Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza dote bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

dote
1 iz. Ezkonsaria. Dotetzat emana. Hori egiten gastatua da nik behar nuen dotea. Ezkondu nahi dute eta, non dute dotea?
2 iz. Moja sartzera doanak komentura eramaten dituen ondasunak edo dirua. Mojagaiaren dotea poliki estimatu zuten.

Aztergaia: dote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau62
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: "dotedun hitza ere sartuko nuke, OEHn ere agertzen dena. Gure etxean eta eskualdean asko erabili izan da. Herri kantetan ere aurki daiteke. OEHn aurkitzen den dotezale ere sartuko nuke, arrazoi berberagatik. Toribio Etxeberriak Eibarren jasotako hitz biok, barra barra entzun ditugu"

 - [E210]: "Oharra: Mundu juridikoan dote delakoa ezkonsaria da, eta, horregatik, komeni da hori agerraraztea: dote Zuz. e. ezkonsari"

 - [E115]: "ezkonsaria"

 - [E116]: "ongi ulertu badut, baztertu egin nahi du AUk, "e. ezkonsari" markatuz; TXPk, berriz, onartu egin nahi du, 'ezkonsaria' adiera emanez. Bi ohar, nire aldetik: a) ez dut uste izartxoa dagokionik, duen bezalako tradizioa izanik (ik. OEHkoak), eta onartzekoa da, nire ustez, eman beharreko azalpenak emanez; b) egia da OEHk ez duela 'ezkonsaria' adiera besterik aipatzen ('dohaina' adieraz gain, alegia) eta, dirudienez, ez duela beste adierarik izan gure tradizioko idazlanetan; bestelako idazlan batzuetan, ordea, 'mojagaiak komentura dakartzan ondasunak' adiera ere badu (analogiazkoa-edo izan liteke adiera hau, gaztelaniaz eta frantsesez bezala, noski; gogora komentu eta monasterioen historiak, edo emakume batzuen bizitzak; ikus EEBSn, adibidez, J.A. Ugarte, Zeruko mana gozoa, 666: "[Isabelek] guraso beartsu, pobreai laguntzeagatik, eta lekaimetxe, edo komenturako, doterik etzualako..."). Nire proposamena: "dote iz. 1 'ezkonsaria, ezkontzara emazteak dakartzan ondasunak'. 2 'mojagaiak komentura dakartzan ondasunak'". JLLk aipatzen dituen dotedun eta dotezale berriak, forma berri guztiak bezala, hurrengo itzulian ikusiko ditugu, informazioa bilduz (ez ditut aurkitu EEBS eta gaurko euskararen corpusetan)"

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin".

 - Erabakia: Erabakia (2006-09-28): "dote iz. 1 Sin. ezkontsari: Joanak dote ederra ekarri zuen ezkontzara. 2: mojagaiaren dotea poliki estimatu zuten".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.