Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza errezetatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

errezetatu, errezeta/errezetatu, errezetatzen
du ad. Heg. Sendagileak eriari hartu behar duen sendagaia agindu eta harraldiak eta dosiak errezetan zehaztu. Ik. preskribatu 2. Markako botiken ordez generikoak errezetatu beharko dituzte Osakidetzako medikuek aurrerantzean.

Aztergaia: errezetatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): errezetatu 57: Elhuyar 10 (“Emaitzak zalaparta eragin zuen; izan ere, erantzun zutenetatik, gutxi gorabehera erdiek plazeboak errezetatzen zituztela aitortu zuten”), Consumer 3 (adib.: “Kalkulatuta dago 4.000 mediku inguruk errezetatzen dutela Espainian eta aseguru pribatu batzuk ere beren prestazioen artean homeopatia sartzea pentsatzen ari dira”), Berria 22 (adib.: “Eta ardoa hain ona baldin bada, agian, laster medikutara joaten garenean errezetatu ere egingo digu”), EiTB 11 (adib.: “"Profesionalen eta gizartearen aldarrikapenari erantzuten dio", azaldu dute; horrela, lehen mailako arreta zerbitzuetan "neurri zehatza errezetatu" ahal izango dute, beste herri batzuetako ospitaletan egiten den bezala”), Argia 11 (adib.: “larruazaleko gaixotasunak artatzeko errezetatzen direnak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: errezetatu 24: Berria 12 (adib.: “Estatu Batuetan, depresioaren kontrako botika bakarra errezetatu dezakete pediatrek: prozaca”), Joan Mari Irigoien 4 (adib.: “nik errezetatu nizkion pilulak agortu aurretik?”), Iban Zaldua (“noizean behin aholku edo galdera zorrotzen bat botatzen dute, eta errezetatzen dituzten pilulen aldekoak zein kontrakoak kontu handiz azaltzen dituzte”), Patxi Iturritegi (“Jarrai zezala bolada batean errezetatutako kapsulak hartzen”), Josu Landa (“Arroz ura edan behar duzu batez ere - beste paper bat zirriborratu zion Mentxuk -, esan nizun Margarenean edozenbat arroz aurki dezakezula estraperloan, esaiozu gaixotasunagatik dela eta nik errezetatutakoa”), Juan Garzia 2 (adib.: “idatzi gabeko errezetatxoen, organismo horrekiko lanaren inguruko folklorearen ezaupideak ematen duen intimitate gisako horri uko egin beharra”), Markos Zapiain (“Zein zekenak izaten diren pilulak errezetatzeko orduan, zelako harropuzkeriaz darabilten beren agintea! Autodeterminaziotik aldentzen duen guztia da txarra”), Iñaki Heras (“Zergatik ixten dute orain beren fundamentalismoaren liburua, eta zergatik jartzen dira orain ekonomian esku-hartzera, arazoari merkatu gehiago ezartzearen irtenbidea errezetatu beharrean?”), Unai Iturriaga (“Arrebari errezetatu nion argaltzeko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es recetar, prescribir / fr prescrire: Elhuyar: errezetatu, agindu (medikuak); eman / Nolaerran: manatu, agindu (zab.) / Zehazki: (un médico) agindu / Labayru: -(r)i agindu | errezetatu; eman / Adorez5000: agindu, errezetatu.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “errezeta 1 iz.: medikuaren errezeta. 2 iz.: sukaldaritza-errezetak”arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia, baina Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

errezetatu, errezeta/errezetatu, errezetatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.