Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=debozio sarrera bakarrean aurkitu da.

debozio

1 iz. Izaki jainkozkoen edo santuen alderako atxikimendu kartsua. Ik. jaiera. Debozioan aitzinatzeko. Elizakoak debozio handiz hartuta. Debozioz beterik. Bere debozioko santuari. Jesusen Bihotzaren debozioa.

2 iz. Otoitza edo erlijiozko jardunaldia. Eguneroko debozio eta erregu-eskariak egitea.

debozioko adj. Deboziozkoa. Debozioko urratsak.

deboziozko adj. Deboziozko liburua. Deboziozko bizitza.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper