Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bular 5 sarreratan aurkitu da.

bular

1 iz. Giza enborraren zatia, lepotik sabelera hedatzen dena, eta bihotza eta birikak dauzkana; hainbat animaliaren kideko alderdia. Bularra airez bete. Bularreko mina (Ik. bularreko).

2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.).

3 iz. Emakumearen ugatzetako bakoitza. Ik. titi. Neskatilari bularrak, irten-irtenak, ageri zitzaizkion. Bularrak agerian zituela. Agata gure martiriari moztu zizkioten bularrak. Haren emazte musu-gorri bular-betea. Bular antzua. Seme bat munduratu zuen, Sanson izenekoa, bere bularrean hazi zuena. Bular anaiak, ahizpak: emakume berak bularra eman dienak.

4 iz. Ugatzek ematen duten esnea. Ik. bularra eman; bularra hartu; bularra kendu. Bere amari bularra eskatzen dion umea.

bular-arte Bularra; bi bularren arteko tartea. Eskaleak emandako gutuna hartu eta bular-arteko xokoan sartu zuen.

bular-estu Asma; hotzeria, bereziki eztulik gabekoa. Hemen ez dakigu eztula zer den, marranta eta bular-estua zer diren ere ez.

bular-harro adj. Emakumeez mintzatuz, bular handiak dituena. Ik. bulartsu 3. Emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula.

bular kaiola, bular-kaiola Bizkarrezur, bularrezur eta saihets hezurrek eratzen duten barrunbea, bihotza, birikak eta beste organo batzuk dauzkana.

bularra eman Edoskiarazi. Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta indartsu hazi zen.

bularra hartu Edoski. Bularra hartzen daudenetik ardora ohitzen dituzte haurrak.

bularra kendu Umeari bular esnea emateari utzi. Amak haurtxoari bularra kentzea pentsatu du.

bularreko angina Bihotzeko hutsegitea, bularraren ezkerraldean mina eta larritasuna sortzen dituena.

bularreko haur Bularra hartzen duen haurra. Ik. bularreko. Salda gaixoari eta ugatza bularreko haurrari. Bularreko haurrak berak ere mintzatzen ziren hartaz!

bularretik egon Biriketatik egon, hetika izan.

bular-angina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bular-angina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bularreko angina].

horma2

iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Horma nagusia: teilatuari eusten diona.

horma belar, horma-belar Landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis). Ik. odol belar; pareta belar. Biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.

horma-biko Pilota-jokoan, pilotak ezkerreko horma eta frontisa jotzea. Aurretik jarri zen, horma-biko bati, sake on bati eta dejada bati esker.

horma bular, horma-bular Horma bati, euskarritzat, itsasten zaion pilarea edo arkua. Ik. ostiko2. Aurreko aldetik horma-bularrak altxatuko dira paretarekin batera.

horma irudi, horma-irudi Horma batean itsasten edo marrazten den irudi handia. Leihatilaren gainean filmaren horma-irudi handi bat zegoen. Marraztu eta osatu dituzun lau orri horiek txukun-txukun kartoi mehe batean ipiniz, horma-irudi dotorea osa dezakezu. Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.

horma lehor Zatiak kareorez itsatsi gabe egiten den horma. Baserrietan, soroetako mugak, horma lehorra.

horma pintura, horma-pintura Horma batean eginiko pintura-lana; era horretan margotzeko artea. Ponpeian eta Herkulanon aurkitutako horma-pinturak. Erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa.

horma sugandila, horma-sugandila Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis).

kaiola

1 iz. Animalia txikiak, eta, bereziki, txoriak, bertan itxirik edukitzeko, burdin hariz edo zotzez egiten den kutxa modukoa. Burdinazko, kanaberazko kaiola. Kaiolako atea ireki zion.

2 iz. Animalia basatiak giltzapean gordetzeko, burdin barraz eta xaflaz egiten den barrutia. Lehoien kaiola.

3 iz. Irud. Edozein bazterretan jartzen dute txabola; jan eta lo egiteko, han dute kaiola.

4 iz. Pilota-jokoan, lau eta erdikoa. Oso trebea da kaiolako jokoan. Kaiolako txapelketa.

bular kaiola, bular-kaiola Bizkarrezur, bularrezur eta saihets hezurrek eratzen duten barrunbea, bihotza, birikak eta beste organo batzuk dauzkana.

zubi

1 iz. Ibai, errepide eta kidekoen gainetik igarotzeko eraikuntza. Ondarroako zubira heldu nintzenean. Zubi gainean zegoela. Zubi batetik igarotzen. Zurezko zubi estali bat. Hamazazpi begiko zubia. Zubi batetik bota zuen bere burua. Ura zubiaren azpitik bezala igaro.

2 iz. Irud. Batzuenganik besteenganako bideak eta zubiak zabaltzen saiatu behar genuke. Zirt edo zarteko jendea omen garenez, ez ditugu erdi bidea ez bitarteko zubiak begi onez ikusten. Kazetariek zubi lana egingo dute idazlearen eta publikoaren artean.

3 iz. Itsasontzi baten egitura garaiena, aginduak emateko erabiltzen dena.

4 iz. Bi jaiegunen arteko edo jaiegun baten aurreko edo ondorengo opor eguna edo egunak; egun horiek osatzen duten oporraldia. Urri hasierako zubia aprobetxatu nuen Londresera joateko.

zubi begi, zubi-begi Zubietan, zubi-bularren edo pilareen arteko hutsartea. Ik. begi 7. Deba ibaiak larrialdi maila gainditu zuen ordu batzuetan, zubi-begiak ia guztiz estalita zeuden hainbat lekutan.

zubi bular, zubi-bular Zubi baten zutabeetan egituraren indargarri jartzen den kontrahorma modukoa. Ik. ostiko2. Igartzako zubiak korrontearen aurka dagoen hiruki itxurako zubi-bular bat ere badu.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper