Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=blokeo sarrera bakarrean aurkitu da.

blokeo

1 iz. Herrialde batek beste herrialde batzuekin merkataritzako edo bestelako harremanak izan ditzan galaraztea. Ik. bahimendu. Irakiarrek gerrak, diktadura, blokeoa, eritasunak eta suntsiketak gainditu dituzte. Itsas blokeoa.

2 iz. Kirol batzuetan, saskibaloian bereziki, jokalari batek bere gorputza tartean jarriz, arerioari bidea eragoztea. Jokalari handia eta pisutsua da, bikaina blokeoak egiteko.

3 iz. Pertsonez mintzatuz, egoera jakin baten aurrean erantzuteko ezintasuna. Horrelakoetan emozioaren blokeoa gertatzen da.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper