Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bezain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bezain
1 Erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezkerrean ezartzen da). Ik. adina. Antonia Edurne bezain polita da. Zu bezain apaina. Aizkoran bezain trebe goldea erabiltzen. Ez zela Jainkoaren begietan bat ere hura bezain atsegingarririk. Zuk bezain ederki egin du. Zuek bezain berandu heldu dira. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Ohi bezain ongi apaindua. Ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Ahal bezain egoki. Ezin esan bezain handia. Ez hark nahi bezain ongi. Sekula ez naiz izan oraintxe bezain egarri.
2 (Izena tartekaturik). Gaur atzo bezain eguraldi txarra egiten du. Barrabas bezain gizon bihurri bati. Arrautza bezain ale handia.
3 (Erkaketa burua adjektibo edo adizlagun bat delarik, adjektibo edo adizlagun espliziturik gabe edota adjektiboa bezain-en ezkerretik doalarik). Eleizalde bergararrak, eta bergarar bezain sabindarrak, idatzi zuena. Handia bezain ederra da. Goraipatua bezain erabilia dela. Bi edo hiru lagunen ahots ozen bezain bakarra gorabehera. Besoa luze bezain, zorrotz du begia. Hizkuntza guztiona da, batena bezain bestearena. Katixak egin zituen emeki bezain egoki aurkezte lanak. Inor ez bezain hire burua plazan nahi al duk agertu? Aitonak bezain mutilak daki apustuan gertatua. Aldakorra zen, ilargia ur azalean bezain.
4 (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean, laster, agudo eta kideko adberbioekin, 'aipatzen dena gertatu eta berehala' adierarekin). Ik. orduko. Ahitu egin omen da, agertu bezain agudo, liburutxo bikain hau. Adimenera heltzen den bezain fite. Gertatutakoaren berri jakin bezain laster etorri zen. Ohartu (ziren) bezain laster atera ziren. Artoa bildu bezain sarri.

Aztergaia: bezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.