Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bakarren bat edo beste bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bakarren bat edo beste
Bakarren bat. Idazten hasi nintzenean, bakarren bat edo beste haserretu egin zitzaidan.

Aztergaia: bakarren bat edo beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu bakarren bat edo beste segidarik aurkitu; bakarren batzuk 1, Or Eus ("Aitonik ba da, ogerakoan / izar dagoen begira; / bakarren batzuk ostarte-erditik / bizia dute dirdira", 'algunas estrellas' itzulia).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bakarren bat edo beste 5: Balerdi 2 ("Bañan bakarren bat edo besteri laburpen edo azalpena ez diot emango", "Eleiz "osoaren" egitekoa degu ez alkarte bakarren bat edo besterena"), Etxabu ("Etxean ondarrutarrez itz egiten degu; lantegian, geienak, Ebro'tik aruntzago jaiotako emakumeak nituen lagunak eta kalean bakarren bat edo beste noizean bein berriketaldiren bat egiteko"), Ingurunea/2 ("Sustantzia horietatik bakarren bat edo beste urtu egin al da?"), Ingurunea/3 ("Aipatuko al zenuke bakarren bat edo beste?"); bakarren batzuk 8: PAlt ("Baina, berriro esan, aspaldi galdutako bertsogintza zen hori; eskoletan ikasiek eta antzineko poesiazaleek bakarrik zekiten, gaur ere oraindik bakarren batzuek dakiten bezalaxe, lanez eta nekez era hartako bertsoak egiten"), M. Etxezarreta ("Gazta, urdaiazpikoa, txorixo, ardo tantak, izerdiarenak, ile bakarren batzu... mantal honetantxe bada aukera!"), A. Kazabon ("#mdash#Egun on, Joxixio! Asko al dituzu gaurko! #mdash#Bakarren batzuk"), Soziologia ("Heriotze tasak altuak ziren, eta familia handiek bakarren batzuk aurrera ateratzea segurtatzen zuten"), X. Arregi ("Eta poztuko zara, seguruena, ikustean jendeak, oro har, erlijio handitzat jotzen duen egitura jaso dela, zeina bakarren batzuk, noski, entusiasmotzat baino ez duten jotzen"), K. Lizarralde ("bakarren batzuk ziren "emarkeixa" ospatzen zutenak, dirudunenak"), Azurm (""Edozein galdera erantzun dezakezu zientzien bidez eta bakarren batzurentzat erantzunik ez badago, seinalea inolako zentzurik gabeko galderak direla azkeneko hauek"), R. Saizarbitoria ("Badira, noski, nobelagileak, esatekorik badutenak, politikoen artean ere bakarren batzuk badiren bezala; baina, ez derrigorrez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bakarren bat edo beste : DFrec 2 ("aurkitzen oso zailak ale bakarren bat edo beste ezik", "bakarren batek edo bestek lan egiten duelako"); bakarren batzuk : DFrec 1 ("bakarren batzuek lagunduko zioten") // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

esapide berria da (1956tik honakoa, lantaldearen datuetan); bakarren bat eta bat edo beste esapideak elkartuz eraturiko hibridoa dirudi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bakarren bat edo beste: aski ezaguna da gaur egun. Sar litekeela uste dut'.

 - [E123]: 'Bakarren bat edo beste. Esapidea izanik, ez zait beharrezko iruditzen sartzea'.

 - [E116]: 'Nire proposamena da ez aipatzea, ez baitu lekukotasunik. Gaur egun ez da ageri. Nahi duenak erabil dezala, baina ez dugu horren beharraik'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bakarren bat edo beste'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.