Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza barra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

barra
1 iz. Palanka, burdinazko haga. Hartuko zuen barra handi bat; hasiko zen labeko burdinari bueltak ematen.
2 iz. Luzean lodian baino neurri askoz handiagoa duen pieza zilindriko edo prismatikoa. Urre barra handi samar bat. Tapir-hortzezko edo orein-hezurrezko barratxoz egindako lepokoak. Barra energetikoak eta edari isotonikoak.
3 iz. Itsasoan, ibai baten bokalean eratzen den hondar pilatzea. Ik. banku3; baxa. Orioko barra. Itsasoa laño dago, Baionako barraraino.
4 iz. Zerrenda. Banderaren barra gorriak.
5 iz. Taberna, kafetegi eta kidekoetan bezeroek eskatu dutena jartzeko erabiltzen den salmahai luze eta estua. Barrara hurbildu eta bi garagardo eskatu zizkion nekatu itxura zuen neska bati.
6 iz. Zutikako marra, testu idatzietan eta matematika, informatika eta kideko alorretako adierazpenetan hainbat funtzio dituena (|). Ik. barra etzan; zehar-marra.

Aztergaia: barra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barra 1 'palanka'. 2 'bokaleko, ibai ahoko barra'. 3 'zerrenda'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bigarren adierakoa adibidea da, noski, ez definizioa (komatxo bakunak soildu, eta kurtsiboz ematekoa, alegia).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'palanka'; 2 "bokaleko, ibaiahoko barra"; 3 'zerrenda'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "urre barra edo taberna" (1993-02)

 - [K201]: "urre barra, "lingote" esateko" (2003-05-15)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: '1 'palanka'. 2 'bokaleko, ibai ahoko barra'. 3 'zerrenda'. bigarren adierakoa adibidea da, noski, ez definizioa (komatxo bakunak soildu, eta kurtsiboz ematekoa, alegia)'.

 - [E103]: 'egokiagoa da burdin barra'.

 - [E116]: 'Baina hau lehenbiziko itzulian eztabaidatu genuen, eta han erabaki. Lantaldeak aldaketa formal bat proposatzen du, ez funtsari dagokiona, eta uste dut dagoen moduan onartu behar dela, besterik eztabaidatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'barra 1 'palanka'. 2 'bokaleko, ibai ahoko barra'. 3 g.e. 'marra, zerrenda''.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.