Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=berme-emaile sarrera bakarrean aurkitu da.

berme

1 iz. Inoren hitzaren edo zorraren erantzukizuna hartzen duen pertsona. Egia honen lekuko edo berme ene seme Agustin ematen dut. Jainkoa zure hitzaren berme hartzea. Zuetarik bat hemen geldi dadila berme eta besteak doazela bihiarekin etxera. Haren berme sarturik eta haren zorra bere gain harturik.

2 iz. Emandako hitza jango ez dela edo zorra kitatuko dela segurtatzen duen gauza. Ik. abal; erres; seinale 4. Ordainketaren bermetzat bahia uzten da. Diodanaren berme sendo askia da Schuchardten itzulpena. Ziur naiz, eta Jesu Kristoren hitza berme dut, ez naizela errebelatuko. Suhitzat hautatu du Uztaritzeko semea, dohainik hoberenen urrezko bermea.

3 iz. Produktu baten fabrikatzaile edo saltzaileak hartzen duen erantzukizuna, denbora jakin batez produktu horren behar bezalako funtzionamendua ziurtatzen duena. Hozkailuak urtebeteko bermea du.

berme emaile, berme-emaile Bermea ematen duen pertsona edo erakundea. Ik. abal emaile. Egoera horretan, berme-emaileak bere ondasunekin egin beharko dio aurre zorrari.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper