Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=berri 16 sarreratan aurkitu da.

berri

1 adj. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua edo gertatua; lehengoaren ordezkoa. Bertso berriak. Urte berria. Hitz berriak sortzen. Erori den etxea berria zen. Bide berri bila abiatu. Liburu berri bat argitaratu du. Dirua ateratzeko modu berriren bat sortu. Lege zahar eta berriko kondaira. Matematika berria. Belaunaldi berrietakoak. Soineko bat berri-berria. Zor berria dugu euskaldunok, lehengo askoren gain, Orixerekin. Aita santu berria hautatu dute. || Esr. zah.: Idi zaharrari, arran berri. Errege berri, lege berri. Okin berriak, bahea zuri.

2 adj. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. Berri dirauteno, guztiak eder. Gazta berria.

3 (Aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Anton. zahar 6. Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Handik etorri berri zela. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa. Sendatu berrian gertatu zitzaiona.

4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? Urte gaiztoa, berri hutsa (esr. zah.).

5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Berri-ekarlea. Berri-biltzailea. Berri-agentzia.

berri agertu Berri eman. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

berri-berritik adb. Naf. Hasiera-hasieratik. Mundua berri-berritik eraikitzeko.

berri eman Zerbaiti buruzko informazioa eman. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Atzoko istripuen berri eman du egunkariak. Gertatutakoaren berri eman zion. || Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute.

berri entzun Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Erregina, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zen hura ikustera.

berri izan Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Euskarazko liburu bakar baten berri izan dut. Bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. Denbora asko da beren berririk ez dudala. Antxonen berririk ba al duzue?

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Ez daki otordu on baten berririk. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Inork ez daki egun haren berririk. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

berri-jario adj. Naf. Berriak, egiazkoak nahiz gezurrezkoak, entzuten eta esaten zalea dena. Ik. autubatzaile; berritsu; hitzontzi. Mutiko-neskatilak berri-jarioak eta hitzontziak direlako, aitona-iloben artean etengabeko hitz iturria gertatzen da.

berri jaso Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan.

Berri On Ebanjelioa. Jesu Kristoren Berri Ona San Joanen arabera.

berriren berri Bizk. Berriz. Berriren berri ekin.

berritik adb. Naf. Hasieratik.

[Oharra: gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

berritan

1 adb. Zah. Berriro. Pitxerrak hutsak badira, bete bitez berritan.

2 adb. Batez ere Ipar. Duela denbora gutxi, berriki. Berritan alkate egina.

3 adb. Berria denean, egin berrian. Berritan olio hau da hoberena, nahiz gordinik nahiz eltzerako. Oihala berritan zail, higatzean urrakor. Berritan jan beharrekoa.

berri-berritan 1 adb. Berriro.

2 adb. Duela denbora gutxi, berriki.

bertso

1 iz. Ahapaldiko lerroa. Sonetoaren hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banaturik.

2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak bota (bat-batean). Bertsoak jarri (paperean). Bertsoak paratu: bertsoak jarri. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia. Bertso-saltzailea: bertsopaperak saltzen dituena. Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.

bertso afari, bertso-afari Lagunartean egiten den afaria, bertsolarien saioekin girotua izaten dena. Bertso afaria antolatu dute gaurko Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariekin. Antzoki Zaharrean, plazan ala bertso afarian, non gusturago?

bertso berri Idatziz ezagutaraziriko bertsoa. Bertso berriak, Xenpelarrek jarriak.

bertso jarri Bertso berria, idatziz ezagutarazia.

bertso jartzaile, bertso-jartzaile Euskal herri-literaturako bertsoak idazten dituen pertsona. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

bertso lerro, bertso-lerro Bertsoa. 1904 bertso-lerro, 222 ahapalditan.

bertso saio, bertso-saio Bat-bateko bertsoak botatzen diren saioa. Afalorduan bertso saio bat, kafetxo bana hartuta.

bertsotan 1 adb. Bertsoak botaz. Bertsotan ari izan, jardun, hasi. Bertsotan hasiz gero, ez zuen ordurik.

2 adb. Bertso bidez, hitz neurtuz. Nahi nituzke denak bertsotan ezarri.

bertsoz adb. Bertsotan. Gu ere hasiko gara, bertsoz eta kantuz.

etorri1, etor, etortzen

1 da ad. Hitz egiten duena dagoen tokira joan. Ik. jin. Nigana etor zaitezen. Gure etxera etortzeko. Aitarekin dator. Bi emakume etorri zitzaizkion ikustera. Ea zertara etorri zaren. Bazkaltzera etorri zirenak. Urrundik zetorren. Trenez etorri ziren. Goizeko trenean etorri ziren.

2 da ad. (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean.

3 da ad. Iritsi, heldu. Gaua etorri artean. Etorri da gauzak aldatzeko garaia.

4 da ad. (Dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen duela). Nonbait jatorria izan. Mahatsaren orpotik dator mama gozoa. Latinetik datozen hitzak. Hortik datorrela euskarazko libururik inork irakurri nahi ez izatea.

5 da ad. Landareez mintzatuz, sortu, hazi. Kanela eta azukrea toki beroetan etortzen dira. Garoa egon den tokian berriz ere garoa dator. On omen dute landareek bi bider aldatzea, indartsuago etor daitezen.

6 da ad. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Norbaiten iritzi, ohitura edo bizimodua onartu edo haietara egokitu. Ez nator haren esanetara. Zuen kontu arinetara ni etorri?

7 da ad. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela). Elkar aditu. Ik. konpondu 2. Gizon jakintsuekin hitz egiten ez dakit nik; zuekin bai, nekazariok, ondo etortzen naiz. Ez al dira elkarrekin ongi etortzen? Nekez kenduko zaizkie grina horiek, zeren beren izatearekin datozkienak diren.

8 da ad. (Karta jokoetan). Zertatik dator? Ezpatatik dator, ez urretik.

bat etorri Iritzi berekoa izan. Zurekin bat nator horretan. Bat ez zetorrela adierazteko. Esanetan biak bat ez zetozela ikusirik. Bat datoz horretan, hain bat ere, zenbait zaharragorekin.

datorren adj. (Denbora adierazten duen izen baten ezkerrean). Une honetatik hurrengoa. Ik. heldu den. Datorren ostiralean etorriko da. Datorren astean eskolara itzuliko naiz. Datorren urtea arte, adiskideak! Datorren ikasturteko testuliburuen zerrenda. || Datozen hilabeteetako egitasmoa onartu dute.

etorri berri 1 adj. Berriki etorria. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Bertan zeudenak eta etorri berriak agurtuz. Herrira etorri berrien artean. || Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen. Baionara joateko proposamena ere egin zidan etorri berritan.

2 pred. Zaragozatik etorri berria den kirolzale itxurako mutila. Baserritik etorri berria zela.

euskaldun

adj./iz. Euskaraz dakiena, euskaraz mintzatzen dena. Irakasle euskaldunak. Hitz bi nire anaia euskaldunei. Ingeles euskalduna. Euskaldunen artean. Kristau euskaldunei edo euskaldun kristauei hainbeste dihoakien arazo horretan. Euskaldunik baizik ez zen lekuan nengoela. Euskaldun baserritarrak. Euskaldun jatorra. Euskaldun ikasia, alfabetatua. Euskaldun euskaltzaleak. Euskaldun axolagabeak. Gauden euskaldun.

euskaldun berri Haurtzaroa igaroz gero euskaldundu dena. Euskaldun berria da. Euskaldun berrien arazoak. Bidarteko erretore euskaldun berria.

euskaldun garbi Erabateko euskalduna. Herri bertsoak ez ditu behar bezala ulertuko euskaldun garbia ez denak. Izan, euskaldun garbia izan naiz beti, hots, edozein hizkuntzatan izan naitekeen bezain hiztun garbia.

euskaldun zahar Haurtzarotik euskalduna dena. Agian ez dira euskaldun zaharrak bezain jatorki mintzatuko.

festa-berri iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, festa-berri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. Bestaberri].

hezur

1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. Hausten den hezurra sendatzen denean, gogortu egiten da. || Ni naiz hezur eta haragizkoa. || Bere herrira itzultzeko asmoa hartu zuen, bere ahaideen artean hezurrak uztera.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hezur ehuna. Hezur zelulak. Hezur giltzak.

3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.

4 iz. Hezurrekin egindako gauzakien gaia. Hezurrezko orratz eta jostorratzak.

5 iz. Fruitu batzuen hazia biltzen duen oskol gogorra. Gereziaren hezurra. Haran hezurrak.

hezur-beltz Ik. hezurbeltz.

hezur berri Batez ere pl. (Zenbait esapidetan, emakume bat haurdun dagoela adierazteko). Hezur berriak ditut: haurdun nago. Hezur berriak dauzkat; laster amona izango zara. Hezur berrietan dago.

hezur eta azal 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Ez daukat nire gorputzean hezur eta azala baino.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Hezur eta azal gelditzeko bidean zihoan emakumea.

hezur eta larru 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Otsoak ez zuen hezur eta larru baizik.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Gizon multzo bat, hezur eta larru eginak. Begiak sartuak, eriak hezur eta larru.

hezur eta mami 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Jainkoak hartua bezala nengoen hezur eta mami.

2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat! || Itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari: egiazkoen biziari.

3 Hezur eta mami izan: adiskide minak izan.

hezur-haragi pl. Hezurrak eta haragia. Baina iratxoak ez du, nik bezala, hezur-haragirik. Lo zegoen, bere hezur-haragiak atsedenari ematen.

hezur-haragizko adj. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, benetakoa, hezur eta haragiz osatua. Hezur-haragizko gizakiak. Aipatzen dituzun idazle horiek hezur-haragizko gizonak ziren, zu eta ni bezalakoxeak.

hezur-huts 1 iz. Gizakien edo abereen hilotzen hezur mamigabe eta ihartua. Denborak zuritutako hezur-huts bat.

2 adb. Oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru. Aurpegiak horitu eta hezur-huts egiteraino. Hezur-huts zegoen gizajoari, arnasa agortu zaio. || Hezur hutsetan gelditu: hezur-huts gelditu.

3 adj. Oso argala. Asto zahar eta hezur-huts bat.

hezur-mami Batez ere pl. Hezurrak eta mamia. Nork ez du sumatu goitik beherako astindua hezur-mamietan?

hezur muin, hezur-muin Batez ere pl. Muina. (Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz erabiltzen da). Ik. hezurretaraino. Hezur-muinetaraino beldurtu. Hezur-muinetaraino sartua dugun ustea. Negu mineko hotzikara hezur-muinetan nabaritzen.

hezurrak gogortu (Zahartasuna adierazteko). Hezurrak gogortu eta oinak baldartzen zaizkizunean. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu; modu honetan, mutilzaharraren inbidia nork du?

hezurretaraino Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz, barne-barneraino. Beldurra hezurretaraino sartua zuten. Sinesmena hezurretaraino sartua. Hotzikara bat hezurretaraino sartu zitzaiona. || Hezurretarainoko izua.

hitz

1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Irain hitzak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Giltza hitza. Hitz andana luzea.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Hitz gutxitan esana. Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apaizak azken hitza bere (esr. zah.).

3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.

4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion:... Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.

5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.

6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

7 iz. Agintzen den gauza. Hitza hitz. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman).

bi hitz Hitz gutxi batzuk. Bi hitz, bukatzeko, hizkerari buruz. Gaia ez da bi hitzetan azaltzekoa.

hitza atxiki Hitzari eutsi. Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.

hitza bete Agindu dena egin. Beldur nintzen hitza beteko ez ote zuen. Emandako hitza betetzen dutenean.

hitza hautsi Hitza jan. Jainkoari hain goraki eman diodan hitza hautsi? Ezkon-hitza hautsi.

hitza jan Agindu dena ez egin. Hau ere agindu zuela, baina hitza jan zuela. Hainbeste lagundu digun gizonari emandako hitza jan?

hitzaren jabe izan Hitzari eutsi. Badakit zure hitzaren jabe zarena.

hitzari eutsi Emandako hitzari eutsiko diot. Hitzari eustea dagokio gizonari.

hitz-aspertu Hizketaldi aski luze eta lasaia. Hitz-aspertu bat egin nahi diat hirekin. Solasak eta hitz-aspertuak.

hitz batean 1 adb. Hitz gutxitan. Hitz batean esango dizut.

2 adb. (Aditza ezabaturik). Laburbilduz. Txakur eta katuak, ahuntzak, azeriak; hitz batean, abere guztiak.

hitz batez adb. Hitz batean. Hitz batez esateko, euskaltasuna galtzen ari gara. Herriko zaharrek erakutsi zizkidaten ipuinak, hitz batez, herri honen oroimena.

hitz-batu Hitzartu.

hitz berri Hizkuntza bateko hitz berria. Ik. neologismo. Ez zituen gero, premiarik gabe, hainbeste hitz berri asmatuko.

hitz bi Bi hitz. Kanaria Handiari buruz hitz bi. Hona hemen, hitz bitan, munduaren egitea.

hitzean egon Hitzari eutsi. Guk nahiago dugu gure hitzean egon.

hitz egin Hitzez adierazi. Ik. berba egin; mintzatu; solas egin. Mutua da, ez du hitz egiten. Gizakiak hitz egiten gizaki denez gero daki. Norbaiti hitz egin. Nahiago zuela bere txakurrarekin hitz egin. Bere emazteaz hitz egiten ari da. Euskaraz hitz egin eta euskarari buruz hitz egin. Ongi hitz egiteko. Gutxi hitz egiten duen emakumea. || Bilera osoan ez du hitzik egin: ez du hitzik esan. Inorekin hitzik egin gabe. Ez du hitzik egiten latinez.

hitz eginarazi Hitz eragin. Abereei hitz eginarazten.

hitz egite, hitz-egite Hitzez adieraztea. Hitz egite gaiztoetan sartu.

hitz elkarketa, hitz-elkarketa Hizkl. Bi hitz edo gehiago elkartuz beste hitz bat sortzeko prozedura. Euskarak duen hitz-elkarketarako berezko gaitasuna.

hitz elkartu Hitz-elkarketaz osaturiko unitate lexikala. Hitz elkartua osatzen duten bi hitzek alderantziko ordena hartzen badute, esanahia guztiz bestelakoa izaten da askotan.

hitz eragin Itsuak argitu, mutuei hitz eragin.

hitz erdi, hitz-erdi 1 Erdi esanda gelditzen den esaldia. Hitz erdi batez aditzera eman zidan. Hitz erdi bat esanez gero bigunduko zaigu. Honelako uneetan hitz erdi bat nahikoa izaten da gizona hondatzeko.

2 (Ezezko esaldietan). Ik. hink; txint. Hitz erdi bat esan gabe: hitzik esan gabe (Ik. hitz erdika).

hitz erdika, hitz-erdika 1 adb. Laburki, hitz gutxitan. Hitz-erdika erantzun zion senarrari.

2 adb. Gauzak argi edo osorik edo zuzenean adierazi gabe. Hitz erdika azaldu ditudan kezkak.

hitz estali g.g.er. Parabola; igarkizuna. Hitz estaliz adierazia.

hitz eta pitz adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hitz etorri, hitz-etorri iz. Etorria. Ez diot deus kenduko bere hitz-etorri eta hitz-jarioaren orrazketari. Gizon goresgarria, doktrinaz oparoa, hitz-etorri handikoa.

hitzez adb. Ahoz; hitzen bidez. Ez dut idazteko astirik eta hitzez azalduko dizut.

hitzez hitz adb. Hitz guztiak kontuan harturik; hitzen adiera hertsian. Erranarazten zidan hitzez hitz otoitz hau. Koran liburu santuak dioen guztia hitzez hitz hartzen dute.

hitzez hitzeko adj. Hitz guztiak kontuan hartzen dituena; hitzen adiera hertsikoa. Zinetako eta benetako galderek ere, gainera, nekez hartzen dute hitzez hitzeko erantzun zuzenik.

hitzez hitzekotasun Hitzez hitzekoa denaren nolakotasuna.

hitzezko adj. Hitzen bidezkoa; hitzez esana. Hitzezko bekatuak. Hitzezko edergailuak. Hitzezko maitasuna ez, baizik bihotzezkoa eta zinezkoa. Hitzezko baimena.

hitz gurutzatu pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

hitz gutxiko adj. Isila, gutxi hitz egiten duena. Gure aita beti izan zen hitz gutxiko gizona. Gizon isila izan zen beti, hitz gutxikoa.

hitz jario, hitz-jario iz. Jarduna, bereziki asko hitz egiten duenarena. Ik. etorri2 1. Ezin atertuzko hitz-jarioa. Entzutekoa zen mutilaren hitz-jario barregarria.

hitz-jario adj. Hitzontzia, berritsua. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Gizon prestu batek emazte alfer hitz-jario bat badu. Hitz-jario ezjakina.

hitz joko, hitz-joko Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.

hitz lau Prosa. Hitz lauz idatzi. Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.

hitz-mitz iz. Berriketa, jarduna. Ez zen han hitz-mitzik.

hitz-mizti adj. Berritsua.

hitz-motel adj. Totela, mintzatzeko debekua duena. Hitz-motela naiz, hizketan traketsa.

hitz neurtu Esateko edo idazteko era, metrika-arau jakin batzuk betetzen dituena; (pl.) era horretan esandako edo idatzitako hitzak. Ik. neurtitz. Poetak hitz neurtuz esana. Hitz neurtuetan eta hitz lauz. Hitz neurtu hauek jartzen ditu bere liburuaren buruan.

ilargi

1 iz. Lurraren satelitea, Eguzkiak argitzen duena, gaueko argizagi nagusia; haren itxura, Lurretik ikusten den bezala; satelite horrek islatzen duen argia. (Astronomian I larriz idazten da). Ilargia agertu, sartu. Ilargi ederra zegoen bart. Ilargiaren argitan. Horra mendiak ilargitan. Ilargirik gabeko gaua. Ilargiaren adarrak. Ilargi izpiak. Ilargiaren azpiko izaki apalak. Ilargi amandre, zeruan zer berri? Ilargiaren aldiak: ilargiak agertzen dituen itxurak. Ilargi hilabetea (Ik. ilargialdi 2). Ilargiaren gorapen eta beherapenak. Ilargiaren ibilbidea zeruan. Ilargi eklipsea.

2 iz. Planeta baten satelitea. Ganimedes Jupiterren ilargietako bat da. Saturnoren ilargiak.

3 iz. Ipar. Hortza ilargi berriaren itxurakoa duen golde mota, ildo zabalak irekitzeko erabiltzen dena.

ilargi-aldarte Ilargialdia.

ilargi berri Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den ilargia; hurrengo egunetako ilargia, ilargi betea arte. Etzi ilargi berri; ondotik, gorapen. Zenbat egun dituen ilargi berriak.

ilargi bete Aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia. Ik. ilbete. Gaur ilargi bete; ondotik beherapen. Sei ilargi bete bazuten, Euskal Herritik abiatuak zirela. Jesusek argituko du beste guztien artean, ilargi beteak nola izar xeheen gainean.

ilargi erdi, ilargi-erdi Ilgoran eta ilbeheran ilargiak erakusten duen irudia, igitai-ahoaren antza duena. Ilargi erdi baten itxurako kateorratza. Betizuen adarrak ilargi erdiaren formakoak dira.

ilargi-jo adj. Ilargiaren eraginpean dagoena, aldizkako zoroaldiak dituena. Mutiko ilargi-joa sendatzen. Deabrudunak eta ilargi-joak.

ilargipe Ilargi azpia. Zuhaitzek diz-diz egiten zuten ilargipean. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan.

ilargi urte, ilargi-urte Hamabi ilargialdik osatzen duten denbora-bitartea, gutxi gorabehera 354 egun dituena. Txinan, urtezahar eguna ilargi urteko hamabigarren hilabeteko 24. egunean izaten da.

itun1

iz. Elkar hartzea, hitzarmena. Ituna izenpetu. Itun bat egin. Lizarrako ituna. Itunaren sendogarriak. || Itunaren kutxa: elkartasuneko kutxa, Jainkoaren legearen harlauzak gordetzen zituen kutxa.

Itun Berri Bibliaren liburu multzoa, Jesu Kristoren bizitza eta irakaspenak biltzen dituena. Apokalipsia, Itun Berriko azken liburua.

Itun Zahar Bibliaren zatia, Jesu Kristo jaio aurretik onduriko liburuak biltzen dituena. Lau urte eman zituen han, Itun Zaharra itzultzen.

jakin, jakin, jakiten

1 du ad. Zerbaiten berri eskuratu edo izan. Badakizu zergatik ez den etorri? Nondik dakizu hori? Ez daki zer dioen. Ez daki gaurko ikasgaia zein den. Ongi daki gauza horiek nola diren. Zer genioen jakin gabe. Nahi nuke ere jakin ea zergatik agertzen den hitz hori frantsesez. Nork lapurtu zuen ez baleki bezala. Bere etxean gertatu zena jakin zuenean. Laster jakin zen nongoa zen. Badakit maite nauela. Dakienak daki eta ez dakienak ez daki. Buruz dakit hori. Oraindik jakiteko nago zer nahi duzuen. Jakinik ez zitzaiola horrelakorik gertatuko. Mundu guztiak dakien gauza. Nork ez daki hori? Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla. || Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Batek daki!

2 du ad. Gai bati buruz aski ezaguera izan, zerbait erabiltzeko trebetasuna izan. Ez daki gaurko ikasgaia. Hizkuntza ongi dakiten guztiak. Ongi daki ingelesez. Ez zekien bere Oiartzungo hizkera besterik. Euskaraz ikasten edo dakitena hobetzen ari direnentzat. Badaki irakurtzen, idazten, josten. Pilotan jakin. Ez daki dantzan. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen (esr. zah.).

3 (Era burutua izenondo gisa). Gauza jakina da erlijio liburuak ditugula batez ere ugari. Jakina denez, bi aldiz agertu da liburu hori.

4 (Era burutua izenondo gisa). Mugatua, zehaztua izan dena. Indar jakin bat behar da pisu jakin bat jasotzeko. Azentu hori silaba jakin batean zegoela. Toki eta une jakin batean kokatua.

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

dakidala (dakiela...) 1 adb. Ohartuki, jakinaren gainean, nahita. Nik zugana, dakidala, faltatu ez dut bizian. || Nik, dakidalarik behintzat, ez dut horrelakorik egin.

2 adb. Dakidanez (dakienez...). Eliza eta komentua dagoen tokiari, nik dakidala, ez zaio esaten Azkartza, Arantzazu baizik.

dakidanez (dakizunez, dakigunez...) adb. Dakidanaren (dakizunaren...) arabera, ezagutzen dudanaren (duzunaren...) arabera. Ik. dakidala 2. Dakidanez, Madrilen bizi zen. Ez diot, dakidanez, ukorik egin neure herriari.

ez jakinarena egin Zerbait ez dakielako itxura egin. "Zer gertatu da?" ekin zion Mattinek, ez jakinarena eginez. Jakinda, ez jakinarena egitea.

jakina adb. Esaten dena ezaguna dela edo begien bistakotzat hartzen dela adierazten duen hitza. Ik. noski. Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz. Lerro hauek, jakina, aski da urteari begiratzea, Londrestik datoz. Gobernariek, jakina, goramenez bete dute. Eraginok, jakina, ez zuten beti nondik norako berdina izango.

jakinaren gainean adb. Zer gertatzen, egiten edo esaten den jakinik, ohartuki, ezagueraz. Jakinaren gainean esaten ditu honek horrelakoak: zer dioen badakiela esaten ditu honek horrelakoak. Ongi jakinaren gainean egin du. Jakinaren gainean nahiz ezjakinean.

jakinaren gainean egon (izan) Dagokionak zerbaiten berri izan. Hara! jakinaren gainean al zeunden? Zuen arteko ibileraz jakinaren gainean dago.

jakinaren gainean ipini (jarri) Dagokionari zerbaiten berri eman. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Jakinaren gainean ipini gabe bidali ditugu.

jakinaren gaineko adj. Ohartuki eta ezagueraz egiten edo esaten dena.

jakin-behar 1 iz. Jakin behar den gauza. Gure hizkuntzarekiko oinarrizko jakin-beharrak.

2 iz. Jakiteko gogo bizia; bereziki, besteren gauzak jakiteko irrika. Ik. jakin-min; jakin-nahi 2. Haren jakin-behar mugagabea ez zen letra larriz idazten diren jakintzetara mugatzen.

3 adj. Jakin behar dena. Erakutsi zizkien gauza jakin-behar asko.

4 adj. Jakiteko gogo bizia duena. Ik. jakin-nahi. Iraulka zebiltzan bazter orotara begi jakin-beharrak.

jakinean adb. Jakinaren gainean. Jakinean egiten dute gaizki. || Anaiaren jakinean lapurtu zion dirua amari.

jakinean egon (izan) Jakinaren gainean egon, izan.

jakinean ipini (jarri) Jakinaren gainean jarri, ipini.

jakin-egarri 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-gose. Bere jakin-egarria asetzeko elementuak.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena. Jakin-egarriago dira burudun baino.

jakin-gose 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-egarri. Jakin-gose ergel batek bultzaturik.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena.

jakitera adb. Jakinez gero, jakin izan balu (banu...). Ondorioak jakitera ez zen lan horretan hasiko.

jakitera eman du ad. Aditzera eman.

jan1, jan, jaten

1 du ad. Janaria, ahoan txikitu ondoan, irentsi. Gazta jaten. Zortzi arrautza eta oilasko osoa jan ditu. Bi eltzekada jan zituzten. Ardiek belarra jaten dute. Asko, gehiegi jan. Hobe dela gutxi jan. Jan gabe bizi. Egunean hiru aldiz jan. Jaten eta edaten. Zer jan eta zer jantzi ez zeukala. Ez zeukala gaitzik, egonak eta ongi janak sendatuko ez zionik. Jateko gogoa. Egileak jateko onak diren perretxikoen eta toxikoak direnen bilduma egin du. Jateko orduan (Ik. jatordu). Jan ondoko otoitza.

2 du ad. Irud. Pipiek jandako ohola. Burdina, gogorra bada ere, herdoilak jaten du. Puska bat jan dio itsasoak. Oso arin mintzatzen da, baina hitzak janaz (Ik. hitza jan).

3 du ad. (Ondasunez mintzatuz). Bere ondasun guztiak jan ditu.

4 du ad. (Osasunaz mintzatuz). Bekatu horrek osasuna jan dielako.

5 du ad. (Jokoetan). Nik hari peoi bat jan nion eta hark niri beste peoi bat.

6 du ad. (Zikinaz eta kidekoez mintzatuz). Etxe garbiketa ez da eguneroko eginbeharra, bai, ordea, noizean behin egitekoa, hautsak jango ez bagaitu. Gure etxeak andre baten beharra du, bestela zikinak jango gaitu.

jan-arin(ean) adb. Gutxi janda. Gaur jan-arin samar pasatu dut eguna. Jan-arin joan behar du ohera. Jan-arinean probatu behar da sagardoa.

jan-berri adb. Duela gutxi janda. Jan-berri nago.

jan-urri 1 iz. Gutxi jatea. Eritasunek eta jan-urriak mosketeek baino jende gehiago akabatu zuten Nabarrengosen.

2 adj. Gutxi jaten duena. Uste baino jan-urriago duzu zeure aita priore hori.

jan-zahar adb. Aspaldian jan gabe. Ageri zen jan-zahar zela. Jan-zahar egoteak jakiak on egiten ditu.

jaten eman Bizk. eta Gip. Ik. jatera eman. Gose denari jaten ematea.

jatera eman Ipar. eta Naf. Ik. jaten eman. Gose izan naiz eta eman didazue jatera.

lege

1 iz. Gizarteko agintaritzak ezarritako arau edo arau multzo bete beharrekoa. Gizonen legeak. Estatu edo herrialde bateko legeak. Legeak eta erakundeak. Legeak egin (Ik. legegile). Legeak jarri, ezarri. Lege berri bat atera, eman. Indarrean dauden legeak. Legeak agintzen, eskatzen, debekatzen duena. Legea bete, begiratu, gorde. Legeak betearazten dituena. Legea hautsi. Lege zuzena, gogorra, zorrotza. Oinarrizko legea. Lege orokorra. Hezkuntza lege berria. Lege berezia. Ez zaio iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Neurriz gaineko gizona ez da besteen legeetara makurtzeko sortua. Ez daude legearen azpian, legea da haien azpiko. || (Hitz elkartuetan). Lege erakundeak. Lege baliorik ez duen hitzarmena. Lege testuak. Lege agiriak. Lege bilduma. || Esr. zah.: Herrik bere lege, etxek bere aztura. Errege berri, lege berri.

2 iz. Erl. Jainkoaren edo jainkoen borondatea adierazten duen araua. Jainkoaren lege santua. Jainkoaren legeko hamar aginteak. Jaunak hamar aginteen legea eman zuenean. Kristau legea hartu, zabaldu. Fariseuak eta legeko doktoreak. Lege irakasleak.

3 iz. Gizarte harremanetan, jokoetan eta kidekoetan, araua. Ik. gizalege. Ohorearen legeak. Munduaren lege gaiztoak. Ohiturak lege bihurtzen direnean. Lege gabe bizi direnak. Hori baita lanbide honetako legea. Baina kritikak ere baditu bere legeak. Ezinak ez du legerik. || Lege morala. Etika legea.

4 iz. Izadiko gertakariak mendean dituen arau orokor eta aldagaitzen adierazpena; izadiko gertakarien arteko elkarbidea adierazten duen formula orokorra. Kepler-en legeak. Zenbaki handien legea. Lege bat aurkitu. || Estatistika legeak. Mendeen joanak errotu dituen hots legeak. Hizkuntzaren lege zaharrei eustea (Ik. lege zahar).

lege aurreproiektu, lege-aurreproiektu Zuz. Legegaiaren aurretik idazten den behin-behineko testua, behin betiko bihurtu aurretik aztertua eta eztabaidatua izaten dena. Zuzenketak egin arren, Jaurlaritzak prestaturiko lege aurreproiektuak alde onak badituela agertu zuten sindikatuek.

Lege Berri Erl. Jesusen irakaspena, Ebanjelioetan jasoa; Itun Berria. Nork idatzi zituen Lege Berriko liburuak? Lege Berria da amodiozkoa, ez beldurrezkoa.

lege dekretu, lege-dekretu Lege balioa duen xedapen edo dekretua, dagokion organotik iragan gabe, salbuespenen bat dela eta, botere betearazleak ematen duena. Lege dekretu bidez onartu zuen erreforma.

lege gordailu, lege-gordailu Liburu, disko edo kideko baten egileak edo argitaratzaileak dagokion gordailu edo erakundeari ale kopuru jakin bat ematea; ekintza horren berri ematen duen erreferentzia-zenbakia. Liburutegi Nazional baten iturri nagusia lege gordailua da. Zenbat liburu argitaratu dira 2000ko lege gordailuarekin? Liburu batzuetan, lege gordailua ez dago, liburu gehienetan bezala, hasieran jarrita. Lege-gordailua: SS-1007/2012.

lege hauste, lege-hauste Legea haustea, legea ez betetzea. Ik. arau-hauste. Legeak berarekin du lege-haustea. Mugimendu oroz ohartzen ziren eta zen lege-hausterik ttipiena ere salatzen zuten.

lege izan da ad. (Singularreko hirugarren pertsonan). Zilegi izan, egoki izan. Lege da maita dezan senarrak emaztea eta emazteak senarra. Lege den baino merkeago erosi.

lege nagusi Konstituzioa.

lege natural Naturan eta gizabanakoaren arrazoian oinarritzen den legea. Lege naturalaren kontrakoak diren lege zibilak. Jainkoaren aurka bekatu egitea edo lege naturalak haustea.

lege proiektu, lege-proiektu Zuz. Gobernuak legebiltzarrari aurkezturiko lege testua. Ik. legegai. Svend Robinson senatariak eutanasia onartzeko lege proiektu bat aurkeztu zuen Senatuan iaz, baina atzera bota zuten.

lege proposamen, lege-proposamen Zuz. Parlamentariek, diputatuek, senatariek edo herri ekimenek legebiltzarrean aurkezturiko testua, eztabaidatu ondoren ontzat ematen baldin bada, lege bihurtzeko proposatuko dena. Eusko Alkartasunak lege proposamena aintzat hartzearen alde bozkatuko du osoko bilkuran.

legera adb. Legeak edo ohiturak erakusten duenari jarraituz; legez, bezala. Zatoz gure kalera, baserritar legera. Dantza egingo dute antzinako legera.

lege zahar 1 Foruak. Jainkoa eta lege zaharra.

2 Tradizioa, ohitura zaharrak. Lege zaharreko euskara. Lege zaharreko ohitura dugu hori.

3 Frantzian, Iraultza aurreko legea. Napoleonen gerlen ondotik, lehengo erresumaren lege zaharra berriz indarrean sartu zen.

4 (L eta Z larriz). Erl. Itun Zaharra. Lege Zahar eta Berriko liburuak. Aginduak Jainkoak berak eman zituen Lege Zaharrean. Susana, Lege Zaharreko emazte prestu hura.

legez kanpo adb. Legeak onartzen duenetik kanpo. Legez kanpo aritzea leporatu diote. Proposatu zion legez kanpo zegoen zerbait egitea. Komunistak legez kanpo zeuden.

legez kanpoko adj. Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Legez kanpoko salerosketa. Tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa.

legez kontrako adj. Legearen kontrakoa. Legez kontrako erakunde bateko kidea. Dirua legez kontrako ekintzen bidez lortu du. Legez kontrako ezer egiten ez dutela erakusteko.

meza

1 iz. Zenbait eliza kristautan, ogiaren eta ardoaren bidez Kristoren heriotza ospatzeko egiten den elizkizuna. Meza santua. Mezako oparia. Goiz meza. Meza isila: kantatzen ez dena. Urte guztiko meza-bezperak. Meza denborako otoitzak. Mezaren hasieratik Sagararaino. || (Leku-denborazko atzizkiekin). Mezan eskatzen duguna. Hogeita sei urtean ez naiz mezatan izan. Mezetan daude denak. Zortzietako mezara joaten da. Mezatara datozen aldi guztietan. Mezatatik atera.

2 iz. Mezako zati batzuetarako (Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus, Agnus dei) moldatzen den musika-lana. Perosiren Mezek aspertu naute.

lehen meza Meza berria. Bere lehen mezaren berrogeita hamargarren urteburuan.

meza atera Norbaiten aldeko meza emateko eskaria egin. Mezak ateratzeko dirua.

meza berri Apaiz batek ematen duen lehenengo meza. Bere meza berriko urrezko ezteietan. Meza berri eguna.

meza diru, meza-diru Norbaiten aldeko meza ateratzeko ematen den dirua. Elizpean batu dituzte meza-diruak.

meza emaile, meza-emaile Meza ematen duen pertsona. Meza-emailea eta meza-entzuleak. Pierre Favre da meza-emaile.

meza eman Meza esan. Meza ematen ari zela.

meza entzun Besta egunean meza entzun gabe uzten dute.

meza erran Meza esan. Apaiz egin zara eta sagaratua zara meza errateko.

meza esan Mezaren erritua egin. Ik. meza eman. Apaiz bakoitzak esan bitza hiru meza.

meza kantatu Kantuz lagunduriko meza esan. Erabaki zen kanta zedila meza bat Maria dontzeila txit garbiaren ondran. || Meza kantatu batekin ireki dugu eguna.

meza lagundu Mutiko garaian meza laguntzen zueneko oroigarriak.

meza laguntzaile, meza-laguntzaile Meza-garaian apaizari laguntzen dion pertsona. Ik. meza-mutil. Meza-laguntzaile gisa hartu ninduen.

meza liburu, meza-liburu Urte guztiko mezetako otoitz eta irakurgaiak jasotzen dituen liburua.

meza mutil, meza-mutil Meza-garaian apaizari laguntzen dion mutila. Ik. meza-laguntzaile. Ni neu meza-mutila izan nintzen sei urte nituenetik.

meza nagusi Igande goiz batean meza nagusi ostean. Meza nagusia hamabietan da.

meza sari, meza-sari Ipar. eta Naf. Meza-dirua.

sol2

iz. Peruko diru unitatea, sol berria ezarri zen arte.

sol berri Peruko diru unitatea. Kartzela-zigorraz gain, hiru milioi sol berriko isuna.

testamentu

1 iz. Norbaiten azken nahiaren adierazpena, hil ondoren haren ondasunekin zer egin behar den aditzera ematen duena; adierazpen hori biltzen duen legezko dokumentua. Ik. hilburuko. Testamentua egin gabe hil. Zer duzu testamentuan uzteko? Testamentuan agindu dena. Ordeko bidez egindako testamentuak.

2 iz. Erl. Testamentuko kutxa: elkartasuneko kutxa, Jainkoaren legearen harlauzak gordetzen zituen kutxa.

Testamentu Berri Itun Berria. Testamentu Berriko gertaerak.

Testamentu Zahar Itun Zaharra. Testamentu Zaharreko juduen artean.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper