Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=egiteko 2 sarreratan aurkitu da.

egiteko

1 iz. Norbaitek egiteko duen gauza, norbait ari dena edo norbaiti dagokiona. Ik. eginkizun; zeregin. Gorputza hilduratzea, heztea eta menderatzea da kristauaren egiteko handia. Zer da gure bizia bera salbamenduko egitekoaren aldean? Euskaltzaindiak bere egitekoak betetzeko behar dituen laguntzak. Eguneko egitekoak bukatu ondoan. Ez da ongi gizona emakumeen egitekoetan sartzea. Mundu honetako egitekoak ezertan ez dituena. Egitekoak geroko uztea. Bere egitekoetan ziharduela. Ez da hori zure egitekoa. Bada, idazteari dagokionez ere, ez naiz egiteko gabe.

2 iz. Egitea, egintza. (Batez ere egitekoa egin, egitekoren bat egin eta kideko esapideetan erabiltzen da, ironiaz edo gutxiespenez). Ik. azio; ezegiteko. Egunen batean egin behar dut egitekoren bat. Guk egin dugu egitekoa!

pure

iz. Barazkiak, egoskariak, patatak edo beste zenbait elikagai egosiz eta birrinduz prestatzen den janaria. Patata purea.

pure egin Patata zurituak hartu eta pure egiteko tresnatik pasatzen dira.

pure-egiteko iz. Pure egiteko tresna. Ik. puregailu.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper