Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=eme 3 sarreratan aurkitu da.

eme1

iz. Alfabetoko letra (m, M).

eme2

1 adj./iz. Ernaldua izan daitekeen sexukoa. Ik. urrixa. Anton. ar. Abere bikote bat, arra eta emea. Behia, zezenaren emea. Zerri handi bat, emea. Lehoi eme haserretua baino haserretuago. Palmondo emea. Lore emeak.

2 adj. Sexu horri dagokiona. Gameto emeak.

3 iz. Adkor. Emakumea. Eme ergel hori! Eme ederra, hire ahizpa!

4 adj. Zenbait gauza osatzen dituzten bi atalez mintzatuz, zuloa duena, beste atala sartzen dena. Atal emea.

5 adj. Biguna, leuna, otzana. Ik. ezti2. Bihotzez eme direnak. Anitz haur, txiki direno, eme eta gozo dira, baina adinarekin etortzen dira mutiritzera. Jesusen Ama emea. Hitz emeak eta eztiak. Ahots emea. Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake. Haize eme batez. Jainkoaren lege santua, hain uztarri emea eta karga arina. Lurralde emea, mendixka bigun hutsek bulartua.

iratze

1 iz. Lorerik eta hazirik ez duen landarea, espora bidez ugaltzen dena (Filicopsida). Ik. garo1; ira. Iratzearen hostoak.

2 iz. Iratze arrunta. Nafarroako landak, otez eta iratzez jantziak. Iratze ebakitzen, abereei azpiak egiteko. Iratzea horitzen hasi orduko. Iratze sailak. Dardaraz dago iratze hosto luzea. Iratze metak.

iratze ar Iratze arruntak baino hosto handiagoak eta zurtoin gorria dituen landarea (Dryopteris filix-mas).

iratze arrunt Lurpeko zurtoina duen landarea, gure mendietan oso ohikoa, aski gora igotzen diren eta azpialdean esporak dituzten hosto konposatu handiak dituena (Pteridium aquilinum (L.)).

iratze eme Iratze arruntak baino hosto txikiagoak eta ifrentzu iletsuak dituen landarea (Athyrium filix-femina).

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper