Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bilo 4 sarreratan aurkitu da.

bilo

iz. Batez ere BNaf. eta Zub. Ilea, bereziki burukoa. Zuen buruko biloak. Beso azpiko biloetan. Bilo laburra.

ahoan bilorik gabe Argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe. Hona zer esan duen, garbiki eta goraki, ahoan bilorik gabe.

bilo-gorri Ik. bilogorri.

bilo-hori Ik. bilohori.

bilo mozle, bilo-mozle Ile-apaintzailea.

bilo-urdin Ik. bilourdin.

bilogorri, bilo-gorri

adj. Batez ere BNaf. eta Zub. Ilegorria. Gizonetarik bat bilogorria da.

bilohori, bilo-hori

adj. Batez ere BNaf. eta Zub. Ilea horia duena. Andere bilohoria.

bilourdin, bilo-urdin

adj. Batez ere BNaf. eta Zub. Ile-urdina. Gizon xahar, bilourdin bat.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper