Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza bera bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

bera1
1 det. Lehen nolabait aipatu den izenaz ari garela adierazteko erabiltzen den erakuslea. (Mugatua). (Izen horrek ezin dezake beste erakuslerik ez kasu atzizkirik har). Goizean eskale bat etorri da ogi eske, eta arratsaldean eskale bera diru eske. Elizan ikusi duen emakume bera ikusi du gero plazan. Liburu hauek egile berarenak dira. Aitak ere gauza bera esan dio. Beti janari berak jaten. Bigarren saria ere idazle berari eman diote. Bertso bat ardoari buruz zortziko txikian, eta gero beste bat urari buruz bertso mota berean. Era berean erantzun. Bezperako arropa zahar berak zeramatzan. Gaur ere orduko asmo berei jarraituz.
2 det. (Dagokion izenak adierazten duen pertsona edo gauza, zernahi egoeratan azaltzen dela ere, bat bakarra dela adierazteko). Ik. bat 2. Bi sariak idazle berari eman dizkiote. Mikelek eta Anek ohe berean lo egin zutelako.
3 (Dagokion izen sintagmaren ondo-ondotik, eta hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Lehendakaria bera (eta ez ordezkari bat) etorri zen. Egileak berak eman dizkit. Egileari berari galdetuko diot. Euskaldunek berek dute errua. Etxean bertan —ez atarian edo baratzean— hil zuen. Egun hartan bertan hil zen. Burua jasotzeko imintzioa egin zutenetik bertatik. Egiptora bertara eraman zezatela.
4 (Leku edo denborazko adizlagun baten ondo-ondotik). Ik. bertan. Han bertan gertatu zela. Orain bertan. Handik bertatik. Hara bertara. Hantxe berean hilotza erori zen.
5 (Izenordain gisa). Ik. eurak. Baina zertako sartzen naiz ni zure laudorioen aipamenetan?; berak dira bere buruz asko gora mintzo. —Alkatea eta Etxenagusia al dira? —Bai, berak dira. Nola baliatzen zituen haurrak, hauei manatuz berek gogoz ikasi otoitz eta egiak gero etxean gurasoei errepika ziezazkieten. Berak eta ez bestek erabaki behar duen auzia. Orduan, goiz edo berandu, hori bera egiten du berak ere. Berari gertatuak soilik kontatzeko. Berarengan daude ontasun guztiak. Berarekin egon ginenean. Eta Errege Magoek eman zizkioten haurrari berekin ekarri zituzten gauza balios guztiak.
[Oharra: indargarri gisa erabiltzen denean izen sintagma baten ondo-ondotik, Mendebaldeko euskalkietan, leku-denborazko kasuetan, bertan, bertara, bertatik eta bertako formak erabiltzen dira, eta Iparraldean eta Goi-nafarreraz, berean, berera, beretik eta bereko formak: egun hartan bertan hil zen (Mendebaldean), egun hartan berean hil zen (Ekialdean).].

Esaera zaharrak

Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Beldurra bera zaldi. Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Idi berari goldea. Kaparrak itzala begitsu, bera iduritsu. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen. Zaharreria, bera da eritasun.
bera2
1 adj. Biguna, samurra. Ik. beratz. Lerraren zura lehenengo urteetan gizena eta bera; gihartuta oso ona eta iraunkorra. Urak batzuk dira gogor, besteak bera. Azala bera zuelako. Ohe bera onean etzatea.
2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Bihotzez apala eta bera zen. Aita maite, urrikaltsu eta bera.

Esaera zaharrak

Otsoa haz nezan [=hazi nuen], berak jan nenzan [=jan ninduen]. Zura berago, harra barrenago.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.