Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=baita 5 sarreratan aurkitu da.

baita1

1 -gan atzizkiaren ordaina. (Bizidunekin erabiltzen da, leku kasuetan, batez ere baitan forman, eta inoiz ere ez pluralean; dagokion izen sintagmak -a artikulua (pertsona izenetan eta izenordainetan izan ezik) edo -en atzizkia hartzen du). Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Bere baitan esan zuen (...): bere artean esan zuen. Bere baitarako ari zela. Nire baitara bihurtu nintzenean: nire onera etorri nintzenean. Eguzki kiskalgarriak korde gabe uzten du; eltxoek bere baitara bihurtzen dute. Besteren baitan piztu den grinaz pozten delarik. Elizak bere baitan duen ondarea. Guti edo gutitan bere baitara biltzen dena bere burua ezagutzeko. Eta zure baitako argia ilunpe bada. Zeren guztiok baitugu geure baitatiko gutizia bat jakiteko. Etsenplu har dezagun zu baitan. Bataiatzen dena baitan aurkitzen den beste edozein bekatu barkatzeko. Kontsola zaitez Jainkoa baitan.

2 (Leku atzizkiekin). Etxea. Lasserre, Jaun Apezpikuaren inprimatzailearen baitan. Prefetaren baitarik ez dakit zein hoteletara tarrapatan eraman dutela. Medikuaren baitatik heldu naiz.

baitarik adb. (neure, bere eta kidekoen eskuinean). Inork bultzatu gabe. Ez naiz neure baitarik plazara agertu. Bere baitarik utzi du tabakoa.

[Oharra: Euskaltzaindiak perpaus baitan, perpausaren baitan esapideek eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, perpausean, perpausaren barruan, perpaus barnean eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

baita2

lok. Aurreko adierazpenari beste zerbait atxikitzeko erabiltzen den hitza, esangura aldetik eta... ere bai -ren kide dena. (Gehienetan, ere hitza hartzen du, ondo-ondotik nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Ik. bai eta... (ere). Bat gentozke horretan egungo egunekoak, baita gazte kontentagaitzenak ere. Ikasgaia ongi ikasi du, baita azaldu ere. —Egun on! —Baita zuri ere! Etxe hura bizi da oraino, baita etxe hartan Inazioren oroitzapena. Badu euskarak hitz sorbide ugari, baina baita ere huts nabarmen bat bederen aldameneko hizkuntzen ondoan. || —Etxera zoaz, noski? —Bai, hala noa; zu ere bai? —Baita. —Azpiak atera al dituzue? —Bai, jauna. —Abere-jana ekarri? —Baita ere.

baita zera ere Heg. Bai zera! Ez natorkizu lan bila, ez; baita zera ere!

bai

1 adb. Galdera bati erantzutean, baiezko esaldi baten ordain den hitza. Ekarriko duzu?, bai. Kristaua al zara?, bai, jauna, kristaua naiz. Bai, ihardetsi zuen Etxebarnek.

2 adb. (Esaten denaren egiatasuna azpimarratzeko). Bai, zutaz ari naiz. Badakit, bai, zer zaren zu.

3 adb. (Ezezko esaldi baten ezkerrean edo eskuinean, haren aurkakoa adierazteko). Nik esan bai eta egin ez. Aita eta ama ez zeuden begira, baina zu bai. Eztirik egin ez, baina langileek egindakoa jan bai.

4 Esaldi bat baiezkoa den egiaztatzeko galde hitza. —Bihar etorriko da. —Bai? Bai ote?

5 adb. (Harridurazko esaldietan). Bai toki ederra! Hori bai dela neskatxa guztiz polita! Bai ederki bizi ginela orduan!

6 iz. Baiezkoa. Baia eman zion. Baiaren eta ezaren artean zalantzan. Bai lehor batez erantzun zion. Erregeren baia gabe dekretuek ez zuten indarrik.

bai... (ere) Ik. baita2. Makina bat botika ibili zen gure etxean, bai dirua galanki gastatu ere. —Arratsalde on, adiskidea! —Bai zuri ere! || (eta-rekin). Bakoitzak ditu bere grinak, akatsak eta bai alderdi onak ere.

bai... bai... (Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotuz, baieztapena azpimarratuz). Ik. eta; bai... eta bai... (ere); bai... baita... (ere); hala... nola... 2 nahiz... nahiz... 2 Hirurek, bai amak, bai alabek, hitz egiten dute euskaraz. Bai Axularrek, bai Oihenartek euskara gaitu, egokitu nahi zuten, batak hitz lauz, besteak hitz neurtuz.

bai... baita... (ere) Bai... bai... Bai Adami, baita bere ondorengo guztiei ere.

bai eiki g.er. Baiki.

bai eta... (ere) Ik. baita2. Frantzian, bai eta Espainian ere. Hura orduko unatua baitzen, bai eta haren gizonak ere. Etxe hura bizi da oraino, bai eta etxe hartan Inazioren oroitzapena.

bai... eta bai... (ere) Bai... bai... Bai bata eta bai bestea, biak ziren onak. Zuhaitz bikaina da, bai bere irabaziz eta bai bere gerriz. Horrelako makurrak maiz egin izan dituzte, bai protestanteek eta bai katolikoek ere. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zehar bidez ere.

bai horixe Esan dena egia dela edo harekiko adostasuna azpimarratzeko edo baiezko erantzuna indartzeko erabiltzen den esapidea. —Egia da esan duzun hori? —Bai horixe. Jakingo dut, bada, nola hitz egin; bai horixe. Kostatuko zaizue merkeago aurkitzea, bai horixe!

bai zera, bai, zera interj. Zerbait guztiz ukatzeko erabiltzen den esapidea. —Orduan bai egingo zenukeela negar zolia. —Bai zera! Baina ez ziren isildu: bai, zera! Etorriko zela, baina, bai, zera! Pozik? bai, zera!, ezta hurrik eman ere! —Gorrotoa al zion? —Bai, zera! || —Ken itzak bizar horiek. —Bai zera kendu!, ondo egoki dauzkat.

erran1, erran, erraten

du ad. Esan. Goiz etortzeko erran diot. Erran ohi da gauza ona, galdu arte, ez dela ezagutzen.

erran gabe doa Esan gabe doa. Hazi ona behar dela, hori erran gabe doa; ez erein dudako hazirik.

erran-nahi Ik. erranahi.

erran nahi da, erran nahi baita Hau da, hots. Jainkoaren erresuma, erran nahi da, Eliza. Hilko naiz, erran nahi da, gauza guztiez gabetua izango naizela. Orain, erran nahi baita, 1853an.

erran nahi izan du ad. Esan nahi izan. Hitz hauek, latinez baitira, zer erran nahi dute euskaraz? Ezkutu horrek zer erran nahi zuen, nork daki xuxen? || da ad. Zer erran nahi da hau?

esan1, esan, esaten

1 du ad. Hitzen bidez, ahoz nahiz izkribuz, gogoan dena adierazi. Ik. erran1. Norbaiti zerbait esan. "Bai" esan. Hori esan dit. Etorriko dela esan zuen. Esan iezaguzu zeure iritzia. Dendetan ingelesez esaten dira prezioak. Ez dizut bi aldiz esango. || Meza esan. || Ea zer dioen. Hitzaurrean dioenez.

2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Bigarrenak, esan beharrik ez, zorrotzagoak dira lehenbizikoak baino. Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala.

3 du ad. Errezitatu. Bi gazte, portugesez olerkiak esaten.

4 du ad. (Otoitz bat, arrosarioa...) errezatu. Mahaia asmatu zuenaren alde, aitagure bat esango dugu.

5 dio ad. Izendatu, deitu. Zeri esaten diozu txahala eta zeri urrixa? Ez zaio beleari uso esaten, ezpada bele. Handia izango da eta Jainkoaren Semea esango zaio. Gure artean, erdaldun, euskaraz ez dakienari esaten zaio.

esanak esan Esan beharrekoak edo esateko direnak esan ondoren. Esanak esan, goazen harira. Esanak esan, ozenki hots eginez aldendu zen gela hartatik.

esan gabe doa Ez dago esan beharrik. Esan gabe doa, nik ere irribarre egiten niola ordainetan. Esan gabe doa ez natorrela ados.

esan gura izan Esan nahi izan. Ez dakit berba horiek zer esan gura duten eta zertarako diren.

esan nahi da, esan nahi baita Hau da, hots. Batzuek hori pentsatzen baitute, esan nahi baita, euskal idazlea izateko aski dela idazten jakitea. Esan nahi baita, biak ala biak pozik bizi zirela.

esan nahi izan du ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

esateko moduan Nolabait esateko. Esateko moduan, XVI. mende arte ez dugu literatura-obrarik.

zer esanik (ere) ez Esan beharrik ez dago. Tabernariak, zer esanik ez, ez du horrelako sasi-hizkuntza bat ikasteko ez gogorik ez asmorik. || Hark, zer esanik ez dago, lehengo lepotik edukiko du orain ere burua. Bihotza zenbateraino zabaldu zuen, zer esanik ez da; baina, atsekabez bete zitzaion.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper