Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=eragotzi sarrera bakarrean aurkitu da.

eragotzi, eragotz, eragozten

1 du ad. Heg. Zerbait egiten, burutzen edo erabiltzen ez utzi. Ik. galarazi 1; debekatu. Argia ikustea eragozten didatenak. Zerk eragozten dizu zoriontsu izatea? Euriak eragotzi zuen gau jolasa. Egitekoek eragozten badizute elizara etortzea. Ezkontza eragozten duen gauzaren bat ezagutzen badute. Itsasgizonik jakitunenak ere ezin eragotz lezake, ez, kontrako haizea. Bidea eragozten dioten sasiak.

2 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbaiten lasaitasuna edo ongizatea asaldatu. Ik. galarazi 3. Eragozten dizu hain berandu deitzeak? Zigarroen keak eragozten dizu?

3 du ad. Ipar. Zah. Egotzi, bota. Ez nire gainera eragotz zeure haserrea.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper