Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza berdindu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

berdindu, berdin/berdindu, berdintzen
1 da/du ad. Berdin bihurtu, maila berean jarri, zerbait beste zerbaiten berdina izan. Hemen berdintzen dira aberats-pobreak. Atzoko markak berdintzera. Esan daiteke urrezko meatzeekin berdintzen direla Gipuzkoako harrobiak. Zure edertasunak ez du zure ahizparena berdintzen. Sei jokotan berdinduak. Muinoak elkarren kidera berdinduko ditu. Kartagoko hiria desegin eta lurrarekin berdindu zuen.
2 du ad. Kirol-lehiaketa batean, kirolari edo talde batek, aurkariaren tanto edo puntu kopuru bera izan. (nor osagarririk gabe). Ik. partida berdindu; adostu 3; ados izan 1; berdinketa 2. Bergarak ere puntu bakarra eskuratu du, Pasaian 1-1 berdindu ostean. Eibartarrek 23na berdindu zuten Cangasen aurka. Lehen itzulian berdindu egin zuten Alavesek eta Malagak. Ostolazak eta Izeta II.ak berdindu egin zuten Antzuolan; biek ala biek jasoaldi kopuru bera egin zuten. Nuarbek eta Aresok berdindu egin zuten lehen postuan eta baita Mutrikuk eta Goiherrik ere, hirugarrenean.
3 da/du ad. Lautu. Irauli eta berdindu behar duela lur guztia. Aldapak berdindu. Koskak eta laztasunak berdintzeko.
4 da/du ad. Zuloez eta kidekoez mintzatuz, bete. Hesiak lurpetik atera eta zuloak berdintzeko. Hutsune hori berdintzeko, Euskaltzaleak bazkuna eraberritu dugu.
5 da/du ad. Ase. Urdaila berdindu. Oraintxe ongi berdindua gelditu naiz.
6 da ad. Neurriz kanpo edan. Aizu, gogoratzen al zara atzo nola ibili zinen?; ontzi handia ekarri arren, ederki berdindu zinen. Ederki berdinduta zagok.
7 du ad. Erkatu, alderatu. Zerekin berdinduko dugu zeruko jaurgoa?
Ohiko lexiak

Aztergaia: berdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berdindu, berdin(du), berdintzen. 1 da/du ad. 'berdin bihurtu': hemen berdintzen dira aberats-pobreak. 2 da/du ad. 'lautu': mendia berdindu. 3 da/du ad. 'ase': gosea berdinduI.

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

berdinarazi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berdindu, berdin(du), berdintzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"mendia berdindu"; "gosea berdindu"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""Gosea berdindu" ala "berdindu naiz", "berdindu al haiz?" ("Gosea" tartekatu gabekoa, entzun izan dut gehien, beti ez esateko)" (1994-08-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.