Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bulego 2 sarreratan aurkitu da.

bulego

iz. Lantegi edo erakunde bateko administrazio arazoak zuzentzen diren lekua. Zerga bulegoak. Euskaltzaindiaren Arabako Ordezkaritzaren bulego berria. Bulego batean egiten du lan. Lantegiaren bulegoetan. Bulegoko leihatilak. Bulegora sartu zenean. Ni fabrikara eta hura bulegora. Bulego lanak.

bidaia

iz. Leku aski urrunera, lehorrez, itsasoz nahiz airez egiten den ibilaldia. Ik. bidaldi. Itsasoko bidaietan hiltzen direnentzat otoitzak. Idazleak bidaia bat egin zuen Paristik Cadizera 1840an.

bidaia agentzia, bidaia-agentzia Bidaiak antolatzen dituen agentzia. Bidaia agentziek hegaldi bereziak antolatu dituzte.

bidaia bulego, bidaia-bulego Bidaiak antolatzen dituen bulegoa.

bidaia liburu, bidaia-liburu Bidaia bateko gorabeherak kontatzen dituen liburua.

bidaia txartel, bidaia-txartel Garraiobide batean bidaiatzeko eskubidea ematen duen txartela. Hegazkinetan gertatzen ez den bezala, trenean nor doan jakitea ere oso zaila dela dio, bidaia-txartela erostean inork ez duelako bere burua identifikatzen. Renferen bidaia-txartelak % 2 garestituko dira.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper