Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza bare bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

bare1
iz. Maskorrik gabeko molusku gasteropodo lurtarren mota guztiei ematen zaien izena (Limacidae fam.). Barearen adarrak. Bareek kalte handiak egiten dituzte baratzeetan.

Esaera zaharrak

Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino. Urdeok hilez gero, bareok induska.
bare2
1 iz. Urdailaren ondoan, gibelaz beste aldean dagoen organoa, odolari eragiten dioten zenbait betekizun dituena. Bareko mina. Begietatik, urdailetik, baretik eta gibeletik gaixo egon arren, ez zuen hormaren kontra jarri nahi izaten.
2 iz. Sabelaldean, eskuinaldean nahiz ezkerraldean, sastada moduan agertzen den mina, ariketa fisikoren bat egitean gerta daitekeena. Bareak heldu ez balit, irabazia neukan lasterketa. Erabat arnasarik gabe zegoen, bareak heldu ziolako esku bat saihetsean zuela. Lehertzeko zorian ibilita, bareak hozka egin zidan. Bide erdi egin baino lehen, bareak oratu zidan.

Esaera zaharrak

Gibeleko on dena, bareko gaizto.
bare3
1 adj. Geldia; nekez asaldatzen dena, lasaia. Ozeano Barea. Itsaso bare, zelai urdina. Ur lehen bare eta orain ekaitz haize zakarrez nahasietan. Hura gizon barea!
2 adb. Geldi, lasai. Barakuilua bezain bare zetorren. Herriak bake eta bare irauten du. || Ontzixka bakar batzuk bare-bare zihoazen ibaian barrena. Garbi-garbi zegoen zerua; urdin-urdin, bare-bare eta baketsu ur zelai galant ederra.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.