Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza bere bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

bere2
1 haren-ek hartzen duen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean (pluralean bere zein beren). Andoni bere etxera eraman nuen. Andonik bere etxera eraman ninduen. Andoniri bere etxea erosi nion. Erregeren abokatu bidezkoari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzariak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Augusto enperadoreak nahi izan zuen jakin bere erresumako indarren berri, eta zenbateraino heltzen ziren haren azpiko guztiak. Bere gain hartu duen lan eskerga. Inork ezin du kordokatu hura bere hartatik; behin bide zuzenari lotuz gero, nork kordoka hura? Besteek beren aldetik, berdin egin dute. Mairuak beren turbante zuriekin sartu ziren.
2 gip. eta bizk. (Perpauseko nor, nork edo nori-ri ez dagokiola). Itziar eta bere lagunak etorri zaizkigu etxera. —Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? —Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean.
3 (Genitiboan oinarritzen diren beste kasu batzuekin). Honela mintzatu zitzaien Juda berekin zituen gizonei. Erregela idatzi zuen hitz gutxitan beretzat eta anaientzat. Anaia hiltzeko gogoa beregan zerabilen.
4 adj. Zerbaiti edo norbaiti dagokiona; zerbaitena edo norbaitena dena. (Mugatua). (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Zahagi txiki bat egarria hiltzeko eta ogi oso bat goseari berea emateko, horra nire puska guztiak (Ik. berea eman). Jainkoaren jauntasuna ezagutzen duenak badaki nori berea ematen. Bakoitzari berea zaio zor. Besteei berea kenduz.
[Oharra: perpauseko osagaietan hirugarren pertsonako bat baino gehiago aipatu denean, subjektuari badagokio bakarrik erabiltzen da bere, batez ere sortaldean; sartaldean, dena dela, bere ezartzen da: Andonik Jose bere etxera eraman nahi zuen (Andoniren etxeaz ari garenean; Joserenaz ari bagara, sortaldean haren, sartaldean haren edo bere)].

Esaera zaharrak

Apezak, azken hitza bere. Aurki guztiak du bere ifrentzua. Azak berea kirtena, eta haritzak bere hariko ezpala. Bakoitzari berea, hori da legea. Berberak jaten duenak bere oiloa, berberak errekaita beza bere oloa. Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari. Beretzat ez dena atzeentzat. Bere zorigaitzean inurriari hegalak sortu zitzaizkion. Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez. Edozein ilek bere geriza. Edozein txoriri eder bere habia. Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri. Herrik bere lege, etxek bere aztura. Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena. Nor bere denborako, arbia abenduko. Nor bere zoroak darabil. Nori berea da zuzenbidea. Nori berea, Jainkoaren legea. Nork bere opilari ikatza. Urguilutsua da beteritsu bertzeen alderat, bererat itsu. Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena. Zeinek bere itxura, herrik bere aztura.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.