Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ene 6 sarreratan aurkitu da.

ene1

iz. Alfabetoko letra (n, N).

ene2

1 adj. Nirea. Ene iritziz. Arren ene andre Milia Lasturko. Ene etxea erre zutenak.

2 interj. Ustekabea edo larritasuna adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ai ene. Ene!, nondik irten zara era horretan? Ene!, zer diozu? Ene!, asko dituk! Ene bada! Ene Jesus! Ene errukarria!

ai

1 interj. Oinazea edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. aiei. Ai!, betiko nireak egin zuen. Ai, ene urrikalkizuna! Ai, ai, Jauna! Ai, ai, ai eta milatan ai!

2 interj. Balitz, balu, baleza eta kideko adizkiekin doalarik, ezin bete daitekeen desira adierazteko erabiltzen den hitza. Ai, baleki! Bihotz bakarra dut; ai, mila banitu! Ai, zure bizia nirearen truke erosi ahal baneza! Ai, hegaztia banintz, gainik gain nenbilke!

3 (Izen gisa). Hango kantuak izango dira aiak, hasperenak eta intziriak. Haien ai bakoitzean ikaratzen zaigu bihotza.

ai ene interj. Ai. Ai ene! Ai ene bada! Ai ene! zer dolore izan daiteke honen parerik?

fede

1 iz. Erlijioko egiei eta dogmei buruzko sinestea; bertute teologala, Elizak irakasten duena egia ziurtzat sinestean datzana. Jesu Kristoren fedea duena. Kristori buruzko fede zuzena iluntzen denean. Fede handiko apaiza. Fede gutxiko gizonak! Fede hila baita obra onik gabeko fedea. Fede osoz. Fede bizia, suharra. Fedearen argitan. Fedearen begiz. Fedea galdu duena. Fede aitormena. Bada Erroman fedea zaintzen duenik.

2 iz. Erlijio baten sinesgaien multzoa. Kristau fedearen alde. Fedearen kontrako bekatua. Fede katolikoaren egiak. Gure fede santuak erakusten digunez. Egiazko fedea mundu guztian zabaltzeko. Fedeko egia guztiak. Fedeaz arnegatu zuelako.

ene fedea Esaten dena indartzeko erabiltzen den esapidea. Ontsa merezi duzue, ene fedea!

fede emaile, fede-emaile iz. Zerbaiten fede ematen duen pertsona, bereziki notario edo funtzionarioa. Atzerriko behatzaile eta fede emaileek osatutako taldea. Fede emaileen lana prozesua babestea eta berrestea, fede ematea eta nazioartean horren berri ofizialki ematea izango da.

fede-emaile adj. Zerbaiten fede ematen duena. Agiri fede-emaileak.

fede eman Lekukotasuna eman. Fede emateko behar ditut luma eta tintontzia.

fede gaizto Asmo txarra. Ik. fede txar. Fede gaiztoz dabilena.

fede-hausle Heretikoa. Fede-hauslez betea daukagu mundua.

fede on Asmo ona. Egin denaren fede ona erakusteko. Beren ezjakinak edo fede onak bultzaturik. Fede ona eta leialtasuna. Fede onean.

fede txar Fede gaiztoa, asmo txarra. Ez genuen fede txarrez egin.

fedezko adj. Fedezko misterio nagusiak. Fedezko otoitza.

iduri1

iz. Ipar. eta Naf. Irudia.

ene (gure...) iduriko Ipar. eta Naf. Nire (gure...) ustez. Ene iduriko, hori ongi da.

ez idurian Ipar. eta Naf. Bestela badirudi ere; konturatu gabe. Horrela irakatsi ziguten unibertsitatean eta, ez idurian ere, horrela izaki, gutiz gehienik. Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait. Ez idurian parrokiako kermeza hurbiltzen ari da.

idurian adb. Ipar. eta Naf. Irudian. Jaitsi zen Espiritu Santua uso idurian. Badator Judas saltzailea, eta adiskidearen idurian ipintzen du Jesus bere etsaien atzaparretan.

iduri egin Ipar. eta Naf. Irudia egin, itxura egin. Ez aditu iduri egin zuen.

iduri eta (Perpaus osagarri bat lagun duela). Ipar. Ba... bezala. Atzaparka lotzen zaio, iduri eta begitarte guztia larrutu behar diola: atzaparka lotzen zaio, begitarte guztia larrutu behar balio bezala.

iduri izan 1 du ad. Ipar. eta Naf. Aipatzen denaren itxura izan, hura izango balitz bezala azaldu. Iduri du eri dela. Zezen bat iduri duen behia: zezen bat dirudien behia. Iduri du zaldiz dabilela. Arbolen adarrek hilak iduri zuten. Iduri luke berriketari batzuek plazer hartzen dutela besteen itzalak hedatzen.

2 zaio ad. Ipar. eta Naf. Iruditu. Maitearengandik urruntzen ari naizela iduri zait. Iduri zaionean eginen du galde.

iduripean adb. Ipar. eta Naf. Irudipean. Badakizue ezen deabruak mila forma har ditzakeela, eta emakume baten iduripean ager daitekeela batean, herensuge batenean bestean.

idurira adb. Ipar. eta Naf. Irudira. Gizonak ez dira Jainkoaren idurira eginak? Uhina zutitzen zen bertan pareta zabal baten idurira.

iduriz adb. Ipar. eta Naf. Irudiz. Iduriz onak eta funtsean gaiztoak direnak.

oi1

interj. Ustekabea, harrimena, mirespena edo oinazea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ai; o2. Davidek ihardetsi zuen: "oi!, bekatu egin dut Jaunaren aitzinean". Bi gau, oi!, bi gau luze, negarrez nagoela. San Bernat, munduan zure bizia, oi!, zer bizi santu, miragarria! Oi, zein argiak diren gizonen begiak! Erien alde, oi!, zer bihotz ona, zer indarra agertu duzuna! Oi, ala nik arrazoi baitut neure burua mespretxatzeko! || (Izen sintagma baten ezkerrean). Oi, herio guztiz krudela, hik nor ez duk ikaratzen? Oi, ene errukarria!

oi ene interj. Oi. Ik. ai ene.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper