Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza betizu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

betizu
1 iz. Euskal mendietako behi arraza; arraza horretako behia, basatia. Larraun mendiko betizuak. Aralarren betizu harrapatzen. Bi zezen koskor, betizu horietakoak.
2 adj. Zaputza, jendearen lagunarteari ihes egiten diona. Baroja berekoia, gaizki esalea, betizu samarra azaltzen zaigu.

Aztergaia: betizu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Ud (“Udarregi juan da/ aurten Aralarra, / betizu arrapatzeko / nago gizon zarra”), A. Arzac (“Ez xaldi, ez betizu, / Ez auntz, ez ardirik, / Denak, denak joan dira / Lurra lo! utzirik”), Larz GH (“Ez du aspaldi oraino, Larrungo mendian […] bizi zirela behi basa batzu edo, jendeek deitzen zituzten bezala: betizoak”), JMB ELG (“Euskotarrak orain azitzen duten bei gorri ori antziñan emen bertako mendietan zebiltzan betizuen ondorengoa da”), Zerb Azk (“Pottokak, zaldi ttipi erdi-basa batzu diren bezala, betizoak behi ttipi erdibasa batzu ziren, gizona hurbildu orduko haizea bezala ihesari emaiten zirenak”), Salav (“Gero atera zituzten bi zezen koxkor batera, mendi-betizu oietakoak, eta aiek ere jarri zuten festa ederra”), Uzt Sas (“Etortzen ziran beor / eta betizuak, / gabaz eman izandu / dituzte pausuak”, “Beiak, berriz, bota itzazu emengo mendietara; betizu txiki oiek izan ezean, behintzat, ez dago emen mantentzerik”), BasoM (“Pagadi onak bazituan len, ikatza egiteko; ardientzako larre onak ere bai uda-parterako; ta auntzak, beorrak eta betizuak eukitzeko ere bai”). // Or Eus ("Albisu, sasi-ardi betizu — begi-izu"); MIH ("[Baroja] berekoia, gaizki esalea, betixu xamarra, hestua, ausardi gutxikoa azaltzen zaigu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

JMB ELG (“Euskal Herrian gaurdaino ezagutu ditugun abelgorriak, bertan Neolitos Garaian gure mendietan ibili ziren betizuen ondorengoak dira), JKort (“Luzaro gabe, betizuak ere otzantzen eta olaperatzen ioango zan”), J. Oregi (“Gure arbasoek ikasi zuten, beraz, bertako betizuak, pottokak, auntzak eta basurdeak ezitzen”, “Ba-ditugu betizuak ere oraindik —abelgorri txiki ezigabeak— Goizueta’ko mendietan”), MAtx (“Larrungo betizu edo larrabehiez egin zuen ikerketa”), H. Etxeberria (“Zezina egiten zen mendian solte bizi ziren larrabehi edo betizuen okelarekin”), J. Agirre (“betizu ugari egoten dira larrean”). // La Salle taldea (“behi betizuei adarrak lapurtu zizkien”), X. Olarra (“Mila demoniok naramatela sekula ikusi dudan zuri betizuena ez bada — esan zuen Tommyk”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betizu: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

betizu: NekHizt; EHAA, 2008-04-22 (passim).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

betizu arraza: DV (“Betizu arrazako animaliak larunbatean ospatuko den Santo Tomas ferixan”), navarra.es (“Betizu arrazako behi azienda”), Elhuyar (“Betizu arrazako behiek ez dute laguntzarik behar ernaltzeko, ezta erditzeko ere”); gipuzkoa.net ("Betizu arrazako behi taldea") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.