Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=esneko sarrera bakarrean aurkitu da.

esne

1 iz. Ugaztun emeen ugatzetan eratzen den isurkari zuria, ume jaio berrien berezko elikagaia. Haurrak esnea edoski. Dohatsua esnea eman dizun bularra! Erdi berriaren lehen esnea. Esnea hartu. Abatza bete esne edan. Esnea egosi. Esnetan zerbait egosi. Esnea mindu. Esne asko ematen duen ardia. Behi esnea. Esnea jetzi. Esne opilak. Talo-esneak eztiarekin. Esne-saltzailea. Esne industria. Esne zekorra (Ik. esneko).

2 iz. Zenbait landaretatik edo hazitatik ateratzen den isurkaria, esnearen antzekoa. Almendra-esnea.

esne behi, esne-behi Esnetarako hazten den behia. Ume egin berritan gizena badago, esne behia ez da puntakoa.

esne belar, esne-belar Euphorbia generoko belar landarea, esne mingots bat daukana.

esne bide, esne-bide (E eta B larriz). Zeruan gauaz ikus daitekeen zerrenda argia, gure galaxiako plano trinkoeneko izarrez osatua dagoena. Esne Bideak 10.000 milioi urte inguru ditu. Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, eta egin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasun infinituan.

esne denda, esne-denda Esnea saltzen den denda.

esne gain, esne-gain 1 Esnearen gainaldean gertatzen den geruza mamitsua. Ik. gain2. Baserritarrari erosten genion esnea egunero eta esne gainarekin ogitarteko gozoak egiten zizkigun amak.

2 Esne gain harrotu azukreduna. Marrubiak esne gainarekin.

esne gauza, esne-gauza Esnekia. Ez jateko arrautzarik eta esne gauzarik garizuman.

esne harri, esne-harri Esnea egosteko erabiltzen zen harria. Besoak, zaintsuak, esne harria bera baino gogorragoak.

esne hauts, esne-hauts Hauts bihurturiko esnea. Esne hautsari ura erantsi, eta hura edan.

esne jaki, esne-jaki Esnekia. Arrautzarik eta esne jakirik ez jateko.

esneko adj. Animaliez mintzatuz, oraindik esnez elikatzen dena. Esneko zekorra, txerria.

esneko hortz Umeen lehen hortzak, gizakietan zazpiren bat urterekin erortzen direnak.

esne lore, esne-lore Esne-belarraren lorea.

esne mamitan, esne-mamitan 1 adb. (egon, bizi eta kideko aditzekin). Oparotasunean. Izan ere, bizitza ez da beti esne mamitan egotea. Ondo begiratuta, esne mamitan haziak gara.

2 adb. Oso pozik. Ik. eztitan. Esne mamitan dago taldea, ligako lehen hiru partidak irabazi ostean.

esne perretxiko, esne-perretxiko Lactarius generoko perretxikoa, inbutu formako txapela duena eta barnean esnea daukana.

esnetarako adj. Abereez mintzatuz, esnea lortzekoa. Behi horiek esnetarakoak dira.

esne tela, esne-tela Esnea egosi eta gero eratzen den gain mehea; esne gaina. Baserriko esneak esne tela sendoagoa edukitzen du.

esne zopa, esne-zopa pl. Esnez eta ogi zatiz egindako jakia. Gosaritzat, esne zopak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper