Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=birao sarrera bakarrean aurkitu da.

birao

1 iz. Jainkoaren edo gauza sakratuen aurkako madarikazio edo esaldi larria. Espiritu Santuaren kontrako biraoa ez zaie barkatuko. Birao hitzak.

2 iz. Norbaiti kalteren bat opa izateko erabiltzen den esaldia. Ik. madarikazio. "Eztanda egingo ahal duk", "itoko ahal haiz", "Deabruak eramango ahal hau" eta antzeko biraoak esan. Ea bere buruari biraorik ezarri dion. Biraoak botatzea ez dela berez bekatua. Bilbao, han ere dongeak birao (esr. zah.).

birao egin Biraoa esan. Espiritu Santuaren aurka birao egiten duena. Aurretik igarotzen zirenek birao egiten zioten. Bere aitari edo amari birao egiten diona, hil bedi. Zer da birao egitea?, besterentzako gaitzen bat eskatzea.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper