Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=estilo 3 sarreratan aurkitu da.

estilo1

iz. Idazle, artista edo eskola batek bere adierazpen gaiak eta bideak erabiltzeko era jakina edo berezia; idazlan edo artelan baten tasunen multzoa, estetika era baten barnean sailkatzeko bidea ematen duena. Idazle baten estiloa. Musika estiloak. Monteverdiren estiloa. Estilo gotikoa.

estilo liburu, estilo-liburu Egunkarietan eta kidekoetan, testu bat idaztean aintzat hartu behar diren estilo- eta hizkuntza-arauak jasotzen dituen gidaliburua. Estilo Liburu honen helbururik behinena, jakina, egunkaria gero eta hobeki idatzirik egotea da. Edozein egunkariren estilo liburuko aurreneko orrian batere gaizki emango ez lukeen esaldia.

estilo2

iz. Bot. Lore orratza.

zehar

(Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, zeharka dagoena edo zeharkakoa dena adieraziz). Zehar-oholak. Zehar-egiaztabidea. Baina zehar-jokoak, azpijanak, ez du ez ausardiarik ez prestutasunik. Ziri bihurriak, zehar-esan korapilatuak. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe. Zehar-begiratu eta susmo txarrak. Orduan, Tavan-ek zehar-begiraka esan zien: (...).

-n zehar postpos. Aipatzen dena alderik alde igaroz. Ik. -n gaindi; -n barna. Ebrorantz Gamarran zehar doan Zadorra. Kalean zehar doala, saltzaile bat ikusi du. Arantzazuko bidean zehar beltzez jantzita zihoan jendetzari begira. Zainetan zehar dabilen odola. Urruneko itsasoetan zehar. Munduan zehar. Hemen zehar joan da. || (Denborazko testuinguruetan). Zaila dela gure historian zehar antzekoa aurkitzea.

-tik zehar postpos. -n zehar. Frantziatik zehar doakizu nire eskutitz hau. Hortik zehar.

zehar-estilo Liter. Kontakizun batean pertsonaien hitzak narratzailearen ahotan ematea.

zehar-etzanean adb. g.er. Etzanda. (Batez ere zehar-etzanean egon esapidean erabiltzen da). Gizon saiatua zen gaztea zenean, beti ez zen zehar-etzanean egon.

zehar-galdera Hizkl. Barnean galdera bat duen mendeko perpausa. Perpaus osagarriak eta zehar-galderak.

zehar-haize Ipar-mendebaleko haizea.

zehar-kalte Gertakari baten ondorioz, baina ez zuzenean hark eraginda, gertatzen den kaltea. Armada Gorria Berlinen sartu zenean, esaterako, soldadu sobietarrek milaka emakume bortxatu zituzten, baina zehar-kalte horiek tabua izan dira beti ezker ortodoxoarentzat.

zeharretara 1 adb. Zeharka, zeharbidez. Nahiz artez bere eskutik, nahiz zeharretara bere aginduz beste batzuen eskutik.

2 adb. Zeharka, trebes. Zeharretara eta ahuspez zaldi gainean ipinita, irin zorroa balitz bezala. || Zeharretara begiratu nion.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper