Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza errege bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

errege
1 iz. Erreinu bateko buru den gizona. Guztiek behar dugu erregea obeditu. Suediako erregea berriki izana da Parisen. Mazedoniako errege Alexandro Handiaren garaian. Frantziako errege gaztea. Salomon errege ahaltsu hark. Gure errege jauna. Gaztelako errege batek emana. Errege egin zuten. Berrogei urtez errege egon zen. Alfontso XII.a errege zela. Israelgo errege izango zela. Haurrak ziren errege-jantzi dotorez apainduak. Karguaren zina atzo bertan egin zuten, Marrakexko errege jauregian. Errege-odola dute euren zainetan. || zah. (Izen berezi bezala, artikulurik gabe). Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Erregeren kontseilaria. Jacques Millanges, Erregeren inprimatzailearenean.
2 iz. Bere motakoen artean gailentzen eta nabarmentzen den pertsona, animalia edo gauza. Lehoia, animalien erregea. Poparen erregea hil zenetik, sekulako negozioa sortu da Michael Jacksonen musika, janzkera eta ohiturak lau haizeetara zabalduz.
3 iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Ik. Errege Mago. Han daude Erregeak, han daude artzainak, haur eder hari eman nahirik begiak.
4 iz. Errege baten irudia duen karta. Hordago jo du, eta mahai gainean lau erregeak erakutsita, irabazi egin du. || Errege ezpata. Errege diamantea.
5 iz. Xake-jokoko pieza garrantzitsuena. Aitak erregea taula gainean utzi eta erreginaren pieza lerdena hartu zuen.

Esaera zaharrak

Errege berri, lege berri. Itsuen herrian, okerra errege. Orik ez den lekuan, azeria errege.

Aztergaia: errege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: errege-kobra: Naja hannah; errege-pitoi: Python regius; errege-suge: Lampropeltis sp.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

errege: Rey (de la baraja). Arti Ipuin (“Bateko urrearekin hasirik eta errege bastoarekin buka”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

errege: A Aezk (“Errege bezpera-gabean etxekoen artean botatzen tuzte kartak: gizonendako errege urrea, emaztekiendako bateko urrea.”), Elhuyar (“Zenbat modu eta aukerabide dago 10 karta azaltzeko 4 as, 3 errege, 2 zaldi eta sota bat badira”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

errege: LurE (errege urrea), HiztEn (errege ezpata).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: errege (el rey de bastos errege bastoia); ElhHizt: errege (rey de espadas errege ezpata); ez dugu aurkitu adiera horretan ap. HiruMila.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

errege, erret-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: errege(-)bide, errege-erreginak: Espainiako errege-erreginak etorri dira.

Ik. errege sarreran "4 iz. Errege baten irudia duen karta. Errege ezpata".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errege-alaba , errege-aulki , errege-sagar , errege-seme ; eta adibide gisa: Errege-egun.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

errege urrea eta errege diamantea adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Zer dela eta erret forma, elkarketarako dena, hila eta baztertzekoa dela esatea? Nola bazter dezakegu hain alegeraki gure eratorpenerako ondare-altxor urria, euskararen forma zahar jakinak hain gutxi ditugunean, inguruko erdaretan latinetiko hitz erabat hilak birpizteko inolako lotsarik ez dutenean? Ezin dut ulertu, adibidez, zergatik Erret Akademia, kasurako, espainolezko aspecto lœdico, direccional, conflictivo edo confraternizar baino baztergarriagoa den. Kultismoak definizioz zertzu dira ba? Sinplekeria absolutua eta erabatekoa da idazleek erabili nahi dituzten hitzak edo hitz-zatiak hilak eta aldez aurretik baztergarriak direla esatea, are gehiago hori dioena, besterik gabe, bere gustu pertsonaletan, gutxienez besteenak bezain errespetagarri direnetan, baino oinarritzen ez denean" (1993-01-18)

 - [E109]: zergatik forma hila? Berpiztua da!" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz horren deklinazio bereziaz argitasunen bat eman beharko litzateke; erregek agindu ziona egin zuen; beren erregeri hori esan zioten.

 - [E208]: Errege: adibideetan jar, otoi, Errege-erregina katolikoak, jende askok egiten duten errege katolikoak = los reyes católicos hori saihesteko.

 - [E210]: Gehitzeko: errege-lur, errege-onurabide.

 - [E116]: E208ren adibidea erantsi ezinik ez dago, lehen itzulikoaren ondoren ("... etorri dira; errege-erregina katolikoak"). E210k jaso nahi dituen azpisarrerak, berriz, hobeki aztertuz jaso beharko genituzke, informazioa eskuratuz, etab.: a) forma "berriak" dira, lantaldeak aztertu gabeak, eta hurrengo itzulirako utzi ohi ditugu hauek; b) asko dira errege-x osaerako elkartuak (20 bat ikusi ditut aztergaian, gehienak libretzat emanak; XX. mendeko corpusean, berriz, 100 bat dira horrela lematizatuak, gehienak agerraldi bana edo binakoak #mdash# ez ditut horien artean ikusi errege-lur eta errege-onurabide); c) sexismotik ihes egiten saiatu beharko genuke, ahal dugun neurrian, eta errazago egin dezakegu hori forma berrietan tradizioak finkatu dizkigunetan baino. Errege-lur eta errege-onurabide hurrengo itzulirako utziko nituzke.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): deklinabideaz oharrik ez egitea erabaki da.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok, AS: errege(-)alaba `printzesa', errege(-)aulki `tronua', errege(-)sagar, errege(-)seme `printzea'; baina Errege-egun hori AS bihurtu: errege(-)egun.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): errege iz.: errege urrea, errege diamantea.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.