Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza distrakzio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

distrakzio
iz. beh. Arreta galtzea edo galaraztea. Ik. despiste; deskuidu.

Aztergaia: distrakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

distraitu (eta distraidu) 6: Or Poem (oin-oharrean: "Xortzeke, distraitu gabe"), Bilbao IpuiB 5 (adib., "Arrezkero, ez dot entzun Tomas Kirru geiagotan distraidu zanik", "Distraidua zalako galanta"); distrazio (eta distrakzione 1, distraziño 2) 5: Gco I ("borondatezko distrazioarekin barruko, edo biotzeko atenzio bage"), MarIl ("Barkha ditzadazut hobendun jarri naizen distrakzioneak"), Bilbao IpuiB 2 (adib., "[Izan eban] eskarmenturik naiko. Distraziño batetik etorritakoa"), And AUzta ("distrazioak otoitzean"), eta OEH argitaratuan, CatLav ("Distrakzione gutiagorekin othoitz egiteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

distraitu (eta distraidu 2) 8: Euzkadi 1936 ("Beti distraiduta bixi dan bidazti batek ottura on bat dauko"), Bilbao IpuiB (OEHko testuinguruetako batean), Karraspio ("Distraituta ibiliko zinen?"), M. Haranburu (azalpen gisa: "Amak bide guztiak erabili ditu haurrari jan erazteko: haurra lekoratu [distraitu], seduzitu, behartu, lo dagoela jan erazi"), X. Gereño ("Distraituta zihoan manifestari madarikatu haietan pentsatzen"), Azurm ("Konigsbergeko Hamann irakasle errigortsuak erasiatzen ei zuen, beraz, Kant hori, beti denborapasa sozial haietan distraituta, sekula ez zela iritsiko lan intelektual seriorik egitera"), A. Bengoetxea ("denbora luzean distraitzen nauen karta-joko bakarra"), R. Saizarbitoria ("beren benetako lanetik distraitzen dituztenak"); distraituki 1, A. Arkotxa ("Gatu bat miauka. Distraituki karesatzen du"); distrazio (eta distraziño 1, distrakzio 1) 3: Bilbao IpuiB (OEHko testuinguruetako batean), EIMA 1995 ("ez zaio puntuaziorik emango ikasleari, distrakzio edo motibazio okerra ekiditeko"), Musika/6 ("Ez zitzaion gaizki etorri distrazio hura!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

distraigarri : Euskalterm 1 ('distractor'); distraitu : Euskalterm 1 ('distraido'); distraktore : Euskalterm 1 ('distractor'); distrazio : AB50 1 (distrakzio: 'distracción'), Euskalterm 1 ('distracción') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

distraitu : ElhHizt (distraerse), HiruMila (1 distraído, -a; 2 distraerse); distrazio : ElhHizt (distracción), HiruMila (distrakzio: distracción) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal distracción / distraction formen ordainak: HiruMila: 1 distrakzio, oharkabetasun; 2 olgeta, jostaketa; 3 hutsegite // ElhHizt: 1 deskuidu, distrazio, oharkabetasun; 2 dibertimendu, entretenigarri, entretenimendu // Lur EG/CE: aisia, olgeta; eta EF/FE: dosteta, jolas, jostagarri, libertimendu, olgeta // Vox es-eu: 1 divertimiento josteta, denbora-pasa; 2 despiste: oharkabealdi; 3 error: hutsegite // XarHizt: josteta, jolas, libertimendu, abusagailu (NL), olgeta (B) // Casve FE: amusement txostaka, txostakaldi; inapplication ohargabe, ustegabe, xorokeria, barraiadüra, gogobarreiadüra // HaizeG FB: ohargabe, (amusement) josteta, jostaldi // T-L LBF: josteta, libertimendu, par distraction: ohar-gabetarik // PMuj DCV: 1 inadvertencia: xorraldi, barreialdi, oarkabe, zabarkeria, zabartasun; 2 diversión, entretenimiento: jostaketa, jolas, jostaldi, jolasaldi; 3 libertinaje, desenfreno: lasaikeria, lazokeria, zirtzilkeria, esku-geikeria, nabarmenkeria.

Erdaretako formak

fr (DLLF): distraction; dissipation, dérèglement (en las costumbres); it (S. Carbonell): distrazione; scostumatezza, licenziosità; en (Collins): 1 recreo distraction, amusement, relaxation, pasatiempo hobby, pastime; 2 despiste absence of mind, etc; 3 error, olvido slip, blunder, oversight; 4 moral loose living, dissipation; de (Langenscheidts): 1 Unachtsamkeit, Geistesabwesenheit, Zerstreutheit; 2 Ablenkung, Zerstreuung, Vergnügen.

LBeh (2011-03-03): distrakzio 2 ager.: Juan Kruz Lakasta (“Baina distrakzio maniobrak funtzionatzen segi dezan, hedabideak elikatu behar”), Oskar Zapata (“Euskarabidearen sorrerarekin Nafarroako Gobernuak egin zuen distrakzio maniobra berez erori egin dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: distrakzio 9: Edu Lartzanguren (“Distrakzio ekintza da”), Berria 2006 (“derrepentean sukaldetik hozkailuaren marmarra datorkigu, txarto botatako komuneko ura zein beste mila distrakzio, afaltzeko zer jarriko dugun pentsamenduak garun osoa kolonizatzen digun bitartean”), Jon Muñoz 3 (“Munduaren distrakzioek zugandik urrun ninderamatelarik ere, ez nintzen haatik zugandik bereiz“, “Ausentziak, distrakzioek nik benetako grina gisa baino haurtzaroko hutsegite gisa ikusten nuen amodio hura suntsituko zutelakoan nengoen”, “Aitor dut abentura horrek ez dukeela zailtasunaren merezimendua; baina distrakzio bat izanen da bederen, asper-asper eginik bainago”), Asisko Frantzisko, Asisko Klara 2 (“Atsekabeturik distrakzio hark Jainkoagana zuzenduriko bere bihotzeko ahotsa eten egin zuelako”, “garizuma hau hemen egiteko asmoa baitut, espirituaren inolako distrakziorik gabe”), Anton Garikano (“Bizkarrez zegoen, eta Paul D-k nahi hainbat ile ikusten ahal zion, aurpegiaren distrakziorik gabe”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

oharkabetze, adigabetze (eta arreta galtze) bezalakoak izan litezke horren euskal ordainak.

Euskaltzaindiaren Arauak

distraitu, distrai, distraitzen. da/du ad. Beh. h. arreta galdu; arreta galarazi; oharkabetu; adigabetu.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

oharkabetze, adigabetze (eta arreta galtze) bezalakoak izan litezke horren euskal ordainak.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

aski nazioartekoa da; baldintza minimoa betetzen du (es, en, fr).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "distrakzio: ez dut uste proposatzen diren ordainak adiera militarrean ere erabil daitezkeenik: horretarako, distrakzio-maniobra nahi ez badugu, nahasteko maniobra edo maniobra nahasgarria gisakoak lirateke egokienak"

 - [E116]: "euskaraz erabili den distrakzio hartu beharko genuke kontuan, eta ez etimoak erdaretan (edo, okerrago dena, erdaretako batean) izan ditzakeen adiera guztiak; eta ez dut uste "adiera militarra" denik erdaraz ere ohikoenetakoa, ez dut behintzat halakorik ikusi DRAE eta Le Petit Robert hiztegietan. Nik ez nuke oraingoz aipatuko (beharbada, maniobra forma lantzean ikus genezake)".

 - Erabakia: Erabakia (2006-06-30): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.