1 emaitza erreka bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau64 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1994-05-26 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:02 |
Ik. Izendegia: erreka-lanproi: Lampetra planeri; errekatxindor: Cettia cetti.
AS: erreka jo
AS gisa gehituz: erreka-txori , errekan , errekara , errekatik atera, erreka-zola, erreka-zulo .
erreka jo
- [E101]: ""erreka jo" bezala, "errekan eman" sartu beharko Hiribarrenen "erreketan eman" hori bada" (1994-11-10)
- [I202]: erreka(-)zintzur `arroila' (gaztelaniazko `foz'). Baztan eta Malerrekan ezaguna.
- [E208]: Erreka-txori: txori honen izena Bizkaialdean ipurtikara (epertikara) da; gehitu.
- [E116]: Forma "berria" edo lantaldeak aztertu gabea da I202k aipatu duen erreka(-)zintzur, baina egia da aski erabilia dela. Nik sartuko nuke. Bestetik, sinonimorik aipatu gabe eman genuen lehen itzulian buztanikara, eta bere hartan utzi dugu bigarren honetan ("buztanikara iz. Motacilla sp."); E208k gehitu nahi duen ipurtikara, berriz, ipurdikara forman proposatu du lantaldeak beherago, 'buztanikara' definitzaile duela (eta han erabaki beharko dugu forma, ez hemen). Ongi ulertu badut, buztanikara da hiztegi batuko forma nagusia edo markatu gabea, eta gainerakoak, izatekotan, bigarren mailakoak izango dira, eta ez parekoak edo sinonimoak: horregatik, 'buztanikara' definitzaile duela eman beharko genuke hemengoa (geroago ipurdikara proposatu den bezala, alegia), hau da: "erreka(-)txori 'buztanikara'".
- Erabakia: (2008-04-25) ok baina erreka zintzur horri Naf. marka gehitu; AS: errekan (errekan egon, ezarri, gelditu, izan... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekan moduan); errekara (errekara jausi, joan, ari, egin, eraman... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekara moduan); errekatik atera 'hondamenditik atera'; erreka(-)txori 'buztanikara'; erreka(-)zintzur Naf.; erreka(-)zola; erreka(-)zulo.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.