Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bihotza zabaldu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bihotza zabaldu
ad.-lok. Norbaitek beste norbaiti bere sentimenduak edo kezkak adierazi. Ik. bihotza ireki. Gizon gaixoak, bihotza zabaldurik, esaten zizkion bekatu guztiak. Esan ezak garbiro, bihotza zabaldu ezak.

Aztergaia: bihotza zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIHOTZA ZABALDU. Cf. bihotz-zabaldu. a) "Bihotza zabaldu diot ene adiskideari" H. "Franquearse" A. Cf. bihotza zabaldu, en sdo. prop., en SP Phil 354. Nork eginen deraut grazia zure aurkitzeko bakharrik, zuri neure bihotz guziaren zabaltzeko. SP Imit IV 13, 1. Dalilak ikhusi zuenean Samsonek zabaldu zioela bere bihotza. Lg I 233. Zuen bihotzak elkarri zabalzen, konseilluak ematen. Mih 67. Gizon gaisuak, bijotza zabaldurik, esaten eutsazan pekatu guztiak. Mg CO 181. Zabaltzen deutsa onek / bere biotza. Zav Fab RIEV 1907, 531. Sainduak, behex harturik, bere bihotza zabaldu zion. Laph 194. Aphezaren bihotza / bethi zabaldua. Zby RIEV 1908, 609. Bihotza ager, zabaldurik, hutsak eta oro aithortzerainokoan. JE Bur 92. Esazak garbiro, biotza zabaldu zak. Ag G 144. Bigarrenean etorri zitzaien biotzak zabaltzeko garaia. JAIraz Bizia 110. v. tbn. JJMg BasEsc 123. SMitx Aranz 121. Osk Kurl 48. b) Alegrar(se), animar(se). "Biotza be zabaldu egin jatan (V-arr)" Gte Erd 14. Zabalduko zaio bihotza, zeren Jainkoaren eskua berekin duen. SP Imit IV 15, 4. Arren bihotza zabaldurik lasterka abia zaitezin ene manamenduen bidean. SP Imit III 51, 2. Biotza zabaldurik / jan eta ondoan, / barrengo astegiña / laster da kanpoan. Echag 152. Aur onen jaoitzak Dabiden biotza zabaldu eta pozez bete zuen. Lard 194. Bozkarioak argitzen ditu guzien begitharteak, zabaltzen guzien bihotzak. Laph 183. Soldadu kristauai au ikuste utsez biotza zabaldu, eta guziak guzizko erru ta animoa artzen zuten. Arr May 174. Pozez zabaldu zeuen bijotzak. Enb 69. An ibilli zan artzain bat legez / Maitez biotz-zabaldua, / Jesusengana biortu nairik / Ango siñismen galdua. Ib 81. Biotza zabaltzen dit arestian entzundako amets ezti-usaindunak. Zait Sof 24. Gabon-gaba pozezko jaia da, ta gaur biotzak zabaldu bear ditugu. NEtx Antz 121. Kristorekin gabiltza, / zabalduz bihotza. Iratz Othoizlari n.º 82, 22 (ap. DRA, s.v. zabaldu). Gure bizia düzü lilitzen, / bihotza ere zabaltzen. Casve SGrazi 64.

adib: zabaldu, zabal/zabaldu, zabaltzen 1 da/du ad. Zabalera handiagoa eman. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Eta osin hori komunikabiderik ezak zabaldu eta sakondu du. Erregela mugatu egin behar ote dugu ala zabaldu? Daviden bihotza zabaldu eta pozez bete zen.

bihotza zabaldu 20: Deia (“Partiduaren hasiereak bihotza zabaldu egin eustan”), Consumer (“Netscapek bere sistemaren barrunbeak oparitan entregatu bazituen, zer irabazi ote du oraingoan bere programaren bihotza zabalduta?“), Berria 7 (adib.: “Nire bihotza zabaltzen diot ezezagun bati”), EiTB 6 (adib.: “Bere bihotza zabaldu din, eta hik ez dion berak nahi bezala erantzun”), Argia 5 (adib.: “Salmoak eta ardoak gizonaren bihotza zabaltzen dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bihotza zabaldu 24: Berria 3, Joan Mari Irigoien 3, Josu Zabaleta, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Patxi Zubizarreta, Agurtzane Juanena, Joxemari Iturralde, Koro Navarro, Iñaki Mendiguren, Xabier Mendiguren Elizegi, Jon Muñoz, Anton Garikano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.