Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bizkor sarrera bakarrean aurkitu da.

bizkor

1 adj. Bizitasun handikoa; kementsua. Mutil bizkorra. Sei mando eder bizkorrek ildoa urratzen zuten. Erreka bizkor samarra. Idazkera bizkorra. Eragile bizkorra haiz, eta abagunearen sena duk argi. Maitasun bizkorrak eragiten die. Gizonik sendo eta bizkorrena. Langile bizkorra. Begi zoli bizkorrez. Esku bizkorrez. Denetarik baitago Euskal Herrian, Galizian edo nonahi bezala, bizkorrik eta tontorik.

2 adj. Arina, lasterra. Zaldia bezain bizkorra.

3 (Adizlagun gisa). Gazte bat bezain indartsu eta bizkor aurkitzen zen. Bizkor igo du malda. Haren hitza bizkor hedatzen da. Bizkor ibili beharko dute, garaiz helduko badira.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper