Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ere bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ere
1 adb. Lehenago adierazi denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Partikula enklitikoa izanik, dagokion izen sintagmaren edo esaldiaren eskuinean ezartzen da beti). Ik. halaber; berebat 2. Mikel etorri da; Ane ere etorri da. Mikel ez da etorri; Ane ere ez da etorri. Amaia ere badator. Beste erantzunik ere badago. Euskal idazleak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Aukerak eskainiak daude, eta hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daude. Hemen ez ezik, orobat gertatzen da bestetan ere. Lozorroan zetzan Euskaltzaindia ere iratzarri zen. Beste zerbait ere nahasten zen, ordea, horretaz landa. Min ematen dit entzuteak ere. Jateko ere nahiago dute oilasko haragia. Gero hasi nintzen irri egiten ere. Zertan gauden ere begiratu gabe. Zeruan bezala lurrean ere. || Egia ere da bazela orduan orain ez den beste lanbiderik.
2 adb. (Bigarren esaldiko aditza ezabaturik; bai edo ez-en laguntza behar du). Ik. baita2; bai eta... ere;  + ezta1; ez eta... ere; orobat. Honek egin du; guk ere bai (edo baita guk ere). Mikel etorri da; Ane ere bai (edo baita Ane ere). Mikel ez da etorri; Ane ere ez (edo ezta Ane ere). Jonek ez zuen sagarrik ekarri eta patatarik ere ez. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. || Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik, filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Halatan galdegiten du eta ihardesten ere bai. Kontzientziako harra bizi da, eta biziko ere bai beti infernuan.
3 adb. (Aditz jokatuari dagokiola). Batasun aldera irauli ere egin zen, isuri ez ezik. Ez dira kentzen, eta dirudienez kenduko ere ez dira guztiz. Irakurri ere badut inoiz edo behin.
4 adb. (Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren partizipio burutuaren eskuinean, aditz nagusiaren ekintza nolabait indartzeko). Ik. izan ere. Jakin ere, ez zekien gutxi gero berak! Esan ere, bereak eta bi esan zizkion.
5 Nahiz (eta), arren. (Edozein motatako baldintza esaldiri erantsia). Handia bada ere, sar daiteke hemen. Tolosarra bada ere, ez daki euskaraz. Etorriko balitz ere, ez genuke ikusiko. Beste zorigaitzik izan ez balitz ere, hau aski izan behar zen bekatutik niri ihes eragiteko. Euria ari badu ere, aterako gara. Txit bihotz oneko zela ere, haserrekor zen. Egia izanik ere, ez dizut sinetsiko. Egia ez izanik ere, sinetsiko dizut.
6 (zer, nor, non eta gainerako galdegileen eskuinean). Ik. zer ere; nor ere; non ere.
7 (Indargarri gisa, ezer, inon, inor eta kidekoen eskuinean, ezezko esaldietan, edota berriz, berriro eta kidekoen eskuinean). Ik. ezer ere; inon ere;  + berriro ere; berriz ere; badaezpada ere; baizik ere; deus ere; oraindik ere; sekula ere; neholaz ere.
8 (Indargarri gisa, izenondoen, adizlagunen edo zenbatzaileen eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Zelan?, hemen gauzak ez dabiltza ondo ere. Elkarri begira geratu ziren neskak, ustekabean harrapatuta, eta ez da harritzekoa ere. Pozik gaude hori entzuteaz, jakina, baina, egia esateko, ez digu asko ere ardura. Ez dugu asko ere nahi. Argi zegoen hark ez zuela horri buruz gehiegi ere hitz egin nahi. Lar ere bazakizkiat nik estudianteen kontuak. || (hain, oso eta kidekoekin). Falta zaion zatia hain handia ere ez da. Oso ondo ere ez nekien zerk ematen zidan mina.
9 (Harridurazko zenbait esalditan; gehienetan esaldiaren osagairen baten elipsiarekin). —Nahigaberen bat eman al dizugu? —Ez, andrea; esatea ere! Zer zozokeria!, horrelako galdera egitea ere! Hemen da bera; azkenean ere!
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez. Batek mila balio eta milak bat ere ez. Batzuen gatzontzian ere harrak sortzen dira. Bilbao, han ere dongeak birao. Handikeria, lilitzen bada ere, ez da bihitzen. Zurginaren etxea zotzez, zotzez ere motzez.

Aztergaia: ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guk ere (bai); etxea ere; gaur ere; esan ere; batez ere; hala ere; *ere bai e. baita ere; *ere ez e. ezta ere.

Informazio lexikografikoa
Erabilera sintaktikoa argitu

gramatikari dagozkion argibideetako zein jaso behar du hiztegiak? Orain-oraingoz, *ere bai modukoak gaizki daudela esatera mugatuko da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "52 zenbakian egiten den galderari eutsiz, uste dut nahikoa izan litekeela honako oharra: ere esaldi barnean, aurrean duen elementuarekin loturan; ...ere bai/...ere ez moldea esaldi amaieran. Edozein modutan ere, elementu honen erabilera aukerak hiztegihonetatik kanpoko obretan kokatu behar dira" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "adibidea hobeki ipini beharko litzateke: * ere bai e. baita (ere), *ere ez e. ezta (ere)".

 - [E116]: "ongi ari da XK, forma hori baitute lehen itzulian arautu genituenek, ere parentesi artean dutela: baita... (ere) eta ezta... (ere)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-12-21): "OK, hau da, egokitu adibideak: "ere [...] hala ere; *ere bai e. baita (... ere); *ere ez e. ezta (... ere)".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.