Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza botoa eman bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

botoa eman
ad.-lok. Bozketa batean norberaren nahia adierazi. Ik. bozkatu; boza eman. Herritarrei bihar botoa ematera joateko eskatu zien. Europako Konstituzioari ezezko botoa emango ziola adierazi zuen. Alderdi guztiek aldeko botoa eman zuten osoko bilkuran. Emakumeek ez zuten botoa emateko eskubiderik.

Aztergaia: botoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:021 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

botoa eman (eta botua emon, emon erain bana) 9: AB AmaE 2 ("Orrexegaitik nago oso sinistuta, / On Kaixok dakarrela burua galduta, / Botorik emongo nik beintzat eneuskio, / Zergaitik diputautzat ez daben balio", "Orduan enijoa botorik ematen, / Ez danari Euskaldun uts utsik agertzen"), KIkG 2 ("Geren izenak auteskunde-izendegian ezartzeko ta auteskunde-egunean autarki edo botoa emateko beartuak al-gaude katolikuok? Bai jauna, geren izenak auteskunde-izendegian ezartzeko ta auteskunde-egunean autarki edo botoa emateko bearturik gaude katoliku guztiok"), Enb ("Eztau Madrid'en gixonik, / Bixer baltz ez zuridunik, / Liga-kuari botua emon / Eraingo dauskunik"), Eguzk GizAuz ("Langillen Batz Orokarrak bere autarki edo botoak sozialistai emon eutsezalako, orixegaitik daukez oneik ainbeste aldun edo diputadu Madril'go Lege'etxean"), Or QA 2 ("Gure egunetan Aita Santu Leo XIIIgarrenak gauza bera agindu zienen prantses katolikueri, [...]: otoitza, damua, botoa ematea; lege onez lege tzarra kentzea", "oarkizun bat egin zienan katolikoeri, botoa guri eman zezaigutela"), Erkiag BatB ("Errian, garaitiko jenteak, ordua eltzen zanean, geienbat onen ala aren alde emoten ekian botua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

botoa eman (b. emon, botua e.; aldeko botoa eman, kontrako botoa eman, baiezko botoa eman) 53: Euzkadi 1917-1921 bitartekoak 3 ("Berau ixan zan emengo abertzale zintzoen eta ziurrena, danok dakigu Arratzun zenbat negar erain otsien zorigaiztoko batzuk euren alde botua emoten ezebalako", "zer gero, zure senarrak nori voto'a eman zion? Nere senarrak? ba, piperpotieri", "Negar egin, eta botua eman emengo kintan alde diran españazaliai, orra gauza bi erara ez datozenak"), JBDei 1923 (""Botua" emon deutsezu Erlijiño ta uriaren alde geyen egingo dabenai, Aita Santuak diñoan lez"), Lab ("guk guziok botoa zure alde eman genduan"), Herriaren lekuko ("Botuak libre emateko garaian zail, eta beste alderdietan hainbeste balioko eskubidea dutenak hori ezertan ez edukitzea"), Txill ("Uste duzu zuk, halere, horiek guztiak eta botoa H. B.-aren alde eman dugun 171.316 abertzaleok, txorimaloak besterik ez garela?"), Egin 1979 ("herritarrak botatzera gonbidatu behar ziren, bakoitzak bere gogora eta gustora botoa emateko", "Kataluniak behin eman dio botoa bere Estatutuari"), OinEntz/5 ("Hauteskundeetan, pertsona aberats eta eskolatuek bakarrik zuten botoa emateko eskubidea, ehuneko bik alegia!"), X. Amuriza ("Katalunian Tarradellasek botua ematea nahikoa da"), Punto y Hora 1982 ("Dena dela, ez diet neure botoa emango"), UZEI 2 (""transeúnte" bezala enpadronatzen bazara hemen, beste herri batetan "residente" bezala enpadronatua egon behar duzu eta han bakarrik, esate baterako, zure botoa ematerik izango zenuke", "akordioaren aldeko botua eman beharko dute bazkide gehienek"), EHAA 1984 eta 1992 3 ("Mahaiko Lehendakariarentzako eskutitz-azala, horretan botoa emateko eskubiderik ez dueneko Artekariaren izendapen-agiriarekin", "Epaimahaiko kide guztiek izango dute hizpidea eta botoa emateko eskubidea, idazkariak izan ezik, honek ezin izango bait du botorik eman"), P. Arregi ("aurresan daitezke, mostra haundi batetan jakin daiteke nork irabaziko dituen hauteskundeak, [...] ez ordea, honek edo hark nori emango dion boto"), MAtx ("Txillardegi, beste hautagaiak sei boto bereganatu zituen, beste hiru euskaltzainek zurian eman baitzuten botoa"), R. Iraola ("Ohorezko bazkideak izendatzerakoan, berriz, ehun eta berrogeitamarrek eman dugu botoa"), X. Mendiguren B. ("ez da ahaztu behar, herrialde askotan, nahiz eta botoa emateko eskubiderik ez izan, armak hartzera eta gerra eta gerrila gogorretan parte hartzera behartzen direla haurrak"), J. Zabaleta ("akats formal batzuk kritikatu zituen HBk, eta aurkako botua eman zuen bilkura horretan"), BAO 1990 ("Hautesle bakoitzak botua dagokion Heziketa Ikastetxeko Barrutian emango du"), A. Irigoien ("Krutwig eta ni, botazioaren kontra geundela adierazi eta gero, botorik eman gabe gelditu ginen"), Egunk 1991-1999 bitartekoak 5 ("HBk eta EAk [guztira bederatzi zinegotzi] mozioaren alde eman zuten botoa", "UPNk aldaketaren aldeko botoa ematen badu...", "PNVk bestalde, bi idatzien aurka eman zuen botua", "IUren eta HBren zuzenketak bozkatzen badira, bien aldeko botoa emango duela", "HBk kontrako botoa eman beharko luke lehen bozketan"), Bertsolari 1992 3 (adib., "Ama batek, esaterako, oso garbi adierazten du eztabaidan aritu dela alabarekin eta berak Egañari botua ematen dion bitartean, alabak Sarasua aukeratu duena inteligenteena bezala"), J.R. Bengoetxea ("Aprobatutako testua seguruenik gaztelaniazkoa izango da zeren eta lege horri baiezko botua eman ziotenek gaztelaniaz irakurriko zuten"), Egin 1993 eta 1997 2 ("Botoa emango dutenek kolore desberdineko hainbat laukiren artean markatu ahal izango dute"), Ingurua/3 ("Ondoren erakusketa bat egin kartel guztiekin, eta eman botua kartelei"), 15 gertaera ("Espainiako estatuan gehiengoak aldeko botua eman zuen"), X. Galarreta ("Ez badiguzu botua ematen, bonba tranpak erabiliz lehertaraziko zaitugu"), Zer 1996 ("Euzkadi, laster, ikusiko da / askatasunen bidetan, / Euskalerriak bere botoa / emonik lendabizitan"), F. Ibargutxi ("Euzko Alderdi Jeltzaleak ez zuen orduan erantzunik eman eta baliteke igandeko udalbatzan aldeko boturik ez ematea"), Polizia 1998 ("botoa emateko eskubidea duten epaimahaiko kide guztiek"), Historia 1998 ("udal nafarren gehiengoak aurkako botoa eman ondoren"), A. Zelaia ("berezko interesak dituen administratzaileak kontu bereziaz ibili behar du zenbait legeriatan: delako interes horiek azaldu, botoa emateko orduan parte ez hartzea, transakzioaren berri ikuskatzaileari eman behar izatea, hurrengo batzar orokorrean gaia azaldu beharra organo honen oniritzia lortzeko asmoz, etab."), EUEstat 1997-98 3 (adib., "Hautesle-zentsuan inskribatutako pertsonak dira, adin-nagusiko izanik behin-betiko edo aldi baterako botoa emateko eskubidegabetuta ez dauden espainiar guztiak alegia"), Gara 1999 ("HBk eta IUk bakarrik eman zuten baiezko botoa"), Berrietan 1999 ("Goienetxeak beste alderdiei bere aldeko botoa emotea eskertu eutsoen"), Ttipi-ttapa 1999 ("nik kontrako botua emanen nuke"); boto-emanketa 2, OinLegBizk 1990 ("8garren Atala. Boto-emanketa eta kontaketa [...] Boto-emanketa bukatu ondoren, lehenengo Zinegotzitarako botoen kontaketa egingo da"); boto emate (eta botoemate) 3: ESB Programa ("Alkatea, herriko bizilagun guztien botoemate orokorraz hautatua izanen da"), HistGizarte/II (zerrenda batean, "nº 96. Boto emateari buruz. / nº 97. Morella hartzerakoan liberalek jasan duten herriaren aldeko laguntza faltari buruz"), EUEstat 1997-98 ("Udal-hauteskundeetan, estatu espainolean bizi diren atzerritarrak ere sartzen dira hautesle-erroldan, baldin eta hiritar horiek boto emate arloan elkarrekikotasun-akordioa duten herrialdeetakoak badira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

botoa eman : DFrec 11, AB38 2, AB50 6 (hauetan 1 hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe), HiztEn (AS), LurE (adib. gisa), Euskalterm 2 (hauetan 1 botoa emateko eskubide); boto(-)emate : AB50 3 (hauetan 1 isilpeko boto-emate, 1 isileko boto-emate); boto-emanketa : AB50 4 (hauetan 1 boto-emanketa isilpeko).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

boto emate : EuskHizt (botazio sarreraren definizioan: "bozkatzea, boto ematea"); botoa eman : ElhHizt (AS, votar), HiruMila (votar, dar el voto), EskolaHE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

definitzaile gisa ageri da botatu arautuan.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

boto sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.