Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza baba bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

baba
1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba-lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.
2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba-zorria.
3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. babalarru; urbatu. Eskuak babaz josiak.
4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka. Ahuntza aldarera igo zen eta babak aldare gainean utzi zituen.

Aztergaia: baba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Vicia faba. 2 (larruazalekoa)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 landarea (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz, baba gorri, baba handi, baba zuri .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baba deitzen da ere 'callo'; otsobaba (bot) jateko ona ez den baba moeta bat" (1995-03-03)

 - [E302]: "baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko" (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz Vicia faba var. minor, baba gorri 'babarrun gorria', baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri '

 - [E115]: 'Baba 1. Zaldiaren ahoko mina (aheria mota), 2. babekin izan: nekez hitzegitea edan ondoren'

 - [E116]: 'Bigarren adiera osatuko nuke, hola: 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. Ikusi iritzi emaile batek bidali oharra: E302: 'baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko' (2003-09-22)'

 - [E116]: 'Uste dut bigarren adiera argitu behar dela, larruazaleko handitu urtsu guztiak ez baitira 'babak'. Ez dut hain argi ikusten TXPk proposatzen duena. Pentsatzen dut ahoko minaz badabil zaldia edo dena delakoa aparretan #mdash#babak botatzen#mdash#ibiliko dela. Baina horri deituko diogu 'baba'? Bestetik, 'aheria' hitza ezin eman definitzaile gisa, hitz hori hola definitu baitugu: 'aheri Zah. g. e. 'kantu doinua' gure bigarren itzulian. 'Babekin izan' hori ere ez dut batere garbi ikusten eta ez dut aurkitu. Nire proposamena, hortaz, hau da: baba: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); baba beltz Vicia faba var. minor; baba gorri 'babarrun gorria'; baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.