala... nola... 1 Berdintasunezko konparazioa adierazteko egitura. (Ezezko testuinguruetan erabiltzen da). Ez da uholderik lurra hala larrutzen duenik, eta ez harrik haragia hala galtzen duenik, nola kontzientzia gaiztoak bere burua.

2 Bai... bai... Eman diezagula behar dugun mantenua, hala arimakoa nola gorputzekoa. Oroit zaitez nire ahaideez, baita etsaiez ere, hala biziez nola hilez.

hala nola 1 Adibidez. Bedeinkatzea, erran nahi da, laudatzea, hala nola erraten dugunean bedeinka dezagun Jainkoa. Etxepareren hizkera euskalaririk gehienek ukitu dute, hala nola Stempf-ek, Schuchardt-ek eta, inork baino barrenkiago, René Lafonek.

2 Ipar. Bezala, era berean. (Dagokion hitz edo esaldiaren ezkerrean). Jauregiko eskailerak berrituak izan dira, hala nola zureriaren beste zati asko. Baina herioa ondotik darraio hala nola itzala. Hala nola suaren bazka baita olioa, gisa berean alferkeriarena da gaztetasuna. Hala nola ohoina gauez ezustean jiten baita, hala-hala herioa.

hala-nolako adj. g.er. Hala-holakoa, nola-halakoa.

halarik ere Hala ere. Bildu zituztenean aurkitu zituzten ehun eta berrogeita hamahiru arrain handi; halarik ere, sareak ez ziren hautsi.

han

adb. Toki hartan. Ik. hemen; hor. Baionan sortu zen eta han bizi, hil arte. Han bertan. Han inguruan.

handik 1 adb. Toki hartatik. Handik etorri zirenak. Han ereina eta handik banatua. Handik hurbil zegoen iturrira. || Limosna egiteaz eta handik sortzen den probetxuaz.

2 adb. Une hartatik. Handik bi urtera itzuli zen. Handik laster Egiptorantz jaitsi ziren. Handik aurrera egunero ikusi zuen.

handik hara adb. Handik aurrera. Handik hara Kanboraino, bidea berdin isil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder. Euskaldunen artera pasatzeko baimena eskatu nuen, eta oiartzuarrekin egon nintzen handik hara.

handik hona Harrezkero. Handik hona denbora asko pasatu da.

han eta hemen adb. Han eta hemen egin dituen mirari eta gauza handiak. Han eta hemen bildurik diru poxi bat. Zenbait lan irakurri ditut behintzat han eta hemen.

hango 1 adj. Toki hartako. Baionan bertan, juduenak dira hango ostatu eta etxerik ederrenak eta handienak. Euskalkiak oro ezagutzea, hangoak eta hemengoak, antzinakoak eta oraingoak.

2 (Harridurazko esaldietan). Eta mutilak gogoko duen neska ikusten duenean, hango apak eta laztanak, elkarri oratuta!

han hara(t) 1 adb. Ipar. Urruti. Sansonek ukaldi batez lokarri guztiak hautsi eta han harat igorri zituen.

2 adb. Aurrera. Arratsaldea han hara zihoan. Bazen bat, adinean han hara joana.

han-hemen adb. Han eta hemen. Gorrotoak ohi dakar, han-hemen kaltea. Milioi bat irlandar baino gehiago hil ziren han-hemen, zoritxarreko aberritik urruti.

han-hemenka adb. Han eta hemen. Liburuan han-hemenka egin dituen aldaketak gorabehera. Orain ere han-hemenka badira deabrudunak. Baina inon itzalpe goxorik ez, han-hemenka zuhaitz argal gazteño batzuk besterik ez.

han-hor adb. Han eta hemen.

han nonbait adb. Han, tokiren batean. Han nonbait dago. Bat-batean, han nonbait, urrun, garrasi bat.

hara

1 adb. Toki hartara. Ik. hona; horra. Hara joan zenean. Hara heldu baino lehen. Hara agertzeko. Parisetik hara. Hara bertara.

2 (Denborazko testuinguruetan, -tik atzizkiaren eskuinean). Haurrak beti gizon eta emazte izan nahiak dituk adin batetik hara. Ekainaren hamabitik hara, aroa edertuko da emeki.

3 (Izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkeztuz edo; oso hurbil ez dauden pertsonei edo gauzei dagokie berez, baina hona eta horra-ren ordez ere erabil daiteke). Ik. hara han; hara hemen; hara hor. Hara erregina. Hara gure herriko mendiak. Hara zenbait adibide. || (Zehar-galdera baten ezkerrean). Hara zergatik. Hara non diren mendi maiteak, hara non diren zelaiak. Hara zer dioen orduko erabakiak. Hara zer ergelkeria!

4 (Zerbait azaltzeko esaten den esaldi bat hastean). Zergatik ez naizen goizean etorri? Hara: (...).

5 interj. Zerbait ikusteak edo gertatzeak eragiten duen harridura adierazteko hitza. Hara!, zu al zinen? Hara!, berdinak dira eta! Hara besteak!

hara bada 1 (Izen sintagma edo esaldi baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkeztuz edo). Ik. hara 3. Hara bada, hartu behar dituzuen erremedioak.

2 (Zerbait azaltzeko erantzuna hastean). Ik. hara 4. Hara bada, jauna, ni txalupako patroia naiz eta (...).

hara eta hona adb. Toki batetik bestera, alde batetik bestera. Ik. hara-hona; hara-honaka. Lagunen bat aurkitu nahirik, hara eta hona, geratu ere egin gabe. Etengabe dabil hara eta hona bere bizikleta gainean.

harago Bata hemen jausi, bestea harago amildu. Bazter horietaz harago badira beste mila mundu. Txinara eta haragoko lurretara.

hara han Ik. hara 3. Hara han baserria.

hara hemen Ik. hara 3. Hara hemen, hitz gutxitan adierazia, munduaren hasiera. Hara hemen papera eta luma.

hara-hona adb. Hara eta hona, alde batetik bestera. Ik. harat-honat. Hara-hona ibiltzen ziren. Geroztik zenbat alditan berarekin hara-hona!

hara-honaka adb. Hara eta hona, alde batetik bestera. Hara-honaka zebilen. Ikusten zuen egun oroz bazkalorduan erretorea hara-honaka galerian.

hara hor Ik. hara 3. Hara hor zuk maite dituzunak.

haraino Toki hartaraino. Zoaz haraino. Haraino nahi zintuzket lagundu.

harantz Toki hartarantz. Neska-mutilak, berriz, harantz joan, honantz jira, han ibiliko dira, eta gu begira. Orain harantz, gero honantz eta hurrengoan besterantz.

harantz-honantz adb. Hara eta hona, alde batetik bestera. Buztana harantz-honantz erabiliaz.

harat

adb. Ipar. Hara; harantz. 1991n Santa Cruz hilerrian indonesiarrek egindako sarraskia grabatu zuen Stahlek, eta irudi haiek mundua harat begira jarri zuten.

haratago Harago. Saminak ez dio uzten haratago joaten. Sudurraz haratago ikusten ez zuen. Ideia orokorretatik haratago ezer gutxi dakigu.

harat eta honat adb. Ipar. Hara eta hona. Ik. harat-honat. Buztana harat eta honat ari zaio. Errebelatua bezala, harat eta honat ibili beharko duk bizi haizeno!

harat-honaka adb. Ipar. Hara-honaka. Ik. harat-honat. Jendea harat-honaka, salerospen solasean.

harik eta arte(an) edo arteraino hitzez amaitzen diren denborazko esaldien hasieran, indargarri gisa-edo, ezartzen den esapidea. Lan honetan jarraituko dugu, harik eta bukatu arte. Harik eta ikusi arte. Harik eta Herodes hil artean. Harik eta heldu ziren arteraino. Hain maitea zuten hizketa hau, non, harik eta goseak estutu zituen arte, jateaz ez ziren oroitu. Harik eta San Ignazio arte.

harri

1 iz. Mea-materia gogorra, lurraren azalean (azal-azalean nahiz barnean) masa gotorretan aurkitzen dena. Harri zatia, puska. Harria baino gogorragoa. Betiko itoginak harria zulatu eta aldi luzeak guztia ahaztu (esr. zah.).

2 iz. Gai horren mota berezia. Ik. kareharri; harrikatz. Diamantezko harria bezain gogorra.

3 iz. Eraikuntzan erabiltzen den harria. Harrizko zubia. Harrizko mailak (Ik. harmaila). Harrizko aska (Ik. harraska). Harria jo, pikatu, leundu. Harri landua (Ik. harlandu). Harrizko atala. Azpian lur hotza, gainean harria.

4 iz. Harri zati ez oso handia, norberak eraman edo bota dezakeena. Harri bat bota zion. Bekaturik ez duenak lehen harria jaurti dezala. Habaila-harria. Harri artean erortzen diren gari-haziak. Harri biribilez estalia. Harri pila bat. Barka, behin eta berriz harri horretan behaztopa egiten badut. Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen (esr. zah.).

5 iz. Erabilera bereziren bat duen harri zatia. Ik. hilarri. Esne harria. Dema-harria.

6 iz. Irud. Harrizko bihotza.

7 iz. Harriabarra. Ik. harri erauntsi. Euria eta harria ari zuen. Harri-jasa handi batek harrapatu zituen.

8 iz. Giltzurrunetan, maskurian, gernubideetan eta gorputzeko beste zenbait organotan gertatzen den ale gogorra. Idiak harria badu bixikan. Gibel harria.

9 iz. Zorigaitza, ezbeharra; hondamendia. Hau da harria etorri zaiguna! Txorakerietan gau eta gauerdi, harria etxera biltzen.

harria bota Harria egin. Harria bota omen du Irun aldean.

harria egin Ale larriko txingorra bota. Ekaitza eta harria egin ez zezan.

Harri Aro Historiaurrea banatzen den bi aroetako lehena, Metal Aroaren aurrekoa, gizakia harria lantzen hasi zena.

harri baliotsu Harribitxia.

harri bizi 1 Lurrean, berezko lekuan dagoen harria edo haitza. Hilobi berria, harri bizian egina.

2 Harribitxia. Urre eta harri bizizko koroa.

harri egin (harri egina, eginda, eginik esapideetan). Heg. Harritu. (gelditu, egon eta kideko aditzekin erabiltzen da). Hilketa izugarri honek guztiak harri eginik utzi zituen.

harri erauntsi, harri-erauntsi Harriabarra, harri jasa. Harri erauntsiak hondatutako mahastiak.

harri eta belarri adb. (egin, gelditu eta kideko aditzekin). Harri eta zur. Harri eta belarri eginik, eta lur jorik gelditu nintzen.

harri eta zur adb. (egin, gelditu eta kideko aditzekin). Guztiz harriturik. Mattin aurrez-aurre ikustearekin harri eta zur gelditu zen. Harri eta zur eginik gelditu zen Augusto.

harri iraitzi, harri-iraitzi iz. g.er. Harrikada (tartea). Urrundu zen haietarik harri-iraitzi baten ingurua.

harri jasotzaile, harri-jasotzaile Harri-jasotzean aritzen den kirolaria. Dema ezin parekatuagoa irten zen, izan ere, hiru harri-jasotzaileek 18 altxaldi atera baitzizkioten lehen harriari. Harri-jasotzailea 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da.

harri jasotze, harri-jasotze Herri kirola, harria lurretik sorbaldaraino jaso, berdindu eta gorputzaren aurrealdetik lurreratzen uztean datzana. Bi aizkora-saioen artean, harri-jasotze proba izango da ikusgai. Harri-jasotze saioak.

harri koadro Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, prisma angeluzuzen formakoa. Ik. koadro 6. 250 kiloko harri koadroa.

harri koskor, harri-koskor Harri alea. Harri koskor artean bada ere, garia galanki ematen duten lurrak.

harri kubo Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, kubo formakoa. Ik. kubo 4. 105 altxaldi egin zituzten 125 kiloko harri kuboarekin, ordu erdiko txanda bakarrean.

harri lantze, harri-lantze Harria lantzea. Orotarik bada: joste lan, margolan, zur ala harri lantze eta abar.

harri meta, harri-meta Harri pila. Harri meta handi batekin estali zuen gorputz hila.

harri min, harri-min Giltzurrunetan, maskurian, gernubideetan eta gorputzeko beste zenbait organotan harriak sortzea. Harri-mina du.

harri pikatu Ipar. Harlandua. Ez duzu aldarea harri pikatuz eginen.

harri pikatzaile, harri-pikatzaile Hargina. Harri-pikatzaileak kiski-kaska arrokaren kontra.

harri preziatu Harribitxia. Esmeralda harri preziatu ederra da.

harri ukaldi, harri-ukaldi Harria jaurtitzea, harrikada. Harri ukaldiz hil. Lehen harri ukaldia bota biezaio.

harri ukaldika, harri-ukaldika adb. Harrika. Sugea harri ukaldika hil.

harri xehe Harri ale txikia.

harri zabal Harlauza. Jainkoak eman zizkion bi harri zabaletan bere manamenduak.

harri zilindro Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, zilindro formakoa. Ik. zilindro 3. Zortzi arroako harri zilindroa.

hezur

1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. Hausten den hezurra sendatzen denean, gogortu egiten da. || Ni naiz hezur eta haragizkoa. || Bere herrira itzultzeko asmoa hartu zuen, bere ahaideen artean hezurrak uztera.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hezur ehuna. Hezur zelulak. Hezur giltzak.

3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.

4 iz. Hezurrekin egindako gauzakien gaia. Hezurrezko orratz eta jostorratzak.

5 iz. Fruitu batzuen hazia biltzen duen oskol gogorra. Gereziaren hezurra. Haran hezurrak.

hezur-beltz Ik. hezurbeltz.

hezur berri Batez ere pl. (Zenbait esapidetan, emakume bat haurdun dagoela adierazteko). Hezur berriak ditut: haurdun nago. Hezur berriak dauzkat; laster amona izango zara. Hezur berrietan dago.

hezur eta azal 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Ez daukat nire gorputzean hezur eta azala baino.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Hezur eta azal gelditzeko bidean zihoan emakumea.

hezur eta larru 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Otsoak ez zuen hezur eta larru baizik.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Gizon multzo bat, hezur eta larru eginak. Begiak sartuak, eriak hezur eta larru.

hezur eta mami 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Jainkoak hartua bezala nengoen hezur eta mami.

2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat! || Itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari: egiazkoen biziari.

3 Hezur eta mami izan: adiskide minak izan.

hezur-haragi pl. Hezurrak eta haragia. Baina iratxoak ez du, nik bezala, hezur-haragirik. Lo zegoen, bere hezur-haragiak atsedenari ematen.

hezur-haragizko adj. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, benetakoa, hezur eta haragiz osatua. Hezur-haragizko gizakiak. Aipatzen dituzun idazle horiek hezur-haragizko gizonak ziren, zu eta ni bezalakoxeak.

hezur-huts 1 iz. Gizakien edo abereen hilotzen hezur mamigabe eta ihartua. Denborak zuritutako hezur-huts bat.

2 adb. Oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru. Aurpegiak horitu eta hezur-huts egiteraino. Hezur-huts zegoen gizajoari, arnasa agortu zaio. || Hezur hutsetan gelditu: hezur-huts gelditu.

3 adj. Oso argala. Asto zahar eta hezur-huts bat.

hezur-mami Batez ere pl. Hezurrak eta mamia. Nork ez du sumatu goitik beherako astindua hezur-mamietan?

hezur muin, hezur-muin Batez ere pl. Muina. (Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz erabiltzen da). Ik. hezurretaraino. Hezur-muinetaraino beldurtu. Hezur-muinetaraino sartua dugun ustea. Negu mineko hotzikara hezur-muinetan nabaritzen.

hezurrak gogortu (Zahartasuna adierazteko). Hezurrak gogortu eta oinak baldartzen zaizkizunean. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu; modu honetan, mutilzaharraren inbidia nork du?

hezurretaraino Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz, barne-barneraino. Beldurra hezurretaraino sartua zuten. Sinesmena hezurretaraino sartua. Hotzikara bat hezurretaraino sartu zitzaiona. || Hezurretarainoko izua.

hitz

1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Irain hitzak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Giltza hitza. Hitz andana luzea.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Hitz gutxitan esana. Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apaizak azken hitza bere (esr. zah.).

3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.

4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion:... Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.

5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.

6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

7 iz. Agintzen den gauza. Hitza hitz. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman).

bi hitz Hitz gutxi batzuk. Bi hitz, bukatzeko, hizkerari buruz. Gaia ez da bi hitzetan azaltzekoa.

hitza atxiki Hitzari eutsi. Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.

hitza bete Agindu dena egin. Beldur nintzen hitza beteko ez ote zuen. Emandako hitza betetzen dutenean.

hitza hautsi Hitza jan. Jainkoari hain goraki eman diodan hitza hautsi? Ezkon-hitza hautsi.

hitza jan Agindu dena ez egin. Hau ere agindu zuela, baina hitza jan zuela. Hainbeste lagundu digun gizonari emandako hitza jan?

hitzaren jabe izan Hitzari eutsi. Badakit zure hitzaren jabe zarena.

hitzari eutsi Emandako hitzari eutsiko diot. Hitzari eustea dagokio gizonari.

hitz-aspertu Hizketaldi aski luze eta lasaia. Hitz-aspertu bat egin nahi diat hirekin. Solasak eta hitz-aspertuak.

hitz batean 1 adb. Hitz gutxitan. Hitz batean esango dizut.

2 adb. (Aditza ezabaturik). Laburbilduz. Txakur eta katuak, ahuntzak, azeriak; hitz batean, abere guztiak.

hitz batez adb. Hitz batean. Hitz batez esateko, euskaltasuna galtzen ari gara. Herriko zaharrek erakutsi zizkidaten ipuinak, hitz batez, herri honen oroimena.

hitz-batu Hitzartu.

hitz berri Hizkuntza bateko hitz berria. Ik. neologismo. Ez zituen gero, premiarik gabe, hainbeste hitz berri asmatuko.

hitz bi Bi hitz. Kanaria Handiari buruz hitz bi. Hona hemen, hitz bitan, munduaren egitea.

hitzean egon Hitzari eutsi. Guk nahiago dugu gure hitzean egon.

hitz egin Hitzez adierazi. Ik. berba egin; mintzatu; solas egin. Mutua da, ez du hitz egiten. Gizakiak hitz egiten gizaki denez gero daki. Norbaiti hitz egin. Nahiago zuela bere txakurrarekin hitz egin. Bere emazteaz hitz egiten ari da. Euskaraz hitz egin eta euskarari buruz hitz egin. Ongi hitz egiteko. Gutxi hitz egiten duen emakumea. || Bilera osoan ez du hitzik egin: ez du hitzik esan. Inorekin hitzik egin gabe. Ez du hitzik egiten latinez.

hitz eginarazi Hitz eragin. Abereei hitz eginarazten.

hitz egite, hitz-egite Hitzez adieraztea. Hitz egite gaiztoetan sartu.

hitz elkarketa, hitz-elkarketa Hizkl. Bi hitz edo gehiago elkartuz beste hitz bat sortzeko prozedura. Euskarak duen hitz-elkarketarako berezko gaitasuna.

hitz elkartu Hitz-elkarketaz osaturiko unitate lexikala. Hitz elkartua osatzen duten bi hitzek alderantziko ordena hartzen badute, esanahia guztiz bestelakoa izaten da askotan.

hitz eragin Itsuak argitu, mutuei hitz eragin.

hitz erdi, hitz-erdi 1 Erdi esanda gelditzen den esaldia. Hitz erdi batez aditzera eman zidan. Hitz erdi bat esanez gero bigunduko zaigu. Honelako uneetan hitz erdi bat nahikoa izaten da gizona hondatzeko.

2 (Ezezko esaldietan). Ik. hink; txint. Hitz erdi bat esan gabe: hitzik esan gabe (Ik. hitz erdika).

hitz erdika, hitz-erdika 1 adb. Laburki, hitz gutxitan. Hitz-erdika erantzun zion senarrari.

2 adb. Gauzak argi edo osorik edo zuzenean adierazi gabe. Hitz erdika azaldu ditudan kezkak.

hitz estali g.g.er. Parabola; igarkizuna. Hitz estaliz adierazia.

hitz eta pitz adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hitz etorri, hitz-etorri iz. Etorria. Ez diot deus kenduko bere hitz-etorri eta hitz-jarioaren orrazketari. Gizon goresgarria, doktrinaz oparoa, hitz-etorri handikoa.

hitzez adb. Ahoz; hitzen bidez. Ez dut idazteko astirik eta hitzez azalduko dizut.

hitzez hitz adb. Hitz guztiak kontuan harturik; hitzen adiera hertsian. Erranarazten zidan hitzez hitz otoitz hau. Koran liburu santuak dioen guztia hitzez hitz hartzen dute.

hitzez hitzeko adj. Hitz guztiak kontuan hartzen dituena; hitzen adiera hertsikoa. Zinetako eta benetako galderek ere, gainera, nekez hartzen dute hitzez hitzeko erantzun zuzenik.

hitzez hitzekotasun Hitzez hitzekoa denaren nolakotasuna.

hitzezko adj. Hitzen bidezkoa; hitzez esana. Hitzezko bekatuak. Hitzezko edergailuak. Hitzezko maitasuna ez, baizik bihotzezkoa eta zinezkoa. Hitzezko baimena.

hitz gurutzatu pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

hitz gutxiko adj. Isila, gutxi hitz egiten duena. Gure aita beti izan zen hitz gutxiko gizona. Gizon isila izan zen beti, hitz gutxikoa.

hitz jario, hitz-jario iz. Jarduna, bereziki asko hitz egiten duenarena. Ik. etorri2 1. Ezin atertuzko hitz-jarioa. Entzutekoa zen mutilaren hitz-jario barregarria.

hitz-jario adj. Hitzontzia, berritsua. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Gizon prestu batek emazte alfer hitz-jario bat badu. Hitz-jario ezjakina.

hitz joko, hitz-joko Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.

hitz lau Prosa. Hitz lauz idatzi. Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.

hitz-mitz iz. Berriketa, jarduna. Ez zen han hitz-mitzik.

hitz-mizti adj. Berritsua.

hitz-motel adj. Totela, mintzatzeko debekua duena. Hitz-motela naiz, hizketan traketsa.

hitz neurtu Esateko edo idazteko era, metrika-arau jakin batzuk betetzen dituena; (pl.) era horretan esandako edo idatzitako hitzak. Ik. neurtitz. Poetak hitz neurtuz esana. Hitz neurtuetan eta hitz lauz. Hitz neurtu hauek jartzen ditu bere liburuaren buruan.

hobeki

adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua.

ahalik (eta) hobekiena Beren eginbideak ahalik hobekiena beteaz. Kanpotik ihardetsi zion ahalik eta hobekiena.

hobekien Era onenean. Ongi bizi direnak dira hobekien hiltzen.

hobekienik Hobekien. Diren bezala doaz gauzak hobekienik. Bere ustez hobekienik dagoenean harrapatzen du arrantzaleak. Gauzarik ttipienetan ikusten da hobekienik Jainkoaren handitasuna.

hobeki esan Horrela ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan, zuzen baino zuzenago. || Han hil zela, edo hobeki esateko, han hil zutela.

hola

adb. Honela; horrela. Ik. hala. Hola esan du. Hori beti izan da hola.

hola eta hola 1 Berriz aipatu beharrik ez dagoen zerbait labur adierazteko-edo erabiltzen den esapidea. Hola eta hola gertatu zitzaigula. Hola eta hola hasi zitzaidan kontatzen. Joan nintzen Santa Kruzengana, eta, hola eta hola esan nion.

2 adb. Hala-hola, nolanahi. Hori ezin daiteke hola eta hola buka.

hola-hala Hala-hola.

hola-hola 1 Holaxe. Eta ni beldur naiz hola-hola gerta dakion Euskal Herriari.

2 Hala-hola.

hotz

1 iz. Berorik eza; bero gabeziak eragiten duen sentipena. Neguko hotz gogorrarekin. Hotz handia ari zuela. Esku eta oinak hotzak gogortuta. Goseak argaldurik eta hotzak igarorik (Ik. hotzak). Hotza kentzeko edan.

2 adj. Giza gorputzarena baino tenperatura nabariki apalagoa duena, behar duen berotasuna ez duena. Anton. bero. Ur hotza. Haize hotza. Negu hotzean. Eguraldi hotza. Izotza baino hotzagoa. Harria bezain hotza eta gogorra. Janari hotzak. Izerdi hotza zerion gorputz guztitik. Espetxe ilun hotz honetan.

3 adj. Nekez pozten, berotzen edo hunkitzen dena. Gizon hotza. Bihotza Medelek biguna du, baina hotza. Gizon odol-hotza. Odol hotzean egin zuen. || adj. Karrik ez duena. Gogo hotzaz. Kristau hotzak. Bizitza hotz eta nagi bat badaramat.

4 (Adizlagun gisa). Ez hotz eta ez bero. Hastekoan entzuleak hotz; geroxeago, alde egin zuen hoztasunak; luzaro gabe malkoak ere ikusi nizkion bati baino gehiagori. Helenak burua hotz eduki zuen.

hotzak adb. Hotzez. Ik. hotzik. Ume gaixoa hotzak dago. Hantxe egon ginen, euritan, hotzak, logaleak eta lorik egin gabe. || Hotzak ikaraz dago. Hotzak hiltzen nago.

hotzaren hotzez adb. Hotz handiaren eraginez. Ibaia, hotzaren hotzez, izoztua zegoen.

hotzean 1 adb. Tenperatura hotzean, hotza dagoenean. Ik. hotzetan. Horrela esanez ur irakinak egiten zuen negarra: "ongi miatzen baldin banauzu, hotzean badut indarra". Beroan edo hotzean ijezturiko burdin edo altzairu xaflak.

2 adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Hotzean gorde behar da lagina laborategira eraman arte.

3 adb. Sentimenen edo beroaldiaren eraginik gabe. Ik. odol hotzean; hotz-hotzean. Eskarmentuak egoerak hotzean aztertzen irakatsi dio. Hotzean pentsatuta, mutilak inozo samar jokatu duela uste dut.

4 adb. Muskuluez mintzatuz, ondo berotu gabe. Sorbalda ondo berotzen dut, bolea hotzean joz gero zaintiratu txikiren bat egin dezakezulako.

5 adb. (izan aditzarekin, harremanen hoztasuna adieraziz). Ipar. Martine Aubry eta Ségolène Royal alde bat eskuz esku, kasik ezin bereziak, denbora batez arras hotzean zirelarik.

hotz egin (Eguraldiaz mintzatuz, singularreko hirugarren pertsonan). Ik. hotz izan; hotz egon. Udaberria zen eta oraindik hotz egiten zuen. Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan ahurrak.

hotz egon Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Berandu da eta hotz dago. Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.

hotz eta motz adb. Hoztasunez, karrik gabe. Erosleak badabiltza ikertzen, hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Buruz ederki ulertzen dut argudioa, baina lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

hotzetan adb. Toki hotzean, hotz egiten duen tokian. Ik. hotzean. Gorbeian gaueko ordu batean, hotzetan eta haizetearen erdian zeuden ikusleei, eskerrik asko. Hotzetan gorde.

hotzez adb. Hotz duela, hozturik. Ik. hotzik. Jainkoa zerbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta biluzik. Hotzez dardarka hasten da.

hotz-hotzean adb. Bihotz berotasunik gabe. Borrokarako gogoa utzirik, hotz-hotzean aztertu behar genuke auzi hori. Hotz-hotzean hartutako erabakia.

hotz izan 1 da ad. Hotz egin. (Singularreko hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da). Hotz denean berotu nahi izatea.

2 da ad. Bizk. Hotz sentipena izan. Hotz naiz. Elai gaixoa hotz zen.

hotz kate, hotz-kate Salgaiak, bereziki janari-edariak eta botikak, ekoizten direnetik kontsumitzen diren unea arte, hotzean gordetzea, garraiatzea eta saltzea bermatzen duen prozesua. Surimia elikagai izoztua denez, egoera horretan mantendu behar da kontsumitu baino lehentxeago arte, hotz katea eten gabe. Halere, txertoen erdiak inguru zaborretan bukatzen du, hotz katea hautsi eta iraungitze data gainditu ondoren.

iduri1

iz. Ipar. eta Naf. Irudia.

ene (gure...) iduriko Ipar. eta Naf. Nire (gure...) ustez. Ene iduriko, hori ongi da.

ez idurian Ipar. eta Naf. Bestela badirudi ere; konturatu gabe. Horrela irakatsi ziguten unibertsitatean eta, ez idurian ere, horrela izaki, gutiz gehienik. Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait. Ez idurian parrokiako kermeza hurbiltzen ari da.

idurian adb. Ipar. eta Naf. Irudian. Jaitsi zen Espiritu Santua uso idurian. Badator Judas saltzailea, eta adiskidearen idurian ipintzen du Jesus bere etsaien atzaparretan.

iduri egin Ipar. eta Naf. Irudia egin, itxura egin. Ez aditu iduri egin zuen.

iduri eta (Perpaus osagarri bat lagun duela). Ipar. Ba... bezala. Atzaparka lotzen zaio, iduri eta begitarte guztia larrutu behar diola: atzaparka lotzen zaio, begitarte guztia larrutu behar balio bezala.

iduri izan 1 du ad. Ipar. eta Naf. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. Iduri du eri dela. Zezen bat iduri duen behia: zezen bat dirudien behia. Iduri du zaldiz dabilela. Arbolen adarrek hilak iduri zuten. Iduri luke berriketari batzuek plazer hartzen dutela besteen itzalak hedatzen.

2 zaio ad. Ipar. eta Naf. Iruditu. Maitearengandik urruntzen ari naizela iduri zait. Iduri zaionean eginen du galde.

iduripean adb. Ipar. eta Naf. Irudipean. Badakizue ezen deabruak mila forma har ditzakeela, eta emakume baten iduripean ager daitekeela batean, herensuge batenean bestean.

idurira adb. Ipar. eta Naf. Irudira. Gizonak ez dira Jainkoaren idurira eginak? Uhina zutitzen zen bertan pareta zabal baten idurira.

iduriz adb. Ipar. eta Naf. Irudiz. Iduriz onak eta funtsean gaiztoak direnak.

iji

onomat. Barrearen onomatopeia. Ik. kar-kar.

iji-aja 1 iz. Barrea. Hemen dago argazkia, hemen daude iji-aja eta aiene guztiak.

2 adb. Barrez. Goazen, goazen iji-aja!

iji eta aja 1 iz. pl. Barrea. Kriskitinak, iji eta aja eta irrintziak.

2 adb. Barrez. Biak ibili ziren iji eta aja.

jabe

1 iz. Aipatzen dena berea duen pertsona. Etxearen jabea. Mahasti jabea datorrenean. Ardi jabeak. Hura da nire bihotzaren jabea. Goazen, mutilak, intxaurrok bertan utzita, jabea dator eta. Jabearen borondatearen kontra. Gaizki hartua edo edukia jabeari bihurtzeko. || Baserriaren jabe gelditu zena. Utzi ninduen bere ondasun guztiaren jabe (Ik. jabe izan).

2 iz. (Norbaitek ezaugarri edo bertute jakin bat duela adierazteko). Ik. jabe izan 2. Munduan izan den adimenik garbienetako baten jabea. Irakurleak ezagutzen du Eladitxo, begi beltz ederren jabea. Ez ziren, ez, bihotz gogorren jabeak.

jabe egin Ik. jabetu. Munduaren jabe egin ziren. Engraziaren jabe egiteko. Bazter haien jabe egin eta osotoro hondatuko zituztela.

jabe izan 1 da ad. Jabea izan. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Ondasun handien jabe ziren. Deusen jabe ez zirenak. Eskubide horren jabe izateko. Izadiaren jabe den Jainkoak. Nahi duenaren jabe denak ez du gehiago giltza beharrik. Hire geroaren jabe haiz. Bada, honetan, bakoitza da bere borondatearen jabe. Orduan erotu naiz; ez nintzen gehiago ene zainen jabe. Lursail guztien jabe Estatua zen. || Guztiok, jabe garenez, aldatzen dugu hizkuntza. || Aitarik eta amarik gabe, gaizto batzuk ditut jabe.

2 da ad. Ezaugarri edo bertute jakin bat izan. Adimen urriaren jabe naiz. Nire indar eta osasunaren jabe nintzenean. Gaizki esanak barka bitza, arren, begi zorrotzagoaren jabe denak. Musikagile harrigarria; orkestratzearen jabe, inor ez bezala. Alferrandi, izenaren jabe zelarik, zen ere tabernazaletxoa.

3 da/du ad. (Lan baten autoreaz mintzatuz). Egilea du jabe liburu honek. Artola euskal olerkaria da idazki honen jabe. || Irakurgai hori ez da sasikoa, badu bere jabea.

jaun eta jabe Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko nagusitasuna edo aginpidea duen pertsona edo gauza. Munduko ondasun guztien jaun eta jabea. Eskoletatik eta gizartetik baztertua izan da bertako hizkuntza luzaroan, ingelesa geldi zedin jaun eta jabe. Han eta hemen, baita hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta jabe; jaun eta jabe bakarrak.

jai

1 iz. Batez ere pl. Zerbait ospatzeko egiten diren ekitaldi eta jostetak. Ik. jaialdi; besta. Herriko jaiak. San Joan jaiak. Eguberri jaietan. Eliz jaia bukatu eta berehala. Jaiak ospatzeko. Mutil bat behar zuten jaietan jotzeko. Jaiak antolatu, eratu. Lekeition edo beste nonbait jai handiak direnean, han ikusten dira ikustekoak!

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Jai giroan. Jai soinekoz jantzirik.

3 iz. (Etxeren batean-edo egiten denean). Jai handi bat izan genuen bart jauregi honetan.

4 iz. Lan egiten ez den eguna, jaieguna; igandea. Igandeak eta gainerako jaiak. Jai-igandeak Jainkoaren eguna direla. Jai nagusia. Larunbatean edo jai bezperan. Jai arratsaldeetan. Begira jai osoetan lan debekaturik egin edo eragin ote duzun. Maizago behar luke astegunean jai. Aberatsek jaia dute, txiro gaixoek beti neke (esr. zah.).

5 iz. (eduki, izan, egon aditzekin, artikulurik eta kasu markarik gabe, 'zer eginik ez izan, zer eginik ez egon' adierazteko). Horrekin jai duzu. Alferrik ari zara, jai duzu nirekin. Horrelakoetan jai zegok! Eta irakurtzen ez dakitenentzat liburuek jai daukate, noski.

jai egin Jaieguna egin. Ik. jai hartu. Harrezkero San Lukas eguna urtero jai egiten dute. Langileen elkartasunak jai egitea erabaki du arratsaldean.

jai eman Jaieguna eman. Hamarrak baino lehen jai eman die langileei.

jai erdi, jai-erdi Egun osokoa ez den jaia, egun erdiko jaia. Igandeez gainera, Elizak beste jai asko ipini zituen, batzuk osoak, besteak jai-erdiak. Gure denboran, San Blas jai-erdia izaten zen, kalerik kaleko zezenekin.

jai eta aste adb. Egunero, egun guztietan. Tabernan jai eta aste ikusten zaituzte. Jai eta aste, gau eta egun lanean. Goizetik gauera, jai eta aste, nire indarrak lan gogorrean urtzen.

jai hartu Jaieguna hartu. Ik. jai egin. Igandeetan jai hartzen da. Auzokoren bat ezkontzean, denek hartuko zuten jai. Bazkalondoan jai hartu dugu, azokara joateko.

jai izan du ad. Heg. Jaieguna izan, lan egin beharrik ez izan. Jai zuen arratsaldean, ostegun guztietan bezala.

[Oharra: instrumentalean jaiez erabili behar da].

jaun

1 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, lurralde, herri edo pertsonen gainean eskua edo aginpidea zuen gizonezkoa; gizarte horretan goi mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. Bizkaiko Jaunak. Zalgizko jauna. Dukerri bateko jauna. Jaun eta handikiak.

2 iz. Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko eskua duen gizonezkoa. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delako. Zure anaien jaun izan zaitez. Nire bihotzeko jauna. Senar duenak jaun du (esr. zah.). || Jaun egin zait amodioa.

3 iz. Zernahi gizon, bereziki gizarteko behe mailetakoa ez dena. Jaun aberats bat. Erromako jaun gazte bat. Egun batean pobre, beste batez jauna. Leon du jaun horrek izena. Jaun eta andre multzo bat zetorrela.

4 iz. (Bokatibo gisa). Bai, jauna. Egun on, jauna. Jokaldi bat bakarra egingo dut, jaunak.

5 iz. Gizonezkoekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Erretore jauna. Alkate jaunari. Gorostiaga euskaltzain jauna. Jaun apezpikua. Jaun kondeari goraintzi! Eusebio jauna. Zubizarreta jaunagandik. Mikel Segurola jaunari. Jaun Etxaus neure jabe noblea.

6 iz. (J larriz). Jainkoa. Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin. Hemen nauzu, Jauna. Goiko Jaun ona. Igandea, Jaunaren eguna.

7 iz. Ostia, eukaristiako ogia. Jauna eramaten zaie gaixoei. Jauna agerian dago alboko aldarean.

Jauna eman Eukaristiako sakramentua eman. Ahizpei Jauna emateko, zilegi bekio kapilauari monasterio barruan meza ematea.

Jauna hartu Eukaristiako sakramentua hartu. Ik. jaunartzaile; jaunartze. Jauna hartu aurreko otoitzak. Bekatu larrian Jauna hartzen duena.

jaun-andre 1 iz. pl. Jauna eta andrea. Olañeta jaun-andreak pozarren daude. Ugazaba jaun-andreak kanpoan dira.

2 iz. pl. (Agurtzeko formula gisa). Arratsalde on, jaun-andreak! Alkate jauna, jaun-andreak, agur.

Jaunari esker(rak) Jainkoari eskerrak. Guk, Jaunari eskerrak, inoren beharrik ez dugu.

jaun done Kristau erlijioko santu jakin batzuei aurretik ezartzen zaien hitza. Ik. san; done 2. Jaun Done Petri.

jaun eta jabe Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko nagusitasuna edo aginpidea duen pertsona edo gauza. Munduko ondasun guztien jaun eta jabea. Eskoletatik eta gizartetik baztertua izan da bertako hizkuntza luzaroan, ingelesa geldi zedin jaun eta jabe. Han eta hemen, baita hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta jabe; jaun eta jabe bakarrak.

jaun handi 1 Gizartean maila gora duen edo iritsi duen gizona; noblea. Errege bat edo jaun handi bat. Jaun handi batekin solasean ari zela.

2 (J larriz). Jainkoa. Ik. jaun 6.

jaun on 1 (Agurtzeko esapide gisa). Sar zaitezte jaun onak; ongi etorri!

2 (J larriz). Jainkoa. Goiko Jaun onak emango ahal digu, eramateko indarra!

[Oharra: bosgarren adieran, erretore jauna bezalakoen lekuan, Iparraldean, jaun erretorea erabiltzen dute, izenaren ezkerrean, alegia. Jaun done izen jakin batzuekin erabiltzen da; ik. Euskaltzaindiaren 125. araua].

jira

1 iz. Bira, itzulia. Hiri guztiari jira bat eman zioten. Oin baten gainean jira emanaz. Gure munduak gurpilak legez jira egiten duela.

2 iz. Ingurua. Besoa estutu nuen zure gerriaren jiran. Plazaren jira guztian.

jira-buelta iz. Heg. Jirabira. Nire buruak ziba batek baino jira-buelta gehiago eman zituen.

jira eta bira adb. Jirabiraka. Biribilketa, jira eta bira ibiltzeko musika. Zezena omen zebilen plazan jira eta bira.

jira eta buelta adb. Heg. Jira eta bira. Dantzan, jira eta buelta gau guztia. Pentsamendu bat, astean zehar jira eta buelta ibili zaidana.

jiran adb. Inguruan. Jendea franko bazuten jiran.

jo, jo, jotzen

1 du ad. Gauza batek beste bat halako indarrez ukitu. Harriak harria jo. Haitz txiki bat jo zuen txalupak. Horma jo arte ez zen gelditu. Bazterrak joz. Konortea galdurik, lurra jo zuen. Bi autoek elkar jo zutenean.

2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Ekaitzak jotzen zuenean.

3 du ad. Kolpe bat edo kolpeak eman. Ik. ukaldikatu. Haserretu eta inor jo dut? Eskola hartan haurrak jo egiten dituzte. Atea jo. Pilota jo. Bularra eskuaz joz. Ezpataz jo. Ostikoz jo. Zigorraz jo nauelako. Zuhaitza aizkoraz jo. Garia jo, aletzeko. || Txaloak jo. Lixiba jo.

4 du ad. Irabiatu, irauliz nahasi. Jo itzazu arrautzen zuringoak.

5 du ad. Eritasunez, zenbait zomorroren egintza kaltegarriez eta kidekoez mintzatuz, eraso. Gaitz hilgarriak jo zuen. Harrak jotako sagarra (Ik. harjo). Sitsak jo eta herdoilak jaten ez dituen aberastasunak. Zorigaiztoak jo nau. Bihotzekoak jota hil da.

6 du ad. Musika-tresna bati soinua atera. Danborra jo. Gaizki jotzen du pianoa. Txistulari bat behar zuten jaietan jotzeko. Berak jotzen eta abesten zuen.

7 du ad. (nor osagarria jotzen den musika-lana dela). Bolero bi jo zituen pianoan. Euskal musika jo. Utziko zenidake musika apur bat jotzen?

8 du ad. (nor osagarririk gabe). Soinu egin zerbaitek. Kanpaiek jo baino lehen. Ezkilak jo du mezara. Bi aldiz jo du txirrinak. Jotzen duenean gero tronpeta izugarriak.

9 du ad. (Orduez mintzatuz). Arratsaldeko bostek jo zuten. Azkaineko elizan hamar orenek jo berri zuten. Jo zuenean Jainkoaren orenak. Goizeko seiak jo ditu erlojuak.

10 du ad. Tokiren baterantz joan. Ik. egin1 13. Venezuela aldera jo zuen gero. Egun guztia jo hona eta jo hara. Eskuin jo, ezker jo, osoro galdu zen azkenekoz. Aurrera jo baino lehen. Urrutirago jo gabe. Olabideren hizkera gipuzkera soila da mami-mamiraino joz gero. Auzia garbitzeko, ez dugu iturburuetara jo besterik. || Okerreko bidetik jo zuen. Nondik jo ez nekiela.

11 du ad. Zerbaitetarako joera izan. Horretara jotzen dugu euskaldunok ere, erdaraz ari garenean. Arana Goirik eta Azkuek, nolabait, helburu batera jotzen dute.

12 du ad. Zerbait lortzeko, argitzeko edo konpontzeko bidea norbaitengan edo zerbaitetan bilatu. Norengana jo, agiri onak lortzeko? Zalantzazko puntuetan Mitxelena jaunarengana jo dugu iritzi eske. Sendabide bila, berarengana jotzen zuten eriek. Berri zehatzagoen bila dabilenak badu nora jo.

13 du ad. Kopuruez mintzatuz, kopuru hori aipatzen dena edo horren antzekoa dela uste izan. Zenbat balio duela jotzen duzu? Zenbat urte jotzen dizkiozu? Behetik jota.

14 du ad. Jo dezagun erdaldun batekin ari garela hizketan: eman dezagun erdaldun batekin ari garela hizketan.

15 (Era burutua izen gisa). Ipar. Pilota jotzea edo jotzeko moldea. Jo luzea, laburra, hutsa. Errebotearen joa doa urrunera.

gora jo Zuz. Goragoko epaimahai bati beste baten epaia berrikus dezan eskatu. Ik. apelatu. Gora jotzeko bideak ere moztu dizkigute.

jo aitzina interj. Ipar. Aurrera!

jo eta fuego adb. Heg. Herr. Jo eta su.

jo eta jo adb. Etengabe joz. Errementariak jo eta jo darabilen burdin xafla. Pilota jo eta jo airean dabilen bitartean.

jo eta ke adb. Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean.

jo eta pasa Heg. Adkor. Zerbait harrapatu eta pasatu. Monumentu haren neurriek, ordea, jo eta pasa egiten zuten irudikatua zuen guztia.

jo eta su adb. Jo eta ke. Jo eta su berriketan.

jota 1 adb. Lgart. Leher eginda, erabat nekaturik. Oso gogorra izan da; jota nago. Jota zatoz?, Zer dela eta?

2 adb. Lgart. Erotuta. Ik. burutik jo. Hi jota hago, ala?

-tzat jo -tzat hartu. Egokitzat jo. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe. Galdutzat jo beharko ditugu honezkero haren poesiak.

kisk eta kask onomat. Kisk-kask.

kito

adb. Zorrik edo hartzekorik gabe, kitaturik. Zorrak kito utzi. Zor-hartzekoak kito, kontuetan garbi.

eta kito Esaten dena, kontakizuna edo arrazoibidea horretan bukatzen dela eta erantzunik onartzen ez dela adierazteko esapidea. Zaharra ez da, zahar delako eta kito, errespetagarri. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe, eta kito. Gureganatu duguna gurea da, eta kito. Egunen batean botako dut neure burua ibaira, eta kito. Euskaraz eta kito.

kito egin Zorrak kitatu. Elkarrekin kito egin dute. || Zorrak kito egin.

kito izan da ad. Zorrik gabe gelditu. Zorretan ginen eta orain kito gara. Entzunik hil zela hartzekoduna, bihurtu zen alegerarik bere diruekin etxera, iruditurik hainbestez kito zela. Ehun libera kendu, ehun libera bihurtu, kito da hori.

kitorik adb. Doan, urririk. Jan-edanak kitorik izango ditiat. Horietarik batekin hitzartu zen, ez kitorik, erran gabe doa.

koska1

1 iz. Gainalde batean, eta, bereziki, ertz batean, dagoen edo egiten den hutsune edo irtengune txikia. Ik. akats; hozka 2. Koska batean eseririk. Koska batean oztopo eginik. Hormak koskak zituen, oinak ipintzeko. Zotz batean eginiko koskek erakusten dute zenbat gauza zorrean eraman diren. Koskak berdindu.

2 iz. Arazo baten eragozpen edo zailtasun nagusia. Ik. korapilo 4. Errudunak salatzea, hor dago koska. Begi batekin ikusi ala birekin, hortxe dago koska! Honek ere badu, ordea, bere koska.

eta koska (Zenbaki baten eskuinean). Eta zenbait. Ik. eta piko. Hamabi mila pezeta eta koska.

lan

1 iz. Onuragarri den zerbait lortzeko egiten den jarduera edo ahalegin jarraitua. Ik. behar 4. Zure gogoeta, hitz, lan eta nekeak. Zorretan gaude lan horretan ari direnekin. Lan bat hasi, egin, burutu (Ik. lan egin). Idazleak dira lanik handiena egin beharko dutenak. Etxeko lanak. Baserri lanetan. Sortze lana. Argitaratze lana bere gain hartu du. Zoro lanak dira holakoak. Zure eskuen lana (Ik. eskulan). Eskuzko lanak egiten. Behar bezala egindako lan bat. Etxean zer lan egiten duzu? Lan tresnak (Ik. lanabes). Laneko idiak. Uda honetarako beste lan bat gaineratu ez balidate (Ik. egiteko). Lan astuna, erraza, handia, gaitza, nekagarria, aspergarria. Lan arina. Hortaz, eskoletan lan handia dute, beren eginbidea betetzen badute. Irakurleari lana errazteko. || Esr. zah.: Lan lasterra, lan alferra. Ilunpeko lana eguerdiz ageri.

2 iz. Arazoa, buruhaustea, zailtasuna. Ik. lanak izan; lanak eman. Hau lana! Bizitzen nahiko lan bada.

3 iz. Jarduera profesionala, ondasunak lortzearren, gizatalde baten barnean eta era arautuan egiten dena. Ik. lanbide. Lanetik bizi. Ongi, gaizki saritutako lana (Ik. lansari). 1948. urtean lan hori galdu zuen. Lan bila dabilena. Etxez etxe saltzen ibiltzea da bere lana. Lanik eza (Ik. langabezia). Lana utziko dutela (Ik. lanuzte). || Kapitala eta lana. Lanaren antolaketa. Lan banaketa sortu zenean. Lanaren irabaziak.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Lan arazoak zituzten. Edozein langile bezala, lan-jantzia soinean jarri eta lanera. Alemaniak indarrean jarri nahi duen lan erreformaren kontrako protestak izan ziren atzo hainbat hiritan. Udalak ez du azken 12 urteotan lan eskaintza publikorik egin, eta sortzen diren lanpostuak nahierara betetzen ditu. Lan istripuen ondorioz, 31 pertsona hil ziren, iaz, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Enpresa txiki eta ertainek lan-merkatuan gero eta garrantzi handiagoa dute. Lan Ministerioa.

5 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Lantokia. Lanera joan. Iluntzean lanetik etxera nekaturik datorrenean. Egun hartan bertan berandu iristeagatik, lanetik bota ninduten.

6 iz. Eskulangile, buru-langile edo artista baten jardueraren ondoriozko gauza. Ik. obra. Euskaltzaindiaren lan eta agiriak. Lan izugarria eta trebea egin du hor Ametzaga jaunak. Irakurria dut haren azken lana. Filosofia gaietan lan sakonak argitaratu zituen. Bost antzerki lan labur. Orixeren poesia-lan guztiak. K. Mitxelenaren euskal lan hautatuak. Haren lan gehienak Parisko museoetan daude.

7 iz. Izadiko indar baten jardun etengabea, ondorio ageria duena; ondorio hori. Uraren lanaren ondorioak. Maitasunaren lanak.

8 iz. Fis. Indar baten eta bere ezartze gunearen lekualdatzearen bektore biderkadura. Erregaia lan bihurtzeko behar den energia. Lan unitatea.

lanak eman Buruhausteak eman, zailtasunak izan. Zutik egoteak berak lanak ematen dizkit. Lanak eman behar dizkigu haize petral honek!

lanak izan Zaila izan. Ik. lan izan. Lanak izan genituen sua itzaltzen. Halako harri garaua jaso daitekeela besagainera, sinesteak ere lanak ditu. Lanak ditut irria ezin atxikiz.

lan baldintza, lan-baldintza pl. Lan egoera, langile baten lanaldi, soldata, ordutegi eta kidekoen arabera neurtzen dena. Langile horien lan baldintza duinak ziurtatzeko araudirik ez dagoela salatu du sindikatuak.

lan bizitza, lan-bizitza 1 Lana, jarduera profesionala. Lan bizitza eta familia bateragarri egitea da gure helburua.

2 Langile batek, bizitza osoan zehar, lanean eginiko ibilbidea; ibilbide hori jasotzen duen agiria. Herrialde askotan erretiro adina luzatu nahian dabiltza, eta kotizazioa kalkulatzeko garaian lan bizitza osoa aintzat hartzea proposatu dute.

lanean adb. Lan egiten. Ik. beharrean 6. Gau eta egun beti lanean. Eguna baino lehen hasten ginen lanean. Jainkoarentzat ari naiz lanean. Lanean jardun. Lanean saiatu.

lan egin Bere lurrean bizitzea eta lan egitea. Gogotik egin dute lan. Badute nork agindu eta norentzat lan egin. Badira gai honetaz lan egiten dutenak. Bertakoek baino merkeago lan eginaz. Gaur ez du inork lan egin. Meza entzun eta ez lanik egin. || Lan asko egin zuten hori lortzeko. Lan gutxi egin du gaur.

laneko arrisku Langile batek laneko istripu bat edo lanaren ondorio den eritasun edo gaitzen bat izateko duen arriskua. Laneko arriskuen prebentzioa.

lan eman g.er. Lanak eman. Obratzeak ematen digu lan.

lan eragin Lan eginarazi. Begira jaiegunean morroiari lan eragin diozun.

lan eta lan Etengabe lan eginez, etengabe lan egiten. Lan eta lan beti. Ezin egonik ari da lan eta lan.

lan gatazka, lan-gatazka Langileen eta enpresaburuen arteko gatazka. Egoerarekin kezkatuta, Euskal Udalen Elkarteak erantzukizunez jokatzeko eskatu die lan gatazkako hiru aldeei, alegia, langileei, enpresei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bi hilabetez ari da luzatzen lan gatazka; langileen eskaera nagusia soldataren igoera da.

lan hitzarmen, lan-hitzarmen Laneko hitzarmena, langilearen eta lan-emailearen artean egiten dena eta indarrean dagoen lan araudiari lotua dagoena. Lan hitzarmenak bi urte eta 9 hilabeteko iraupena du.

lan izan da/du ad. Zaila izan. (Dagokion aditz izena -tzen edo -tzea eran joan daiteke). Ik. lanak izan. Lan da min hau eramaten! Lan da zure obrak oro ezartzea. Lan du bihotzak orain zu hemen uztea. Badu lan aurrera sartzen. Lan izanen duzu ororen kontentatzen.

lan kontratu, lan-kontratu Lan hitzarmena. Aurtengo lehen sei hilabeteetan egin diren lan kontratuetatik % 92 aldi baterakoa izan da.

lan poltsa, lan-poltsa Lan eskaintzak eta lan eskariak jasotzen dituen taula edo zerrenda, interesdunen eskura jarriz erakunde, enpresa edo kideko batek kudeatzen duena. Aldi baterako langileekin lan poltsa bat osatzeko aukera aztertuko duela esan zien zuzendaritzak, baina ez zien ezer agindu.

sator lan, sator-lan 1 Azpijokoa. Ik. azpijan 2; azpikeria; azpilan. Herritarren esamesak batuaz, sator lanean jarduteko asmoz.

2 Isileko lana. Sator lanean dabiltza Europan barrena Budaren usteak.

lau1

1 zenbtz. Hiru eta bat, 4. (Kasu atzizkiekin, pluralean, laur- forma hartzen du). Lau agure heldu ziren. Lau seme-alaba zituen. Munduaren lau bazterrak. Hegoaldeko lau eskualdeetan. Lau egunen buruan. Lau mila oinezko hasi ziren erasoan. Hirurehun eta lau pezeta. Haietako lauri gertatua. Laurak bat. Lehen laurak. Lau oineko aberea (Ik. lauoineko). Lau bat urte zituela. Lautarik bat. Hiru edo lau adiskiderekin (Ik. hiruzpalau). Lau-bost adiskideren laguntzaz (Ik. lauzpabost).

2 iz. Zenbaki arrunten segidan laugarrena. Zenbaki gutxi erabiltzen ditu: laua, bosta, hirua eta bata dira erabilienak. Bi eta bi lau dira.

3 (Data adierazteko). Gaur, apirilak lau, osteguna. Uztailaren lauan.

4 (Ordua adierazteko). Arratsaldeko laurak dira. Lauretan joan ziren. Goizeko laurak arte. Lau eta laurdenak. Laurak eta laurden. Lau(rak) eta laurdenetan. Laurak eta bostean. Laurak hamar gutxi(ago). Laurak laurden gutxi(ago)tan.

lau eta erdi Pilotan jokatzeko era, lau koadro eta erdiko eremuan jokatzen dena. Lau eta erdi sailean elkarren kontra jokatuko dute lehen aldiz. Lau eta erdiko txapelketa.

lau hankan adb. Lau oinean.

lau oinean adb. Eskuak eta zangoak lurrean ezarriz. Ik. katuka; katamarka. Lau oinean ibili.

lauretan hogei Ipar. eta Naf. Laurogei. Lauretan hogei euro. || Lauretan hogeita bederatzi urtetan hil zen.

lautan adb. Lau aldiz. Hiru bider ez eze, lautan eta gehiagotan ere iraindu duzu nire emaztea.

legez1

adb. Lege bidez; legearen arabera. Norbait zerbaitetara legez behartu. Legez ez bazen ere, ohituraz debekatua zegoelako. Hizkuntzari eutsi nahiak sortu zituen gure arteko ikastolak, ezkutuan lehenbizikoz, erdi agerian gero, legez azkenik.

legez eta bidez Legez. Legez eta bidez zegokien lurra. Maita dezagun gauza bakoitza behar den eran, legez eta bidez.

lehenengo

ord. Lehenbizikoa, aurrenekoa. Ik. lehen 2. Lehenengo aldiz. Etxepare, lehenengo euskal idazlea. Lehenengoen atzetik. || Lehenengo heldu zena.

lehenengoan adb. Lehenengo aldian. Lehenengoan ez zuen asmatu eta bigarrenean ere ez. Ez nuen espero zuk lehenengoan lortzerik.

lehenengo eta behin adb. Lehenik. Lehenengo eta behin bere errua aitortu zion. Euskal idazleak zerbait baldin badira, euskal dira lehenengo eta behin, eta gero idazle.

lehenengotan adb. Batez ere Bizk. Hasieran, lehenbizian. Tabakoak lehenengotan ez du atseginik ematen. Lehenengotan iruditu zait ez zegoela ondo burutik.

lehenengoz adb. Lehen aldiz. Amezketara lehenengoz iritsi nintzenean.

lehenik

adb. Lehen buruan, beste ezer baino lehen, aurrenik. Ik. lehenbizi; aurrena. Gure ezjakinaren eremua neurtu behar genuke lehenik, jakite bidean sartuko bagara. Horiek dira lehenik gogora datozkigunak. Ezin daiteke batasunera jo, inor, gerok lehenik garela, mindu gabe. Hasi ziren oihuka; Moisesen kontra lehenik, Jainkoaren beraren kontra gero. Lehenik, (...), bigarrenik, (...), hirugarrenik, (...). Beha lehenik, mintza azkenik (esr. zah.).

lehenik eta behin adb. lehenik-en indargarria. Azter ditzagun lehenik eta behin datuak.

lehen-lehenik adb. lehenik-en indargarria. Honetaz ohartu behar genuke lehen-lehenik. Lehen-lehenik euskara atxikitzea.

leher egin

1 du ad. (nor osagarririk gabe). Lehertu, eztanda egin. Ik. zartatu1 2. Larrua etenda, leher egin zuen. Zaku hura lastoz betetzea, leher egiteko heinean. Leher egiteko zorian. Aipatu dugu nola leher egin duen Panamako zauri izugarriak. Leher egin duen itsasontzia.

2 du ad. (nor osagarririk gabe). Irud. Irriz, algaraz leher egin. Izkirimiriak entzuten leher egin genuen. Etxez etxe eskean, bide-bazterrean leher egin arte.

3 du ad. (nor osagarririk gabe). Egin den ahaleginaren ondorioz guztiz nekatu edo ahuldu. Aurten ere leher egin dugu garia jotzen. Izerdi patsetan, soinekoa blai, leher egin arte ez zen gelditu. Leher eginda zaude, lo egin beharra daukazu.

ahalak eta leherrak egin Ahalegin handiak egin. Legea saihesteko ahalak eta leherrak egiten dituzte.

leher eragin Leher eginarazi. Azpikoari leher eraginda.

leher gaizto egin Leher egin, zeharo nekatu. Gizona leher gaizto egiten lanean, eta emakumea, eseri eta egon, andere baten gisa.

leherrenak egin Erabat leher egin edo nekatu. Ontzi askok, leherrenak egin ondoren, lortu zuten porturatzea.

lo

1 iz. Gorputzaren atsedenaldi natural eta aldizkakoa, kontzientziaren jarduera etetea eta amets egitea ezaugarri dituena. Katuaren loa. Jendeari bere lo nagian iraunarazteko. Loa galdurik. Errota hotsak ez dio errotariari loa galarazten. Loa kentzen dion arazoa. Ez ditzagun iratzar lo gozoan daudenak. Zuzen zegoen, lo falta nuen. Lo eskasez aharrausika. Guztiz ikaratzen gaitu lo beteak. Lo betean aurkitu zuten. Gure haurrak lo arina du. Lo pisu batek hartu zuen. Bekatuaren lo astunetik esnaturik. Lo zurrungan zegoen. Loak errea egon: erabat logaletua egon (Ik. lo erre). Lotara joan: lo egitera joan (Ik. lotaratu). Lotarako bidean jarri. Lotatik iratzartzea.

2 adb. Lotan. Ik. lo izan. Lo gelditu da. Itzuli zirenean, lo aurkitu zuten. Lo egon. Utz ditzagun ametsak lo gaudenerako. Erdi lo zegoela.

3 adb. Nabari daitekeen jardunik gabe. Ene begiak ez zeuden, ez, lo. Lur hori uzten badute lo. Bazterrak lo daude.

loak hartu du ad. Lo hartu. Ik. lokartu. Bitarte hartan loak hartu zuen Jesus. Bere lagunak loak harturik zeuden.

lo belar, lo-belar Mitxoletaren familiako landare hostozabal eta lore-zuria, opioa lortzeko erabiltzen dena (Papaver somniferum). Lo-belarra erretzen.

lo egin Egizu lo lasai. Ez jan, ez edan, ez lo egin. Gabon eta ondo lo egin! Non lo eginik ez zeukan. Ez zegoen han lo egiterik. Deabruak ez du lorik egiten. || Eguerdi ostean lo apur bat egiten du. Bi ohe baneuzka, ez nuke horregatik lo gehiago egingo. Hiru aste haietan ez nuen lo handirik egin. Lo gutxi egin zuelako.

lo egite, lo-egite Infernurako bidea lo egite luzez eta jostatze arinez betea da.

lo-eragile adj. Lo eragiten duena. Bazkalondoko ordu astun eta lo-eragile horietako bat.

lo eragin dio ad. Lo harrarazi. Umeei lo eragiteko kantua. Lo eragiteko sendagai bat agindu zion.

lo erre Esnaera txarrak eragindako umore txarra; nekatuegi egoteak edo lo gutxi egiteak haurrengan eragiten duen egonezina. Lo errea dauka ume honek.

lo eta lo adb. Etengabe lo eginez. Otorduetan, janari ona; gauean, berriz, lo eta lo. || Begiak itxita, lo eta lo dago.

lo harrarazi Lo hartzera behartu. Haurrari lo harrarazteko. Gauaz kamamila ematen zidan lo harrarazteko.

lo hartu 1 Lo egoerara igaro. Ik. loak hartu. Lo hartu du. Lo ezin harturik egon naiz gau guztian. Lo hartzen nuen liburua eskuetan nuela.

2 dio ad. Inurritu. Hankak lo hartu dit.

lo izan Ipar. Lotan egon. Lazaro zure adiskidea lo da. Txakurrak lo ziren.

lo kanta, lo-kanta Erritmo geldoko kanta, haurrei, lo harrarazteko, kantatzen zaiena. Guraso gazte askok ez daki lo kantak kantatzen.

lo kuluxka, lo-kuluxka Loaldi arina eta laburra. Zure olerkiak belar gaineko lo kuluxka bezain atsegingarri zaizkit.

lo-lo Haur. Lo. Lo-lo egizu, laztan horrek!

lo muker Naf. Lo errea. Ez dugu esnatu behar, lo muker egoten da esnatzen badugu.

lo susta, lo-susta Lo kuluxka. Bostak aldera atera ohi zen etxetik, bazkalondoko lo susta eginda.

lotan adb. Lo dagoenaren egoeran. Lotan egon. Belarria beti zabalik dago, eta lotan gaudela ere, erne dagoela esan daiteke.

lo-zaku Zaku itxurako tapakia, barruan sartuta lo egiteko erabiltzen dena. Batzuetan, lo zakua hartu eta kanpoan ematen zuten gaua.

[Oharra: lo egin aspektua ez-puntukaria denean soilik erabiltzen da; aspektua puntukaria denean, lotan dago, lo dago eta kidekoak erabiltzen dira].

lor

1 iz. Irristatuz garraiatzen den enborra. Lor katea.

2 iz. Zama (berezko eta irudizko adieretan). Errazago da biraorik ez egitea, halako lor beldurgarrietan geratzea baino.

3 iz. Larritasuna, buruhaustea. Lorrak eta nekeak. Atsekabeak eta lorrak.

4 iz. Garraiatzea. Lor aberea.

lorrean adb. Garraioan; arrastaka. Simaur lorrean. Gurutze lorrean Jesusen antzera. Lorrean eraman.

zor eta lor Kosta ahala kosta. Ikastun zaharren gaia bere egin zuen zor eta lor.

min1

1 iz. Gorputzaren alderen batean nabaritzen den sentipen nekagarria. Buruko, hagineko mina. Belarriko minak salatzen du ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan. Min bizi bat sentitu zuen giltzurrunetan. Bihotzeko mina (Ik. bihozmin). || Esr. zah.: Ahoan min duenari eztia karmin. Haginean min duenak, mihia hara. Orak non mina, han mihia.

2 iz. Oinazea. Atsegin malko samurretan lasaitzen den mina. Min sorgor batek harturik. Min gaiztoa, gogorra, ikaragarria. Min samina. Min zorrotza. Hazi beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak.

3 adj. Janariez, edariez edo gaiez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortzen duena. Piper mina.

4 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, garratza; mingotsa. Sagar gezak eta minak. Behazunaren garraztasun mina. Ez baitago hori baino ozpin minagorik. Ginga, gozo dela, min da (esr. zah.). || Heriotza gogor baten edari mina.

5 adj. Oinazea eragiten edo adierazten duena. Zigor mina. Oihu minak. Oinaze min bat duzuenean. Halako batean, txistu min batek iratzartu du goizeko isila. Justizia min da eta garratz, eta miserikordia gozo eta ezti. Anaiak saldua izatea baino zer da minagorik? Hitz minak pairatu.

6 adj. Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa. Ik. mami 4. Ez ziren denak gogaide minak, agidanez, ezta hizkuntza auzietan ere.

7 adj. Batez ere Ipar. Bizia. Gose mina. Bere gaiztakeriaren damu min bat hartu zuen. Bere izate guztiko lehiarik minena emaztearen aldera baizik ez dezakeela erakuts gizonak.

8 adj. (uda, negu eta kidekoekin). Erdia, une gorena. Ik. bete2 3. Eguraldia dugu uda minean bezain bero. Luzaidetik ere negu minean igortzen dituzte ardiak Nafarroa Behereko zelaietara. Urtarril mina zela, bi gaskoi ehizan. || Igorri zituen, gau minean, gizon armatuak Daviden etxera, hura hiltzeko.

adiskide min Barrukotasunez tratatzen den adiskidea. Ik. lagun min. Geroztik izan zaitut adiskide mina. Gramatikak baditu gure artean adiskide minak eta etsai amorratuak.

minaren minez adb. Min handiz, min handiaren eraginez. Haur gaixoa ez daiteke altxa lurretik, minaren minez.

min egin Ik. mindu. Bihotzak min egiten dio. Ez nuke nahi nehori minik egin.

min eman Ik. mindu. Oinetako estuegiak min ematen digu. Gure zabartasun honek min ematen zidalako. Minik eman gabe.

minez 1 adb. Mina dela eta, minaren eraginez. Nori ez zaio estaliko bihotza eta minez erdiratuko.

2 adb. Min duela, mina jasaten; gaixorik. Jakin behar da zer egin behar zaion minez aurkitzen denean. Sabeleko minez nago.

3 adb. (-en atzizkiaren edo izen soilaren eskuinean). Gogoz, irrikatsu; nostalgiaz, oroiminez. Ik. herrimin; jakin-min; ikusmin. Sustraiak lur minez beti. Haren minez orain nago ezin hilez bizirik.

min hartu Lurrera erori eta min hartu zuen belaunean. Abere batek min hartzen duenean. Zigorraz jo arren, ez duzu minik hartuko.

min hori Larruazalak eta begiek kolore horia hartzea, gibela ondo ez aritzeak eragina. Ik. horitasun 2; ikterizia.

min izan du ad. Bihotzean min dut, min etsia, negar isila darion mina. Batean, begietan duzu min; bestean, eskuetan. || Min duzu holakorik aditzeaz.

zinak eta minak Estutasunak, arazoak. Han dira zinak eta minak, kexadurak eta hasbeherapenak. Zinak eta minak pairatu. Zinak eta minak ikusi genituen: jatekorik ez, urik ez, deusgabeak ginen.

motz

1 adj. Ohi edo behar den bezain luzea ez dena. Ik. labur. Ile motz urdindua orraztu zuen. Lepoa motza du eta bizkarra betea. Gona motz gorri batekin. Galtza motzak. Mahuka motzetan. Pipa motz bat, beltz-beltza. Biderik motzena aukeratu. Esaldi motz bezain argigarria. Gizon motz, gazte, sendokotea. Laneko idi hoberenak motz eta lodiak dira. || (Adizlagun gisa). Motz eta laburkiro esana.

2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Bertso saioa oso motza izan zen. Gure bizialdia motzegia da.

3 adj. Nolakotasunen baten urritasuna agertzen duena. Nire jakinduria motza zer da, horien artean hitz egiteko? Irabazi motza. || (Adizlagun gisa). Eskulibururik gehienak motz gelditzen dira beren egitekoan. Lagunik gabe, motz geldituko naiz mendian. Motz agertzen dira, osatu gabe, zenbait aipamen.

4 adj. Kamutsa. Ik. eskumotz; besomotz; hankamotz. Nire luma motza zorrozteko. || Ahari, ahuntz motza: adarren muturrak falta zaizkiona.

5 adj. Adimen urrikoa. Euskaldun baserritar motzenak ere badakien gauza. Ziria sartu nahi didazu, baina ez naiz hain motza.

6 adj. Lotsatia.

7 adj. Bizk. Itsusia, zatarra. Gauza ederra dela adiskidetasuna, eta motza gorrotoa.

hotz eta motz adb. Hoztasunez, karrik gabe. Erosleak badabiltza ikertzen, hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Buruz ederki ulertzen dut argudioa, baina lehen bezain hotz eta motz gelditu naiz.

nahi izan, nahi izaten, nahiko/nahi izango

du ad. Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izan. Ik. desiratu; gura izan. Zer nahi duk? Gaur liburu hau nahi du eta bihar horiek nahiko ditu. Ez baititu irakurri nahi izan batzar horrezaz argitara diren paperak. Deabruak ere halako eraginak itxuratu nahi izaten ditu aingeru antzean. Ez da aski nahi izatea. Inorena ez den euskara baturik ez nuke nahi. Nahi eta behar dugun batasun hori. Zuk nahi duzunean. Nahi badu eta nahi ez badu. Nahi bezain laster. || Jainkoak nahi badu. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua eta nahi izan aditzarena bat direnean, aditz hura era burutuan agertzen da). Herodesek hil nahi zaitu. Hori sinetsarazi nahi digutenak. Zer gertatu den jakin nahi nuke. Ez genioke inori biderik itxi nahi. Otoitz egin nahi eta kemenik ez. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua nahi izan aditzaren subjektuaz bestelakoa denean, aditz hark aditz-izenaren forma mugatua edo subjuntiboko laguntzailea hartzen du). Semea pilotaria izan dadin nahi du. Zer nahi duk egin dezadan? Zu joatea nahi dut. Nola nahi duzu ezkutu sakon hori nik azaltzea? Arazo hori bestek aztertzea nahi duelako. Aita-semeak elkarturik egotea nahi du baserritarrak. Ez nuke inola ere hitanozkoa galtzerik nahi; are gutxiago, hala eta guztiz ere, hitanozkoa ez dena.

esan nahi izan du ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura-lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

nahi adina Nahi den (diren, zen...) adina. Ik. nahi beste; nahi bezainbat; nahi hainbat. Zaldi gaixoari nahi adina janari eman iezaiozu. Zoazte, nahi adina denborarako. Edan dezagun nahi adina.

nahi adinako adj. Nahi den (diren, zen...) adinakoa. Ez dute nahi adinako indarrik izan.

nahiago izan Gogokoago izan. Nahiago ditu bizi-bizirik dirauten hitzak zaharkituak baino. Nahiago zuela gehienen kontra mintzatu, alde baino. Etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. Eta nahiago nuke, mila bider nahiago, uste hori ustel agertuko balitz. Misterio beltz hori biluztea edo, nahiago baduzue, larrugorrian ipintzea. Baso txikia baino, handia nahiago.

nahi ahala Nahi adina. Nahi ahala ardo edaten dutenak.

nahi ala ez Ipar. Nahitaez. Nahi ala ez, geldituren da biziarekin zorretan.

nahian (Aditz baten era burutuaren eskuinean). Nahi izanez. Gaizki esanak zuzentzen edo zuzendu nahian nabilelako aspaldidanik. Nire lepotik barre egin nahian dabil.

nahi beste Nahi adina. Dirua nahi beste, baina osasuna falta. Hau nire etxea da, eta nahi beste hitz egingo dut hemen.

nahi besteko adj. Nahi adinakoa. Sarak ez zuen nahi besteko erantzunik jaso.

nahi bezainbat Nahi adina. Nahi bezainbat ondasun. Edan ezazu nahi bezainbat.

nahi bezainbateko adj. Nahi adinakoa.

nahi bezala Nahi den (diren, zen...) bezala. Ez baitzizkioten bere lanak nahi bezala argitaratu.

nahi bezalako adj. Nahi den (diren, zen...) bezalakoa. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean.

nahien izan Gogokoen izan. Nahien duzun gauza.

nahi eta nahi ez Nahi bada eta nahi ez bada. Ik. nahitaez. Nahi eta nahi ez ikusi behar duzu. Ez dira gainera denak pertsona bereziak nahi eta nahi ez. Ezinbestean eta nahi eta nahi ez gertatzen dira gauza guztiak.

nahi gabe adb. Nahi izan gabe; konturatu gabe, oharkabean. Nahita edo nahi gabe hasitako maitasun istorioak. Baina, nahi gabe izan da. Nahi gabe egindako akatsa.

nahi gabeko adj. Nahi izan gabekoa. Nahi gabeko haurdunaldia.

nahi hainbat Nahi adina. Israeldarrek nahi hainbat edan zuten.

nahi hainbateko adj. Nahi adinakoa. Nahi hainbateko poza eman dit.

nahi izate, nahi-izate Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izatea. Nahi izate hutsarekin sorgintzen zituen denak, aise eta zuzen.

nahi izatera Nahi izanez gero. Erraz egin ditzake, nahi izatera.

nahirik Nahian; nahita. Niri fama kendu nahirik alfer-alferrik dabiltza. Jainkoak hala nahirik.

nahiz Nahian, nahirik. Juduak hura hil nahiz zebiltzan.

[Oharra: Iparraldean, aditz osagarria da motakoa denean, da aditza da nahi izan ere: joan nahi zara].

nahiz

1 junt. Edo. Geu ere, etsai nahiz aldeko, haren ume edo iloba baikara. Hitz barruan nahiz azkenean. Lotsaz nahiz beldurrez egiten ez badu. Ez diot inori hautatzeko, hartzeko nahiz arbuiatzeko eskubiderik kendu nahi. Berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez osatua.

2 Bere ondotik datorren perpausak adierazten duena gorabehera, esaldi nagusian esaten dena egia denean ezartzen den hitza. (Mendeko esaldiaren aditz laguntzaileak -(e)n atzizkia har dezake; laguntzailerik gabe, era burutuan joan daiteke mendeko esaldiaren aditza). Nahiz ez den gaztelua, maite dut nik sorlekua, aiten aitek hautatua. Hori da uste duguna, nahiz aitor ez dezagun. Lehen egin izan dena egina dago, nahiz gaizki egina iruditu guri. || (Mendeko esaldiaren aditza ezabaturik). Nahi zuena zehazkiro adieraziko zizun, nahiz astun eta korapilatu antzean gehienbat.

nahiz... edo... Nahiz... nahiz... Nahiz istriborretik edo ababorretik.

nahiz eta Nahiz. Lur landuan, nahiz eta erdizka eta eskas landuan, aiseago ereingo dugu erein behar dugun hazi berria. Bigundu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun Orixe, nahiz eta horretarako inoiz higuindu zituenak berak onetsi behar bazituen ere.

nahiz... nahiz... 1 Esaldi nagusian aditzera ematen dena betetzeko aukerak adierazteko egitura. Beste horrenbeste gertatzen zaio Nafarroan sortu den liburu eta idazlan askori, nahiz zaharrak diren, nahiz berriak. Nahiz den aberatsa, nahiz ez. Zordun gara zenbait kultura sailetan, duguntxo pixkaren zordun, nahiz euskaraz nahiz erdaraz mintzatu.

2 Bai... bai... Irrikatzen egoten dira handikien ezkontza eta jaien berri jakiteko, nahiz zineman nahiz aldizkarietan. Nolanahi ere, nahiz batera nahiz bestera, galduan gu.

noiz

1 adb. (Galdetzailea). Zer unetan, zer denboratan? Noiz gertatu zen hori? Noiz etorriko da? Baina, noiz artean iraungo du oraingo joerak? (Ik. noizdaino) Noiz arte behar dut neuretzat atxiki? Oraingo goibelaldi hau, noiz artekoa ote?

2 adb. (Zehar-galderetan). Ez dakigu noiz arte gauden hemen. Lana noiz bukatuko zain. Jainkoak daki noiz!

noiz baino noiz (Zehar-galderetan, dagokion aditza geroaldian, adierazten dena edozein unetan gerta daitekeela aditzera emanez). Noiz. Aita hau beldurrez zebilen, noiz baino noiz azpian hartu eta lehertuko ote zuen bere seme horrek. Hasi ziren bidean behera, hitzik egiteko ahalmenik gabe eta noiz baino noiz negarrak irtengo.

noizdanik adb. (Galdetzailea). Noiztik? Noizdanik duzu gogoeta gaiztoei leku emateko ohitura? || Nondik eta noizdanik datorren jakiteko.

noizdanik(ak)o adj. Nik ezin erran dezaket noizdanikakoa den horien makurra.

noizean behin adb. Batzuetan, gutxitan, bataren eta bestearen artean tarte handia gertatzen dela. Ik. noizbehinka; aldian behin; aldian-aldian; aldika; aldiz-aldiz; aldizka 2; bakanka; inoiz edo behin; inoizka; lantzean behin; lantzean-lantzean; noizean behinka; noizean noiz; noiz edo behin; noizetik noizera; noizik behin; noizik behinean; noizik behinka; noizik eta behin; noizik noizera; tarteka; tarteka-marteka; unean-unean. Noizean behin etortzen da. Ez da hori, beharbada, eguneroko eginbeharra; bai, ordea, noizean behin —eta zenbat ere maizago hobe— egitekoa.

noizean behingo adj. Noizean behingo bilerak.

noizean behinka adb. Noizean behin.

noizean noiz adb. Noizean behin.

noiz edo behin adb. Inoiz edo behin. Elizara joaten dira noiz edo behin.

noiz edo noiz adb. Noizbait, inoiz. Zin egin zuen noiz edo noiz mendekatuko zela. Hori izan da Europaren espiritua, noiz edo noiz bide horretatik baztertu bada ere.

noiz ere (Denborazko perpaus txertatu baten hasieran, aditzak bait- hartzen duela). Ik. noiz eta. Noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan zure hurbilean naiz. Goizik jarria nintzen supazter txokoan, nire gorputz guztia gozoki beroan, noiz ere entzun baitut tok-tok-tok leihoan.

noiz eta (Denborazko perpaus txertatu baten hasieran, aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Noiz ere. Noiz eta heldu baitziren hiriaren erdira, erregeak golkotik sartzen dio ganibeta erreginari. Eta, noiz eta gutxiena uste duen hiltzea, aurkitzen da berehala hil behar duelako berriarekin.

noiz eta ere (Denborazko perpaus txertatu baten hasieran, aditzak bait- hartzen duela). Noiz ere. Noiz eta ere fruta egosi baita, atera ezazu kazolatik. Ez genuen oraino oren erdi baten bidea eginik, noiz eta ere ikusi baikenuen etxe bat sutan.

noizetik noizera adb. Noizean behin. Noizetik noizera gizonari so egiten zion.

noizez gero Noiztik. Noizez gero zaitugu zu mediku?

noizik behin adb. Noizean behin. Noizik behin sentitzen duzun samurtasun ezti hori.

noizik behinean adb. Noizean behin.

noizik behingo adj. Eguneroko ogia eta noizik behingo ardo zurruta.

noizik behinka adb. Noizean behin.

noizik eta behin adb. Gip. Noizean behin. Ik. noizbehinka. Noizik eta behin, nire aurrean agertzen da bat-batean. Joan egiten zen argia noizik eta behin.

noizik noizera adb. Noizean behin.

noiz... noiz... Batzuetan... beste batzuetan... Hor ari zaizkigu "gure" erdal egunkariak, noiz alboka, noiz txirula, noiz adarra joz.

noiz nola Batzuetan bai, beste batzuetan ez, unearen arabera. Langilea da?, noiz nola. On edo gaizto, omen dugu hori euskaldunek; egia?, noiz nola.

nola

1 adb. (Galdetzailea). Zer modutan, zer eratan? Ik. zelan. Nola adieraz daitezke gauzak hitzik gabe? Nola bereizi, beraz, musikan, gurea dena eta ez dena?

2 adb. (Zehar-galderetan). Aurreko kapituluan ikusi dugu noiz eta nola izan zen eraitsia Bastilla. Gero, nola ez dakigula, pinu-zale bihurtu zaizkigu orduko haritz-zaleak. Hor gabiltza, batetik eta bestetik, nork geure opilari ikatza nola hurbilduko. Jainkoak daki nola! Nik behintzat gogoan daukat nola izan ginen han eta zertan gelditu ginen.

3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Horiek txirotasun negargarrienean aurkitzen ziren, non eta nola irabazi izan gabe.

4 adb. Zer dela eta? Nola aukeratu zenuen gaitzat Lizardiren poema hori? Nola arbuia dezake Euskaltzaindiak euskaldunena den gauzarik?

5 adb. (Harridura-edo adieraziz). Nola pentsa dezakezu zutaz ahaztu naizenik?

6 junt. (Berdintasuna adieraziz). Biak berdin, hain ongi bata nola bertzea.

7 (Kausazko perpaus txertatu baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Zeren nola ordu arte beti artzain ibili baitzen, ez baitzen oraino armetan usatua. Nola oinak zituen txit arinak, ihes egin zion erraz. Nola han bainaiz sortua, han dut utziko mundua, galtzen ez badut zentzua.

8 (Azalpenezko perpaus txertatu baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Kontzientzia bere bidean dagoenean, nola baitago bekaturik ez duenean, orduan da aise eta bere gogara.

9 (Berdintasunezko erkaketa adierazteko). Ik. bezala. Gizon zuzena loratzen da nola palmondoa.

nola edo hala Moduren batean, eraren batean. Ik. nolabait. Has nadin, beraz, nire esatekoak esaten, nola edo hala.

nola ...ere (Aditzaren era burutuarekin, iruzkin gisa). Beste alde batetik, ordea, hizkuntzak markatzen gaitu, nola markatu ere! Gipuzkoa-Nafarroetako aditza oraindik orain neurtua eta pisatua izan da —nola neurtua eta pisatua ere!— eta huts aurkitu dute.

nola eta ez ...-(e)n Non eta ez ...-(e)n, ez ba-... Etorriko gara, nola eta ez duen sekulako euri-jasa egiten.

nola ez Bai noski, bai horixe, jakina. Eskolagabeen artean, nola ez, Xenpelar ageri da nagusi. Eramango haut, nola ez bada!

nola... hala... 1 Berdintasunezko konparazioa adierazteko egitura. Ik. hala... nola... Nola bizi, hala hil. Gurasoekin zu nola, zure umeak zurekin hala. Nola soinu, hala dantza. Zeren, nola besoa bere tokitik ilkitzen denean, ezin sosega baitaiteke bere lekura bihurtu arte, hala bekatuan dagoena ere ezin sosega daiteke.

2 Bai... bai... Ik. hala... nola... Nola zeruan hala lurrean: zeruan bezala lurrean ere.

nola hala Nola edo hala.

non

1 adb. (Galdetzailea). Zer tokitan? Non nago? Maitea, non zara? Non utzi duzu liburua? Hutsik gabeko euskara non aurkitu? Eta alabak, non?

2 adb. (Zehar-galderetan). Ez nekien, gaixo honek, non sartzen nintzen. Liburuak ez baitzioen ez non eta ez noiz atera zuten. Ez lukete jakingo hori non bilatu. Jainkoak daki non! Piarresek ez dio bakerik ematen non zer gaitz duen aitorrarazi arte.

3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Orain datozen gazteek badute non ikasi. Badute hemen ere gure begi-bihotzek non ase eta non goza. Non erosia badago.

4 (hona, horra edo hara-ren ondo-ondotik). Hona non datorkigun bestea. Horra non aurkitu ginen bi hitz berriren jabe, baten ordez.

5 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non... han... non ere. Eta arrotz egin zen Madiango lurrean, non sortu baitzituen bi seme. Alkate izan zen Donostiako hirian, non hil baitzen mila zazpiehun eta bigarren urtean. Eta zen anitz lanpa ganberan, non bilduak baikinen.

halako eran (gisaz, maneraz...)... non... (Ondoriozko perpaus baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Halako eran itsutu zen, non haien idoloak gurtu baitzituen. Bizi zaitez halako maneraz, non herioak ez baitzaitu sekula ustekaberik atzemanen.

hala... non... (Ondoriozko perpaus baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Halako eran... non... Heldu zen bururaino, baina hala ahuldua, non ez baitzitekeen egon ez zutik ez jarririk. Guk ere haren izena hala aipatu behar dugu, non irudi ere ez dakion inori ezen gutxiesten dugula.

non edo han adb. Non edo non. Ahalegin guztia egingo dute, saritzen diren idazkiak non edo han argitaratzeko.

non edo non adb. Nonbait. Non edo non aurkituko zuela.

non ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non 5. Erromara jo zuen, non ere sasoi hartan aurkitzen baitzen Hugolino.

2 (Perpaus txertatu baten hasieran, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Non ere baitzaude, kanpoko zara eta arrotz: zauden tokian zaudela, kanpoko zara eta arrotz.

non (eta) ez ...-(e)n Ez ba-... Ik. nola eta ez ...-(e)n. Etorriko gara, non eta ez duen sekulako euri-jasa egiten. Ez dezakete gazte gehienek ongian iraun, non ez diren sakramentuetara maiz hurbiltzen.

non... han... (Erlatibozko esaldiak eratuz, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Non den nire gogoa, han da neure zangoa. Ezen non baita zuen ondasuna, han izanen da zuen bihotza ere. Otsoa, non aipa han gerta (esr. zah.).

orduan

1 adb. Une hartan, garai hartan. Bai ederki bizi ginela orduan. Ez nuen uste orduan eta ez dut orain uste. Orduan integrista zeritzan alderdikoa. Lizarra aldean orduan burutzen da lehendik zetorren erdalduntzea. Haien atsegina orduan! Orduan bezain indartsu dago. Ez orduan eta ez geroago. Ez da ezer asmatu, ez orduan, ez geroztik. Orduan bertan (Ik. orduantxe). || Une horretan. Orduan ikusiko dira gauzak nola diren. Eseriko dira orduan kai ondoan dauden mahai luzeetan.

2 lok. Kasu horretan, hortaz. Ez badakizu, orduan hobe duzu isilik egotea. Hitz beharrean aurkitzen da galesa; ingelesetik hartzen dira orduan hitz zahar ahaztuen ordekoak. Hori pentsatzeak beldurtzen badu, sasi-budista da orduan, ez budista. Zer esan behar dugu orduan?

orduan eta ...-ago 1 Are gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren.

2 (zenbat eta ...-ago edo zenbat ere ...-ago-rekin korrelazioan, bi prozesu edo egoera konparatzeko). Zenbat eta bakezaleago agertu, orduan eta beldurgarriago izaten dira. Zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna.

orduan orduko adj. Uneari dagokiona. Egunero egiten dituzte eguneko beren gauza onak, orduan ordukoak eta aldiak dakarren aldian beste beren aldikoak.

orduantsu adb. Gutxi gorabehera orduan. Orduantsu asmatu zuen inprenta Pi-Cheng izeneko batek.

piko3

iz. Mokoa. Ehiztariek esaten dute oilagorra egoten dela bere piko luzea lurrean sartuta.

eta piko (Zenbaki baten eskuinean). Heg. Herr. Eta zenbait. Ik. eta koska. Selektibitatea bederatzi eta piko batekin gainditu zuen.

puntu

1 iz. Dimentsiorik gabeko espazio gunea. Bi punturen arteko distantzia. Bi lerrok elkar ukitzen duten puntuan.

2 iz. Marka edo seinale guztiz txikia. Puntu argitsu bat ikusten zen zeruan.

3 iz. Zenbait ezaugarri, sentipen edo emozioz mintzatuz, kopuru txikia. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Ik. pixka bat; ukitu2 2. Heldutasun puntu bat falta zaie. Txokolate beltz-beltzak duen garratz puntua. Krisia dela-eta, nabaritzen da inguruan tentsio puntu bat. Aitortuko dut amorrazio puntu bat eragin zidala haren keinuak. Listu-bide guztiak jario batean ditudala, berehala naiz gose puntu gozoan.

4 iz. Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena (.). Puntuak eta komak beharrezkoak dira ongi irakurtzeko. || i eta j letren gainean jartzen den marka.

5 iz. Eskala bateko maila berezia. Punturik gorena.

6 iz. Fis., Kim. Gertakariren bat jazotzen den egoera zehazten duen aldagai baten balioa. (Hitz elkartuetan erabiltzen da, bigarren osagai gisa). Izozte puntua. Metal baten urtze puntua.

7 iz. Mintzaldi, eztabaida, arrazoibide, auzi edo kideko bateko gaietako bakoitza. Eztabaidan darabiltzagun zenbait puntu garbitzeko. Dotrinaren puntu bakoitzean. Ez dira bat etorriko puntu guztietan. Hau da ukitu nahi nukeen puntua. Hiru punturen inguruan mintzatuko naiz.

8 iz. Joko, kirol, azterketa eta kidekoetan, parte-hartzaile bakoitzaren emaitzak mailakatzeko erabiltzen den eskalako unitate bakoitza. Ik. tanto. Lau puntuz galdu du. Huts bakoitzeko puntu bat kendu.

9 iz. Zenbait karta-jokotan, karta bakoitzari ematen zaion egiunezko balioa.

10 iz. Musean, jokalariek jokorik ez dutenean egiten den apustua.

11 iz. Jertseen, galtzerdien eta kidekoen ehuna osatzen duten begizta edo korapilo txikietako bakoitza. Puntuzko galtzerdiak. Puntuzko jertsea. Puntuzko ehuna.

12 iz. Euskal bertsoetan, oinetik oinerako esaldia. Bederatzi puntuko bertsoa. Bertsolari bati puntua jarri: gai-jartzaileak lehen bi bertso-lerroak kantatu bertsolariak bertsoa osa dezan. Lehen puntua emanda, zortziko txikian, bi bertso bota. Puntu luzean, hots, zortziko handiaren neurrian. Puntu motza edo zortziko txikia.

13 iz. Denbora-une mugatua eta berezia. Heriotzako puntua. Orain, puntu honetan herioak arima ateratzen balit.

14 iz. Mus. Musika-notaren eskuinean jartzen den puntua, hari bere iraupen eta balioaren erdia gehitzen diona.

bi puntu Puntuazio-marka, esaldi bukaeran jartzen dena eta ondoren datorrenaren berri (hala nola zerrendatzeak, adibideak edo hitzez hitzeko aipuak) ematen duena (:).

puntua egin Eskuz, orratzak erabiliz, edo makinaz puntuzko ehuna egin. Ik. trikotatu. Ilunabarrean puntua egiten eta elkarri esamesak kontatzen egoten ziren emakumeak.

puntuan 1 adb. Orduez mintzatuz, adierazten den ordu zehatzean. Hamaiketan puntuan etorri ziren. || Puntu-puntuan iritsi zen.

2 adb. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Zorian. Hura preso hartzeko puntuan zeudenean. Erotzeko puntuan jarri du. Irriz leher egiteko puntuan.

3 adb. Bizk. Lehentxeago, duela oso gutxi. Puntuan ikusi dut zure ama.

puntu eta amaitu Azken paragrafoaren bukaeran jartzen den puntua, idatziari amaiera ematen diona.

puntu eta bereiz Paragrafo bat ixten duen puntua, hurrengo lerroan datorren paragrafoari bidea ematen diona.

puntu eta jarrai Esaldi baten bukaeran jartzen den puntua, jarraian datorren beste esaldi bati bidea ematen diona.

puntu eta koma Puntuazio-marka, perpausak bereizteko erabiltzen dena eta puntuak baino eten txikiagoa adierazten duena (;).

puntu kardinal Ostertza lau zati berdinetan banatzen duten lau puntuetako bakoitza.

salbu

1 Izan ezik. (Dagokion sintagmaren ezkerrean nahiz eskuinean jar daiteke). Fededun guztiak, salbu zaharrak eta eriak. Harrabotsik ez da nehon ageri, salbu biziki urrun, zerbait handik kanpotik. Horiekin denekin, hasi berri diren zenbaitekin salbu, kantatu izan dut askotan. Serorek, eskuarki, ez dute argibiderik ematen, hurbileko ahaideei salbu.

2 adb. Salbaturik; salbamena erdietsirik. Salbu da zure alaba. Ezer gertatuta ere, ni salbu nengoen.

arima salbu Arima izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiterakoan erabiltzen da). Etxean bazuten, txakur bat, hizketan ez, baina bestela, arima salbu, kristauak bezalakoa zena.

salbu eta 1 Izan ezik. Maitaleen arteko limurkeriak ez dira ardurenean xeheki aipatzen, salbu eta laidozko edo trufazko kanta batzuetan. Hori besterik ez, salbu eta bigarren bertsoan datorren aipamen orokorra.

2 (Perpaus osagarri edo baldintzazko baten aurrean). Caorlen bezalaxe zen itsasoa, salbu eta urrutira Dalmaziako eta uharteetako tontorrak ageri zirela garbi. Nik diot nazio hori gorabidean jarriko litzatekeela, salbu eta barbaro bihurtuko ez balitz.

salbu eta arima Arima salbu.

salbu eta (zuen) errespetua Behar den errespetuarekin. Aitortuko dizuet, ez dakidala sobera nola erran, baina egiak ez du bide bat baizik eta salbu eta zuen errespetua (...).

segun

adb. Heg. Beh. -en arabera. (Batez ere, erlatibozko perpaus baten hasieran, zerbait gertatzeko baldintza edo zertzelada markatuz, erabiltzen da).

segun eta Heg. Beh. segun-en indargarria. Horra nolako aldea, segun eta gauzak nondik begiratzen diren.

sits

iz. Gau tximeleta txikia, zurixka edo arrea, beldar egoeran dagoenean, oihala eta larrukiak jaten dituena; tximeleta horren beldarra (Tineola biselliella). Ik. pipi; zerren. Sitsak jo eta herdoilak jaten ez dituen aberastasunak. Sitsak jandako praka zaharren batzuk.

sits eta bits 1 adb. Zeharo; bereziki, jateaz mintzatuz, janaria irentsi beharrez, ezertxo ere utzi gabe. Sits eta bits, keinu batean, zeharo hustu zuen aska. Azeriak gatzatua sits eta bits jan zuen.

2 adb. Zehatz-mehatz. Banoa istorioa kontatzera sits eta bits.

sor

1 adj. Sentiberatasunik gabea. Ik. soraio. Harria baino sorrago. Emakume hain sor, hain astun, hain euren arimaren ardura gutxikoak. Hankak indarge eta sorrak, belarriak nahiko gor eta motelak.

2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, ia nabari ez dena, bizia ez dena. Ik. minsor. Hitzaren oihartzun sorra. Sumatzen dut hor nonbait gelditzen zaidala zain mutur minberaren bat; haren pilpira sorra nabari dut aldizka.

3 adj. Zah. Gorra.

sor eta gor Sorgorturik, inongo sentipenik gabe. Sor eta gor nago. Jaunaren deiari sor eta gor egonez. Hemendik, sor eta gor eginik geratzea bekataria.

sor eta lor Harriturik. Ik. zur eta lur. Denak sor eta lor gelditu ziren.

su

1 iz. Zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea. Suak erre eta kiskali zituen Sodoma aldeko bost herri handi. Su pindarrak. Begietatik sua zeriola. Hain handi eta bizia zen labe hartako sua, non berrogei beso altxatzen ziren garrak. Behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua. Baina zeri zaio gehienik sua lotzen ez bada sugai idorrari? Bolborak ez du behar ez su handirik ez denbora luzerik kalte handiak egiteko. || Esr. zah.: Odolak su gabe diraki. Su gaberik ez da kerik.

2 iz. Garretan edo txingarretan dagoen erregaia. Alkoholezko su bat piztu zuen. Lasto sua hiltzen den bezala. Ikatz su bat ikusi zuten eta haren gainean arrain bat. Su ttipia, kandela-argia, haize gutik iraungitzen du. Sasi baten artetik argitzen zuen su batek. Su handi baten aurrean berotu ziren. Urrezko aratxea ere su handi batean erre zuen. Edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat. Infernuko su bizia. || Bakoitzak bere opilari su.

3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua. Ik. sutondo. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du. Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki. Azukrea esnetan urtu su motelean, gelatina erantsi, eta desegin artean eragin. Bi orduz su txikian egosi ondoren, prest dago hestekia. Errearaz ezazu su eztian.

4 iz. Sutea. Bart sua izan da alboko etxean.

5 iz. pl. Jaietan edo ospakizunetan erretzen eta leherrarazten diren bolborazko suziri eta bestelako gaiak; horiekin egiten den argi eta soinuzko ikuskizuna. Ik. suzko errobera. Donostian izan gara suak ikusten.

6 iz. Karra, lehia bizia. Adimenean argi eta bihotzean su. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik. Morroi losintxari bihotz gaiztoko batek hitz egin eta su gehiago eman zion. Bihotzean daraman su kiskalgarria.

beheko su Etxe barruan sua pizteko prestaturiko lekua, hormaren kontra edo bertan sartuta egon daitekeena eta gainean kea biltzeko kanpai bat duena; leku horretan pizten den sua. Ik. su baxu. Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Bere besaulkian eseri zen, beheko suaren ondoan, surtarako zohikatza prestatzera.

suak hartu 1 Su hartu. Ai, andrea, gure etxea suak hartu du.

2 Haserre bizian jarri. Suak harturik joan zen.

suan 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Infernuko suan erretzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekuan. Ik. su(r)tan. Artoa suan erre behar da. Eskua suan eman nezake.

su-argi Sutan dagoen erregaiak ematen duen argitasuna. Zaindariaren su-argia ikusi zuenean, makurtu egin zen.

su arma, su-arma Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen den arma. Arma zuriak eta su armak.

su baxu Beheko sua. Su baxurako egur bila joan ziren.

su egin 1 Sua piztu. Su egiteko behar zen egurra txikitu zuten.

2 Tiro egin. Mateok su egin zuen eta Fortunato zerraldo erori zen lurrera.

su egur, su-egur Sutako egurra. Su egurra ugari bildu dugu negurako.

su emaile, su-emaile 1 adj./iz. Zerbaiti, gaiztakeriaz edo etekina ateratzeko asmoz, nahita su ematen diona. Ik. supiztaile; piromano. Eraile eta su emaile bat ezin da Etxahuniako oinordeko izan. Barbaro su-emaileak.

2 adj./iz. Irud. Ik. bazter nahasle; endreda-makila. Orduan eta orain badira makina bat su emaile, inola bizi ezin direnak saltsa eta nahasketa gabe.

su eman Zerbaiti sua hurbildu, sutan jar dadin. Su eman zion bere jauregiari.

su eta fu adb. g.er. Sutan, haserre bizian. Amorru beltzak hartzen du eta han doa Mari su eta fu.

su eta gar Gogoz eta lehiaz. Bero-beroan, su eta gar mintzatzen da. Bere egitekoari su eta gar ekiten zion.

su eta ke adb. Jo eta su, jo eta ke. Su eta ke han gelditu zen garia astintzen.

su-eten iz. Su armen bidezko borrokaren etenaldia. Ik. menia. Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena gobernuak eta gerrillariek.

su gorrina, su-gorrina Arrosaren familiako fruta-arbolei eta beste hainbat landareri erasaten dien gaitza, Erwinia amylovora bakterioak eragindakoa.

su hartu Zerbaiti sugarrek eragin, zerbait erretzen hasi. Su hartu zuen etxeak.

su hauts, su-hauts Errautsa. Sua bere txingar eta su hautsarekin bildu ohi da.

su itzalgailu, su-itzalgailu Sute txikiak itzaltzeko erabiltzen den eskuko gailua, botila handi baten formakoa dena eta barruan duen gai berezia turrustan jaurtiz sua itzaltzeko erabiltzen dena. Su itzalgailua hartu, eta berak itzali zuen sute txikia.

su itzaltze, su-itzaltze Norbaitek sua itzaltzea. Su-itzaltze lanetan aritu ziren herritarrak.

suko adj. Ipar. eta Naf. Ik. su(r)tako. Suko hautsa. Suko ginarra fite iraungitzen da.

su lama, su-lama Garra. Haren arima dohakabea erretzen ari zen su-lametan. Infernuko su-lamen erdian.

su leize, su-leize Infernua. Arima galdu eta hondatu zuen su leizean. Su leizeko neke izugarriak. || Infernuko su leizean.

sura 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Hobe duzu hori zure gorputz guztia infernuko sura bidaltzea baino.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekura. Ik. su(r)tara. Sura egotziko dute eta erreko da.

su(r)tako adj. Heg. Ik. suko. Sutako hautsarekin garbitu. Surtako egurrak txingarrak botatzen dituen gisara.

sutako egur Sua egiteko egurra. Ik. su egur. Mutilak egun guztian atzetik neuzkan, jorratzen ari nintzenean, edo jezten, edo sutako egurra ekartzen.

su(r)tan adb. Heg. Sua dagoen lekuan. Ik. suan. Urrea surtan garbiago egiten da. Sutan irakiten dagoela.

sutan 1 adb. Suak harturik, erretzen. Basoa sutan dago. Sutan ezarri zuten komentua. Infernua da leize bat beti sutan dagoena. Zerua sutan ikusi zuen. Belarriak gorri, masailak sutan. || Gure artean sutan dauden ezin konta ahala istilu horiek. Lehenbiziko karlista gerratea sutan zegoelarik.

2 adb. Haserre bizian. Sutan jarri zen gure gizona. Gogoratu hutsarekin sutan jartzen naiz. Gobernaria sutan zen eta errabiarik handienean.

su(r)tara adb. Heg. Sua dagoen lekura. Ik. sura. Surtara bota papera. Sutara kondenatu zuten.

su(r)tatik adb. Heg. Sua dagoen lekutik. Ik. sutik. Eltzea sutatik baztertzean. Irteten banaiz surtatik bizirik.

sutik 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Sodomako sutik salbatzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekutik. Ik. sutatik. Atera itzazu gaztaina horiek sutik.

suzko 1 adj. Suzko ibaiak. Mundua suzko esfera bat zela iruditu zitzaidan.

2 adj. Irud. Barriolak, irabazteko, Iberokoaren suzko hasierari eutsi beharko dio.

suzko arma Su arma. Gizonezko bat atxilotu dute Mañuetan, legez kontrako suzko arma bat zeukalako.

suzko errobera pl. Suekin eginiko ikuskizuna; ikuskizun horietan botatzen den suziria. Ik. su 6. Gero izan ziren egun hartan eta hurrengoan dantzak, suzko erroberak eta gainerako herriko festak.

uste

1 iz. Norbaitek zerbaiti buruz, itxura edo aztarnen arabera duen iritzia. Nire ustea da hori. Nire uste apalean. Susmo horrek, uste sendo bihur dadin, behar lituzkeen frogak. Zernahi lortu dezakegulako ustea. Uste okerren bat dela bide. Ez du gaitzerizkoa edo uste txarra inoiz isilik eduki. Uste hori ere uste hutsa da, eta erdia ustel, dakigunez. Usteak erdia ustela. Nahiago nuke uste hori ustel agertuko balitz. Uste horretan nagoelako. Ustea ez da jakitea (esr. zah.).

2 iz. Itxaropena; konfiantza. Ik. uste on. Galtzen edo hozten zaio Zerurako ustea. Jaunaren laguntzan bere ustea ipinirik. Jesusek, ordea, ez zuen uste handirik haiengan. Zeure ontasunean daukat nik uste bete-betea. Barkazioaren uste guztia galdurik urkatu zuen bere burua. Irabazi usteek, ordea, maiz usteldu ohi dute gizona. Eska dezakegu, ukatuko ez digulako uste osoan.

3 iz. Asmoa. Nik... mojatarako ustea darabilt.

usteak uste Uste dena uste dela, uste dena gorabehera. Dena den eta usteak uste, bi gai horiek behintzat azaldu beharko ditu hitzaurre horrek. Esanak esan eta usteak uste, guk ere gehi dezakegu (...).

ustean 1 (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziz, -en iritzian. Ik. ustez. Arima garbi dugu guk geure ustean. Nire ustean, hori bai mutil prestua. Gizon adituen ustean premia handia denean.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). -en esperoan, -en esperantzan. Sos zikin baten ustean, anitz gehiago galtzen du.

3 (-tzeko-ren eskuinean). Asmotan, asmoz. Ik. ustez 4. Eta berehala jakinik etsaiek zein lekutan erasotzeko asmoa zuten, isil-isilik abiatu zen, itsumustuan, bidera irteteko ustean. Elkarrekin geunden ezkontzeko ustean.

4 Pentsatuz, uste izanik. Ik. ustez 3. Gerla bat iraungi ustean, beste handiago bat piztuko zuen. Nireak zerbait balioko duelako ustean. || Nik on ustean esandakoa ez ezazu burlatzat hartu: on beharrez. Hobe ustean dabiltzanak kontura daitezen: hobe beharrez.

uste on Norbaitek zerbaitetan edo beste norbaitengan duen itxaropen sendoa. Ik. konfiantza. Uste ona izan behar dugu, eta ez beti gaizki pentsatu. Beren buruzagienganako uste ona galdu zuten.

ustez 1 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziz, -en iritzian. Gure ustez ere horrelaxe da. Linguista guztien edo gehienen ustez.

2 adb. (-en atzizkirik gabe). Horretarako eraman nituen bi bertso, ustez ederrak. Sakramentu santurik ez zuten nahi etxekoek gaixoarentzat, ustez ez zegoelako premiarik.

3 adb. (Dagokion osagarriak -(e)la edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Pentsatuz, uste izanik. Ik. ustez eta. Gainerako irakurraldia holakoa zela ustez, geroko utzi nuen. Atera zuten hiritik kanpora, ustez hila zela. Hilko den ustez, abadea ere eroan ei diote.

4 adb. Asmotan, asmoz. Abiatu nintzen hoteleraino, bazkaltzeko ustez.

5 adb. Itxuraz. Ustez izotzarekin galdutako lorea bizitasun berriaz apaintzen da udaberrian.

6 adb. Antza denez, dirudienez. Iruñeko muinoan, ustez antzina Veleia egon zen toki hartan.

ustez eta (Dagokion osagarriak -(e)la edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Pentsatuz, uste izanik. Ik. ustez 3. Jaiki nintzen, ustez eta Jainkoak ez zidala besterik agintzen. Hiri handietara doaz, ustez eta han jaun handi izango direla. Ustez eta laster irekiko zuten, beha egon gara.

zazpi

1 zenbtz. Sei eta bat, 7. Zazpi soldadu heldu ziren. Zazpi seme-alaba zituzten. Zazpi urteko neska txiki bat. Zazpi sakramentuak. Greziako zazpi jakintsuak. Zazpi gizon bertutetsuk egina. Zazpi urteren buruan. Orain zazpi mila urte. Zazpi aldiz egunean. Ardiak sei-zazpi urtetan, eta ahariak zazpi-zortzitan, ez dira gehiago gizentzeko baizik on. Zazpiak bat.

2 iz. Zenbaki arrunten segidan zazpigarrena. Zazpia zenbaki magikoa da. Lau eta hiru zazpi dira. Zazpi zenbakia.

3 (Data adierazteko). Gaur, irailak zazpi, igandea. Urriaren zazpian izango da ekitaldia.

4 (Ordua adierazteko). Zazpietan joan ziren. Zazpi eta erdietan. Goizeko zazpiak arte. Zazpi eta laurdenak. Zazpiak eta laurden. Zazpiak eta laurdenetan. Zazpiak eta bostean. Zazpiak hamar gutxi(ago). Zazpiak laurden gutxi(ago)tan.

zazpi eta erdian Zazpi puntu eta erdi lortzean datzan karta-jokoan.

zazpitan adb. Zazpi aldiz. Den justuena ere egunean zazpitan erortzen da.

zenbait

1 zenbtz. Batzuk. (Dagokion izenaren ezkerrean doa batez ere, eta izena artikulurik gabe; aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz, maizago, pluralean egiten da). Ik. hainbat 2. Amets zuri-gorri horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin. Hitz zenbait, erdarazkoak izanik ere, utzi dira ukitu gabe. Gehiegikeriak osasungarri izan daitezke zenbait aldetatik. Duela zenbait urte. Oraingo zenbait gizoni Jainkoaren eskua ageri ez zaionez gero. Ez baita aski zenbait axaleko forma aldatzea. Axaleko zenbait bereizkuntza baztertuz gero. Hartu ditugun zenbait erabakiren alde txarrak. Euskal artikulutxo batzuk beste zenbait erdarazkorekin.

2 (Izenordain gisa). Herria bihotz muinetan daramaten horietako zenbait. Horietarik zenbait aizkorekin ziren. Badira zenbait, lapurrerian bizi direnak. Hemen erranen du zenbaitek: (...). Baina, halere, adiskide zaharretatik zenbaitek gaizki hartu zuten haren esana. Elizgizonak bakarrik ote dira Eliza ala elizgizonak eta beste zenbait? Ez nintzen zenbaitek hain gogoko duen norgehiagokan sartu. Orainago, jendea zenbaitek nahi genuen baino presakago hasi da ibiltzen. Lehen alai eta harro bezain kopetilun eta ukakor agertzen hasi zaizkigu zenbait, eta zenbait horiek ugaritzea besterik ez dute egiten gure artean. Berdintsu zaiolako zenbaiti. Gogor hartu nituen, gogorregi zenbaiten ustez.

eta zenbait (Zenbaki baten eskuinean). Kopuru batetik gorakoa, ezagutzen ez dena edo aipatu nahi ez dena, adierazteko erabiltzen den esapidea. Gure artean izan da, hogei eta zenbait urtez. Ehun eta zenbait langile.

zenbaitetan adb. Zenbait aldiz. Zenbait aldiz onerako, zenbaitetan kalterako.

zenbat

1 zenbtz. (Galdetzailea). Zer kopuru? (Dagokion izenaren ezkerrean doa; izen sintagma, mugagabean). Zenbat ogi dituzue? Zenbat euskaldun zarete Nafarroa Garaian? Zenbat hitzekoa izango da gutxi gorabehera? Noiz, non, eta zenbat aldiz? Eta, hik, zenbat zor duk? Venezuelara jo du oraingoan; ez dakit zenbat denbora eman duen han.

2 zenbtz. (Harridura-esaldietan edo kidekoetan, kopuruaren handia adierazteko). Ordutik hona, zenbat eta zer-nolako liburuak agertu diren euskaraz! Zenbat kalte egiten duen alferkeriak! Zenbat haur gaixo ote daude linboan! Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts, hartu nuen bidean. Zekiena adierazteko, berriz, zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako etsenplu! Beraz, zenbat eta zenbat hilotz, zutik zebiltzanetan! || (ez partikularekin). Orduko ohiturei buruz, ordea, zenbat argi ez digute ematen bere neurtitzek! Zenbat neke eta tristuraren artean ez dut neure burua ipini! Zenbat holako ez du egin eskuin eta ezker!

3 (Izena ezabaturik). Hitz bat euskarazkoa da, euskaldunek erabili eta erabiltzen badute; zenbatek, zenbatetan eta zenbateraino, ordea, erabili? Garbiro aitortu behar da zer mandamenturen kontra bekatu egiteko bidea eman den eta zenbati eman zaien bide hau. Zenbat dira Jainkoaren aginduak? Zenbaten zorra daukazu?

4 (Aditz baten osagarri). Zer kopurutan. Balekite ongi zenbat maite ditugun! Gutxik baizik ez daki zenbat baliatu diren lan horrezaz Duvoisin eta Harriet.

zenbatean adb. (Galdetzailea). Zer preziotan? Zenbatean erosi duzu? Gurina zenbatean dago gaur? Zenbatean saltzen dituzu?

zenbateko adj. (Galdetzailea). Zer neurritakoa, zer kopurutakoa? Ik. zenbaterainoko. Zenbateko nahigabea hartuko zuen. Zenbateko alogera irabaziko zuten berbatuta joaten ziren. Ohartu ziren zenbatekoa den mekanikaren indarra.

zenbatenaz... hainbatenaz... (Dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen du). Zenbatenaz apalago baitatza ezarria, hainbatenaz bortitzago da zimendu berria. Lintzura lintzuraren hurren, eta zenbatenaz ere lehiatzen zaren oinak lehorrean landatu beharrez, hainbatenaz murgiltzenago zara lokazpean. || Zenbatenaz gosea handiago, hainbatenaz janaria gozoago.

zenbateraino (Galdetzailea). Zer neurritaraino? Zenbateraino jabetu zen hizkuntzaz itzulpenek ematen digute aditzera. Ez dakizu ondo zenbateraino den negargarria.

zenbaterainoko adj. (Galdetzailea). Zer neurritarainokoa? Ik. zenbateko. Zenbaterainoko indarra duen haizeak. Badakizu zenbaterainokoak izan diren gosete eta eritasunek hemen egin dituzten kalteak.

zenbat ere (Perpaus txertatu baten hasieran, dagokion aditzak bait- hartzen duela). Zenbat ere baitzarete, aseko zaituztet: zareten beste zaretela, aseko zaituztet. Ezen zenbat ere liburu izkiriatzen baitituzte, haietarik gehienak dakuskigu izkiriatzen dituztela, zeinek bere herriko hizkuntzan.

zenbat ere ...-ago (Dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan). Eta zenbat ere ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka. Nik, uste dut, eta zenbat ere gehiago irakurtzen dudan, are sendoago uste dut (...). || (Dagokion aditza ezabaturik). Erdara izan ohi dugunez jakite bide, zenbat ere ez-ikasiago, hainbat ere euskaldun jatorrago. Zenbat ere biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna.

zenbat eta ...-ago (Dagokion aditza era burutuan edo -(e)n menderagailua hartzen duela, -ago atzizkia hartzen duen beste esaldi batekin korrelazioan). Zenbat eta aurrerago zoazen bekatuan, hainbat eta handiagoa izango da obra onak egiteko nagitasuna. Eta zenbat eta jaiera handiagoarekin ematen duen limosna, hainbat ugariagoa izango da barkazioa. Zenbat eta gehiago saldu, gehiago irabazi. Hizkeraz kanpora ere, zenbat eta argiroago mintzatu, hobe. || (Dagokion aditza ezabaturik). Zenbat eta sendoago ekandua, hainbat eta gaitzago bera kentzea. Aspaldixko ikasi genuen jende horiek zenbat eta bakezaleago, orduan eta beldurgarriago izaten direla. Urrea zenbat eta astunago, baliotsuago.

zenbatetan (Galdetzailea). Zenbat aldiz? Igandean behar dugu pentsatu zenbatetan egin dugun aste hartan bekatu.

zenbatez (-ago-rekin). Ikusirik zure kulpa zenbatez handiago den. Zenbatez hobea izango zen guztiok pozik eta ondo bizitzea.

zenbat... hainbat... (Korrelazio esaldiak eratuz, atal biek -ago atzizkia hartzen dutela). Gau erdiraino predikatu zien; eta zenbat entzunago, hainbat zaleago eta entzun-nahiago. Zenbat gehiago esan, hainbat haren indarra gorago igotzen da.

zeren

1 (Galdetzailea). Zergatik? Ene Jainkoa, zeren abandonatu nauk? Zeren, bada, ero gara, gaixo bekatariak? Ala ni malurusa!, zeren han sartu nintzen?; joan banintz aitzina, eskapatzen nintzen.

2 (Perpaus txertatuaren hasieran, dagokion aditzak bait edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Zergatikoa adierazten duen hitza. Bizio guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute. Ez dira sendatzen, zeren ez baitira entseatzen. Haren aitortzak izango dira gehienetan gaiztoak, zeren ez duten asmo egiazkorik bekaturako bidea uzteko. || Arma hauekin ni ezin higi naiteke, zeren ez naiz usatua.

zeren eta Zeren. Dolore horrek izan behar du bihotzean, zeren eta bihotzak egin baitu bekatua. Zeren eta ez bainaiz egiazki deus.

zin

1 iz. Jainkoaren edo norberaren ohorearen izenean egiten den promesa. Hipokratesen zina gogorarazi digu. Ezkontzen direnen zin horiek ez ote dira elkarri zuzenduak soil-soilik? Zinarekin ukatu. Zina hautsi. Ezina azkarrago da ezen ez zina (esr. zah.).

2 adj. Egiazkoa. Borondate fermua eta xede zina. Hitz egiazkoa eta zina. Bekatutik begiratzeko gogo zin bat hartu. Zure alderako debozio zin eta samurra.

3 adj. Leiala. Deabruaren zerbitzari zinak eta leialak.

zinak eta minak Estutasunak, arazoak. Han dira zinak eta minak, kexadurak eta hasbeherapenak. Zinak eta minak pairatu. Zinak eta minak ikusi genituen: jatekorik ez, urik ez, deusgabeak ginen.

zin egile, zin-egile adj./iz. Zin egiten duena. Napoleonek izendatu zituelarik apezpiku berriak, Baionara etorri zena, apaiz zin-egile horietarik zen.

zin egin Jainkoaren edo norberaren ohorearen izenean promesa egin. Elkartasunean sartzeko, zin egin behar dute galesez mintzatuko direla nonahi. Gezurraren gainean zin egitea. Ez egin gezurrezko zinik. Gezurtzat daukagun gauzari zin eginez eustea. Egiaren kontra zin eginez.

zin egite, zin-egite Erromako buru lehenak debekatzen die zin egite hori.

zinetako adj. Ik. zinezko. Hona, txantxetako eta zinetako bertsoetan, denbora bateko Tolosa. Egiazko arazoak, zinetakoak eta benetakoak, ez omen ditut aztertu.

zinetan adb. Zinez, benetan. Zinetan eta benetan ari naiz. Zinetan mintza nadin, txantxetakoak alde batera utzirik.

zinez adb. Egiaz, benetan. Ik. zinki. Txantxetan eta irribarrez ez ezik, zinez eta bene-benetan ere mintzatzen badakite. Zinez maite zituen adiskideak. Zinez eta gogotik.

zinezko adj. Zinezko urrikia. Ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horren zinezko aitorrik. Badu honek auhen asko, alegia edo zinezko.

zin hitz, zin-hitz Zina, promesa.

zin-zinetan adb. zinetan-en indargarria. Ik. zin-zinez. Zin-zinetan uste izan.

zin-zinez adb. zinez-en indargarria. Ik. zin-zinetan. Mundua zin-zinez arbuiatzen dutenak.

zirt

onomat. (Eskuinean zart duela). Txinparten, zigor ukaldien eta kidekoen hotsaren onomatopeia. Zirt hona, zart hara, dena du xehatzen.

zirt edo zart adb. Batera edo bestera, duda egin gabe. Erabakia zirt edo zart hartu behar da. Onena lanean hastea genuke, zirt edo zart, gehiegizko buruhausterik gabe.

zirt edo zart egin Batera edo bestera erabaki. Oraintxe, bada, zirt edo zart egin beharra dago.

zirt edo zarteko adj. Batera edo bestera zalantzan ibili gabe egiten duena; erabakiak azkar, zalantzan ibili gabe hartzen dituena. Ik. deliberatu 2. Oso gogoko zituen zirt edo zarteko amerikano harro ausartak.

zirt eta zart 1 iz. pl. g.er. Eztandak. Gaztainek egiten zituzten zirt eta zart izugarriak.

2 adb. g.er. Distiratuz, txinpartak jaurtiz. Burdina gori-gori, zirt eta zart.

zirt-zart onomat. Txinparten, zigor ukaldien eta kidekoen hotsaren onomatopeia. Altzairu hotsak dira urrundik, zirt-zart entzuten.

zor

1 iz. Norbaitek beste norbaiti zerbait itzultzeko edo ordaintzeko duen betebeharra; itzuli edo ordaindu behar den gauza edo dirua bera. Zorra barkatu. Urtetik urtera luzatzen dute zor hau pagatzea. Zor guztia ordaindu arte. Zorrak kitatu. Zor handi honi erantzuteko. Zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Gertatzen diren nekeak eskain iezazkiozu Jaunari zure bekatuen zorren alde. Zorrak soiltzera jo zuen, eta hartzekoak gehitzera. Haren zorra bere gain harturik. Zor-hartzekoen kontua garbituz gero. Zor gabe geratzen dena bezala. Eman zuen bere burua zor baten azpian, Israelgo erregearen aldera.

2 iz. Berez, edo egindako merezimendu, mesede edo onura batengatik, norbaitek beste norbaitekiko duen betebeharra. Jaunari eskerrak emateko dugun eginbide eta zor handia. Agindua zor dela. Emanez gero ezkontzeko berba, zorra da, eta zor handia da. Euskal Herri osoak harenganako duen zor larria. Adiskidetasun zorren kitagarri eskainia. Ez nuen gaitzerupean gorde nahi, bekatu larrien barkagarri, haren aitagana dudan zorra. Cantor-ekiko dugun zorra askozaz ere larriagoa da. Ez zait iruditzen obra honek oraingo besteren zor handirik duenik.

zor eta lor Kosta ahala kosta. Ikastun zaharren gaia bere egin zuen zor eta lor.

zor izan, zor izaten, zorko/zor izango 1 du ad. Norbaiti zerbait ordaindu edo itzuli behar izan. Eta hik zenbat zor duk? Zazpi mila euro zor dizkidazu. Gehiago hartu duenak gehiago zor du. Erruki hutsez ematen dena ez da zor izaten.

2 du ad. Norbaitek beste norbaitekiko betebeharra izan. Nori berea zor zaionez gero. Eskerrak zor dizkiogu, beraz, Delbert Manni, besterik ez bada ere. Asko zor diot A. I. adiskide zenari. Egia zor du kritikariak, hots, gogoan bata eta ahoan bestea duela ez ibiltzea. Ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa. Zer begiramen zor dio, bada, idazleak irakurleari? Orixeri zor diogu, batez ere, orduko gazteek oihartzuna zenik ez genekiela belarrietaratu zitzaigun oihartzuna. Eta edozein ongileri esker onak zor bazaizkio, zer zorko ez diogu Jesus onari, gure bihotzetara etortzean egin digun mesedeagatik?

3 du ad. (Ezezko esaldietan). Gutxiago ez izan. Gure herritarren irudimenak ez dio andaluziarrenari ezer zor. Gizaki biziak sortzen ditu eleberrigile garaiak, eta itzal horien biziak ez dio batere zor hezur eta mamizkoen biziari. Bizkaiko euskarak ez omen dio ezer zor giputzari.

zor publiko Admin. Administrazio publiko batek duen zorra; bereziki, administrazio publiko batek jaulkitzen dituen obligazioen multzoa. Zor publikoa 980.000 milioi eurokoa izan zen iaz. Haurrak eta adinduak izango omen dira zor publikoaren ondorioak gehien nabarituko dituztenak. Defizit hori estaltzeko 34 milioi euroko zor publikoa jaulkiko dute.

zorretan 1 adb. Zorra ordaintzeko dela. Zorretan gaude Jainkoarekin. Zorretan gaude lan horretan aritu direnekin. || (Zorraren zenbatekoa aipatuz). Hamar sosen zorretan gelditu nintzen.

2 adb. Unean bertan ordaindu gabe, geroago ordaintzekotan. Lehenengo garrafoi ardoa zorretan ekarri genuen. Zorretan hartu, eman, erosi.

zur

1 iz. (-r- bakunarekin). Zuhaitz eta zuhaixken enbor, adar eta sustraiak osatzen dituen gai izpitsu eta trinkoa, bereziki lantzeko eta gauzakiak egiteko erabiltzen dena. Pago horren gerriak badu hamar metro kubo zur, buruak hamar tona egur. Gereziak ere zur ederra du. Setingo zur iraunkorrez egina. Zur landuz egindako jainko irudiak. Urteetan urpean egonda ere, zerratokian zur ona ematen omen du. Zuraren giharra eta gizena (Ik. zurgihar; zurgizen). Zur lana. Zur-lantzailea. Zur mailua: zurezko mailua. || Esr. zah.: Zura berago, harra barnago. Nolako zura, halako ezpala.

2 iz. Zur puska. Zur baten gainean etzanik.

bizkar zur, bizkar-zur Teilatuaren bizkarreko haga. Ik. petral2 1.

zur egin Basoan zura lortu. Libanoko mendietan zur egiten ari zirelarik.

zur eta lur Harriturik. Ik. sor eta lor; aho(a) bete haginekin; aho(a) bete hortz. Begira-begira geratu zitzaion, zur eta lur. Hain albiste harrigarriak zur eta lur utzi zituen denak.

zurezko 1 adj. Zurez egina dena. Zurezko koilarak. Sabaiko zurezko egitura dotorea.

2 adj. Zuraren ezaugarriak dituena. Laharrak zurezko zurtoin arantzaduna du.

3 adj. Zurezko zurtoina duena. Landare belarkarak zurezko landareak baino txikiagoak izan ohi dira.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper