Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza eder bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

eder1
1 adj. Bere itxura edo eragatik, ikusmenari-edo, guztiz atsegina edo miresgarria gertatzen zaiona. Gazte eder eta alaia. Mutil eder galanta. Neska polit bat eta emakume eder bat. Andre eder batek bihotza ebatsi dit. Ume eder bat ikusi nuen. Azalez eder, baina barrua ustela. Uso zuri ederra, zeruan zer berri? Gizon argia, hiztun ederra.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Itsasoko izar ederra, marinelen gidaria. Etxe eder asko dituen hiria. Lore baratzean eder arrosa gorria. Agur itsaso eder handiari. Arte ederrak. Bertuteen apaindura ederra iristeko. Bertso berriak jartzera noa euskara eder batean. Umore ederrean. Bazkari eder batekin eta lagunarterik atsegingarrienean. Elizkizun eder eta hunkigarria. Itxura ederreko gizona. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Aukera ederra, benetan!
3 adj. adkor. Oso ona. Soldata ederra duzu, bada. Afari ederra prestatuko dizut.
4 adj. adkor. Handia, berealdikoa. Masaileko ederrak hartu zituen. Alde ederra bien artean! Estutasun ederrean jarri nauk, adiskide! Ziri ederra sartu zion maisuari. || Pozik emango lizkioke belarrondoko eder-eder bi.
5 (Izen gisa, esaldi hanpatuetan, ironiaz). Ik. ederrak hartu; ederrak eman;  + ederra sartu; ederra egin; ederra bota; ederra harrapatu. Hau ederra dugu!, barau gaitzean nagoela, hatorkit musikaz niri mintzatzera! Uf! ederrari galdetu diozu!

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Basta ederragatik, asto duk astoa. Ederra, alferra. Ederregia, itsusgarri. Ez egin bakarrean eder ez denik kalean. Gaina eder, barrena uher.
eder2
iz. Edertasuna. Ederra harrigarri, baina ez beti harrigarria eder. Ez diote inori ederrean zorrik. Ederzalea banintzen ere, aspertu nintzen ederrez.
Azpisarrerak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.