Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=entzute sarrera bakarrean aurkitu da.

entzute

1 iz. Entzumenaren bidez sumatzea. Ondarroan izan zen gure entzute eder hura.

2 iz. Ospea, omena. Bere entzute onaren kaltean. Haren entzutea inoiz gal ez dadin. Jakintsu entzutea zuena.

entzutea eman g.er. Arreta ipini. Ez entzuterik eman berriketa eta esamesei. || Lur jota dagoenari entzute gutxi ematen diogu.

entzutea izan Aditzea izan. Badut zure anaiaren entzutea. Baina entzutea badut Ezpeletan badela gizon bat horretarako aukerakoa. Bazuen nonbaitetik hitz horren entzutea.

entzute handiko adj. Entzutetsua. Entzute handiko gizona zen.

entzutez Belarriz, entzumenaren bidez. Ikustez eta entzutez. Guztiek ezagutzen dute Robespierre, entzutez bederen. Belarriz eta entzutez, ez naiz beste inoren ikasle izan.

entzutezko adj. Entzutearena, entzuteari dagokiona. Ik. entzumenezko.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper