Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza berdin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

berdin
1 adj. Nolakotasun berekoa. Kopuru berdinak. Zati berdinetan zatitu. Berez aukera berdina behar dute denek. Izatez berdinak direnez gero. Eriek gaitza berbera izanik, ez dela bi eri berdinik. Luzera berdineko kaleak. Baldintzak ez dira berdinak batarentzat eta bestearentzat. Eskuko hatzak berdinak al dira? Zure gortean berdin dira handi eta txikia. || Hiru orri berdin-berdinak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. bezalako. Jainkoak egin du gizona kasik aingeruen berdin. || Ahurraren berdineko harria.
3 (Izen gisa). Ez du berdinik munduan. Berdinik ez duen argiontziaren distira. Erregina gurea, berdinik gabea.
4 adj. Laua; koskarik gabea. Zelai berdinean dabilelako ustean. Bide lau, zabal eta berdinak. || Abiatu ginen sei orduko bide luze hartan, basamortu zabalean; lurra berdin-berdina eta hondarra gogotik.
5 adb. Era berean. Egunak joan eta egunak etorri, gauzek berdin segitzen dute. Bi hitzok berdin ebakitzen dira. Lana berdin egiten badute. Berdin gertatzen da hemen ere. || Berdin-berdin hartuko lituzke guztiak. Nahiz txantxetan zoazela infernura, nahiz benetan zoazela, berdin-berdin erreko zaitu hango suak.
6 adb. Ipar. (Adjektibo bati edo adberbio bati dagokiola). Ik. bezain. Hitza aise da emana, berdin aise jana. Handik Kanboraino, bidea berdin isil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder. Ez dugu guztiek begia berdin ona.
7 lok. Ipar. eta naf. Nolanahi ere, dena dela. Egizu nahi duzuna; berdin ez diogu guk geure buruei horrelako lorrik eman nahi. Zertarako deitu?, berdin ez da etorriko.
8 adb. Beharbada. Baina gerratean berdin hil egingo haute.
9 mat. Bi kopuru berdinen arteko erlazioa adierazten duen ikurra (=); berdintza adierazteko erabiltzen den hitza. 5 gehi 7 berdin 12 (5 + 7 = 12).
[Oharra: autobus berdinean etorri ziren eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak autobus berean etorri ziren eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Jorraia aitzurraren berdin nahi. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

Aztergaia: berdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

berdin (=)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berdin izan da/zait/zaio ad.; du/dit/dio ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. banatan azalduz -en berdin, -en berdineko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berdin izan (ik. beherago)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "kasu horretan subkategorizazio guztiak ontzat jo beharko lirateke" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'berdin, 2. adiera Naf 'dena dela', zertarako deitu, berdin ez da etorriko'.

 - [E116]: 'AIk arrazoi osoa du, eta hola sartuko nuke nik'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'bigarren adiera hori ere erantsi. Naf eta Ipar erantsi'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.