Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=bake sarrera bakarrean aurkitu da.

bake

1 iz. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bernard Leheteri Bernard Etxeparekoak gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Ezerk galaraziko ez zidan barruko bake eta sosegua. Bakerik eza.

2 iz. Lasaitasunezko edo isiltasunezko egoera. Mendietako, hilerrietako bakea. Arantzazu, bake leku. Zeruko bakea. Betiko bakea.

3 iz. Liskarrean edo borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. Erreinuaren bakea zaintzeko. Harrezkero ez da bakerik haien etxean. Bake prozesua ahalik eta arinena abiatzeko eskatu dute alderdiek.

4 iz. (gerra-ren aurrez aurre). Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bake denboran. Bake uneak. Bakearen ikurra. Bake ituna. Bakea izenpetu, hautsi.

bakea eman Bakean utzi. (Batez ere ezezko eta aginterazko esaldietan erabiltzen da). Piarresek ez dio bakerik ematen, non zer gaitz duen aitorrarazi artio. Bere kontzientziak bakerik ematen ez zion. Goiz eta arratsalde ez didate bakerik eman. Zoazte hemendik!, emazue bakea!

bakeak egin Haserreturik edo etsaiturik zeudenak adiskidetu. Ik. bakezkoak egin. Frantsesek eta alemanek bakeak egin dituzte. Egizue ahalegina Jaunarekin bakeak egiteko. Gero, poliki-poliki, bakeak egin nituen neure buruarekin.

bakean adb. Ik. bakez. Gerla gorrian bizi gara gaur, lehen ginenak bakean. Bakean eta elkar maitatzen bizi. Bakean lo egin dezala. Ez digu utzi egun bat bakarra bakean igarotzen. Ahal duguna egingo dugu, eta zaude bakean, ama. || Bake ederrean biziko gara aurrerantzean. || Eta nirekin biziko da bake-bakean, nahi duen arte.

bakean utzi Norbait ez gogaitarazi edo nekarazi, norbaiti ez eragotzi. Ik. bakea eman. Ume hauek ez didate bakean uzten. Alabari, aitzakia hau sinetsirik, bakean utzi zion. Utz niri bakean! Utz nazazu bakean! Bakean utzi zuen, eta hitzeman zion ez ziola nehori haren izenik salatuko.

bake epaile, bake-epaile Bake epaitegietan, epaile zereginak betetzen dituen pertsona.

bake epaitegi, bake-epaitegi Epaitegirik ez den udalerrietan, garrantzi gutxiko auziak erabakitzen edo epaitzen diren tokia. Oiartzungo bake epaitegia erre dute eraso batean.

bakez adb. Bakean, liskarrik gabe. Elkarrekin bakez bizi daitezen.

bakezko adj. Ik. baketsu. Ezkondu zirenetik, ez dakit bakezko egun bat igaro zuten. Bakezko hitzak. Guztiek emango diote bakezko musua. Bakezko irtenbide bat aurkitzeko ahalegina.

bakezkoak egin Bakeak egin. Bakezkoak egin nahirik etorri zitzaion.

[Oharra: bakean utzi esapidea, Iparraldean, du aditza da eta Hegoaldean du edo dio].

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper