Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza errei bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

errei
1 iz. Gurdiaren gurpilek mendi bideetan uzten duten ildoa.
2 iz. Errepideetan, lerroa. Ik. lerro 4. Zati honetan errepideak, noranzko bakoitzean, bi errei izango ditu.

Aztergaia: errei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2004-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testuingururik gabeko errei : 1 (V-arr) surco. Eserrei, surcos producidos por el trillo. 2 (V-ger), huella. Burterrei, carril, huella de las ruedas del carro A. eta erreia (v. 1 arraia).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errei 2: BAO 1994 ("Garraio, portu, obra hidrauliko, zubi, zutoin eta dorre metaliko, errei etabarretarako diren metalezko egituren muntaia eta ezarketa"), GAO 1990 ("Aparkalekuak gaitzen direnean soto edo erdisotoan, edo industri pabiloi baten sestraren gaineko solairuetan, arrapalek eta erreiek 3 metrotako gutxienezko zabalera edukiko dute, eta behar adinako gainzabalera bihurguneetan"); errail 14: Bizizaletasunaren alde 2 ("Orduan, andreak, urduri zebilela, bere oinen bat errail bien artean sartu zuen: min handia harturik eta estura horretan, ezin atera zuen bere oina errail bien artetik"), Garraioa 7 (adib.: "Hasieran, lau ERRAILA bakarrik zituzten gurpil hauek, uztai lodi bat inguruan zutelarik", "Hala ere, berehala ugaritu ziren errailak, honela uztai arin eta meheagoa egitea zilegi bait zen gurpilaren sendotasuna murriztu gabe", "K.a. 2.000 urte inguruan, Irango lekuren batean gurpil errailaduna asmatu zen"), Ingurua/4 ("Trenbideetako errailak banatuta daude dilatatzen direnerako"), Esaizu/BBB1 2 ("errail bakar baten gainean ibiltzen diren trenekin egiten diren frogak"), J. Legarreta ("Gu goazen errail berberatik eta aurkako norabidean doana"), Argia 1997 ("15- 75 Tonako garabi zubiaren erraila"), LMuj ("Lokomotiba, ordea, eztanda baten ondorioz, errailetatik aterako zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errail : AB38 1 (raíl), HiztEn (erreia), Lur E (burdinbidea osatzen duten burdinazko edo altzairuzko bi haga modukoetako bakoitza), Euskalterm 3 (raíl); errei : HiztEn (1 errepide-zatia; 2 haga-modukoa), Euskalterm 37 (hauetan astirotzeko e., audio-e., autobus-e., azelerazio-e., bideo-e., bizkortzeko e. etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

IVAP BideSegur: "54.- Erreia.- Galtzada zatibanatzeko orduan kontuan hartzen diren luzetarako zerrendak dira erreiak. Luzetarako bide-marraz, edo marrarik gabe mugatuta egon daitezke, baina automobil-ilada batek bertatik zirkulatu ahal izateko besteko zabalera izan behar dute edozelan ere; motorrak ez dira automobiltzat hartzen kasu honetan."

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

errail : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DVC; errei : HiruMila (1 carril, pista; 2 ik. ildo), ElhHizt (1 surco, carril, rodada; 2 carril (de una carretera, etc.), DRA (1 surco; 2 huella; eta burterrei AS: carril), PMuj DVC (1 surco; eta AS: eserrei: surco del trillo; 2 burt-errei: huella) // Ez dugu aurkitu ap. Lh DBF.

Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

tradizioko oinarririk ez duen arren, hedatua da administrazio-testuetan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

N-111 errepidean hirugarren erreia egiteko proiektua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Argibide moduan, adibidea jartzea komeni da: errepidearen erreiak; hemendik doaz gurdiaren erreiak.

 - [E116]: nire ustez, argibide argiagoa eskaintzen dio lantaldearen adibideak errei zer den ez dakienari, testu erreal batetik hartua izateaz gain (hau da, benetako testu batetik, eta ez hipotetiko, asmatu... haietako batetik), E210ek proposatzen duen adibideak baino: askoz "gauza" gutxiago izan baitaitezke errepide bati egin dakizkiokeen hirugarren zerak, errepidearen edo gurdiaren zerak baino. Dagoen moduan utziko nuke.

 - [E116]:  errei / lerro auziaz informazioa biltzeko saiotxoa egin genian, lantaldearen astearteko bileran zerbait aipatu ahal izateko, eta aipatu genian. Egoki iruditzen zaiok lantaldeari Eustaltzaindiak honelako zerbait adieraztea: a) Euskaltzaindiaren iritziz, lerro dela arrunki erabiltzekoa (eta hala egiten dutela, adibidez, Herria-n eta Berria-n); b) litekeena dela, zirkulazioko kodean-eta, bestelako bereizketak egin beharra izatea, eta hor beharrezkoa izatea errei forma ere; c) definizioak-eta lantzean, hobeto azalduko dituela adierak eta kontuan izango dituela iritsi zaizkion oharrak.

 - Erabakia: (2008-04-25) errei 1 iz. `gurdiaren gurpilek mendibideetan uzten dituzten ildoak' 2 iz. `(autobideetan eta) lerroa': autobidean hirugarren erreia ireki dute.

 - Erabakia: (2008-07-18) errei iz. 1. `gurdiaren gurpilek mendibideetan uzten dituzten ildoak' 2. h. lerro (autobideetan eta) autobidean hirugarren erreia ireki dute.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.