Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza berrian bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

berrian
adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Sendatu berrian gertatu zitzaiona. Ez da euskara batua, hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen.
Loturak

Aztergaia: berrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERRIAN (H s.v. berritan). a) Siendo nuevo. v. berritan (2). Eltzeak luzaro edukitzen du, berrian hartzen duen usaiña eta kutsua. Ax 87 (V 59). Artharekin daukagu plaza bat herrian, / Orai hala baitago nola zen berrian! Ox 158. b) (S; Lar, Dv). (Tras part.). "Fragante, actual, reciente, egiñondoan, egin berrian" Lar. "Ethorri-berrian, goan-berrian ne peuvent se rendre que par cette circonlocution: dans le temps où il était nouvellement venu, nouvellement parti" Dv. "Ezkuntü berrian (S)" Gte Erd 144. v. berritan (4). Ardia errebelatu berrian da erraxenik edireiteko eta inkontratzeko, eta bai kandela ere, iraungi berrian [...], berriz lotzeko eta iratxekitzeko. Ax 78 (V 52). Zapatak iauntzi berrian hersten du. Ib. 490 (V 317). Hura ezkondu berrian ezagutu zuten hiriko Andreak hasi ziren erraiten, ez othe da hori Noemi? SP Phil 417. Zuhaitz landareak landatu berrian urtztatzen edo urez freskatzen eta hezatzen tugu. ES 396. Aitzitik frogatzen dugu maiz konbertitu berrian berthute gehiago ginduela, handik hañitz urtheren buruan baiño. Ch I 11, 5. Ala derizte argizazki meetxo biribil batzuez eginikako bildotxai, aita Santuek bere egin berrian bedeikatuak. Lar s.v. agnus. Ill berrian bizia dirudi gorputz illak. Mb IArg I 171. Egin berrian olio hau da hobena. Ip Dial 104 (It berritan, Ur barritan, Dv berri berrian). Onela bada gure santuaren jaio berrian iru Aingeru ikusi ziran. Bv AsL 24. Edozein albistak, entzun-barrian, arritu ta konkortuten eban Txanton. A BeinB 54. Albistea artu barrian enparantzara urteteko asmoa eukan. Ag AL 85. Illargiya're jaio berriyan / txikiya zaigu agertzen. Yanzi 57. Beste askoek erosten dute, yaio-berritan ikusmiñez, gero aren erreztasun-atsegiñek gogoa irabazita. Ldi IL 71. Iainkoaz oroitze maite ortan, asi-berrian, kristau zintzo askok ez dute arkitzen lengo guritasunik. Or QA 142. Meza asi berrian artzai bat eldu zaio Mañañari auntz eder bat erakarki. Etxde JJ 20. Eliz-kantak neri eragin malkoetaz oroitzean, bai fedea arkitu berrian, bai orain ere. Or Aitork 285. Eskeintzea entzun ebanean edo entzun barrian, alako larritasuntxua susmau eban barruan. Erkiag Arran 125. Meza eman-berrian, nagusiek izan zuten gure olerkaria Napolesera bialtzeko asmoa. Vill in Gand Elorri 18. Kantinatik apaldu-berrian zetozela-edo. Anab Aprika 69. Galizia eta Leon aietan barrena, eguna asi berrian Palentziara. AZink 108. Franco il barrian. Gerrika 259. Ez da [euskara batua], hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. MIH 223. (Tras rad. vbal.). Milagrozko hitzket oriek bear ziran Jesusen lege berria ager berrian. Mb IArg I 365.

def: berritan 3 adb. Berria denean, egin berrian. Berritan olio hau da hoberena, nahiz gordinik nahiz eltzerako. Oihala berritan zail, higatzean urrakor. Berritan jan beharrekoa. // adib: berri 3 (Aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Handik etorri berri zela. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa. Sendatu berrian gertatu zitzaiona. // esperanto iz. Zamenhof-ek 1887 inguruan asmatu zuen nazioarteko hizkuntza. Hizkuntza batuari, hasi berrian behintzat, esperanto usaina itsatsiko zaio noraezean. // etorri berri 1 adj. Berriki etorria. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Bertan zeudenak eta etorri berriak agurtuz. Herrira etorri berrien artean. Baserritik etorri berria zela. || Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen. Baionara joateko proposamena ere egin zidan etorri berritan. [s.u. etorri].

berrian : Aizu (“tresna sortu berrian”), Elhuyar (“egur erre berrian”), Consumer (“txokolate egin berrian”), Berria (“liburu kaleratu berrian”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berrian Berria (“Esparru politikoari buruzko hitzarmen berri bat behar dela argudiatu du liburu argitaratu berrian”), Iñaki Mendiguren (“Mendebaldeko Kristandade jaio berrian”), Edorta Jimenez (“gerra etorri berrian zer egin ahal izango duten eta horixe egiteko prest izango dira”), Elizen arteko Biblia (“Badakizue gainera zuek, filipoarrok, berriona zabaltzen hasi berrian Mazedoniatik atera nintzenean, eliz elkarte bat ere ez zela nire gastuen kargu egin, zuek izan ezik”), Joan Mari Irigoien (“udazken hasi berrian”), Lourdes Oñederra (“goiz urratu berrian”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Halaber, lehendik araututako berritan sarrerako 3. adieran ere “aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola” oharra eranstekoa da. Horrez gain, etorri berri azpisarrera berraztertzeko eskatuko zaio erredakzio-taldeari berri hori hainbat aditzekin ager baitaiteke ez soilik jasotako etorrirekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berri sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.