Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza baino bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

baino
1 Desberdintasunezko erkaketan erabiltzen den hitza. (baino erkaketaren bigarren aldearen ondo-ondotik ezartzen da; erkaketa adjektibo edo adizlagunen bidez gauzatzen denean, delako adjektibo edo adizlagunak -ago atzizkia hartu behar du). Hura hau baino hobea da. Etxe hau txikiagoa da eliza baino. Ane eta Miren Edurne baino alaiagoak dira. Soineko hori ez da gona hau baino garestiagoa. Beira baino hauskorragoa. Deabrua baino okerragoa. Zu baino goizago heldu direnak. Behar baino maizago eten ditugulako. Guk baino hobeki egin du. Arinago irteten omen da sartu den baino. Zuk baino diru gehiago dut. Nahiago dut hau hura baino. Lasterrago baitabil beti gogoa begia baino.
2 (Erkaketaren atal bietan hitz bera erabiliz, hitzaren balioa azpimarratzeko). Erne baino erneago ezartzen gaituzte. Bukaera ederra baino ederragoa aitagurearena. Ondo baino hobeto daki hori.
3 junt./adb. Baizik. (Lehen esaldia ezezkoa denean). Hori ez da gorria, zuria baino. Ez dago bide bat baino. Ez du gogoan beste gauzarik erabili, guri mesedeak egitea baino.

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon. Apirileko lorea, urrea baino hobea. Atorra baino hurrago larrua. Bihotza eta zentzua guduan dira beharrago iskiluak baino. Haginak hurrago ahaideak baino. Intxaurrak baino hotsak handiago. Itsu baino hobe da oker izatea. Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino. Ogia lehenago ora baino. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.